«Sagar-errekako ibilbidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(2 erabiltzailek tartean egindako 6 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
79. lerroa: | 79. lerroa: | ||
Errekan bertan Sagarraga olaren aztarnak ikus daitezke oraindik: presa edo antepara, ubidea, olaren paretak… Garai batean, presari ''Mutxan presa'' esaten zitzaion, eta olari [[Mutxaneko etxe zarra (eu)|''Mutxaneko etxe zarra'']] (ikus Javier Martín Lapeyra-k idatzitako [[La traída de aguas de Sagar-erreka a Eibar (eu)|''La traída de aguas de Sagar-erreka a Eibar'']]). Goian aipatutako Pedro de Sagarragak 950 moskete egin zituen 1597 urtean. | Errekan bertan Sagarraga olaren aztarnak ikus daitezke oraindik: presa edo antepara, ubidea, olaren paretak… Garai batean, presari ''Mutxan presa'' esaten zitzaion, eta olari [[Mutxaneko etxe zarra (eu)|''Mutxaneko etxe zarra'']] (ikus Javier Martín Lapeyra-k idatzitako [[La traída de aguas de Sagar-erreka a Eibar (eu)|''La traída de aguas de Sagar-erreka a Eibar'']]). Goian aipatutako Pedro de Sagarragak 950 moskete egin zituen 1597 urtean. | ||
Pixkat gorago 1,70 metro inguruko sakonera duen putzua topako dugu, bainurako aproposa, ur freskoa gustukoa izanez gero. Automobilak zabaldu baino lehen ohitura handia ei zegoen herrian bertara joateko. | Pixkat gorago 1,70 metro inguruko sakonera duen putzua topako dugu, [[Mutxaneko putzua (eu)|Mutxaneko putzua]], bainurako aproposa, ur freskoa gustukoa izanez gero. Automobilak zabaldu baino lehen ohitura handia ei zegoen herrian bertara joateko. | ||
<gallery> | <gallery> | ||
90. lerroa: | 90. lerroa: | ||
Mutxaneko_ubidea._Ikuspegi_orokorra 01_(Joxean_Arluziaga_2015).jpg | Ubidea <br> (J. Arluziaga 2015) | Mutxaneko_ubidea._Ikuspegi_orokorra 01_(Joxean_Arluziaga_2015).jpg | Ubidea <br> (J. Arluziaga 2015) | ||
</gallery> | </gallery> | ||
[[Fitxategi: Ondare_txikia._Bolo_palma_(Alberto_Iñurrieta_2021).jpg | thumb | right | 200 px | Bolo palma. Txirloen harlauza zatia <br> (A. Iñurrieta 2021)]] | |||
Putzutik atzera egingo dugu, ekarritako bidetik. Garai batean, autopista azpian bolatokia eta jatorduetarako lekua ere bazegoen, ''santanderinoen bolatokia'' esaten ziotena, ''bolo palma''n jokatzeko erabiltzen zutena. Autopistako lanak zirela eta, gaur egun desagertuta dago. | Putzutik atzera egingo dugu, ekarritako bidetik. Garai batean, autopista azpian bolatokia eta jatorduetarako lekua ere bazegoen, ''santanderinoen bolatokia'' esaten ziotena, ''bolo palma''n jokatzeko erabiltzen zutena. Autopistako lanak zirela eta, gaur egun desagertuta dago. | ||
108. lerroa: | 110. lerroa: | ||
Errepidetik gora jarraitzen badugu, segituan ur jauzi txiki batera helduko gara. Hura pasa eta gure begi aurrean ur jauzi handia izango dugu, eskualde osoan parerik ez duena. Errekak ur handia daroanean ikusgarria izaten da. | Errepidetik gora jarraitzen badugu, segituan ur jauzi txiki batera helduko gara. Hura pasa eta gure begi aurrean ur jauzi handia izango dugu, eskualde osoan parerik ez duena. Errekak ur handia daroanean ikusgarria izaten da. | ||
Ur jauzitik errepidera pasa, goruntz jarraitu eta | Ur jauzitik errepidera pasa, goruntz jarraitu eta kilometro bat egin baino lehen presa topako dugu, [[Sagar-errekako uren eruatea (eu)|Eibarko presa]] hain zuzen. XX mende hasieran, Eibar asko hazi zenez, eta berez ur gutxi zuenez, bertako Udalak Sagar-errekara jo zuen ur bila. 1930 urtean presa txikia egin zuten, ura desbideratzeko juxtu-juxtu nahikoa zena, eta ura Eibarreraino eruan erretenaz eta [[Illordoko tunela (eu)|Illordoko tunelaz]]. Handik urteetara, 1975urtran hain zuzen, beste presa handiagoa egin zuten, metro batzuk aurrerago. | ||
Ordutik datoz hainbat txiste eta esaera, Eibartarrek ''traida de aguas'' egin bazuten ere, Soraluzetarroi ''llevada de aguas'' egin zigutela. Juan San Martinek [[Eztenkadak (eu)|Eztenkadak]] bere liburuan kontatzen duenez: | Ordutik datoz hainbat txiste eta esaera, Eibartarrek ''traida de aguas'' egin bazuten ere, Soraluzetarroi ''llevada de aguas'' egin zigutela. Juan San Martinek [[Eztenkadak (eu)|Eztenkadak]] bere liburuan kontatzen duenez: | ||
114. lerroa: | 116. lerroa: | ||
''Berriz, Eibar-en, len Ariatza zan lekuan, argidun iturri barri bat ipiñi zanian, arro ziran eibartarrak euren "fuente-luminosa" orrekin, Euskalerrietan pare bat ez zala ta. Baña, ori zala ta be, plaentxiarrak majo zabaldu eben autua: Eibartarrak, "fuente luminosa" deitzen detsen iturri barri bat eiñ ebela, Plaentxiako urakin da Eibar-ko "farolekin".'' | ''Berriz, Eibar-en, len Ariatza zan lekuan, argidun iturri barri bat ipiñi zanian, arro ziran eibartarrak euren "fuente-luminosa" orrekin, Euskalerrietan pare bat ez zala ta. Baña, ori zala ta be, plaentxiarrak majo zabaldu eben autua: Eibartarrak, "fuente luminosa" deitzen detsen iturri barri bat eiñ ebela, Plaentxiako urakin da Eibar-ko "farolekin".'' | ||
Goruntz jotzen badugu, Bergarako muga segituan topako dugu, [[Osteitta baserria (eu)|Osteitta]] baserriko bidegurutze parean. Beste kilometro batera Ibarrola baserria dago; heldu baino lehen, ezkerrera, presa txiki bat, bainurako oso aproposa ere. Garai batean famili asko egun pasa joaten zen. | Goruntz jotzen badugu, Bergarako muga segituan topako dugu, [[Osteitta baserria (eu)|Osteitta]] baserriko bidegurutze parean. Beste kilometro batera Ibarrola baserria dago; heldu baino lehen, ezkerrera, presa txiki bat, bainurako oso aproposa ere. Garai batean famili asko egun pasa joaten zen. Presa honetan hartzen zen [[Irurak-Bat zentrala (eu)|Irurak-Bat]] zentralendako ura. | ||
[[Fitxategi: Sagar-erreka._Ur_jauzi_txikia_.01_(Pil-pilean_2015).jpg | 400px |center]] | [[Fitxategi: Sagar-erreka._Ur_jauzi_txikia_.01_(Pil-pilean_2015).jpg | 400px |center]] | ||
121. lerroa: | 123. lerroa: | ||
Erabilitako errepidea atzera hartu eta, Igaratetik, herrira bueltatuko gara. | Erabilitako errepidea atzera hartu eta, Igaratetik, herrira bueltatuko gara. | ||
Bada zeharbide polita ere: Sagarraga industrialdea pasatzerakoan (beherako bidean) eskumara jo, San Martzialerako bidea hartuz. Bertara heldu eta [[San Martzial ermita (eu)|San Martzial ermita]] bisita daiteke, giltzak aurretik eskuratzen badira behintzat. Gero, herrira jaisteko sagastietatik jaitsi eta [[Lersundi etxea (eu)|Lersundi etxea]]ren arkupetik pasatzen errepidera jaitsiko gara, [[ | Bada zeharbide polita ere: Sagarraga industrialdea pasatzerakoan (beherako bidean) eskumara jo, [[San Martzial ermita (eu)|San Martzialerako]] bidea hartuz. Bertara heldu eta [[San Martzial ermita (eu)|San Martzial ermita]] bisita daiteke, giltzak aurretik eskuratzen badira behintzat. Gero, herrira jaisteko sagastietatik jaitsi eta [[Lersundi etxea (eu)|Lersundi etxea]]ren arkupetik pasatzen errepidera jaitsiko gara, [[Arane kiroldegia (eu)|kiroldegi]] parean. | ||
Hauxe da oraingo bertsioa, 18:09, 19 apirila 2021 data duena
Ibilbide honek Sagar-errekatik gora eramango gaitu. Sagar-erreka (inoiz Sagarreka ere) Sagarraga-erreka-tik dator, bertan Sagarraga baserria zegoelako.
Nola heldu
Labaderogainean gaudela, Maltzagarutz hartuko dugu, errekaren ezkerretik (Errabal kaletik) edo eskumatik (Kalebarrenetik). Erreka ondotik jarraituko dugu Igaratera heldu arte (550 m). Eskumatik etorri bagara, Mendiola industrialdera heltzerakoan oinezkoentzako zubia zeharkatuko dugu.
Igaraten ezkerrera hartuko dugu, Sagar-erreka bidetik gora, San Martzialeko bidegurutzera heldu arte (450 m). Pixka bat lehenago bi baserri zeuden, beraien izenez armagintzakin lotuak: Galtzairukoa eta Barrena. Lehenak zutik dirau, eta bigarrena Tornilleria Oruesagasti dagoen tokian zegoen.
Sagarraga industrialdea
San Martzialerako bidea ezkerrean utzi, eta aurrera egiten badugu Sagarraga industrialdera helduko gara (300 m).
Industrialdea hau zabortegi baten gainean eraiki zuten. Aspaldi batean, zaborra kamioiz jasotzen hasi zirenean, errekara botatzen zuten. Maltzagarako bidean, Igarate pasa eta gero izaten zen. Zaborra bota eta bota, erreka bidea estutzen zen puntu hartan; baina ufala zenean, urak zabor gehienak eroaten zituen errekari bidea berriro zabaltzen nolabait.
Gauzak zuzendu nahian, Udalak Sagar-errekan eraiki zuen zabortegia, Sagarraga baserritik gora. Erreka estali zuten tunel batekin eta zaborrarekin sakona betetzen hasi ziren. Handik urte gutxira zabortegia txiki geratu zenez, behe aldetik zabaltzea erabaki zuten. Horretarako Sagarraga baserria erosi eta bota zuten (1972 urtean, gutxi gora behera). Urte askotan baserri hau Conde del Valle-rena izana zen, baina azken urteetan bertako biztanlea zen jabea.
Baserria desagertzear zegoela, Ramiro Larrañagak artikulua argitaratu zuen Boletin de la R.S.B.A.P. aldizkarian, Sagarraga: casa solar y ferrería izenekoa.
Ramiroren deiari erantzunez, Felix Abarrategi herrikosemeak armarria gordetzen saiatu zen: goiz batean Sagarragara joan zen, eta berau botatzen ari ziren langileei 500 pezeta eskaini zien armarria gordetzeagatik. Hauek baietz, baina iluntzean berriro gerturatu zenean pareta denak eta armarria desagertuta zeuden.
Sagarraga ola (Mutxaneko etxe zarra) eta putzua
Sagarraga industrialdea bukatzen denean, errepidearen ezkerretik behera doan bidexka hartuko dugu, Sagarraga olarakoa.
Errekan bertan Sagarraga olaren aztarnak ikus daitezke oraindik: presa edo antepara, ubidea, olaren paretak… Garai batean, presari Mutxan presa esaten zitzaion, eta olari Mutxaneko etxe zarra (ikus Javier Martín Lapeyra-k idatzitako La traída de aguas de Sagar-erreka a Eibar). Goian aipatutako Pedro de Sagarragak 950 moskete egin zituen 1597 urtean.
Pixkat gorago 1,70 metro inguruko sakonera duen putzua topako dugu, Mutxaneko putzua, bainurako aproposa, ur freskoa gustukoa izanez gero. Automobilak zabaldu baino lehen ohitura handia ei zegoen herrian bertara joateko.
Putzutik atzera egingo dugu, ekarritako bidetik. Garai batean, autopista azpian bolatokia eta jatorduetarako lekua ere bazegoen, santanderinoen bolatokia esaten ziotena, bolo palman jokatzeko erabiltzen zutena. Autopistako lanak zirela eta, gaur egun desagertuta dago.
Ospital iturri
Behin errepidera heldu eta gero, gora egingo dugu. Autopistako zubitik pasa eta segituan helduko gara Ospital iturrira (200 m). Beste izen batzurekin ere ezagutu izan da iturri hau: Kukupeko iturria, Jubilatuen iturria, Agureen iturria…
Kontrakoa ematen badu ere, izena ez datorkio Soraluze Ospital zaharretik (gaur eguneko Zahar-egoitza). Garai batean Sagarraga etxeari Nafarranekua ere esaten zitzaion. Izenak nafarreriarekin (biruela) lotura izan dezake: Sagarraga baserria herritik kanpoan dagoenez eta aldiberean gertu, oso toki aproposa zen hospital gisa erabiltzeko ospital moduan gaixotasun kutsakorrak zirenean, eta hortik Ospittal iturri.
Ramiro Larrañagaren aipatutako artikuluan jasotzen denez, Juan de Arteaga izenekoak sei hilabete eman zituen bertan, nafarreria jota zegoelako; eta Pedro de Sagarraga jaunari 1597 urtean bi aldiz erre zioten etxea, bertan nafarreriak jotako sendiak hil zirelako eta modu honetan kutsadura ekiditzeko.
Ur jauzia eta Ibarrola
Errepidetik gora jarraitzen badugu, segituan ur jauzi txiki batera helduko gara. Hura pasa eta gure begi aurrean ur jauzi handia izango dugu, eskualde osoan parerik ez duena. Errekak ur handia daroanean ikusgarria izaten da.
Ur jauzitik errepidera pasa, goruntz jarraitu eta kilometro bat egin baino lehen presa topako dugu, Eibarko presa hain zuzen. XX mende hasieran, Eibar asko hazi zenez, eta berez ur gutxi zuenez, bertako Udalak Sagar-errekara jo zuen ur bila. 1930 urtean presa txikia egin zuten, ura desbideratzeko juxtu-juxtu nahikoa zena, eta ura Eibarreraino eruan erretenaz eta Illordoko tunelaz. Handik urteetara, 1975urtran hain zuzen, beste presa handiagoa egin zuten, metro batzuk aurrerago.
Ordutik datoz hainbat txiste eta esaera, Eibartarrek traida de aguas egin bazuten ere, Soraluzetarroi llevada de aguas egin zigutela. Juan San Martinek Eztenkadak bere liburuan kontatzen duenez:
Berriz, Eibar-en, len Ariatza zan lekuan, argidun iturri barri bat ipiñi zanian, arro ziran eibartarrak euren "fuente-luminosa" orrekin, Euskalerrietan pare bat ez zala ta. Baña, ori zala ta be, plaentxiarrak majo zabaldu eben autua: Eibartarrak, "fuente luminosa" deitzen detsen iturri barri bat eiñ ebela, Plaentxiako urakin da Eibar-ko "farolekin".
Goruntz jotzen badugu, Bergarako muga segituan topako dugu, Osteitta baserriko bidegurutze parean. Beste kilometro batera Ibarrola baserria dago; heldu baino lehen, ezkerrera, presa txiki bat, bainurako oso aproposa ere. Garai batean famili asko egun pasa joaten zen. Presa honetan hartzen zen Irurak-Bat zentralendako ura.
Herrira itzultzeko
Erabilitako errepidea atzera hartu eta, Igaratetik, herrira bueltatuko gara.
Bada zeharbide polita ere: Sagarraga industrialdea pasatzerakoan (beherako bidean) eskumara jo, San Martzialerako bidea hartuz. Bertara heldu eta San Martzial ermita bisita daiteke, giltzak aurretik eskuratzen badira behintzat. Gero, herrira jaisteko sagastietatik jaitsi eta Lersundi etxearen arkupetik pasatzen errepidera jaitsiko gara, kiroldegi parean.