«Goikokaleta (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |

18. lerroa: | 18. lerroa: | ||
''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ||
<gallery> | <gallery> | ||
Erregetxea._Etxaburueta_kaleko_aldea.jpg | Kale hasiera. Fondoan Erregetxea | Erregetxea._Etxaburueta_kaleko_aldea.jpg | Kale hasiera. Fondoan Erregetxea (Soraluzeko Udala 1969) | ||
Erregetxea._Plaza_Zaharra_aldeko_etxaurrea_02_(Soraluzeko_Udala_1969).jpg | Plaza Zaharreruntz
(Soraluzeko Udala 1969) | Erregetxea._Plaza_Zaharra_aldeko_etxaurrea_02_(Soraluzeko_Udala_1969).jpg | Plaza Zaharreruntz
(Soraluzeko Udala 1969) | ||
Erregetxea._Plaza_Zaharra_aldeko_etxaurrea_03_(Soraluzeko_Udala_1969).jpg | Erregetxe sarreratik
(Soraluzeko Udala 1969) | |||
Kaleak._Plaza_zaharra_01_(Indalecio_Ojanguren).jpg | Hiltegi zaharra eta ezkerrean, Goikokaleta
(Indalecio Ojanguren) | Kaleak._Plaza_zaharra_01_(Indalecio_Ojanguren).jpg | Hiltegi zaharra eta ezkerrean, Goikokaleta
(Indalecio Ojanguren) | ||
</gallery> | </gallery> |
20:08, 26 abendua 2017(e)ko berrikuspena
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Goikokaleta Kalebarren goiko aldean dago. Erderaz la cuesta de la Obe ere esaten zaio, bertan dagoen dendarengatik. Plaza Barriko goiko aldean hasten da, eta Plaza Zaharrean bukatu. 50 bat metro luze da, eta 3-5 metro zabal.
Hegoaldetik etxeak ditu, Kalebarreneko etxe bakoitiak hain zuzen. Iparraldetik Etxaburueta kalea eta Erregetxea dauzka.
Goikokaletak ez dauka etxebizitzarik esleituta, eta ez dago herriko kale-izendegian; hau da, ez dauka ezagupen ofizialik. Hala ere, Kalebarreneko etxe batzuk bertatik daukate (atzeko) sarrera.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuenean, eta harresiak eraikitzeko, Goikokaleta hiribildu barruan geratu zen. Etxe batzuk atzekaldean duten irteerak kontutan hartuta, bertan ortuak izango ziren, etxe bakoitzak berea.
Azkenik, Erregetxea egin zutenean, 1805-1809 urteetan, Zabaleta erreka estali zuten, eta karkabari Goikokaletatik eman zioten sarrera.
Kaleak eta atariak
Etxeak ezkerreko aldean daude, baina Goikokaletak ez dauka zenbakirik esleituta. Kaleak aldapa behera egiten duenez, Kalebarreneko behe solairuko hainbat lokalek kale honetara dute lehioak:
- Kalebarren 1. zenbakia. Goikokaleta hemen hasten da. Gerra aurrean taberna zegoen, eta andra jabeari Bolia esaten zioten. Gero Elduaien altzari denda zabaldu zuten, urteetan. Gaur egun Bolia izeneko taberna dago bertan.
- Etxaburueta 1. zenbakia. Nahiz eta Goikokaletan egon, etxe honen zenbakia Etxaburueta kaleari dagokio. Urteetan Comercio Arcelus egon da bertan, gaur egun ere zabalik dagoela. Bertako saltzailea Anastasia Obe zen, eta hortik dator kalearen erdal izena: la cuesta de la Obe.
- Kalebarren 5. zenbakia. Eibarko Arrate/ Solozabal autoeskola bertan dauka bulegoa.
- Kalebarren 7. zenbakia. Kalebarreneko etxe honek, berria egin zutenetik, Goikokaletan dauka ataria. Gainera, lokal komertzial txikia dago, inoiz erakuslehiotzat erabilita.
- Kalebarren 9. zenbakia. Oruesagasti botikaren lehioak agertzen dira.
- Kalebarren 11. zenbakia. Etxe honen lehen solairuko etxebizitza batek Goikokaletatik dauka sarbidea.
- kalebarren 13. zenbakia. Anbulategia. Puntu honetan Goikokaleta plaza Zaharren parean dago, Anbulategiaren beheko solairuaren pare.
Eskumako aldean, berriz, Zabaleta errekako karkaba dago, Kalebarrenen 9. zenbakiaren parean. Erregetxea egin zenean estali zen (1805-1809). Gerra garaian babestokitzat erabili izan zen.
Jolasak eta jaiak
Goikokaleta eta Etxaburueta arteko harmaila aprobetxatuz, garai batean Mariatrebolinaka jolasten zen, nahiz eta berezko tokia Plaza Barria izan, kooperatiba parean.
Jaietan, sokamuturretan, zezenak Goikokaletan bertan gordetzen dira, Plaza Zaharraren ondoko esparruan hain zuzen.