«Etxaburueta kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
2. lerroa: | 2. lerroa: | ||
==Kokapena== | ==Kokapena== | ||
Kalebarren paraleloan, baina gorago. L baten forma du, Udaletxe atzekaldetik Erregetxeraino eta gero eskumara egiten duela. | Plaza Barriko goialdetik garai bateko trenbideraino, S baten forma hartzen duela. | ||
tren geltokiraino Kalebarren paraleloan, baina gorago. L baten forma du, Udaletxe atzekaldetik Erregetxeraino eta gero eskumara egiten duela. 250 metro luze da, eta 6 metro zabal. | |||
{{#display_map: | {{#display_map: | ||
|centre = 43.174562,-2.412865 | |centre = 43.174562,-2.412865 | ||
|lines = 43.174349,-2.412913: 43.174776,-2.412991: 43.174803,-2.412736~Etxaburueta~ ~yellow~ ~10; | |lines = 43.174349,-2.412913: 43.174776,-2.412991: 43.174803,-2.412736: 43.174667,-2.412634: 43.174685,-2.412457: | ||
43.175083,-2.412492: 43.175749,-2.412993: 43.175836,-2.412963: 43.175908,-2.412783 | |||
~Etxaburueta~ ~yellow~ ~10; | |||
|zoom = 18 | height = 600 | type = earth | |zoom = 18 | height = 600 | type = earth | ||
}} | }} | ||
20. lerroa: | 23. lerroa: | ||
==Historia== | ==Historia== | ||
1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta harresiak eraikitzeko. Etxaburueta goiko aldean geratu zen, harresitik kanpo. | 1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta harresiak eraikitzeko. Etxaburueta goiko aldean geratu zen, harresitik kanpo. Gutxi gora behera, gaur eguneko [[Goikokaleta (eu)|Goikokaleta]] izango zen. | ||
Izenak esaten duenez, bertako etxeak herriko goialdean zeuden. | Izenak esaten duenez, bertako etxeak herriko goialdean zeuden. | ||
1805-1809 urteetan [[Erregetxea (eu)|Erregetxea]] eraiki | XIX mende hasieran kalearen lehen luzaketa izan zen. 1805-1809 urteetan [[Erregetxea (eu)|Erregetxea]] eraiki zuten, eta Zabaletatik datorren erreka estali Erregetxeari sarrera emateko. Orduan kalea Plaza Zaharrera jaitsi beharrean Erregetxera zuzen eta lau eraman zuten, eta eskumara gero, Erregetxeko zabalera guztia hartuz. Kaleak L baten itxura hartu zuen. Kaleak 70 metro zituen orduan. | ||
Mende bukaeran, 1888. urtean trena Soraluzera etorri zenean Kotxebidea egin zuten, Etxaburueta ertzetik geltokiraino hain zuzen. Bide berriaren aldapa leuntzeko Etxaburuetako bigarren zatiari aldapa eman zioten. | Mende bukaeran, 1888. urtean trena Soraluzera etorri zenean Kotxebidea egin zuten, Etxaburueta ertzetik geltokiraino hain zuzen. Bide berriaren aldapa leuntzeko Etxaburuetako bigarren zatiari aldapa eman zioten. | ||
Azkenik, XX mende bukaeran garai bateko Kotxebidea (Estazio kalea) Etxaburuetari eman zioten | Azkenik, XX mende bukaeran SACIA zena bota zuten eta etxebizitzak eraiki. Lehengo Kotxebidea ere desbideratu zuten etxe berrien artetik. Orduan kaleak berrantolatu zituzten: garai bateko Kotxebidea (Estazio kalea) Etxaburuetari eman zioten (180 metro gehiago) eta Estazio kalea, berriz, lehengo trenbide ingurukoari dagokio. | ||
18:02, 18 abendua 2017(e)ko berrikuspena
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Plaza Barriko goialdetik garai bateko trenbideraino, S baten forma hartzen duela. tren geltokiraino Kalebarren paraleloan, baina gorago. L baten forma du, Udaletxe atzekaldetik Erregetxeraino eta gero eskumara egiten duela. 250 metro luze da, eta 6 metro zabal.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta harresiak eraikitzeko. Etxaburueta goiko aldean geratu zen, harresitik kanpo. Gutxi gora behera, gaur eguneko Goikokaleta izango zen.
Izenak esaten duenez, bertako etxeak herriko goialdean zeuden.
XIX mende hasieran kalearen lehen luzaketa izan zen. 1805-1809 urteetan Erregetxea eraiki zuten, eta Zabaletatik datorren erreka estali Erregetxeari sarrera emateko. Orduan kalea Plaza Zaharrera jaitsi beharrean Erregetxera zuzen eta lau eraman zuten, eta eskumara gero, Erregetxeko zabalera guztia hartuz. Kaleak L baten itxura hartu zuen. Kaleak 70 metro zituen orduan.
Mende bukaeran, 1888. urtean trena Soraluzera etorri zenean Kotxebidea egin zuten, Etxaburueta ertzetik geltokiraino hain zuzen. Bide berriaren aldapa leuntzeko Etxaburuetako bigarren zatiari aldapa eman zioten.
Azkenik, XX mende bukaeran SACIA zena bota zuten eta etxebizitzak eraiki. Lehengo Kotxebidea ere desbideratu zuten etxe berrien artetik. Orduan kaleak berrantolatu zituzten: garai bateko Kotxebidea (Estazio kalea) Etxaburuetari eman zioten (180 metro gehiago) eta Estazio kalea, berriz, lehengo trenbide ingurukoari dagokio.
Etxe eta atariak. Zenbaki bakoitiak
Kalearen alde hau oso bitxia da, salbuespenez josita:
- Kalebarren. 1 zenbakia. Lehen etxea Kalebarreni dagokio. Mendiolaetxea zen, eta Txilingoa ere esaten zitzaion.
Etxaburuetatik aldetik lehen solairura sar daiteke, Bolia taberna bertan dagoela (Eusko Alkartasunekoek pisu osoa erosterakoan taberna zabaldu zuten). Gerra aurretik ere taberna egon zen, eta gero Elduaien altzari-denda.
- 1 zenbakia. Etxaburuetari dagokio, nahiz eta berez Goikokaletan egon. beheko aldean Comercio Arcelus dago.
- Goikokaleta. Plaza Zaharrera jeisten dena. Garai bateko Etxaburueta, baina Erregetxea eraiki zutenean tarte hau bereiztuta geratu zen.
- Erregetxe orubea. Erregetxea zenean 3 zenbakia zegokion.
- 5 zenbakia. Azpian garajeak eta, garai batean, Urteaga ardandegia zegoen. Lehen solairuan Udal Azoka dago; postu gehienak utzik daude, Etxabe harategiak bertan dirau. Etxe honek bigarren ataria dauka beste aldetik, garai bateko Kotxebidetik.
- 3 zenbakia. Garai batean Erregetxeri zegokion, baina azken urteetan Udal Azokari dagokio. Beheko solairuan merkatua dago, lehengoan baserritarren plaza (orain beheko solairuan daude) eta goikoan Udal Brigadaren egoitza, Kontrargi Argazki-Kolektiboa eta erabil anitzeko bilera gela.
- 7 zenbakia. Orubea, parke moduan erabil daitekeena. Hirigintza planaren arabera, etxebizitzak eraikitzeko aukera dago.
- 9 zenbakia. Inguru honetan SACIA enpresa egon zen. Hura bota zutenean etxe hau eraiki zuten (eta Estación kaleko 1 eta 3).