«Goikokaleta (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
50. lerroa: | 50. lerroa: | ||
===13. zenbakia=== | ===13. zenbakia=== | ||
Anbulategia. Puntu honetan Goikokaleta plaza Zaharren parean dago, Anbulategiaren beheko solairuaren pare | Anbulategia. Puntu honetan Goikokaleta plaza Zaharren parean dago, Anbulategiaren beheko solairuaren pare. | ||
== | ==Zabaleta errekako karkaba== | ||
Kalebarrenen 9. zenbakiaren parean, Erregetxea egin zenean estali zen (1805-1809). Gerra garaian babestokitzat erabili izan zen. | |||
== | ==Jolasak eta jaiak== | ||
Goikokaleta eta Etxaburueta arteko harmaila aprobetxatuz, garai batean [[Mariatrebolinaka (eu)|Mariatrebolinaka]] jolasten zen, nahiz eta ''berezko'' tokia [[Plaza Barria (eu)|Plaza Barria]] izan, kooperatiba parean. | |||
Jaietan, sokamuturretan, zezenak Goikokaletan bertan gordetzen dira, Plaza Zaharraren ondoko esparruan hain zuzen. | |||
22:45, 19 azaroa 2017(e)ko berrikuspena
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Goikokaleta Kalebarren goiko aldean dago. Erderaz la cuesta de la Obe ere esaten zaio, bertan dagoen dendarengatik. Plaza Barriko goiko aldean hasten da, eta Plaza Zaharrean bukatu. 50 bat metro luze da, eta 3-5 metro zabal.
Hegoaldetik etxeak ditu, Kalebarreneko etxe bakoitiak hain zuzen. Iparraldetik Etxaburueta kalea eta Erregetxea dauzka.
Kale honek ez dauka etxebizitzarik esleituta, nahiz eta etxe batzuk bertatik izan sarrera.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuenean, eta harresiak eraikitzeko, Goikokaleta hiribildu barruan geratu zen. Etxe batzuk atzekaldean duten irteerak kontutan hartuta, bertan ortuak izango ziren, etxe bakoitzak berea.
Azkenik, Erregetxea egin zutenean, 1805-1809 urteetan, Zabaleta erreka estali zuten, eta karkabari Goikokaletatik eman zioten sarrera.
Kalebarrengo zenbaki bakoitiak
Kaleak aldapa behera egiten duenez, Kalebarreneko behe solairuko hainbat lokalek kale honetara dute lehioak.
1. zenbakia
Goikokaleta hemen hasten da. Gerra aurrean taberna zegoen, eta andra jabeari Bolia esaten zioten. Gero Elduaien altzari denda zabaldu zuten, urteetan. Gaur egun Bolia izeneko taberna dago bertan.
Etxaburueta 1. zenbakia
Nahiz eta Goikokaletan egon, etxe honen zenbakia Etxaburueta kaleari dagokio. Urteetan Comercio Arcelus egon da bertan, gaur egun ere zabalik dagoela. Bertako saltzailea Anastasia Obe zen, eta hortik dator kalearen erdal izena: la cuesta de la Obe.
5. zenbakia
Eibarko Solozabal autoeskola bertan dauka bulegoa.
7. zenbakia
Kalebarreneko etxe honek, berria egin zutenetik, Goikokaletan dauka ataria. Gainera, lokal komertzial txikia dago, inoiz erakuslehiotzat erabilita.
9. zenbakia
Oruesagasti botikaren lehioak agertzen dira.
11. zenbakia
Etxe honen lehen solairuko etxebizitza batek Goikokaletatik dauka sarbidea.
13. zenbakia
Anbulategia. Puntu honetan Goikokaleta plaza Zaharren parean dago, Anbulategiaren beheko solairuaren pare.
Zabaleta errekako karkaba
Kalebarrenen 9. zenbakiaren parean, Erregetxea egin zenean estali zen (1805-1809). Gerra garaian babestokitzat erabili izan zen.
Jolasak eta jaiak
Goikokaleta eta Etxaburueta arteko harmaila aprobetxatuz, garai batean Mariatrebolinaka jolasten zen, nahiz eta berezko tokia Plaza Barria izan, kooperatiba parean.
Jaietan, sokamuturretan, zezenak Goikokaletan bertan gordetzen dira, Plaza Zaharraren ondoko esparruan hain zuzen.