«Irure Handikua baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
35. lerroa: | 35. lerroa: | ||
== Baserriaren inguruko kontuak <ref>[[Soraluzeko baserriak (eu)|Soraluzeko baserriak]]. ''(121. orrialdea)''</ref> <ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]]. ''(250-251 orrialdeak)''</ref>== | == Baserriaren inguruko kontuak <ref>[[Soraluzeko baserriak (eu)|Soraluzeko baserriak]]. ''(121. orrialdea)''</ref> <ref>[[Caseríos de Guipuzcoa (eu)| Caseríos de Guipuzcoa]]. ''(301. orrialdea)''</ref> <ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]]. ''(250-251 orrialdeak)''</ref>== | ||
Irure izango da, segururena, Soraluzeko toponimo zaharrenetakoa. Agian izena Maltzaga (Maldazaga garai batean) gainean egotetik datorkio, bertan hiru bailara biltzen dira eta. | Irure izango da, segururena, Soraluzeko toponimo zaharrenetakoa. Agian izena Maltzaga (Maldazaga garai batean) gainean egotetik datorkio, bertan hiru bailara biltzen dira eta. | ||
Aurreko jabea, Sancho de Irure, Don Celinos jaunaren semea zen, eta Celinos de Unzuetaren anaia. Don Celinos hau Antso Jakituna Nafarroako erregearen lehengusua omen zen, eta 1.165 urtean zezenketa egin zituzten Iruren bertan, erregearen bisita ospatzeko. | Aurreko jabea, Sancho de Irure, Don Celinos jaunaren semea zen, eta Celinos de Unzuetaren anaia. Don Celinos hau Antso Jakituna Nafarroako erregearen lehengusua omen zen, eta 1.165 urtean zezenketa egin zituzten Iruren bertan, erregearen bisita ospatzeko. | ||
Mende batzuk geroago, bertan jaio zen Andrés Ibáñez de Irure doktorea, Carlos V enperadorearen medikua izan zena. | |||
Irure armarria hau da: urdina (azur), erdian zuhaitza, Nafarroako armak dituen eskututxoaz, eta gainean gurutze gorri (gules) lili loreduna, eta lehoia enborraren kontra; buelta osoa orlegia (sinople) eta bertan zakur dogoak eta zezenak. Armarriak aipatutako gertaera (Nafarroako erregeari eskeinitako zezenketa) islatzen du. | Irure armarria hau da: urdina (azur), erdian zuhaitza, Nafarroako armak dituen eskututxoaz, eta gainean gurutze gorri (gules) lili loreduna, eta lehoia enborraren kontra; buelta osoa orlegia (sinople) eta bertan zakur dogoak eta zezenak. Armarriak aipatutako gertaera (Nafarroako erregeari eskeinitako zezenketa) islatzen du. |
22:57, 22 ekaina 2016(e)ko berrikuspena
Irure Handikua | |
---|---|
Izen formala | Irure Handikoa |
Bailara | Irure |
Altuera | 315 m |
Hedadura | 30 Ha |
Kaletik | 3,4 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]
Irure izango da, segururena, Soraluzeko toponimo zaharrenetakoa. Agian izena Maltzaga (Maldazaga garai batean) gainean egotetik datorkio, bertan hiru bailara biltzen dira eta.
Aurreko jabea, Sancho de Irure, Don Celinos jaunaren semea zen, eta Celinos de Unzuetaren anaia. Don Celinos hau Antso Jakituna Nafarroako erregearen lehengusua omen zen, eta 1.165 urtean zezenketa egin zituzten Iruren bertan, erregearen bisita ospatzeko.
Mende batzuk geroago, bertan jaio zen Andrés Ibáñez de Irure doktorea, Carlos V enperadorearen medikua izan zena.
Irure armarria hau da: urdina (azur), erdian zuhaitza, Nafarroako armak dituen eskututxoaz, eta gainean gurutze gorri (gules) lili loreduna, eta lehoia enborraren kontra; buelta osoa orlegia (sinople) eta bertan zakur dogoak eta zezenak. Armarriak aipatutako gertaera (Nafarroako erregeari eskeinitako zezenketa) islatzen du.
Armarria hiru aldiz agertzen da herrian: Irure Handikuan, Irure Hamenguan eta ederrena kaleko Arregia etxean. Arregia etxe hau Andrés Ibáñes de Irure haunarena izan zen, Carlos I enperadorearen medikua, Alemaniako gerran hildakoa.
Baserri honek benetako izena Irure Handikua edo Irure Allende da, bietatik urrutiena delako. Irure Haundi gaizki esanda dago: Irure Handikoa-tik Irure Haundi-ra pasa zen, eta bide honetik Irure Hamengua Irure Txiki bihurtuz.
XVIII mendean Irure Handikua Teresa de Beiztegui-k sortutako kapilautzari zegokion, Félix de Salogüen kapelauak kudeatuta; eta casilla del santuario de San Esteban izenekoa udalarena zen.
Baserriaren egitura finkatzen duen habiaren berezitasunak kanpotar asko erakarri du baserria ikustera, Argentinatik ere etori dira adituak, propio baserria ikustera. Leiho gotikoak ere ezohikoak dira inguruko baserrietan.
Oraingo jabeak, Ariznabarretatarrak, XVIII. mendetik bizi izan dira bertan, gutxienez. Lehenago sagardoa egiten zen bertan, eta agerian dago berau lortzeko erabiltzen zuten sistema zaharra.
Berriztuta dago, eta ikusgarria da baserri ondoan daukaten tenis zelaia ere.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (121. orrialdea)
- ↑ Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (250-251 orrialdeak)