«Luis Ariznabarreta (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 24 ekarpen ez dira erakusten)
    80. lerroa: 80. lerroa:
       
    Aurrerago preso egon zenean Deustoko unibertsitateko ikasgeletan (1937.eko bukaeran-1938.eko hasieran). Benito Arrutiagaren emazteak Luis ikustean esan zion: ''Espiritu Santua! Baña bizirik zare?''. Luisen erantzuna: ''Zelan ez naiz ba bizirik egongo!''. Herrikoak atzera: ''Baña itto eiñ ziñan!''. Eta Luisen azalpenak gero: ''Zelan itto! Baña ez duzu ikusten nola naon? Eta, noski, ikusi nindutenek uretara salto eitten, barriro ez agertzerakoan, herrixan zabaldu eben itto nintzala''<ref>Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroak (Irargi) hainbat miliziano eta gudari, tartan luis Ariznabarreta, elkarrizketatu zuenean, gazteleraz egin zuen; eta solasaldi hau ere gazteleraz jaso zuen:  ''¡Espiritu Santo! ¿Pero vives?''. Luisen erantzuna: ''¡Cómo no voy a vivir!''. Herrikoak atzera: ''¡Pero si te ahogaste!''. Eta Luisen azalpenak gero: ''¡Qué me voy a ahogar! ¡Pero no me ve como estoy! Y, claro, los que me vieron a mí saltar al agua, y ya no había aparecido, abrieron en el pueblo que me había ahogado''. Ez dakigu euskaraz hitz egin zuten, ala gaztelaniaz, konzentrazio eremuaren egoerak behartuta.</ref>.

    [[Fitxategi: Luis_Ariznabarreta._Aking_Chang._Erretratua.jpg | thumb | center | 600px | Aking Chang]]

    ===Asturias, ''Euskal Brigada'' eta Aking Chang===
    ===Asturias, ''Euskal Brigada'' eta Aking Chang===
    Asturiasera eraman zuten eta Cecedan, bertako herri txiki batean, ''Euskal Brigada''osatu zuten. Garai hartan bere eskuadran sartu zuten Euskal Armadan egon zen txinatar bakarra: Aking Chang<ref>Berez Chang Aking zuen izena, txinatarrek abizena aurretik jartzen dute eta.</ref> (Chen Agen beste izenez).
    Asturiasera eraman zuten eta Cecedan, bertako herri txiki batean, ''Euskal Brigada'' osatu zuten. Garai hartan bere eskuadran sartu zuten Euskal Armadan egon zen txinatar bakarra: Aking Chang<ref>Berez Chang Aking zuen izena, txinatarrek abizena aurretik jartzen dute eta.</ref> (Chen Agen beste izenez).

    Espainiako Gerra Zibilean 100 bat txinatarrek parte hartu zuten, Nazioarteko Brigadetan gehien gehienak. Europako hainbat herrietatik etorrita, Madril inguruko frontetan aritu ziren. Baina Aking Chang Txinatik zuzenean etorritako bakarra izan zen.
    Espainiako Gerra Zibilean 100 bat txinatarrek parte hartu zuten<ref>''Los brigadistas chinos en la guerra civil. La llamada de España (1936-1939)''. Hwei Ru-Ni Tsou eta Len Tsou (Catarata 2013). Jatorrizko argitalpena Taiwanen atera zuten, 2001. urtean.</ref>, Nazioarteko Brigadetan gehien gehienak. Europako hainbat herrietatik etorrita, Madril inguruko frontetan aritu ziren. Baina Aking Chang Txinatik zuzenean etorritako bakarra izan zen.

    Itsasontzi bateko sukalde laguntzailea zen, Errepublikarendako hornigaiekin Gijón-era etorritakoa. Itsasontzia atzera joan zenean Aking Chang lurrean geratu zen eta, ideia sozialista-komunistak zituenez, izena eman zuen borrokarako. Eta Euskal Brigadan sartu zuten. Bertan ''Shangai'' esaten zioten, jaioterriarengatik segururena.

    90. lerroa: 92. lerroa:
    Aking-i Luisen eskuadra suertatu zitzaion, eta segituan lagun minak egin ziren. Uste asko geroago Chang eskuadrakideari buruz[[#Ganbarako altxorra | idatzi zuen]], eta eskuizkribu horren bukaeran laguna honela agurtu: ''"Shangai adiskidea, Gasteiztik, Euzkadiko txoko honetatik, besarkada eta agur bero bat, bihotzez zuri" (Koldaritz)''.

    Asturiaseko kanpaina elkarren ondoan egin zuten, El Mazuco, Peña Blanca, El Fito batailetan parte hartuz, 1937.eko urriaren 20an, Trubian atxilotu zuten arte.
    Asturiaseko kanpaina elkarren ondoan egin zuten, El Mazuco, Peña Blanca, El Fito batailetan parte hartuz, 1937.eko urriaren 20an, Trubian atxilotu zuten arte. Armagintzan aritutako bi herrien artean egin zuen Luis Ariznabarretak Ipar Fronteko bidea: Soraluzetik Trubiara.

    Hurrengo urteetan, Asturiaseko borroketaz hitz egiterakoan, batzuk esaten omen zuten errusiarrek eta txinatarrek osatutako brigada batek parte hartu zuela, ondo gogor borrokatzen gainera. Baina ez zen egia, "errusiar ulergaitzak" euskaldunak ziren, euskaraz ari zirela; eta txinatarrak, berriz... Aking Chang.

    Eta beste bitxikeria: armagintzan aritutako bi herrien artean egin zuen Luis Ariznabarrerak Ipar Fronteko bidea: Soraluzetik Trubiara.
    {| class="wikitable" style="margin:auto; text-align:left"
    |-
    | <youtube right width="800"> XPSjWA9WDx8 </youtube>
    |-
    | ''Txinatar bolondresak Nazioarteko Brigadetan. Espainiako Gerra Zibila (1936-1939)'' <br> Phoenix TV-k (Hong Kong) sortutako dokumentalaren (2021) bertsio laburra, ingelesezko azpidatziekin (2023) <br> Luis Ariznabarreta 36:00-36:12 tartean agertzen da, eta Chang Aking 34:47-39:50 tartean.
    |}

    ==Lan behartuak==
    ==Lan behartuak==
    Atxilotu zutenean, beste askorekin Leongo San Marcos komentura bidali zuten, ordurako konzentrazio zelaia bihurtuta. Aking Chang ere San Markosera bidali zuten, baina hurrengo hilabetean militarrek Luis eta Chang separatu zituzten, eta ordutik aurrera Luisek ez zuen Chang-en berririk izan, lagun txinatarra betirako galdu zuen.  
    Atxilotu zutenean, beste askorekin Leongo San Marcos komentura bidali zuten, ordurako konzentrazio zelaia bihurtuta. Aking Chang ere San Markosera bidali zuten, baina ez ziren elkarrekin egon. Handik hamabost bat egunetara militarrek Chang handik eraman zuten, atzerritar guztiak elkarrekin biltzen ari ziren eta. Ordutik aurrera Luisek ez zuen Chang-en berririk izan, lagun txinatarra betirako galdu zuen.

    1938. urtean frankistek ''Prisioneros de guerra'' dokumentala grabatu zuten San Pedro de Cardeña (Burgos) kontzentrazio-esparruan, gerrako presoei eskaintzen zieten tratu ona erakusteko asmoz. Dokumentalean, Aking Chang bihurtu zen protagonistetako bat<ref>Askatu zutenean Parisa joan omen zen, eta bertan dago hilobiratuta.</ref>.
    Aking Chang lan behartuetara zigortu zuten, 6 urterara hain zuzen. 1938. urtean frankistek ''Prisioneros de guerra'' dokumentala grabatu zuten San Pedro de Cardeña (Burgos) kontzentrazio-esparruan, gerrako presoei eskaintzen zieten tratu ona erakusteko asmoz, eta Aking Chang bihurtu zen dokumentalaren protagonistetako bat. 1943. urtean askatu zutenean, Miranda de Ebroko konzentrazio esparruan zegoela, Parisa joan omen zen. Bertan dago hilobiratuta.

    Luis Ariznabarreta ''Langileen Batailoietan'' sartu zuten, ''lan behartuak'' egiteko.  
    Luis Ariznabarreta ''Langileen Batailoietan'' sartu zuten, ''lan behartuak'' egiteko ere. Hurrengo lau urtetan (1937-1941) ibilbide luzea egin zuen: Leon, Santander, Bilbo, Bizkaia, Burgos, Soria, Cuenca, Guadalajara, Castellon, Burgos, Gipuzkoa…  
    Hurrengo lau urtetan (1937-1941) ibilbide luzea egin zuen: Leon, Santander, Bilbo, Bizkaia, Burgos, Soria, Cuenca, Guadalajara, Castellon, Burgos, Gipuzkoa…  

    [[Fitxategi: Luis_Ariznabarreta._Ontanedako_bainuetxea_(1938).jpg | thumb | center | 600px | 87. Langile Batailoiaren kide batzuk Ontanedako bainuetxean, tartean Luis Ariznabarreta <br> (''Carlos Blasco Olaetxea'' funtsa 1938)]]

    Preso egon zen garaian, hiru urteko umea salbatu zuen kotxe batek harrapatzetik. Honetaz gain, eta denbora aprobetxatu nahian, frantsesa ikasi zuen beste presokide frantziar batekin, Nazioarteko Brigadetan aritutakoa. Agian Soraluzeko Maristetan hastapenak ikasiko zituen, fraileak Frantziatik etorritakoak ziren eta, baina askatu zutenerako frantsesez oso ondo egiten zuen, oso estilo formalean.
    Preso egon zen garaian, hiru urteko umea salbatu zuen kotxe batek harrapatzetik. Honetaz gain, eta denbora aprobetxatu nahian, frantsesa ikasi zuen beste presokide frantziar batekin. Agian Soraluzeko Maristetan hastapenak ikasiko zituen, fraileak Frantziatik etorritakoak ziren eta, baina askatu zutenerako frantsesez oso ondo egiten zuen, oso estilo formalean.

    Azkenean, 1941.urtean askatu zuten eta Soraluzera itzuli ahal izan zuen.
    Azkenean, 1941.urtean askatu zuten eta Soraluzera itzuli ahal izan zuen.
    116. lerroa: 122. lerroa:

    [[Fitxategi: Luis_Ariznabarreta._Erretratua_02_(19441130).png | thumb | right | 300px | Luis Ariznabarreta (1944/11/30)]]
    [[Fitxategi: Luis_Ariznabarreta_eta_Rosita_Orbea._Ezkontza_(1944).jpg | thumb | right | 400px | Ezkontza argazkia (1944/11/30)]]

    ==Soraluzen atzera==
    ==Soraluzen atzera==
    173. lerroa: 179. lerroa:
    Bertso eta olerkiez gain, beste batzuk gerran eta preso jazotakoei buruzkoak ere baziren. Dokumentu horien artean bi eskuizkribu berezi ere bazeuden, gutxi gorabehera 1979an idatzikoak biak; bata: ''Txinatar bat Euskal Armadan'', eta bestea ''Errusiarrak eta txinatarrak Euskal Armadan''.  

    Aurkitutako altxor horrek aukera eman zuen, besteak beste, Chang Aking txinatarra eta Luis Ariznabarreta plaentziatarrari buruzko zenbait erreportai eta artikulu argitaratzeko Txinan, EEBBetan eta Euskadin bertan (2021)
    Aurkitutako altxor horrek aukera eman zuen, besteak beste, Chang Aking txinatarra eta Luis Ariznabarreta plaentziatarrari buruzko zenbait erreportai eta artikulu argitaratzeko Txinan, EEBBetan eta Euskadin bertan (2021), lehenak Hwei Ru-Ni Tsou<ref>Hwei Ru-Ni eta Len Tsou andra-gizonak Taiwanen jaio eta gaur egun Kalifornian (EEBB) bizi dira. Batez ere, txinatarrak Espainiako gerran ikertu dituzte.</ref> ikerlariaren eskutik:
    * [https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/60020 长相忆,在西班牙 ''Espainiako oroitzapena'']<ref>Jatorrizkoa eta lau itzulpen: ingelesez, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez.</ref>. Hwei-Ru Ni (南方周末 Hegoaldeko asteburua 2021/02/18).
    * [https://www.euskalmemoriadigitala.eus/handle/10357/60020 长相忆,在西班牙 ''Espainiako oroitzapena'']<ref>Jatorrizkoa eta lau itzulpen: ingelesez, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez.</ref>. Hwei Ru-Ni (南方周末 Hegoaldeko asteburua 2021/02/18).
    * [https://albavolunteer.org/2021/05/remembering-aking-chan/ ''Aking Chan, a Chinese Volunteer in the Basque Army'']]. Nancy Tsou (Hwei Ru-Ni). (The Volunteer 2021/05/13).
    * [https://albavolunteer.org/2021/05/remembering-aking-chan/ ''Aking Chan, a Chinese Volunteer in the Basque Army'']]. Nancy Tsou (Hwei Ru-Ni). (The Volunteer 2021/05/13).
    * [https://www.berria.eus/paperekoa/1918/030/001/2021-05-19/xangai-eta-biok.htm ''Xangai eta biok'']. Miel Elustondo (Berria 2021/05/19).
    * [https://www.berria.eus/paperekoa/1918/030/001/2021-05-19/xangai-eta-biok.htm ''Xangai eta biok'']. Miel Elustondo (Berria 2021/05/19).
    181. lerroa: 187. lerroa:
    * [https://alea.eus/komunitatea/Plaentxia/1626937756049-txinatarra-gerra-ariznabarreta ''Txinatar bat Euskal Armadan'']. Egoitz Unamuno (Alea 2021/07/24).
    * [https://alea.eus/komunitatea/Plaentxia/1626937756049-txinatarra-gerra-ariznabarreta ''Txinatar bat Euskal Armadan'']. Egoitz Unamuno (Alea 2021/07/24).
    * [https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/amarauna/osoa/8251261/nire-aitaren-historia-ezagutzea-lortu-dut-eta-baita-gerrakide-izan-zuen-txinatarrarena-ere/?utm_source=botonmovil&utm_medium=whatsapp&utm_campaign=whatsapp Bego Ariznabarretarekin elkarrizketa]. Ana Agirre (Amarauna, Euskadi Irratia 2021/08/21).

    * ''Las Brigadas Internacionales y los voluntarios chinos en la Guerra Civil de España''. Chang Aking eta Luis Ariznabarretaren historia biltzen zuen panela. Asociación de amistad China-España (Madril 2021.eko iraila).
    * ''Las Brigadas Internacionales y los voluntarios chinos en la Guerra Civil de España'' erakusketa. Chang Aking eta Luis Ariznabarretaren historia biltzen zuen panela. Asociación de Promoción e Intercambio Hispano-Chino (Madril 2021.eko iraila).
    * [[Trauma, dolu eta memoria (eu) | Gerra Zibila: trauma, dolu eta memoria lekukotza autobiografikoetan]]. Juan Azcarate eta Luis Ariznabarreta ''Amuategi'' Batailoiko milizianoak Ipar Frontean. Begoña Ariznabarreta Orbea (Sancho el Sabio Fundazioa, Gasteiz 2024).
    * [[Trauma, dolor y memoria (es) | Guerra Civil: trauma, duelo y memoria en testimonios autobiográficos]]. Juan Azcarate y Luis Ariznabarreta milicianos del batallón ''Amuategi'' en el Frente Norte. Begoña Ariznabarreta Orbea (Fundación Sancho el Sabio, Gasteiz 2024).
    * [https://www.deia.eus/historias-vascas/2024/07/09/chino-vasco-combate-luego-prision-8456268.html ''El chino fue un vasco más en combate y luego en prisión'']. Iban Gorriti (Deia 2024/07/09).
    * [https://www.argia.eus/argia-astekaria/2880/bego-ariznabarreta-orbea-gerrarik-ez ''Gure aurrekoek bizitako gerraren traumak eta sintomak ditugu oraindik'']. Miel Angel Elustondo (Argia 2024/07/17).

    2023.eko otsailean Madrilgo Rivasen ''Las Brigadas Internacionales y los Voluntarios Chinos en La Guerra Civil de España''<ref>Nazioarteko Brigadak eta Bolondres Txinatarrak Espainiako Gerra Zibilean.</ref> erakusketa antolatu zuten. Bertako komisarioa Jesus Majada Neila izan zen, irakasle eta idazle malagarra eta ''Asociación de Promoción e Intercambio Hispano-Chino'' elkarteko arduraduna.
    Aipatutako 2021.eko erakusketa, ''Las Brigadas Internacionales y los Voluntarios Chinos en La Guerra Civil de España''<ref>Nazioarteko Brigadak eta Bolondres Txinatarrak Espainiako Gerra Zibilean.</ref> Madrilgo ''Instituto de Historia y Cultura Militar''-ean zabaldu zuten, Espainiako Defentsa Ministerioak, Lurreko Ejerzitoak eta ''Asociación de Promoción e Intercambio Hispano-Chino'' elkarteak antolatuta. Komisarioak Chen Qun eta Jesus Majada izan ziren<ref>Chen Qun ''Asociación de Promoción e Intercambio Hispano-Chino'' elkartearen lehendakaria da, eta Jesus Majada Neila irakasle eta idazle malagarra arduraduna.</ref>.

    Aking Chang ere bertako panel batean agertu zen, Luis Ariznabarretarekin batera.
    2023.eko otsailean erakusketa ibiltari hau Madrilgo Rivasen zabaldu zuten.

    <gallery mode="packed-hover" heights="150">
    <gallery mode="packed-hover" heights="150">
    198. lerroa: 208. lerroa:
    Luis oso persona aktiboa zen; taberna-gizona beharrean, aisialdia bere zaletasunei eskeitzen zien: arrantzara, perretxikoetara, familiarekin mendira eguna pasatzera… Sukaldari aparta, larunbat eta igandeetan bera arduratzen zen familiaren jatorduez.   

    Bere garairako Luis, «langile ilustratua» zela esan daiteke. Kulturan eta politikan interes handia jartzen zuen: hitzaldiak eta dokumentalak ikustera joan, liburuak eta aldizkariak irakurri, interesatzen zitzaiona idatzi, zenbait ikastaro egin, gudakideren solasaldietan parte hartu, EAko koruan kantatu…   
    Bere garairako, Luis «langile ilustratua» zela esan daiteke. Kulturan eta politikan interes handia jartzen zuen: hitzaldiak eta dokumentalak ikustera joan, liburuak eta aldizkariak irakurri, interesatzen zitzaiona idatzi, zenbait ikastaro egin, gudakideren solasaldietan parte hartu, EAko koruan kantatu…   

    Bere aitaita Jose Espillaren bertsozaletasuna Luisengan eragin handia izan zuen. Luisen esanetan ''“euskaldun guztion barruan bertsolari bat dugula, txikia edo handia”'', eta bera ere askotan bertsoak sortzen aritzen zen. Gitarra eskuetan hartuta,  bertso eta kantuekin aritzea modu ezin hobea izaten zuen, galdutako guztiengatik barnean zeukan min handia arintzeko.  

    217. lerroa: 227. lerroa:
    |  [[Placencia tiene su entrada (eu) | Placencia tiene su entrada]] ||      || Ereserki alaia (Habanera)
    |  [[Placencia tiene su entrada (eu) | Placencia tiene su entrada]] ||      || Ereserki alaia (Habanera)
    |}
    |}

    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==

    [[Kategoria: Musikagileak]]
    [[Kategoria: Musikagileak]]
    [[Kategoria: PSE-PSOE]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 18:37, 4 urria 2024 data duena

    Oharra: Sarrera hau osatzeko informazioa Begoña Ariznabarreta Orbeak emandakoa da.

    Luis Ariznabarreta Espilla
    Luis Ariznabarreta. Erretratua 01 (1944).jpg
    Jaio Soraluze (1915)
    Hil Gasteiz (2003)
    Profila Musikagilea, bertsozalea, sindikalista

    Familia

    Luis Ariznabarreta Zubiaurre Soraluzen jaio zen 1915.eko urriaren 29an. Herrian Luis Espilla izenez ezaguna zen, aitaita eta amamaren baserriaren izenagatik.

    Aita Jose Mari Ariznabarreta Agirrebeña Espilla (1890-1936) zen, eta ama Anastasia Zubiaurre Odriozola (1893-1942); biak Soraluzekoak. Aita torneroa zuen, eta ama hoteleko zerbitzaria ezkondu baino lehen, eta ondoren etxekoandrea. Jose Mari eta Anastasia 1915.ean ezkondu ziren, Atxuri 2 kaleko etxera. Lau seme-alaba izan zituzten: Luis (1915-2003), Lucas (1917-1942), Jacinto (1921-1945) eta Maritxu (1923-1988).

    Anastasia amarekin (1916)

    Aitaren aldetik, Luisen aitaita Jose Ariznabarreta Agirrebeña zen, Espilla baserrikoa, bertsolaria, baserritarra eta ingude-langilea izan zen; amama, Maria Aguirrebeña Bidegain, Soraluzeko Arzabalaga baserrikoa, pandero jolea eta Espilla baserriko etxekoandrea. Luisek esanetan, aitaita eta amama egun osoa ematen zuten errezotan: goiz-goizetik, errosariua, angelusaren orduan, otorduetan…

    Amaren aldeko aitaita, Pedro Zubiaurre, Elgoibarko Metal baserrikoa zen eta bertan sagardotegi bat zuen. Amama, Josepa Odriozola, Urrestilakoa zen. Bikotea Soraluzera etorri zirenean Errotatxo taberna ireki zuten. Josepa sasimediku famatua izan zen erredurak eta begiko gaixotasun larriak osatzen. Medikuek etsipena emanda bidaltzen zituzten gaixoak beregana, eta askotan begiak osatzen zizkien.

    Espilla baserria (Indalecio Ojanguren)

    Lehen urteak

    Luisek haurtzaro zoriontsua izan zuen herrian eta Espilla baserrian, Ezozia auzoan. Bere adineko neska-mutil guztiak elkarrekin ibiltzen ziren jolasean: ziburu-zabaratan, errekan jolasten, igerixan, arrantzan, perretxikoetan, mendiko ibilaldietan…

    Sei urterekin Maristen eskolan sartu zuten, eta han entzun zituen gaztelerazko lehenengo hitzak, ez zekien erdaraz hitzik ere ez.

    Lehenengo egunean, bapatean: ¡Póngase usted de rodillas![1]. Berak: Zer esaten du fraile honek?. Aldamenekoak ukalondokoa joz esan zion: Belauniko jartzeko!.

    Eskolan ezer ulertu ez, eta ia dena buruz ikasten zuen zigorrik ez jasotzeko. Luisek audioan jasotzen duenez, eskolatik kanpo, hanka jarri orduko, ume guztiak, bertakoak zein kanpotik etorritakoak, euskaraz bakarrik berba egiten zuten.

    Hamaika-hamabi urte zituenean (1926-1927) Luisek itotzetik hiru gazte atera zituen Debako uretan. Bere hitzetan: igerixan bastante itxuran eitten nuan eta nik atera nittuan ibaittik iru pertsona, iru gazte. Bat, nire anaia zan, beste bat, Luis Prieto eta beste bat Agustin Arizaga. Agustinen aitak, “Tapurrio”k, eskolara joan zen eta Luisi pezeta bat eman zion semea salbatzeagatik. Eskolan diskurtsoa eta medailatxo eskeini zizkioten eskolako mutil guztien aurrean. Luisen hitzak: Eta berarekin egoten naizen guztietan esaten zoztan: Ni, bada, iregatik bizi nauk!. Ez ziren bada, salbatu zituen pertsona bakarrak: gerra garaian “lan behartuetan” preso izan zutenean (1937-1941), hiru urteko umea salbatu zuen kotxe batek harrapatzetik[2].

    Musikarako zaletasun handia zuen Luisek. Solfeoa eta kantua eskolan ikasi zituen. Zazpi urterekin kanturako frogak egin, eta umeen koruan sartu zuten. Aurrerago elizan kantatzeko solista modura, Migel Olaizola eta bera aukeratuak izan ziren, bost edo sei meza diferente kantatzeko. Hamaika urterekin flauta jotzen Ikasten hasi eta aurrerago Paz y Labor liberalen musika bandan flauta jotzen aritu zen, 1936.ko gerra hasi arte.

    Luis asto gainean (1935)

    Langile eta langileen aldekoa

    Zortzi urte Maristetan ikasten eman ondoren, 14 urterekin lantegi txiki batean sartu zuten lanean hasteko.

    Garaiko beste askoren moduan, Luisek ikasteko griña handia zeukan eta Academia de Dibujo Lineal gau-eskolara joaten zen. Gerora garrantzi handia eman zion Luisek han ikasitakoari, oso baliagarria izan zitzaiolako formazio hura hurrengo urteetako makineria lanetarako.

    Gerra aurreko urteetan tornero-ajustadore moduan lan egin zuen Amutxastegin. Garai hartan Luis JSU[3] eta UGTkoa[4] zen eta langileen eskubideen defendatzailea. Espilla familiako guztiak errepublikarrak ziren.

    Gerra garaikoak

    Herriko boluntarioa eta lehen borrokak

    1936.eko uztailean Luis Espillak hogei urte zituen boluntario aurkeztu zenean, Soraluzeko milizietan parte hartzeko; Errepublika defendatzera, altxatutako militarren kontra. Inoiz biolentziarik erabili ez zuten gazteak, behartuta egon ziren gerrara joaten inolako prestakuntza militarrik eta armarik gabe.

    Batailoiak sortu zirenean Amuategin[5] sartu zen bere anaia Lucasekin batera. Amuategi, Herritar Fronte Errepublikanoko Euskal Armadako 35 batailoia izan zen. Luisek, beste plaentziatar ezagun eta lagun askok bezalaxe, 4. konpanian (Compañía Placentina) parte hartu zuen; bera 2. sekzioan.

    Hasiera batean Gipuzkoa eta Nafarroa arteko lerroko borroketan ibili zen: Beasain, Gabiria, Zumarraga, San Adrian eta abarretan.

    Soraluzeko ebakuazioa

    Baina "nazionalak" aurrera egiten ari ziren, eta irailean Gipuzkoa ia osoaz jabetu ziren.

    Soraluze erortzeko arriskuan zegoenez, irailak 20an, herria uzteko bandoa eman zuten Soraluzen. Luisek bete zuen lan hau, danbor baten soinuaz lagunduta eta herriko punta batetik bestera pasatzen. Bandoan aldarrikatzen zuen Francoren tropak herrian sartzear zirela, eta geltokian dohaineko trena zutela, gaueko zortzietan herritik alde egiteko, eta bakarrik hamabost egunekoa gauza izango zela etxera bueltatzeko.

    Tren horretan ehundaka soraluzetarrek alde egin zuten, tartean bere ama, anai-arreba gazteak eta bere emaztea izango zena. Soraluzeko Udal frankistak hurrengo hilabetetan jaso zuenez[6], 3.061 biztanletik (1935) 1.120 pertsonek ihes egin zuten guztira.

    Eibar eta Bizkaia

    Soraluze irailak 22an erori eta frontea Gipuzkoa eta Bizkaiaren artean egonkortu zen hilabetetan. Hasieran Luis Ariznabarretak Eibar eta Soraluzeko bitartekari lana bete zuen denboraldi batean; egunero Eibartik gerra-partearekin jeisten zenean, elizako hilerritik pasatzean, Arrateko frontetik ekarritako hildakoak ikusten zituen, egunero kamioiak beteta iristen zirela. Inguruko borroketan ere parte hartu zuen: Arrate, Basalgo, Malzaga, Irure... eta baita Soraluzeko deskubiertan ere.

    Martxo-apirilean frankistek gogor egin zuten aurrera, eta Luisek beste fronteen erretiradan ere parte hartu zuen: Legutio, Gorbeia eta abar. Amuategikoak Gernikako bonbardaketa eta erreketaren lekukoak izan ziren, 10-15 kilometrotara zeuden eta. Ondoren, Etxano eta Esturo guduetan…

    Lemoatx hartzean (1937/06/03), Luisi Lemoako gurutzera igotzea egokitu zitzaion. Berak audioan jaso zuenez, egun horretan hiru batailoietako komandanteek bizia galdu zuten askatasunaren alde, tartean eurena, Martin Etxeberria izenekoa. Ondoren, Artxandako gudan ere parte hartu zuen.

    Bilbon “Ordena Publikoa” egokitu zitzaien bere sekziokoei, eraikuntza publiko batzuen zaintza, alegia.

    1937.eko ekainak 19an Francoren tropak hirian sartuta, batailoiko enlazea ez zitzaien garaiz iritsi eta oso berandu atera ziren Bilbotik. Horregatik Zorrotzaruntz ateratzean batailoikide asko hil zituzten indar frankistek. Bilbo galduta, euren batailoia guztiz murriztua geratu zenez, Rosa Luxenburg eta Amuategi batailoak batu zituzten.

    Kantabria eta Santander

    Santanderrerako bidean San Roke, Castro Allen eta beste hainbat borrokatan parte hartu zuten. Santoñarako bidean eibartarren kamioi bat igaro zen eta miliziano talde bat kamioira igotzen utzi zuten Santanderreraino eramateko.

    1937.eko abuztuaren 24an Amuategi batailoa Sardinero hondartzan zegoen. Santanderreko portuan kaos ikaragarria zen: itsatsotik ebakuatuak izateko milaka gudari, miliziano eta erbesteratu zeuden zain. Asturiasera pasatzeko belaontzia hartu zuen Luisek beste batzuekin batera. Santander bi egun geroago erori zen, abuztuak 26an.

    Baina belaontzia itsasoan ondoratu zen, eta Luisek itsasora salto egin zuen. Desagertutzat eman zuten[7] eta herrira “Luis ito zela" iritsi zen. Baina ez, igerilari ona zenez, hiru ordu pasa zituen olatuen gainean, San Vicente de la Barquerako Santa Maria arrantza-ontziak uretatik atera arte.

    Aurrerago preso egon zenean Deustoko unibertsitateko ikasgeletan (1937.eko bukaeran-1938.eko hasieran). Benito Arrutiagaren emazteak Luis ikustean esan zion: Espiritu Santua! Baña bizirik zare?. Luisen erantzuna: Zelan ez naiz ba bizirik egongo!. Herrikoak atzera: Baña itto eiñ ziñan!. Eta Luisen azalpenak gero: Zelan itto! Baña ez duzu ikusten nola naon? Eta, noski, ikusi nindutenek uretara salto eitten, barriro ez agertzerakoan, herrixan zabaldu eben itto nintzala[8].

    Aking Chang

    Asturias, Euskal Brigada eta Aking Chang

    Asturiasera eraman zuten eta Cecedan, bertako herri txiki batean, Euskal Brigada osatu zuten. Garai hartan bere eskuadran sartu zuten Euskal Armadan egon zen txinatar bakarra: Aking Chang[9] (Chen Agen beste izenez).

    Espainiako Gerra Zibilean 100 bat txinatarrek parte hartu zuten[10], Nazioarteko Brigadetan gehien gehienak. Europako hainbat herrietatik etorrita, Madril inguruko frontetan aritu ziren. Baina Aking Chang Txinatik zuzenean etorritako bakarra izan zen.

    Itsasontzi bateko sukalde laguntzailea zen, Errepublikarendako hornigaiekin Gijón-era etorritakoa. Itsasontzia atzera joan zenean Aking Chang lurrean geratu zen eta, ideia sozialista-komunistak zituenez, izena eman zuen borrokarako. Eta Euskal Brigadan sartu zuten. Bertan Shangai esaten zioten, jaioterriarengatik segururena.

    Aking-i Luisen eskuadra suertatu zitzaion, eta segituan lagun minak egin ziren. Uste asko geroago Chang eskuadrakideari buruz idatzi zuen, eta eskuizkribu horren bukaeran laguna honela agurtu: "Shangai adiskidea, Gasteiztik, Euzkadiko txoko honetatik, besarkada eta agur bero bat, bihotzez zuri" (Koldaritz).

    Asturiaseko kanpaina elkarren ondoan egin zuten, El Mazuco, Peña Blanca, El Fito batailetan parte hartuz, 1937.eko urriaren 20an, Trubian atxilotu zuten arte. Armagintzan aritutako bi herrien artean egin zuen Luis Ariznabarretak Ipar Fronteko bidea: Soraluzetik Trubiara.

    Hurrengo urteetan, Asturiaseko borroketaz hitz egiterakoan, batzuk esaten omen zuten errusiarrek eta txinatarrek osatutako brigada batek parte hartu zuela, ondo gogor borrokatzen gainera. Baina ez zen egia, "errusiar ulergaitzak" euskaldunak ziren, euskaraz ari zirela; eta txinatarrak, berriz... Aking Chang.

    Txinatar bolondresak Nazioarteko Brigadetan. Espainiako Gerra Zibila (1936-1939)
    Phoenix TV-k (Hong Kong) sortutako dokumentalaren (2021) bertsio laburra, ingelesezko azpidatziekin (2023)
    Luis Ariznabarreta 36:00-36:12 tartean agertzen da, eta Chang Aking 34:47-39:50 tartean.

    Lan behartuak

    Atxilotu zutenean, beste askorekin Leongo San Marcos komentura bidali zuten, ordurako konzentrazio zelaia bihurtuta. Aking Chang ere San Markosera bidali zuten, baina ez ziren elkarrekin egon. Handik hamabost bat egunetara militarrek Chang handik eraman zuten, atzerritar guztiak elkarrekin biltzen ari ziren eta. Ordutik aurrera Luisek ez zuen Chang-en berririk izan, lagun txinatarra betirako galdu zuen.

    Aking Chang lan behartuetara zigortu zuten, 6 urterara hain zuzen. 1938. urtean frankistek Prisioneros de guerra dokumentala grabatu zuten San Pedro de Cardeña (Burgos) kontzentrazio-esparruan, gerrako presoei eskaintzen zieten tratu ona erakusteko asmoz, eta Aking Chang bihurtu zen dokumentalaren protagonistetako bat. 1943. urtean askatu zutenean, Miranda de Ebroko konzentrazio esparruan zegoela, Parisa joan omen zen. Bertan dago hilobiratuta.

    Luis Ariznabarreta Langileen Batailoietan sartu zuten, lan behartuak egiteko ere. Hurrengo lau urtetan (1937-1941) ibilbide luzea egin zuen: Leon, Santander, Bilbo, Bizkaia, Burgos, Soria, Cuenca, Guadalajara, Castellon, Burgos, Gipuzkoa…

    87. Langile Batailoiaren kide batzuk Ontanedako bainuetxean, tartean Luis Ariznabarreta
    (Carlos Blasco Olaetxea funtsa 1938)

    Preso egon zen garaian, hiru urteko umea salbatu zuen kotxe batek harrapatzetik. Honetaz gain, eta denbora aprobetxatu nahian, frantsesa ikasi zuen beste presokide frantziar batekin. Agian Soraluzeko Maristetan hastapenak ikasiko zituen, fraileak Frantziatik etorritakoak ziren eta, baina askatu zutenerako frantsesez oso ondo egiten zuen, oso estilo formalean.

    Azkenean, 1941.urtean askatu zuten eta Soraluzera itzuli ahal izan zuen.

    Etxera iristean, oso minduta sufritutako eta ikusitako guztiagatik, Gure ildakoeri! Bertso-kanta hunkigarria (lotura) sortu zuen gerraren ondorioz hildako guztien oroimenez. Erderazko itzulpena ere berak prestatu zuen: ¡A nuestros muertos!.

    Gerran eta gerraostean bizitako gertaera lazgarrien ondorioz, Luisi bihotzean bizi guztirako iltzatuta geratu zitzaizkion ikusitako guztiak: hildakoak, zaurituak, afusilatuak, presoak, zigorrak…

    Ezkontza argazkia (1944/11/30)

    Soraluzen atzera

    Gerra aurrean (1936) Jose Mari aita zendu bazen ere, gerraren ondorioz hiru senide galdu zituen Luisek, hirurak gaixotasunez: Anastasia ama (1942), Jacinto anaia (1942) eta Lucas beste anaia (1945). Gurasoak hilda, 1942. urtean Luis Maritxu arrebaren tutore izendatu zuten.

    Aske geratu zen urte berean (1941) SACIA enpresan hasi zen lanean.

    1944.ean Soraluzen bizi zen Rosita Orbea Gallastegi osintxuarrarekin (Osintxu 1921-Gasteiz 2008) ezkondu zen. Zortzi seme-alaba izan zituzten, Soraluzen lehen lauak eta Gasteizen beste lau.

    Urte haietan langileen eskubideak defendatzen oso konprometitua ibili zen. 1947.eko maiatzak lehenerako greba orokorra antolatu zenean, Soraluzen Luis antolatzailetako bat izan zen, eta SACIAko langileen aurrean lehenengoa atera zen. Ondorioz, Guardia Zibilen jazarpena jasan zuen.

    Rosita eta Luis senar-emazteak txandaka egiten zuten goardia gauean etxeko lehiotik, goardia zibilak agertzekotan Luis atzeko atetik Txara mendi aldera ihes egiteko. Goardia Zibilak Uzin abizeneko alkateari abisua pasa zioten Luis atxilotu behar zutela. Alkateak Luis babestu zuen goardia zibilen aurrean esanez gizon ona, arduratsua eta langilea zela, eta herriaren alde lan handia egiten zuela herriko elikagaien kooperatiba antolatzen, bertako sortzaile eta antolatzailetako bat izan baitzen. Eta Uzin alkate karlistari esker, Luisek atxiloketa horretaz libratu zen.

    Grebalariek abisuak pasatzeko trikimalu batzuk erabili zituzten; adibidez, Rosita Luis emaztearen bidez greba bertan behera gelditzen zela abisatzeko. Beste behin anbulantzia lortu zuten herriz herri abisua ematen joateko. Eta guardia zibilek anbulantzia geldiarazi zutenean esan zieten Santa Agedako Hospital Psikiatrikora gaixo bat zeramatela; horrela aurrera jarraitu ahal izan zuten beste herrietako langileei abisua pasatzeko.

    Santa Ana kalean lagunekin. Aurrean Jose Luis semea (1946)

    Gasteizera

    1956. urtean Gasteizko HERZA torlojugintzako lantegian hasi zen lanean, arduradun edo enkargatu moduan. Familia guztia (Rosita eta lau seme-alaba) Luisekin batera Gasteiza pasa ziren. Han beste lau seme-alaba izan zituzten.

    Lantegian oso arduratsu eta zorrotza izaten zen langileekin, baina zuzena. Bapateko jenioa zuen, baina berehala pasatzen zitzaiona. Guzti horrengatik langileen artean oso gizon baloratua eta maitatua izan zen. Jubilatu ere bertan jubilatu zen (1980), HERZAn.

    Frankismoaren kontrakoa beti, Frankoren erreferendun eta hausteskunde antidemokratikoen aurrean erresistentzia mantendu zuen, eta ez zen inoiz boto ematera aurkeztu. 70. hamarkada bukaeran EAJn sartu zen, eta EAJ/EA zatiketa gertatu ondoren (1986), EAra pasatu zen. Bertako abesbatzan kantatu zuen ia hil arte.

    Azken urteak

    Gaixotasuna eta heriotza

    80 urte zituela, Alfredo semea hil zen istripuz. Golpe oso latza izan zen Luisendako, gora-behera fisikoa eta emozionalak eragin zizkiona.

    Familiaren artean hil zen, Gasteizko bere etxean, 2003.eko abuztuaren 23an, 88 urtekin.

    Hileta mezatan Txema Arzallus apaizak honako bertso hauek abestu zituen:

    Gipuzkoa´ko Plaentxi´n jaio
    ta Gasteizen egin kabi,
    Rosario emaztearekin
    zortzi lora eder azi.
    Langilea ta bertsolaria,
    kantu-musika ta guzti;
    zugandik asko ikasi dugu
    eskerrak, benetan, zuri.

    Bataioz Koldo (Luis) zure izena
    Espila baserrikoa,
    izenez eta izatez ziñan
    euskaldun odolekoa,
    arrokeria aundirik gabe
    danak maitatutakoa;
    gaurtik aurrera izango zera
    Jaunaren besoetakoa.

    Ganbarako altxorra

    2020an, Covid-19 pandemian, konfinamendu garaian bete-betean, Luisen seme-alabek 1936.eko gerrari buruzko aitaren zenbait eskuizkribu eta agiri aurkitu zituzten gurasoen ganbaran.

    Bertso eta olerkiez gain, beste batzuk gerran eta preso jazotakoei buruzkoak ere baziren. Dokumentu horien artean bi eskuizkribu berezi ere bazeuden, gutxi gorabehera 1979an idatzikoak biak; bata: Txinatar bat Euskal Armadan, eta bestea Errusiarrak eta txinatarrak Euskal Armadan.

    Aurkitutako altxor horrek aukera eman zuen, besteak beste, Chang Aking txinatarra eta Luis Ariznabarreta plaentziatarrari buruzko zenbait erreportai eta artikulu argitaratzeko Txinan, EEBBetan eta Euskadin bertan (2021), lehenak Hwei Ru-Ni Tsou[11] ikerlariaren eskutik:

    Aipatutako 2021.eko erakusketa, Las Brigadas Internacionales y los Voluntarios Chinos en La Guerra Civil de España[13] Madrilgo Instituto de Historia y Cultura Militar-ean zabaldu zuten, Espainiako Defentsa Ministerioak, Lurreko Ejerzitoak eta Asociación de Promoción e Intercambio Hispano-Chino elkarteak antolatuta. Komisarioak Chen Qun eta Jesus Majada izan ziren[14].

    2023.eko otsailean erakusketa ibiltari hau Madrilgo Rivasen zabaldu zuten.

    Profila

    Luis oso persona aktiboa zen; taberna-gizona beharrean, aisialdia bere zaletasunei eskeitzen zien: arrantzara, perretxikoetara, familiarekin mendira eguna pasatzera… Sukaldari aparta, larunbat eta igandeetan bera arduratzen zen familiaren jatorduez.

    Bere garairako, Luis «langile ilustratua» zela esan daiteke. Kulturan eta politikan interes handia jartzen zuen: hitzaldiak eta dokumentalak ikustera joan, liburuak eta aldizkariak irakurri, interesatzen zitzaiona idatzi, zenbait ikastaro egin, gudakideren solasaldietan parte hartu, EAko koruan kantatu…

    Bere aitaita Jose Espillaren bertsozaletasuna Luisengan eragin handia izan zuen. Luisen esanetan “euskaldun guztion barruan bertsolari bat dugula, txikia edo handia”, eta bera ere askotan bertsoak sortzen aritzen zen. Gitarra eskuetan hartuta, bertso eta kantuekin aritzea modu ezin hobea izaten zuen, galdutako guztiengatik barnean zeukan min handia arintzeko.

    Preso zegoela fedea galdu zuen Luisek, apaiz frankistek presoei esaten zietenagatik. Mezetara urte luzeetan ez zen itzuli, baina Gasteizen euskarazko mezak hasi zirenean, berriro bueltatu zen, emazte eta alaba gazteenarekin. Agian, arrazoi nagusia mezatara joateko, euskaraz kantatzea izan zen.

    Musika lanak

    Lana Urtea Mota
    Gure ildakoeri! 1941 Dolu kanta
    ¡A nuestros muertos! 1941 Elegia
    Placencia tiene su entrada Ereserki alaia (Habanera)

    Erreferentziak

    1. Belauniko jarri!
    2. Audio eta eskuizkribuetan zehaztasun gehiago.
    3. Gazteria Sozialista Bateratuak/ Juventudes Socialistas Unificadas. Wikipedia (euskaraz).
    4. Unión General de Trabajadores/ Langileen Batasun Orokorra. Wikipedia (euskaraz).
    5. Amuategi batailoia. Wikipedia (euskaraz).
    6. 1936/11/13ko Udal Batzarra.
    7. Luis Ariznabarreta Zubiaurreren fitxa. Centro Documental de la Memoria Histórica. PARES ataria.
    8. Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroak (Irargi) hainbat miliziano eta gudari, tartan luis Ariznabarreta, elkarrizketatu zuenean, gazteleraz egin zuen; eta solasaldi hau ere gazteleraz jaso zuen: ¡Espiritu Santo! ¿Pero vives?. Luisen erantzuna: ¡Cómo no voy a vivir!. Herrikoak atzera: ¡Pero si te ahogaste!. Eta Luisen azalpenak gero: ¡Qué me voy a ahogar! ¡Pero no me ve como estoy! Y, claro, los que me vieron a mí saltar al agua, y ya no había aparecido, abrieron en el pueblo que me había ahogado. Ez dakigu euskaraz hitz egin zuten, ala gaztelaniaz, konzentrazio eremuaren egoerak behartuta.
    9. Berez Chang Aking zuen izena, txinatarrek abizena aurretik jartzen dute eta.
    10. Los brigadistas chinos en la guerra civil. La llamada de España (1936-1939). Hwei Ru-Ni Tsou eta Len Tsou (Catarata 2013). Jatorrizko argitalpena Taiwanen atera zuten, 2001. urtean.
    11. Hwei Ru-Ni eta Len Tsou andra-gizonak Taiwanen jaio eta gaur egun Kalifornian (EEBB) bizi dira. Batez ere, txinatarrak Espainiako gerran ikertu dituzte.
    12. Jatorrizkoa eta lau itzulpen: ingelesez, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez.
    13. Nazioarteko Brigadak eta Bolondres Txinatarrak Espainiako Gerra Zibilean.
    14. Chen Qun Asociación de Promoción e Intercambio Hispano-Chino elkartearen lehendakaria da, eta Jesus Majada Neila irakasle eta idazle malagarra arduraduna.