«Garbitegiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 6 ekarpen ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Deba_ibaia._Zubi_nagusia_03_(Indalecio_Ojanguren).jpg | thumb | right | | Zubi Nagusia eta labadero handia]] | [[Fitxategi: Deba_ibaia._Zubi_nagusia_03_(Indalecio_Ojanguren).jpg | thumb | right | 400px | Zubi Nagusia eta labadero handia]] | ||
Aintzinean, ura etxeetara | Aintzinean, ura etxeetara heltzen ez zenean, hiru behar izaten ziren eta hiru irtenbide ere: iturriak (gizakientzat: edateko, sukaldean erabiltzeko edota norbera garbitzeko), askak (abereak edateko) eta garbitegiak (arropa garbitzeko). | ||
Baserri askok bere aterpea zuten, bertan iturria zegoela, aska handi bat eta, albo batean, arropak garbitzeko harri bat edo bi. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako [[Diccionario de Miñano (eu) | Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal]] liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du: | Baserri askok bere aterpea zuten, bertan iturria zegoela, aska handi bat eta, albo batean, arropak garbitzeko harri zabal bat edo bi. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako [[Diccionario de Miñano (eu) | Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal]] liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du: | ||
::''Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.'' | ::''Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.'' | ||
Kalean ere antzera | Kalean ere antzera gertatzen zen: iturria zegoen tokietan aska egon zitekeen, edota garbitegia. | ||
Garbitegi zaharrenak iturri zaharren ondoan egin zituzten. [[Herlaibia (eu)|Herlaibian]] Errekaldeko iturri ondoan eta [[Iturburu kalea (eu)|Iturburun]] Arane iturriaren ondoan. Aintzinako Soraluze kaskoan, berriz, ez da aztarnarik gordetzen, baina oso litekeena da [[Plaza Zaharra (eu)|Plaza Zaharreko]] iturriaren ondoan bere garbitegia egotea. | Garbitegi zaharrenak iturri zaharren ondoan egin zituzten. [[Herlaibia (eu)|Herlaibian]] Errekaldeko iturri ondoan eta [[Iturburu kalea (eu)|Iturburun]] Arane iturriaren ondoan. Aintzinako Soraluze kaskoan, berriz, ez da aztarnarik gordetzen, baina oso litekeena da [[Plaza Zaharra (eu)|Plaza Zaharreko]] iturriaren ondoan bere garbitegia egotea. | ||
14. lerroa: | 14. lerroa: | ||
XX mendearen hasieran ura etxeetara bideratu zituzten, eta poliki poliki herri garbitegiak erabiltzeari utzi zion. 1950tik aurrera garbigailu elektrikoak zabaldu ziren eta ia garbitegienak egin zuen: batzuk desegin, besteak izkutatu... gaur egunean ezer gutxi geratzen da zutik. | XX mendearen hasieran ura etxeetara bideratu zituzten, eta poliki poliki herri garbitegiak erabiltzeari utzi zion. 1950tik aurrera garbigailu elektrikoak zabaldu ziren eta ia garbitegienak egin zuen: batzuk desegin, besteak izkutatu... gaur egunean ezer gutxi geratzen da zutik. | ||
[[Fitxategi: Larreategi_baserria._Labaderoa_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | thumb | center | 800 px | Larreategi baserriko labaderoa (J.C. Astiazarán 1979)]] | |||
19. lerroa: | 22. lerroa: | ||
[[Herriko iturriak (eu)#Errekaldeko iturria|Errekaldeko iturriaren]] atzekaldean zegoen, [[Erlei erreka (eu)|Erlei]] errekaren ertzean, eta [[Herlaibia (eu)|Herlaibiako]] garbitegia zen. | [[Herriko iturriak (eu)#Errekaldeko iturria|Errekaldeko iturriaren]] atzekaldean zegoen, [[Erlei erreka (eu)|Erlei]] errekaren ertzean, eta [[Herlaibia (eu)|Herlaibiako]] garbitegia zen. | ||
XX mende hasieran [[ | XX mende hasieran [[Zaharren egoitza (eu)|Zaharren egoitzako]] [[Mertzedariak (eu)|mertzedariek]] eskola zabaldu zuten bertan eta, gerra ostean eraikina txiki geratu zitzaienean, garbitegia bota eta bertan jaso zituzten ikasgela berriak. Gerora, hauek ere [[Atxuri parkea (eu)|Atxuri]] parkeari tokia laga zioten. Gaur egun ez da aspaldiko garbitegiaren inolako aztarnarik geratzen. | ||
==Araneko garbitegia== | ==Araneko garbitegia== | ||
Errekaldekoaren moduan, garbitegi hau ere zaharrenetakoa | Errekaldekoaren moduan, garbitegi hau ere zaharrenetakoa izan daiteke. | ||
Iturria baino gorago zegoen. | Iturria baino gorago zegoen. 1933 urtean porlanezko egitura eman zioten, eta estalkiaren gainean terraza bat egiteko aprobetxatu zuten, [[Zupide jauregia (eu)|Zupide]] jauregiaren aurrekoa. Terraza honetatik SAPAko ekonomatora sartzen zen. | ||
Gaur egun itxita dago. | Gaur egun itxita dago. | ||
38. lerroa: | 41. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Labaderogain_(Carlos_Orueta_1919).jpg | thumb | right | 300px | Labaderoa Andikokaletik (Carlos Orueta 1919)]] | |||
==Labadero handia== | ==Labadero handia== | ||
Plaza Barriko iturria hornitzeaz gain, Ipiñarrietatik ekarritako ura beste iturri eta labadero hornitzeko erabili zuten. | Plaza Barriko iturria hornitzeaz gain, Ipiñarrietatik ekarritako ura beste iturri eta labadero hornitzeko erabili zuten. | ||
45. lerroa: | 49. lerroa: | ||
Labaderora albo batetik sartzen zen, Abadetxe ondoko eskilaretatik. | Labaderora albo batetik sartzen zen, Abadetxe ondoko eskilaretatik. | ||
1967 urtean Zubi Nagusia zabaldu zen, Labaderogainen zabalera guztia hartuz. Ibilgailu astunen pisua eusteko, | 1967 urtean Zubi Nagusia zabaldu zen, Labaderogainen zabalera guztia hartuz. Ibilgailu astunen pisua eusteko, labaderoa hustu zuten, eta aska egondako tokian egundoko zutabe erraldoia jarri. Ondorioz, labaderoa ezin zen gehiago erabili... baina ordurako inork ez zuen erabiltzen! | ||
Gaur egun reja batez itxita dago. | Gaur egun reja batez itxita dago. | ||
55. lerroa: | 59. lerroa: | ||
Labadero txikia zen, bere aska eta arropa garbitzeko harriak zituela, eta teilatu batek babestuta. | Labadero txikia zen, bere aska eta arropa garbitzeko harriak zituela, eta teilatu batek babestuta. | ||
1950 hamarkadan bota zuten, bertan etxebizitzak egiteko (Gabolats 13). Gaur egun ezer ez da geratzen. | 1933 urtean bertarako hoditera berriztu zuten, sakonago sartuz. 1950 hamarkadan bota zuten, bertan etxebizitzak egiteko (Gabolats 13). Gaur egun ezer ez da geratzen. | ||
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:17, 10 maiatza 2021 data duena
Aintzinean, ura etxeetara heltzen ez zenean, hiru behar izaten ziren eta hiru irtenbide ere: iturriak (gizakientzat: edateko, sukaldean erabiltzeko edota norbera garbitzeko), askak (abereak edateko) eta garbitegiak (arropa garbitzeko).
Baserri askok bere aterpea zuten, bertan iturria zegoela, aska handi bat eta, albo batean, arropak garbitzeko harri zabal bat edo bi. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du:
- Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.
Kalean ere antzera gertatzen zen: iturria zegoen tokietan aska egon zitekeen, edota garbitegia.
Garbitegi zaharrenak iturri zaharren ondoan egin zituzten. Herlaibian Errekaldeko iturri ondoan eta Iturburun Arane iturriaren ondoan. Aintzinako Soraluze kaskoan, berriz, ez da aztarnarik gordetzen, baina oso litekeena da Plaza Zaharreko iturriaren ondoan bere garbitegia egotea.
1831 irtean Plaza Barria egin zenean, bertan iturria jarri zuten eta, Ipiñarrietako urak aprobetxatuz, bi garbitegi berri egin zituzten: Labadero handia Udaletxearen aurrean, eta Gabolatsekoa Altun errekaren ondoan.
XX mendearen hasieran ura etxeetara bideratu zituzten, eta poliki poliki herri garbitegiak erabiltzeari utzi zion. 1950tik aurrera garbigailu elektrikoak zabaldu ziren eta ia garbitegienak egin zuen: batzuk desegin, besteak izkutatu... gaur egunean ezer gutxi geratzen da zutik.
Errekaldeko garbitegia
Errekaldeko iturriaren atzekaldean zegoen, Erlei errekaren ertzean, eta Herlaibiako garbitegia zen.
XX mende hasieran Zaharren egoitzako mertzedariek eskola zabaldu zuten bertan eta, gerra ostean eraikina txiki geratu zitzaienean, garbitegia bota eta bertan jaso zituzten ikasgela berriak. Gerora, hauek ere Atxuri parkeari tokia laga zioten. Gaur egun ez da aspaldiko garbitegiaren inolako aztarnarik geratzen.
Araneko garbitegia
Errekaldekoaren moduan, garbitegi hau ere zaharrenetakoa izan daiteke.
Iturria baino gorago zegoen. 1933 urtean porlanezko egitura eman zioten, eta estalkiaren gainean terraza bat egiteko aprobetxatu zuten, Zupide jauregiaren aurrekoa. Terraza honetatik SAPAko ekonomatora sartzen zen.
Gaur egun itxita dago.
Plaza Barriko iturri berria
1820 hamarkada bukaeran iturri berria egiteko asmoa sortu zen herrian. Bultzatzaile nagusienetako bat Ambrosio Maria de Aldasoro jauna izan zen. Aurretik alkatea izan zen, eta 1831 urtean, Udalak Plaza Barriko iturria eraikitzea erabaki zuenean, alkateordea. Eta halaxe esan zuen orduko Udal bileran:
- ...edateko ur faltak herritarren artean sortutako beharra hain handia izanik, eta kontuan hartuta Arane iturriak oso ur gutxi ematen duela eta Errekaldekoa kalitate oso txarrekoa dela eta, medikuaren esanetan, edanez gero gaixotzeko arriskua dagoela, ona litzateke herriarentzat Ipiñarrieta baserritik gertu dagoen iturburua aprobetxatzea.
Urte hartan hasi eta bukatu egin zituzten bai Ipiñarrietatik zetorren ubidea, baita Plaza Barriko iturria ere.
Labadero handia
Plaza Barriko iturria hornitzeaz gain, Ipiñarrietatik ekarritako ura beste iturri eta labadero hornitzeko erabili zuten.
Udaletxe aurrean, eta Zubi Nagusiaren alboan, labadero handia eraiki zuten. Erdi-erdian aska handia zuen, eta honen inguru guztian arropa garbitzeko harriak. Labaderoa estaltzeko harrizko ganga eraiki zuten, eta honen gainean plaza moduko bat: Labaderogain. Deba ibai aldera zabalik zegoen, arku handi batez, argitasuna sartzeko.
Labaderora albo batetik sartzen zen, Abadetxe ondoko eskilaretatik.
1967 urtean Zubi Nagusia zabaldu zen, Labaderogainen zabalera guztia hartuz. Ibilgailu astunen pisua eusteko, labaderoa hustu zuten, eta aska egondako tokian egundoko zutabe erraldoia jarri. Ondorioz, labaderoa ezin zen gehiago erabili... baina ordurako inork ez zuen erabiltzen!
Gaur egun reja batez itxita dago.
Gabolatseko garbitegia
Labadero handiaz gain, Ipiñarrietako urak Gabolatseraino eraman eta, Altun errekaren ondoan, labaderoa eta iturria eraiki zituzten.
Labadero txikia zen, bere aska eta arropa garbitzeko harriak zituela, eta teilatu batek babestuta.
1933 urtean bertarako hoditera berriztu zuten, sakonago sartuz. 1950 hamarkadan bota zuten, bertan etxebizitzak egiteko (Gabolats 13). Gaur egun ezer ez da geratzen.
Kokapena