«Laguntza:Hastapenak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    87. lerroa: 87. lerroa:
    * Azkenik, sarrera askok ''Irudiak'' edo ''Argazkiak'' izeneko atala izango dute. Hemen nahi adina argazki sar daitezke, sarreran agertu direnak ere.
    * Azkenik, sarrera askok ''Irudiak'' edo ''Argazkiak'' izeneko atala izango dute. Hemen nahi adina argazki sar daitezke, sarreran agertu direnak ere.


    Irudiaren izena ezagutzen ez badugu, edo erabiltzeko zehaztapen gehiago bilatzeko, begiratu [[Fitxategiak (eu)|Fitxategiak]]. Baita beste motako fitxategiak ere: soinua, pdf txostenak...
    Irudiaren izena ezagutzen ez badugu, edo erabiltzeko zehaztapen gehiago bilatzeko, begiratu [[Laguntza:Fitxategiak (eu)|Fitxategiak]]. Baita beste motako fitxategiak ere: soinua, pdf txostenak...





    23:32, 19 azaroa 2017(e)ko berrikuspena

    Hastapenak
    Estilo kontua
    Sarrerak
    Irakurri
    Argitaratu
    Sortu
    Itzuli
    Kontuak eta saioak
    Saioan sartu
    Kontua sortu
    Estekak
    Sorapedia barruan
    Sorapediatik kanpo
    Fitxategiak
    Irudiak
    Pdf-ak
    Musika
    Bideoak
    eBook-ak
    Taulak

    Ongi etorri Sorapediara!

    Honaino heldu bazara, zeuretik emateko gogoa daukazula seinale. Beraz, berriro diogu: ongi etorri Sorapedian lanera!

    Sarrera honetan Sorapedian lan egiteko oinarrizko azalpena topako dituzu. Hauek irakurri, eta helburua zera da, Sorapedian 'enredatzen' hasteko.

    Eta ez izan bildurrik sarrerak idazteko edota osatzeko orduan! Seguru izan idazten duzuna beste batek osatuko duela, eta inoiz ortografi akatsen bat egiten baduzu ere, beste batek zuzenduko du. Azken finean, Sorapedia ez da zurea, ezta inorena: Sorapedia guztiona da, eta guztion artean egiten ari gara.

    Eta ezer aldatzeko bildurrik ez izan! Sorapediak dena gordetzen du, bertsio zaharretatik hasita. Beraz, ezer egokitzen, aldatzen, moldatzen... ari zarela, ez izan bildurrik! Hanka sartzen baduzu, konponduko duzu. Eta ezin baduzu konpondu, eskatu laguntza! Galdutako bertsioa berreskuratuko dugu atzera, eta ez da ezer galduko.


    Sarrera bat argitaratu

    Dagoen sarrera bat argitaratzeko (zuzentzeko, mamia gehitzeko...) lehenik eta behin sarrera hori zabaldu behar duzu.

    Gero, goiko eskumako Aldatu izeneko erlaitza sakatu, eta eskatutako sarreraren kodea ikusiko duzu. Bertan, nahi adina aldaketa egin dezakezu.

    Laguntza. Artikulua argitaratu. Sartu.jpg

    Kodea diogu, zeren Sorapedia ez da wysiwyg motakoa (ingelesez, what you see is what you get; hau da, ikusten duzuna lortzen ari zara). Horregatik, noizean behin Aurreikuspena sakatzea komeni da, egiten ari garenak zer itxura izango duen egiaztatzeko.

    Laguntza. Artikulua argitaratu. Aurrikuspena.jpg

    Nahikoa litzateke Wikitestua berriro sakatu argitaratzen jarraitzeko.

    Laguntza. Artikulua argitaratu. Wikitestua.jpg

    Gogoratu egiten ari garen aldaketak ez direla gordetzen guk eskatu arte. Horretarako, orriaren behekaldera joan eta Gorde orria sakatu. Orduan bai, orduan Sorapediak guk egindakoa gordeko du (eta ez ahaztu aurreko bertsioa ere gordetzen duela, inoiz kriston hankasartzea egiten badugu ere...)

    Laguntza. Artikulua argitaratu. Gorde orria.jpg


    Mugak

    Sorapedian idaztea libre da, edozeinek egin dezake inolako trabarik gabe...

    Hala ere, gogoratu egin behar da Sorapediak badituela bere mugak:

    • Soraluzeri buruzko sarrerak izan behar direla, edo bestela Soraluzerekin zerikusi sendoa dutenak.
    • Soraluzetarren interesekoak behar dira izan. Hau da, famili bateko ipuinak, lagun talde bateko argazkiak... sartu baino lehen, pentsatu zeinen interesekoak izan daitezkeen.
    • Azkenik, gogoratu Sorapediak ez duela inor mindu nahi, ez duela nahi inor minduta sentitzea. Kontuz demostratzerik ez dagoen ipuinekin, kontuz adjetiboekin, kontuz argazkiekin: idazterakoan, argazkiak igotzerakoan... pentsatu inor mindu daitekeen.


    Formatua eman

    Laguntza. Artikulua argitaratu. Menua 1.jpg

    Testuari formatoa emateko hamaika modu daude, eta atal honetan oinarrizkoenak bilduko ditugu. Goiko menuan agertzen dira, hurrenez hurren:

    • Letra lodia (negrita). Testua aukeratuko dugu eta botoi hau sakatu. Automatikoki hiru kakotx aurretik eta beste hiru atzetik agertuko dira; menua erabili beharrean eskuz ere jar daitezke.
    • Letra etzana (itálica). Testua aukeratuko dugu eta botoi hau sakatu. Automatikoki bi kakotx aurretik eta beste bi atzetik agertuko dira; menua erabili beharrean eskuz ere jar daitezke.
    • Lotura. Sorapedia barruko beste sarreretarako jauziak sartzeko, ala Sorapediatik kanpoko Internetera. Ikus Esteka sartu beherago.
    • Menu honen gainontzeko aukerei kasurik ez, oraingoz.

    Baina Aurreratu sakatu eta gero, bigarren formatu menua agertzen da, aukera interesgarri batzurekin:

    Laguntza. Artikulua argitaratu. Menua 3.jpg
    • Izenburua. Testua aukeratuko dugu eta botoi hau sakatuz izenburu maila aukeratuko dugu. Automatikoki bi, hiru... berdin ikur ('=') aurretik eta beste bi, hiru... atzetik agertuko dira; menua erabili beharrean eskuz ere jar daitezke.
    • Formatua. Ez du ezer egiten, hurrengo ikonoen izenburua da.
    • Zerrenda puntuduna. Hitzen edo parrafoen zerrenda aukeratu, eta botoia sakatu. Aurretik '* ' ikurra gehituko die, eta zerrenda puntudun moduan erakutsiko da; menua erabili beharrean eskuz ere jar daitezke. Testuak aukeratzerakoan kontuz, paragrafo osoak hartu behar dira eta.
    • Lerro berria. Lerro jauzia sartzeko, errezena eta argiena bi return sartzea da; baina botoi hau zapalduta Sorapediak berak lerro jauzia sartzen du.
    • Irudi galeria. Irudi edo argazki askoren galeria sartu nahi dugun puntuan punteroa jarri, eta botoia sakatu. Gero, fitxategien izenak eta izenburuak egokitu beharko ditugu.

    Menu hauen azalpen zehatzagoa lortzeko, hona jo.

    Esteka sartu

    Gehienetan, sarrera baten barruan aipamen asko egiten dira: Soraluzeko beste pertsona, toki, eraikin, dokumentu...

    Ez du merezi informazio guzti hau bertan kopiatzerik: Sorapedian horri buruz sarrera balego, nahikoa litzateke esteka bat jartzen. Gero, irakurleak bertan sakatu eta aipatutako sarrerara salto egingo du.

    Oso komenigarria da, sarrerak aberasten duelako modu errezean, eguneratzeak ere errazten duelako, eta irakurlearen arreta Sorapedia barruan mantentzen duelako: sarrera batetik bestera salto egiten, Soraluzeri buruzkoak ikusten eta ikasten.

    Esteka sartzeko hiru urrats egin behar ditugu:

    • Esteka lotu nahi diogun testua saguaz aukeratu
    • Goiko menua esteka sakatu (hiru begiko katea) eta
    Laguntza. Esteka sartu.jpg
    • Sorapediak erakusten duen menuan, goiko lerroan sarreraren izena sartu, (eu) edo (es) edo… ahaztu barik! Menuan bertan, Sorapediak esaten digu eskatutako esteka Sorapedia barrukoa den, eta eskatutako orria dagoen ala ez.
    Laguntza. Esteka sartu. Barrukoa.jpg

    Kanpo estekak ere sar daitezke; hau da, Wikipedia edo Interneteko beste edozein lekutara. Informazio gehiagorako, begiratu Estekak.


    Irudia erabili

    Irudia edo argazkia erabiltzeko, aurretik Sorapedian sartuta (igota) egon beharko da. Ez balego, irudia sartu/igo atala begiratu.

    Irudia txertatzeko, sartu nahi dugun tokian zera idatziko dugu:

     [[Fitxategia: izena.jpg]] 

    eta behar bada tamaina, markoa, izenburua, kokapena… adierazle guztiak:

     [[Fitxategia: izena.jpg | 400px | thumb | Izenburua | center | ... ]] 

    Argazkiak eta irudiak hiru lekutan sar daitezke:

    • Sarrerak goiko eskumako taulatxoa badauka, segururena taula berak argazki bat jartzeko tokia izango du. Hemen sartu beharreko argazkiak politena edota erakargarriarena izan behar du.
    • Sarrerako beste edozein tokian argazkiak sar daitezke.
    • Azkenik, sarrera askok Irudiak edo Argazkiak izeneko atala izango dute. Hemen nahi adina argazki sar daitezke, sarreran agertu direnak ere.

    Irudiaren izena ezagutzen ez badugu, edo erabiltzeko zehaztapen gehiago bilatzeko, begiratu Fitxategiak. Baita beste motako fitxategiak ere: soinua, pdf txostenak...


    Laguntza. Fitxategia igo 1.jpg

    Irudia igo

    Irudi bat igotzeko (hau da, Sorapediaren biltegian gordetzeko) kontua behar duzu, eta saioan sartu. Hau da, erregistratuta ez bazaude ezin duzu fitxategirik igo.

    Behin zure saioan sartu eta gero, ezkerreko menuan, azpikaldean, aukera berriak agertuko dira; horietako bat, Fitxategiak igo izenekoa.

    Laguntza. Fitxategia igo 2.jpg

    Bertan sakatu, eta argazkiaren fitxategia aukeratu behar da.

    Laguntza. Fitxategia igo 3.jpg

    Sorapediak fitxategiaren deskribapena idazteko aukera ematen du, eta ONDO EGITEA komeni da… nahiz eta gehienetan ez dugu egingo!. Deskribapenik gabe, askoz zailago izango da argazkia bilatzea eta berrerabiltzea, bai zuri eta bai beste inori.

    Fitxategiak banan banan igo behar dira. Gogoratu Sorapediak irudi luzapen hauek onartzen dituela: jpg, jpeg, png eta gif.


    Kontua sortu

    Gorago esan dugunez, Sorapedian idazteko ez da izenik eman behar, ez da erregistratu behar, ez da identifikatu behar... modu zeharo anonimoan egin daiteke.

    Baina honek bere mugak ditu. Alde batetik, gauza batzuk ezin daitezke egin (argazkiak eta bestelako fitxategiak igo, sarrerei izena aldatu...). Eta bestetik, izena emanda errezagoa da antzeko pertsonak topatzea elkarrekin lan egiteko gustoko.

    Beraz, oso gomendagarria da kontu bat sortzea eta, lan egiteko, saioan hastea.