«Armagintza I ibilbidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
47. lerroa: | 47. lerroa: | ||
Zubiaren beste aldetik, errekan behera, herriko [[Polikiroldegia (eu)|polikiroldegia]] ikus daiteke. Bertan, 1.866 urtetik 1.975 arte, [[Fabrika zaharra (eu) | Fabrika zaharra]] egon zen. [[S.A. Euscalduna (eu) | S.A. Euscalduna]]-k jaso zuen, fusilak eta errebolberrak egiteko, eta gero [[The Placencia de las Armas Company Limited (eu)|The Placencia de las Armas Company Limited]] eta [[Sociedad Anònima Placencia de las Armas (eu)|Sociedad Anònima Placencia de las Armas]] enpresek erabili zuten, kainoiak ekoizteko. Hortik ''kainoi fabrika'' izena. | Zubiaren beste aldetik, errekan behera, herriko [[Polikiroldegia (eu)|polikiroldegia]] ikus daiteke. Bertan, 1.866 urtetik 1.975 arte, [[Fabrika zaharra (eu) | Fabrika zaharra]] egon zen. [[S.A. Euscalduna (eu) | S.A. Euscalduna]]-k jaso zuen, fusilak eta errebolberrak egiteko, eta gero [[The Placencia de las Armas Company Limited (eu)|The Placencia de las Armas Company Limited]] eta [[Sociedad Anònima Placencia de las Armas (eu)|Sociedad Anònima Placencia de las Armas]] enpresek erabili zuten, kainoiak ekoizteko. Hortik ''kainoi fabrika'' izena. | ||
Ostean, zubi nagusitik [[Plaza Zaharra (eu)|Plaza Zaharrera]] joango gara, [[Kalebarren (eu)|Kalebarrenetik]] barrena, eta [[Batzokia (eu)|Batzokiaren]] eskumara joko dugu, erreka aldera. Gure aurrean ikusiko dugu, herriko zaharrenetakoa<ref>1.756 urteko Lamoten mapa ospetsuan agertzen da, Olabarrenakoarekin batera.</ref>. Bildutako ura [[Malmero zentrala (eu) | Malmero errota]]ra eramaten zen, aurretik burnia alntzeko, garia apurtzeko gero eta, azkenik, indarra sortzeko. | |||
Plaza zaharretik Erregetxera igoko dugu; baina eskileretatik joan beharrean [[Goikokaleta (eu)|Goikokaletatik]] gora egingo dugu. Goikokaletan Erregetxeko karkaba ikusiko dugu ezkerraldean. Karkaba hau 1.805 urtean egin zen, Zabaleta erreka estaltzeko eta Erregetxea aurrean esparru zabala sortzeko. | |||
Behin Erregetxean, segi gora Kotxebidetik geltokiraino. Bertan Erregetxeko eguzki erlojua dago. | Behin Erregetxean, segi gora Kotxebidetik geltokiraino. Bertan Erregetxeko eguzki erlojua dago. |
16:34, 21 otsaila 2018(e)ko berrikuspena
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Ibilbide honek Soraluzen geratu diren armagintzaren aztarnak erakusten ditu.
Ibilbidea bikoitza da: zubi nagusitik irtenda, alde batetik Olearaino doa eta bestetik Mutxaneko olara. behar bada, bi zatitan egin daiteke.
1. zatia: Zubi nagusitik Olearaino
Hasierako puntua herriko zubi nagusia izango da. Errekan gora begiratu eta, eskumaldean, Erregetxe zaharra izan zena ikusiko dugu. Uribarri dorrea izan zena, XVI mendean Erret Lantegia izateko alokatu zuten, armak bildu eta aztertzeko, eta 1.573 urtean erosi. Hurrengo berrehun urtetan bi aldiz zabaldu behar izan zuten, baina XVIII mende bukaerako nahikoa hondatuta zegoen.
Gerora, etxebizitzak egiteko erabili bazuten ere, oraindik jatorrizko eraikinaren aztarnak ikus daitezke, errekalderako bi arku handiak, esateko.
Zubiaren beste aldetik, errekan behera, herriko polikiroldegia ikus daiteke. Bertan, 1.866 urtetik 1.975 arte, Fabrika zaharra egon zen. S.A. Euscalduna-k jaso zuen, fusilak eta errebolberrak egiteko, eta gero The Placencia de las Armas Company Limited eta Sociedad Anònima Placencia de las Armas enpresek erabili zuten, kainoiak ekoizteko. Hortik kainoi fabrika izena.
Ostean, zubi nagusitik Plaza Zaharrera joango gara, Kalebarrenetik barrena, eta Batzokiaren eskumara joko dugu, erreka aldera. Gure aurrean ikusiko dugu, herriko zaharrenetakoa[1]. Bildutako ura Malmero errotara eramaten zen, aurretik burnia alntzeko, garia apurtzeko gero eta, azkenik, indarra sortzeko.
Plaza zaharretik Erregetxera igoko dugu; baina eskileretatik joan beharrean Goikokaletatik gora egingo dugu. Goikokaletan Erregetxeko karkaba ikusiko dugu ezkerraldean. Karkaba hau 1.805 urtean egin zen, Zabaleta erreka estaltzeko eta Erregetxea aurrean esparru zabala sortzeko.
Behin Erregetxean, segi gora Kotxebidetik geltokiraino. Bertan Erregetxeko eguzki erlojua dago.
Trenbidetik aurrera egiten badugu Keixeta errekaraino helduko gara. Trenbidearen beste aldean Olea eta bere antepara.
1. zatia: Zubi nagusitik Mutxaneko olaraino
43.177112,-2.415398~ Fabrika berria; 43.177674,-2.417725~ Olabarrenako presa; 43.177672,-2.418547~ Olabarrena; 43.177970,-2.420517~ Igarate; 43.176556,-2.420567~ Errotabarri; 43.175201,-2.421751~ Errotabarriko presa; 43.174978,-2.421945~ Barrena; 43.173200,-2.422800~ Sagarraga; 43.172475,-2.425807~ Ospittal iturri; 43.171800,-2.426100~ Mutxaneko etxe zarra
Labaderogainean gaudela, Maltzagarutz hartuko dugu, errekaren ezkerretik (Errabal kaletik) edo eskumatik (Kalebarrenetik). Erreka ondotik jarraituko dugu Igaratera heldu arte (550 m). Eskumatik etorri bagara, Mendiola industrialdera heltzerakoan oinezkoentzako zubia zeharkatuko dugu.
Igaraten ezkerrera hartuko dugu, Sagar-erreka bidetik gora, San Martzialeko bidegurutzera heldu arte (450 m). Pixka bat lehenago bi baserri zeuden, beraien izenez armagintzakin lotuak: Galtzairukoa eta Barrena. Lehenak zutik dirau, eta bigarrena Tornilleria Oruesagasti dagoen tokian zegoen.
Sagarraga industrialdea
San Martzialerako bidea ezkerrean utzi, eta aurrera egiten badugu Sagarraga industrialdera helduko gara (300 m).
Industrialdea hau zabortegi baten gainean eraiki zuten. Aspaldi batean, zaborra kamioiz jasotzen hasi zirenean, errekara botatzen zuten. Maltzagarako bidean, Igarate pasa eta gero izaten zen. Zaborra bota eta bota, erreka bidea estutzen zen puntu hartan; baina ufala zenean, urak zabor gehienak eroaten zituen errekari bidea berriro zabaltzen nolabait.
Gauzak zuzendu nahian, Udalak Sagar-errekan eraiki zuen zabortegia, Sagarraga baserritik gora. Erreka estali zuten tunel batekin eta zaborrarekin sakona betetzen hasi ziren. Handik urte gutxira zabortegia txiki geratu zenez, behe aldetik zabaltzea erabaki zuten. Horretarako Sagarraga baserria erosi eta bota zuten (1972 urtean, gutxi gora behera). Urte askotan baserri hau Conde del Valle-rena izana zen, baina azken urteetan bertako biztanlea zen jabea.
Baserria desagertzear zegoela, Ramiro Larrañagak artikulua argitaratu zuen Boletin de la R.S.B.A.P. aldizkarian, Sagarraga: casa solar y ferrería izenekoa.
Ramiroren deiari erantzunez, Felix Abarrategi herrikosemeak armarria gordetzen saiatu zen: goiz batean Sagarragara joan zen, eta berau botatzen ari ziren langileei 500 pezeta eskaini zien armarria gordetzeagatik. Hauek baietz, baina iluntzean berriro gerturatu zenean pareta denak eta armarria desagertuta zeuden.
Ospital iturri
Sagarraga industrialdetik gora, autopistako zubitik pasa eta segituan helduko gara Ospital iturrira (200 m). Beste izen batzurekin ere ezagutu izan da iturri hau: Kukupeko iturria, Jubilatuen iturria, Agureen iturria…
Kontrakoa ematen badu ere, izena ez datorkio Soraluze Ospital zaharretik (gaur eguneko Zahar-egoitza). Garai batean Sagarraga etxeari Nafarranekua ere esaten zitzaion. Izenak nafarreriarekin (biruela) lotura izan dezake: Sagarraga baserria herritik kanpoan dagoenez eta aldiberean gertu, oso toki aproposa zen hospital gisa erabiltzeko ospital moduan gaixotasun kutsakorrak zirenean, eta hortik Ospittal iturri.
Ramiro Larrañagaren aipatutako artikuluan jasotzen denez, Juan de Arteaga izenekoak sei hilabete eman zituen bertan, nafarreria jota zegoelako; eta Pedro de Sagarraga izeneko bati 1597 urtean bi aldiz erre zioten etxea, bertan nafarreriak jotako sendiak hil zirelako eta modu honetan kutsadura ekiditzeko.
Sagarraga ola (Mutxaneko etxe zarra) eta putzua
Ospittal iturri pasa eta metro batzuk aurrerago erreka aldera jaitsiko gara[2].
Errekan bertan Sagarraga olaren aztarnak ikus daitezke oraindik: presa edo antepara, ubidea, olaren paretak… Garai batean, presari Mutxan presa esaten zitzaion, eta olari Mutxaneko etxe zarra (ikus Javier Martín Lapeyra-k idatzitako La traída de aguas de Sagar-erreka a Eibar). Goian aipatutako Pedro de Sagarragak 950 moskete egin zituen 1597 urtean.
Pixkat gorago 1,70 metro inguruko sakonera duen putzua topako dugu, bainurako aproposa, ur freskoa gustukoa izanez gero. Automobilak zabaldu baino lehen ohitura handia ei zegoen herrian bertara joateko.
Beheraxeago bolatokia eta jatorduetarako lekua ere bazegoen, santanderinoen bolatokia esaten ziotena, bolo palman jokatzeko erabiltzen zutena. Autopistako lanak zirela eta, gaur egun desagertuta dago.
Sagar-errekako ibilbidea
Errepidetik gora jarraitu nahi eta gero, Sagar-errekako ibilbidea