«Zezenak XX mendean (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

Sorapediatik
No edit summary
No edit summary

(Erabiltzaile berak tartean egindako 8 ekarpen ez dira erakusten)
2. lerroa: 2. lerroa:
==XIX eta XX mendeko sokamuturrak (1950 arte)==
==XIX eta XX mendeko sokamuturrak (1950 arte)==
Gipuzkoako herri askotan bezalaxe, Soraluzen ere sokamuturra korritzen da jaietan.
Gipuzkoako herri askotan bezalaxe, Soraluzen ere sokamuturra korritzen da jaietan.
===1889ko bertsoak===
1889 urtean [[Ramon de Gorosta (eu)|Ramon de Gorosta]] hil zela eta, urte hartako jaietan Gorrotxategi bertsolariak jarritako bertso batek biak aipatzen ditu:
: ''Plazentziara festak
abuztuan urbil''
: ''jende dana jaietan
dago trankil trankil''
: ''gora bera zezena
kalietan dabil''
: ''gaxo txar batek jota
gure Gorosta il.''

===Jarduera===
===Jarduera===
27. lerroa: 20. lerroa:

Sasoi hartan sokamuturra [[Santa Ana kalea (eu)|Santa Ana]] kalean, [[Plaza Barria (eu)|Plaza Barrian]], [[Kalebarren (eu)|Kalebarren]] eta [[Plaza Zaharra (eu)|Plaza Zaharrean]] egiten zen.
Sasoi hartan sokamuturra [[Santa Ana kalea (eu)|Santa Ana]] kalean, [[Plaza Barria (eu)|Plaza Barrian]], [[Kalebarren (eu)|Kalebarren]] eta [[Plaza Zaharra (eu)|Plaza Zaharrean]] egiten zen.
===Gorrotxategiren bertsoak===
1889 urtean [[Ramon de Gorosta (eu)|Ramon de Gorosta]] Murtzian hil zen, abuztuan, Andramarietan. Gorrotxategi bertsolariak Gorostari buruz jarritako bertso batek jaiak eta sokamuturra uztartzen ditu:
: ''Plazentziara festak
abuztuan urbil''
: ''jende dana jaietan
dago trankil trankil''
: ''gora bera zezena
kalietan dabil''
: ''gaxo txar batek jota
gure Gorosta il.''

[[Fitxategi: Zezenak._Felix_Etxaniz._Paseilloa.jpg | thumb | center | 600px | Félix Etxaniz eta Julián Arana Gila tabernatik Plaza Zaharrera "paseilloa" egiten]]
==1949 urteko zezenketa: Félix Etxaniz eta Julián Arana==
==1949 urteko zezenketa: Félix Etxaniz eta Julián Arana==
[[Fitxategi: Zezenak._Felix_Etxaniz._Iragarkia.jpg | thumb | right | 200px | Zezenketaren iragarkia]]
[[Fitxategi: Zezenak._Felix_Etxaniz._Iragarkia.jpg | thumb | right | 250px | Zezenketaren iragarkia]]

1949 urteko Andramaritako bezperan, abuztuak 14an haiz zuzen, zezenketa antolatu zuten.
1949 urteko Andramaritako bezperan, abuztuak 14an haiz zuzen, zezenketa antolatu zuten.
41. lerroa: 40. lerroa:
Sasoi batean egiten zen moduan, zezenketarako Plaza Zaharra antolatu zuten: areiaz estali zorua, oholez itxi, palkoak, aulkiak... eta sarrerak!
Sasoi batean egiten zen moduan, zezenketarako Plaza Zaharra antolatu zuten: areiaz estali zorua, oholez itxi, palkoak, aulkiak... eta sarrerak!

Paseilloa, berriz, Gila tabernan hasi ziren.
<gallery>
Zezenak._Felix_Etxaniz._Zezenketa_01_(A._Bolumburu_1949).jpg | Félix Etxaniz eta Julián Arana Gila tabernatik irtetzen
(A. Bolumburu 1949)
Zezenak._Felix_Etxaniz._Zezenketa_02_(A._Bolumburu_1949).jpg | ''Paseilloa'' hasteko
(A. Bolumburu 1949)
Zezenak._Felix_Etxaniz._Zezenketa_03_(A._Bolumburu_1949).jpg | ''Paseilloa'' egiten
(A. Bolumburu 1949)
Zezenak._Felix_Etxaniz._Zezenketa_04_(A._Bolumburu_1949).jpg | ''Paseilloa'' egiten
(A. Bolumburu 1949)
Zezenak._Felix_Etxaniz._Zezenketa_05_(A._Bolumburu_1949).jpg | Zezenketa iturri ondoan
(A. Bolumburu 1949)
Zezenak._Felix_Etxaniz._Zezenketa_06_(A._Bolumburu_1949).jpg | Zezenketa iturri ondoan
(A. Bolumburu 1949)
U_Jaiak_16_(A._Bolumburu).jpg        | Zezenketa iturri ondoan
(A. Bolumburu 1949)
Zezenak._Felix_Etxaniz._Zezenketa_07_(A._Bolumburu_1949).jpg | Paseak kerizpe aldean
(A. Bolumburu 1949)
Zezenak._Felix_Etxaniz._Zezenketa_08_(A._Bolumburu_1949).jpg | ''Estatuario'' izeneko figura
(A. Bolumburu 1949)
Zezenak._Felix_Etxaniz._Zezenketa_09_(A._Bolumburu_1949).jpg | Zezenketa iturri ondoan
(A. Bolumburu 1949)
Zezenak._Felix_Etxaniz._Zezenketa_10_(A._Bolumburu_1949).jpg | ''Vuelta al ruedo''
(A. Bolumburu 1949)
</gallery>

63. lerroa: 74. lerroa:
Gaur eguneko esparruak [[Plaza Barria (eu)|Plaza Barria]], [[Kalebarren (eu)|Kalebarren]] eta Plaza Zaharra hartzen du.
Gaur eguneko esparruak [[Plaza Barria (eu)|Plaza Barria]], [[Kalebarren (eu)|Kalebarren]] eta Plaza Zaharra hartzen du.

Sokamuturrarako zezenak [[Hiltegi zaharra (eu)|Hiltegi zaharrean]] gordetzen ziren, eta hura botatzerakoan [[Goikokaleta (eu)|Goikokaletaren]] behekaldean antolatzen da zezendegia.
Sokamuturrarako zezenak [[Hiltegi zaharra (eu)|Hiltegi zaharrean]] gordetzen ziren, eta hura bota zenetik [[Goikokaleta (eu)|Goikokaletaren]] behekaldean antolatzen da zezendegia.

===Eszenategia===
Plaza Zaharra beti izan da sokamuturraren eszenategia. Esparruaren leku zabalena da, eta beraz zezenak denbora gehien ematen duen ingurua. Gainera, bankuak direla eta aukera asko ematen die zaleei. Eta Erregetxetik ikuspegi ezin hobea dago ikuskizunaz gozatzeko.

Plaza Barrian askoz denbora gutxiago ematen dute zezenek. Txikiago izateaz gain, esparru garbia denez aurki egiten dute alde Plaza Zaharrerantz Kalebarren barrena.

==Erreferentziak==
==Erreferentziak==
* [https://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=3&cad=rja&uact=8&ved=2ahUKEwjT45aeoY_hAhXOy4UKHeE7DSsQFjACegQIAxAC&url=http%3A%2F%2Fwww.ueu.eus%2Fdownload%2Fliburua%2FZEZENAKEUSKALHERRIAN.pdf&usg=AOvVaw0zzVdDAMHdw6XVwXXjM3jC Zezenak Euskal Herrian]. Iñaki Azkune (UEU 1989).
* [[Tauromaquia placentina (eu) | Tauromaquia placentina]]. Javier Elorza (Soraluzeko Udala 1982).
* [[Tauromaquia placentina (eu) | Tauromaquia placentina]]. Javier Elorza (Soraluzeko Udala 1982).
* [[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica]] ''(2016-220 orrialdeak)''. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993)
* [[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica]] ''(2016-220 orrialdeak)''. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993)

[[Kategoria: Zezenak]]
[[Kategoria: Zezenak]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 13:01, 6 maiatza 2019 data duena

Jai egitaraua (Antonio Arruabarrena 1950)

XIX eta XX mendeko sokamuturrak (1950 arte)

Gipuzkoako herri askotan bezalaxe, Soraluzen ere sokamuturra korritzen da jaietan.

Jarduera

Izenak esaten duenez, sasoi batean sokamuturra zen: hau da, zezenak soka zuen muturrean lotuta, handik gobernatzeko.

Hortik aspaldiko esaldu hura: Soka libre! Soka libre! Hori Eibarkua da ta!.

Gerora, eta hainbat lekuetan bezalaxe, zezenei soka kendu zieten. Hala ere sokamuturra esaten zaio oraindik, nahiz eta erderazko entzierro berba indarra hartzen ari den.

Komentuko arkua eta Santa Ana kalea (Indalecio Ojanguren)

Sasoia

Herriko jaiak Andramaritan izaten zirenez, urte askotan San Roke Txiki egunean[1] izan dira sokamuturrak, goiz eta arratsaldez.

Esparrua

Sasoi batean sokamuturra Santa Ana arkupetik Plaza Zaharreraino korritzen zen, zezenak komentu ondoan gordetzen zirela. Hortik dator Zezena dator arkupetik... Santa Ana kaletik abesti ezaguna.

Dena dela, hiltegi zaharra egin zenetik zezenak berran gordetzen ziren, Plaza Zaharrean.

Sasoi hartan sokamuturra Santa Ana kalean, Plaza Barrian, Kalebarren eta Plaza Zaharrean egiten zen.

Gorrotxategiren bertsoak

1889 urtean Ramon de Gorosta Murtzian hil zen, abuztuan, Andramarietan. Gorrotxategi bertsolariak Gorostari buruz jarritako bertso batek jaiak eta sokamuturra uztartzen ditu:

Plazentziara festak
abuztuan urbil
jende dana jaietan
dago trankil trankil
gora bera zezena
kalietan dabil
gaxo txar batek jota
gure Gorosta il.

1949 urteko zezenketa: Félix Etxaniz eta Julián Arana

Zezenketaren iragarkia

1949 urteko Andramaritako bezperan, abuztuak 14an haiz zuzen, zezenketa antolatu zuten.

Bi toreatzaile izan ziren, herrikoak biak: Félix Etxaniz (el Arruza placentino) eta Julian Arana Ituarte (el Tigre)[2] bere laguna.

Bi zekor ekarri zituzten, Calahorrako Jesús Díaz Díaz ganadutegitik. Honetaz gain, Josetxu Etxebarria Bilboko nobilleroa ekarri zuten, director de lidia moduan.

Sasoi batean egiten zen moduan, zezenketarako Plaza Zaharra antolatu zuten: areiaz estali zorua, oholez itxi, palkoak, aulkiak... eta sarrerak!

XX eta XXI mendeko sokamuturrak (1950tik aurrera)

Industrializazioak gauza asko aldatu zituen Soraluzen, eta sokamuturrari ere eragin zion.

Sasoia

Alde batetik, aberasrasunarekin batera langileen eskubideak hazten hasi ziren; ordaindutako oporrak, esateko, gero era luzeagoak ziren, abuztu osoa hartu arte. Etorkinak beren herrira itzultzeko aprovefxatu zuten, eta bertan jaiorakoak ooporrerara joaten hasi ziren. Ondorioz, Andremarietan giroa asko apaldu zen.

Santiago eta Santa Ana jaiei indarra eman zieten, jendea oraindik herrian zegoelako. Ordutik Santa Ana egunean sokamuturra izaten da (goiz eta arratsaldez), eta inoiz zezen-suzkoak izan dira.

Dena dela, San Roke Txiki eguneko sokamuturrak oraindik egiten ari dira, herrian geratzen direnen gozagarri.

Esparrua

Industrializazioa eta aberastasunarekin ibilgailuak egin ziren kaleen jaun eta jabe.

Trafikoa ahal den gutxien oztopatzeko, sokamuturraren esparrua bi aldiz egokitu dute. 1950 hamarkadan Santa Ana kalea kendu zioten, eta hesia Udaletxea eta Abadetxearen artean jarri zuten.

Udaletxeko aldapa sokamuturraren esparruan geratzen denez, Etxaburueta, Estaziño, Alejandro Calonge eta Zeleta auzuneko bidea moztuta segitzen zen. Horregatik 1960 hamarkadan Udaletxeko aldapa ere esparruari kendu zioten.

Gaur eguneko esparruak Plaza Barria, Kalebarren eta Plaza Zaharra hartzen du.

Sokamuturrarako zezenak Hiltegi zaharrean gordetzen ziren, eta hura bota zenetik Goikokaletaren behekaldean antolatzen da zezendegia.

Eszenategia

Plaza Zaharra beti izan da sokamuturraren eszenategia. Esparruaren leku zabalena da, eta beraz zezenak denbora gehien ematen duen ingurua. Gainera, bankuak direla eta aukera asko ematen die zaleei. Eta Erregetxetik ikuspegi ezin hobea dago ikuskizunaz gozatzeko.

Plaza Barrian askoz denbora gutxiago ematen dute zezenek. Txikiago izateaz gain, esparru garbia denez aurki egiten dute alde Plaza Zaharrerantz Kalebarren barrena.

Erreferentziak

1. Abuztuak 16an San Roke, abuztuak 17an San Roke Txiki.
2. Berez pelotaria, Soraluzen izandako puntistarik onena.