«Pintorekua etxea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
32. lerroa: | 32. lerroa: | ||
1980-90 hamarkadan etxea bota zuten eta berria egin. Gaur egun [[Arrano elkartea (eu)|Arrano]] elkarte eta taberna bertan daude. | 1980-90 hamarkadan etxea bota zuten eta berria egin. Gaur egun [[Arrano elkartea (eu)|Arrano]] elkarte eta taberna bertan daude. | ||
11:15, 22 urria 2017(e)ko berrikuspena
Pintorekua | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | |
Kokapena | Etxaburueta |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
Etxe hau Ganuza familiarena izan zen mendeetan, baina XIX mende hasieran Ramón de Zuloagak hartu zuen. Ramón de Zuloaga honek alboko Erregetxean egitzen zuen lan, maisu aztertzailea zela.
Ramón-en anaia, Blas, Madrilen bizi zen, eta Soraluzera bidali zuen semea, Eusebio Zuloaga, arkabuzgile ikasteko. Eusebio hau Pintorekuan bizi izan zen hamalau eta hemeretzi urte bitartean. Gerora, azken Erregearen arkabuzgilea izan zen (Arcabucero de Su Majestad) eta damaskinatuari hasiera eman zion.
Zuloaga hauek Eibarko Zuloagatarren sendikoak ziren: Plácido Zuloagaren hil agirian agertzen denez, ama Soraluzekoa zuen; bere anaiorde Daniel Zuloagaren ama ere soraluzetarra zen. Badaiteke biak Pintorekua etxe honetan jaiotakoak izatea.
Etxe honetan ere (Etxaburueta 6) Josefa Mikaela Maiztegi Aldasoro jaio zen, 1820ko urriaren 17an gaueko hamarretan[1]. Eta bertan hil zen 1901eko martxoaren 3an, igandean, arratsaldeko hiruretan, 82 urte zituela. Josefa Mikaela Maiztegi Aldasoro honi esker Soraluzeko Babesetxe-Ospitala edo Hospital-Asilo sortu eta mantendu ahal izan zen, horretarako bere ondasunen zati handia laga zuen eta.
1980-90 hamarkadan etxea bota zuten eta berria egin. Gaur egun Arrano elkarte eta taberna bertan daude.
Erreferentziak
- ↑ Merzedariak ehun urte Soraluzen. Javier Elorza 1996.