«Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
54. lerroa: | 54. lerroa: | ||
==Bisita== | ==Bisita== | ||
Mendilerro horretako hainbat megalito Karakatetik bisita daitezke; Soraluzetik errepidea igotzen da Karakateraino, autoz joan nahi izanez gero. Karakatetik, | Mendilerro horretako hainbat megalito Karakatetik bisita daitezke; Soraluzetik errepidea igotzen da Karakateraino, autoz joan nahi izanez gero. Karakatetik, ekialde-hegoekialderantz doan mendilerroari edo gailurren segidari jarraitu behar zaio. | ||
Karakatetik kilometro eta erdi eskasera, Gizaburuako tumulu hondatua bistaratuko dugu lehenbizi. Bideari jarraituz, 250 metrora, Idoiako (Idoi) zelaigunearen hegoaldeko muturrean, inguruneari izena ematen dion putzutik 60 | Karakatetik kilometro eta erdi eskasera, [[Gizaburua tumulua (eu)|Gizaburuako tumulu]] hondatua bistaratuko dugu lehenbizi. Bideari jarraituz, 250 metrora, Idoiako (Idoi) zelaigunearen hegoaldeko muturrean, inguruneari izena ematen dion putzutik 60 metro hegoaldera, hortxe da [[Iruia trikuharria (eu)|Iruiyako trikuharria]], harkaitz batzuen ondoan. | ||
Puntu horretan, | Norabide berari jarraituz, 600 metro ingurura, [[Atxolin trikuharria (eu)|Atxolingo trikuharria]] dago; Atxolin gainaren altuera zehazten duen erpin geodesikoaren ondoan, hain zuzen. Ekialderantz jarraituta, 100 metrora, [[Atxolin Txiki tumulua (eu)|Atxolin Txikiko tumulua]] bistaratuko dugu. [[Aizkoin tumulua (eu)|Aizkoingo tumulua]] 170 metro hego-ekialdera dago, eta 200 metrotara ekialde-hegoekialderuntz [[Pagobedeinkatu tumulua (eu)|Pagobedeinkatuko tumulua]]. Noranzko berean aurrera, 300 metrotara, [[Naasiko Goena tumulua (eu)|Naasiko Goenako tumulua]] dago. Eta 500 metro aurrerago, norabide berari eutsita betiere, [[Kutzebakaar tumulua (eu)|Kutzebakaarreko tumulua]]. | ||
Puntu horretan, hego-hegomendebaldera 400 bat metro jaitsiz gero, [[Aizpuruko Zabala trikuharria (eu)|Aizpuruko Zabalako trikuharria]] begietsiko dugu. Kutzebakaarretik bertatik ekialde-iparekialderantz jarraituta, berriz, [[Arribiribilleta zutarria (eu)|Arribiribilletako zutarria]] aurkituko dugu lehenbizi, eta aurrerago, Irukurutzetako gailurraren atarian, [[Irukurutzeta trikuharria (eu)|Irukurutzetako trikuharria]]. | |||
Puntu horretatik hegoaldera dauden megalitoak bisitatzen jarrai dezakegu, baina geratzen diren horietara iristeko egokiagoa da mendilerroaren beste muturretik abiatzea. Elosuatik, alegia. | Puntu horretatik hegoaldera dauden megalitoak bisitatzen jarrai dezakegu, baina geratzen diren horietara iristeko egokiagoa da mendilerroaren beste muturretik abiatzea. Elosuatik, alegia. | ||
Elosuatik Agerreburu mendira igo behar da lehenbizi. Errepikagailu bat dago gainean. Tontorra bera jo gabe, kaskotik 140 | Elosuatik Agerreburu mendira igo behar da lehenbizi. Errepikagailu bat dago gainean. Tontorra bera jo gabe, kaskotik 140 metro ipar-iparmendebaldera, pistatik hurbil, [[Agerreburu trikuharria (eu)|Agerreburuko trikuharria]] dago. Ur-banalerroari iparrerantz jarraituta, 1.200 metro ingurura, [[Maurketa tumulua (eu)|Maurketako tumulua]] bistaratuko dugu. | ||
Ur-banalerroari berari iparrerantz jarraituz, 500 bat metrora, hor da [[Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria (eu)|Keixetako Egiya (hegoaldea)]] trikuharria. Oso hurbil, 100 metro ipar-mendebaldera, [[Keixetako Egiya (iparraldea) tumulua (eu)|Keixetako Egiya (iparraldea) tumulua]], eta 300 metrora [[Keixeta tumulua (eu)|Keixetako tumulua]]. Hor da Irukurutzeta gailurraren magala, Karakatetik abiatuta iritsitako toki bera. | |||
23:28, 16 azaroa 2016(e)ko berrikuspena
Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa | |
---|---|
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | |
Kokapena | Mendigain |
Mota | Ondarea |
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Azalpena
Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa Urola eta Deba ibaien arroa banatzen dituen mendilerroan dago, Elosua herriaren eta Karakateko gailurraren artean.
Bertako monumentuak Soraluze, Elgoibar, Bergara, Azkoitia eta Antzuolako udalerrietan sakabanatuta daude. Iturriaren arabera kopurua desberdina da, baina guztira 7 trikuharri, 11 tumulu eta zutarri bat dira:
- Agerreburu. Bergarako trikuharria.
- Aizpuruko Zabala. Soraluzeko trikuharria.
- Aizkoin. Soraluzeko tumulua.
- Arribiribilleta. Soraluzeko zutarria.
- Atxolin. Soraluzeko trikuharria.
- Atxolin Txiki. Soraluzeko tumulua.
- Egizabalko Muñoa. Bergarako tumulua.
- Frantsesbaso. Beragarako trikuharria.
- Gizaburua. Soraluzeko tumulua.
- Iruiya. Soraluzeko trikuharria.
- Irukurutzeta. Soraluzeko trikuharria.
- Keixeta. Bergarako tumulua.
- Keixetako Egiya (hegoaldea). Bergarako trikuharria.
- Keixetako Egiya (iparraldea). Bergarako tumulua.
- Kutzebakaar. Bergarako tumulua.
- Maurketa. Bergarako tumulua.
- Naasiko Goena. Soraluzeko tumulua.
- Pagobedeinkatu. Soraluzeko tumulua.
- Trekutz. Bergarako tumulua.
Euskal Herriko arkeologia orokorra eta, bereziki, Deba bailarakoa aztertzerakoan, garrantzia handia du estazio megalitiko honek.
Megalito multzo hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoan zehaztuta dauden beste 27rekin batera, Eusko Jaurlaritzak ekainaren 24ean ateratako 137/2003 Dekretu bidez Sailkatutako Kultur Ondasun izendaturik dago, Monumentu multzo kategoriarekin.
Hegaldia ikusteko sakatu hemen
http://www.euskal-herria.org/megalito/eremu/768
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Bisita
Mendilerro horretako hainbat megalito Karakatetik bisita daitezke; Soraluzetik errepidea igotzen da Karakateraino, autoz joan nahi izanez gero. Karakatetik, ekialde-hegoekialderantz doan mendilerroari edo gailurren segidari jarraitu behar zaio.
Karakatetik kilometro eta erdi eskasera, Gizaburuako tumulu hondatua bistaratuko dugu lehenbizi. Bideari jarraituz, 250 metrora, Idoiako (Idoi) zelaigunearen hegoaldeko muturrean, inguruneari izena ematen dion putzutik 60 metro hegoaldera, hortxe da Iruiyako trikuharria, harkaitz batzuen ondoan.
Norabide berari jarraituz, 600 metro ingurura, Atxolingo trikuharria dago; Atxolin gainaren altuera zehazten duen erpin geodesikoaren ondoan, hain zuzen. Ekialderantz jarraituta, 100 metrora, Atxolin Txikiko tumulua bistaratuko dugu. Aizkoingo tumulua 170 metro hego-ekialdera dago, eta 200 metrotara ekialde-hegoekialderuntz Pagobedeinkatuko tumulua. Noranzko berean aurrera, 300 metrotara, Naasiko Goenako tumulua dago. Eta 500 metro aurrerago, norabide berari eutsita betiere, Kutzebakaarreko tumulua.
Puntu horretan, hego-hegomendebaldera 400 bat metro jaitsiz gero, Aizpuruko Zabalako trikuharria begietsiko dugu. Kutzebakaarretik bertatik ekialde-iparekialderantz jarraituta, berriz, Arribiribilletako zutarria aurkituko dugu lehenbizi, eta aurrerago, Irukurutzetako gailurraren atarian, Irukurutzetako trikuharria.
Puntu horretatik hegoaldera dauden megalitoak bisitatzen jarrai dezakegu, baina geratzen diren horietara iristeko egokiagoa da mendilerroaren beste muturretik abiatzea. Elosuatik, alegia.
Elosuatik Agerreburu mendira igo behar da lehenbizi. Errepikagailu bat dago gainean. Tontorra bera jo gabe, kaskotik 140 metro ipar-iparmendebaldera, pistatik hurbil, Agerreburuko trikuharria dago. Ur-banalerroari iparrerantz jarraituta, 1.200 metro ingurura, Maurketako tumulua bistaratuko dugu.
Ur-banalerroari berari iparrerantz jarraituz, 500 bat metrora, hor da Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria. Oso hurbil, 100 metro ipar-mendebaldera, Keixetako Egiya (iparraldea) tumulua, eta 300 metrora Keixetako tumulua. Hor da Irukurutzeta gailurraren magala, Karakatetik abiatuta iritsitako toki bera.
Mapa
Historia
Estazio megalitiko honen historiaurreko ondarea dauden 16 monumentuk osatzen dute gaur egun (10 tumulu eta 6 trikuharri). Monumentu horietako gehienak Joxemiel Barandiaranek aurkitu zituen, 1920tik 1921era bitartean, eta berak induskatu zituen, T. Aranzadiren eta E. Egurenen laguntzaz, 1921etik 1922ra.
Arbasoak egitasmoa
Aranzadi Zientzia Elkartea Elosua-Plasentziako estazio megalitikoan ibili da lanean eta, lan horien baitan, Arribiribilleta izenez ezagutzen den dolmena ikertu du, monolito edo historiaurreko menhir bat dela baieztatuz. Menhir hau ziurrenik zutik egon zen lehen, harrian egindako zuloak erakusten duenez.
Bibliografia
Urtea | Izenburua | Aldizkaria | Egilea/k |
---|---|---|---|
1922 | Exploración de 16 dólmenes en la sierra de Elosua-Plazentzia | Diputación de Guipúzcoa. 1-34. San Sebastián | Aranzadi, T. de Barandiaran, J.M. de Eguren, E. de |
1953 | Catálogo dolménico del País Vasco | Pirineos 9, 229-378. Zaragoza | Elosegi, J. |
1953 | El hombre prehistórico en el País Vasco | Ed. Ekin. Buenos Aires | Barandiaran, J.M. de |
1973 | Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional |
Munibe Supl. 1, 1-366 | Apellaniz, J.M. |
1975 | Lehen Euskal Herria. Guía ilustrada de prehistoria vasca. Guide ilustré de prehistoire basque | Ed. Gero, Bilbao | Altuna, J. |
1980 | Catálogo de túmulos y campos tumulares en EuskaIerria. Su análisis | Kobie 10, 421-447. Bilbao | Galilea, F. |
1982 | Carta Arqueológica de Guipúzcoa | Munibe 34, 1-242 + Cartografía | Altuna, J. Mariezkurrena, K. Armendariz, A. Barrio, L. del Ugalde, Tx. Peñalver, X. |
1990 | Gipuzkoa. Carta Arqueológica. I. Megalitos | Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7 | Altuna, J. Armendariz, A. Barrio, L. del Etxeberria, F. Mariezkurrena, K. Peñalver, X. Zumalabe, F. |
2002 | Gipuzkoa. Carta Arqueologica. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001 |
Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15 | Altuna, J. Barrio, L. del Mariezkurrena, K. |