«Teknologia: atzekarga jaurtigaiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako ekarpen bat ez da erakusten) | |||
12. lerroa: | 12. lerroa: | ||
==Atzekarga jaurtigaiak: kartutxoak== | ==Atzekarga jaurtigaiak: kartutxoak== | ||
Suzko armak sortu zirenetik atzekarga izan zuten amets, jaurtigaiak azkarrago kargatzeko. Baina XIX. mende erdiraino ezin zen lortu: teknologia faltaz, errekamarak ez ziren ondo ixten eta, tiro egiterakoan gasak hanka egiten zutenez, aurrekargakoek baino indarra eta irismena eskasagoa zuten. | |||
Kartutxoek | 1848. urtean, berriz, Christian Sharps-ek izen bereko fusila asmatu zuen, minutuko 8-10 tiro egiteko gauza zela. Jaurtigaiek paperezko zorroa zuten oraindik, baina gasen galera ez zen handia, eta indarra nahikoa zuten. Ordurako metalezko zorroak asmatuta zeuden (metal-papera Casimir Lefaucheux 1836.ean eta metatikoa Houiller 1847.ean), aurki kartuko metaliko modernoak agertu ziren. | ||
Kartutxoek hiru osagai biltzen zituzten: fulminantea, bolbora eta jaurtigaia. Aurrekargako armen arazo asko bideratzen zituzten, baina arazo tekniko berria sortu ere: fulminantea ganbara barruan geratzen zenez, kanpotik eragiteko sistema berria behar zen. | |||
Atzekarga armentzako diseinu arrakastatsuek lau ezaugarri zituzten: | Atzekarga armentzako diseinu arrakastatsuek lau ezaugarri zituzten: | ||
43. lerroa: | 45. lerroa: | ||
==Lefaucheaux sistema== | ==Lefaucheaux sistema== | ||
[[Fitxategi: Lefaucheaux_kartutxoak.png | thumb | right | 400px | Lefaucheaux kartutxoak]] | [[Fitxategi: Lefaucheaux_kartutxoak.png | thumb | right | 400px | Lefaucheaux kartutxoak]] | ||
Casimir Lafaucheaux<ref>Lefaucheaux, Lefacheaux, Lefaucheux edota Lefacheux ere.</ref> frantsesak 1836. urtean asmatu zuen ''alboko leherkaria'' zuen kartutxoa edo '' | Casimir Lafaucheaux<ref>Lefaucheaux, Lefacheaux, Lefaucheux edota Lefacheux ere.</ref> frantsesak 1836. urtean asmatu zuen ''alboko leherkaria'' zuen kartutxoa edo ''ziria''<ref>Ziri kartutxoa, cartouche à broche, cartucho de espiga.</ref> kartutxoa<ref>[https://es.wikipedia.org/wiki/Cartucho_Lefaucheux Cartucho Lefaucheux]. Wikipedia (gazteleraz).</ref>. Asmakizuna aurrekargako armen diseinuan oinarritzen zen. Mota honetako kartutxoek ziria zuten alboan, eta nahikoa zen ziri gainean jotzea (garai bateko "belarritik", esaterako) fulminantea detonatzeko eta honek bolbora pizteko. | ||
Kartutxo hauek konplexuak eta garestiak izateaz gain, kokapen bakarra onartzen zuten, ziria " | Kartutxo hauek konplexuak eta garestiak izateaz gain, kokapen bakarra onartzen zuten, ziria "belarrian" sartu ahal izateko. Hala ere, urte askotanizugarrizko arrakasta ezagutu zuten, agian "tradizionaletik" gertu zegoelako. | ||
Erabilitako balazorroa ateratzean arazoak izaten ziren, tiradoreari denbora galarazten edo, trabatzen bazen, arma eta tiradore bera ezerezten. [[Ybarra aita-semeak (eu)#Luis Raimundo Ybarra Cortazar | Luis Raimundo Ibarra y Cortazar]] soraluzetarra, artean tenientea zela, errebolberretako balazorroak automatikoki berez irtetzeko sistema asmatu zuen. 1876 urtean "asmakizunaren babesa" <ref>"Privilegio de invención", patentea.</ref> eskatu zuen Espainian, eta 1878an Estatu Batuetan patentatu zuen sistema. | Erabilitako balazorroa ateratzean arazoak izaten ziren, tiradoreari denbora galarazten edo, trabatzen bazen, arma eta tiradore bera ezerezten. [[Ybarra aita-semeak (eu)#Luis Raimundo Ybarra Cortazar | Luis Raimundo Ibarra y Cortazar]] soraluzetarra, artean tenientea zela, errebolberretako balazorroak automatikoki berez irtetzeko sistema asmatu zuen. 1876 urtean "asmakizunaren babesa" <ref>"Privilegio de invención", patentea.</ref> eskatu zuen Espainian, eta 1878an Estatu Batuetan patentatu zuen sistema. | ||
Aipatutako arazoak zirela eta, Lefaucheaux sistema poliki poliki atzera egin zuen | Aipatutako arazoak zirela eta, Lefaucheaux sistema poliki poliki atzera egin zuen, desagertu arte. | ||
72. lerroa: | 74. lerroa: | ||
==Daw sistema== | ==Daw sistema== | ||
Sistema honetako kartutxoek fulminantea oinarriaren erdi erdian daroate, eta fulminantea detonatzeko nahikoa da perkutore batzekin jotzea. Gaur egun erabiltzen den sistema da. | Sistema honetako kartutxoek fulminantea oinarriaren erdi erdian daroate, eta fulminantea detonatzeko nahikoa da perkutore batzekin jotzea. Gaur egun erabiltzen den sistema da<ref>1812. urtean Samuel Johannes Pauly armagileak arma-kartutxo sistema berria garatu zuen: orratz batek kartutxoak erdi-erdian zuen leherkaria jotzen zuen. Adituen arabera, erdiko tirokoa edo tiro zentraleko lehena izan zen.</ref>. | ||
Sistema honen balazorroak askoz sinpleagoak dira, eta ziria (perkutorea) armaren zatia izanik, zurrunago era gogorrago egin daiteke. Bala kargatzea erreza da, ez du kokapen zehatzik eskatzen eta. | Sistema honen balazorroak askoz sinpleagoak dira, eta ziria (perkutorea) armaren zatia izanik, zurrunago era gogorrago egin daiteke. Bala kargatzea erreza da, ez du kokapen zehatzik eskatzen eta. | ||
91. lerroa: | 93. lerroa: | ||
==XX. mendeko jaurtigaiak== | ==XX. mendeko jaurtigaiak== | ||
XIX. mendean hainbat saiakera egin ziren, gaur eguneko kartutxoa nagusitu arte: zorro metalikoa, pistoia ipurdiko erdi-erdian, eta bala konikoak. Hala ere.badira salbuespenak. | |||
Ehiza-eskopetek oraindik erabiltzen dituzte kartoizko kartutxoak, barruan perdigoi multzoa daukatela. Eta zorrorik gabeko kartutxo sistema berriak behin eta berriz agertzen dira, ehiza-armetan zen militarretan. | |||
Eraztun-kolpekatzea kalibre txikiko armetan erabiltzen da, erdiko tiroko armeei konkurrentzia eginez. Baina ez du ematen kalibre handietako armetan inoiz erakiliko denik. | |||
Azkenik, bala muturraren forma desberdinak garatu dira, suntsimen ahalmena biderkatzen. | |||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
* [ | * [[Media: Cartuchería_de_retrocarga_(Juan_Francisco_París_&_Félix_Arizaga_2024).pdf | Cartuchería de retrocarga]]. Juan Francisco París & Félix Arizaga (2024). | ||
[[Kategoria: Armagintza]] | [[Kategoria: Armagintza]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 19:23, 30 ekaina 2024 data duena
Atzekarga armak suzko armak dira, kainoi edo tutu atzetik kartutxoa kargatzen dela.
Aurrekariak
Lehen kartutxoak aurrekarga armetarako asmatu ziren, XVII. mendean.
1815. urtean Joseph Eggs armagile londondarrak pistoi metalikoa (edo kapsula leherkaria) asmatu zuen. Armen karga-deskarga errazteko, denbora gutxira pistoia kartutxoari erantsi zioten, bat eginez. Eta aurki atzekarga armak asmatu zuten, hau da, kartutxoen karga-deskarga tutuaren atzetik egiten zela.
1818. urtean Joseph Eggs berberak kobrezko pistoia asmatu zuen, ekoizpena errazten eta merketzen.
Atzekarga jaurtigaiak: kartutxoak
Suzko armak sortu zirenetik atzekarga izan zuten amets, jaurtigaiak azkarrago kargatzeko. Baina XIX. mende erdiraino ezin zen lortu: teknologia faltaz, errekamarak ez ziren ondo ixten eta, tiro egiterakoan gasak hanka egiten zutenez, aurrekargakoek baino indarra eta irismena eskasagoa zuten.
1848. urtean, berriz, Christian Sharps-ek izen bereko fusila asmatu zuen, minutuko 8-10 tiro egiteko gauza zela. Jaurtigaiek paperezko zorroa zuten oraindik, baina gasen galera ez zen handia, eta indarra nahikoa zuten. Ordurako metalezko zorroak asmatuta zeuden (metal-papera Casimir Lefaucheux 1836.ean eta metatikoa Houiller 1847.ean), aurki kartuko metaliko modernoak agertu ziren.
Kartutxoek hiru osagai biltzen zituzten: fulminantea, bolbora eta jaurtigaia. Aurrekargako armen arazo asko bideratzen zituzten, baina arazo tekniko berria sortu ere: fulminantea ganbara barruan geratzen zenez, kanpotik eragiteko sistema berria behar zen.
Atzekarga armentzako diseinu arrakastatsuek lau ezaugarri zituzten:
- Polbora-zorroa metalikoa zen, presio askoz altuagoa jasatzeko gauza zela.
- Pistoia zorroaren ipurdian zegoen, tiroa jotzeko mekanismoa erraztuz.
- Balak borobilak izan beharrean, kono forma eman zitaien: alde motza zorroaz eusteko eta alde puntaduna aerodinamismoa hobetzeko.
- eta polbora bera, polbora beltza izan beharrean kerik gabekoa asmatu zuten, indar handiagoa zuena.
Hala ere, fulminantean eragiteko sistema bat nagusitu artean hainbat saiakera izan ziren.
Lehen kartutxo osoak
Aurki ikusi zen pistoiak polbora-zorroei eransteak zekarren abantaila teorikoak: errezagoa garraiatzeko, errezagoa kargatzeko eta deskargatzeko, tiro kadentzia altuagoa... Eta hainbat diseinu bitxi sortu ziren: Dreyse, Demondion, Gallager & Glandig, Silas Crispin...
Baina sistema hauek ez zuten arrakasta handirik izan, presio handieei eusten ez zielako: zorroak paperezkoak ziren, edota leherkaria alde batetik jotzen zen, edota...
Dena dela, paperezko zorroak zirenak kartoizkoak bilakatu ziren ehiza eskopetetarako.
Lefaucheaux sistema
Casimir Lafaucheaux[1] frantsesak 1836. urtean asmatu zuen alboko leherkaria zuen kartutxoa edo ziria[2] kartutxoa[3]. Asmakizuna aurrekargako armen diseinuan oinarritzen zen. Mota honetako kartutxoek ziria zuten alboan, eta nahikoa zen ziri gainean jotzea (garai bateko "belarritik", esaterako) fulminantea detonatzeko eta honek bolbora pizteko.
Kartutxo hauek konplexuak eta garestiak izateaz gain, kokapen bakarra onartzen zuten, ziria "belarrian" sartu ahal izateko. Hala ere, urte askotanizugarrizko arrakasta ezagutu zuten, agian "tradizionaletik" gertu zegoelako.
Erabilitako balazorroa ateratzean arazoak izaten ziren, tiradoreari denbora galarazten edo, trabatzen bazen, arma eta tiradore bera ezerezten. Luis Raimundo Ibarra y Cortazar soraluzetarra, artean tenientea zela, errebolberretako balazorroak automatikoki berez irtetzeko sistema asmatu zuen. 1876 urtean "asmakizunaren babesa" [4] eskatu zuen Espainian, eta 1878an Estatu Batuetan patentatu zuen sistema.
Aipatutako arazoak zirela eta, Lefaucheaux sistema poliki poliki atzera egin zuen, desagertu arte.
Chassepot sistema
1866. urtean Antoine Alphonse Chassepot frantsesak asmatua, izen bereko zarraila-fusilentat.
Fusilaren kalibrea 11 mm zen. Balak, berriz, diametroa Ø10,2 mm eta 25 g pisatzen zuen.
Kartutxoaren zorroa paperezkoa zen, eta leherkaria kartoizko disko batean zuen, kartutxoaren ipurdian jarrita. 5,4 eta 5,9 g arteko polbora beltza erabiltzen zuen. Bilgarria paper parafinatuaz egina zen, zetazko muselinaz estalia.
Gaur eguneko kartutxoen antzeko sistema, zorroa ezik.
Eraztun-kolpekatzea
Lefaucheaux sistemako kartutxoek kokapen zehatza eskatzen zuten arma kargatzerakoan. Traba hau ekiditzeko, eraztun-kolpekatze sistema asmatu zuen.
Kartutxo mota hauetan fulminantea oinarrian zegoen, buelta guztian banatuta (eraztun modukoa sortzen); eta ez zuten inolako ziririk behar. Modu honetan kartutxoa edozein posizioan sar zitekeen ganberan, erabilera erraztuz.
Daw sistema
Sistema honetako kartutxoek fulminantea oinarriaren erdi erdian daroate, eta fulminantea detonatzeko nahikoa da perkutore batzekin jotzea. Gaur egun erabiltzen den sistema da[5].
Sistema honen balazorroak askoz sinpleagoak dira, eta ziria (perkutorea) armaren zatia izanik, zurrunago era gogorrago egin daiteke. Bala kargatzea erreza da, ez du kokapen zehatzik eskatzen eta.
1861. urtean George Henry Daw armagile londondarrak François Schniderren patentea erosi zuen eta, honetu ondoren, 1862.ean patentatu zuen.
Sistema ona zenez, hurrengo urtetan saiatu zen munizioaren ekoizpena monopolizatzen, patentea erabiliz. Baina Eley Brothers Ltd. Enoresak auzitan sartu eta azkenean irabazi zion, patentea armei zegokiolakoan, eta ez kartutxoei. Ondorioz, munizio ekoizle denak hasi ziren erdiko kolpekatze sistemako kartutxoak egiten.
Remington sistema
1867.ean E. Remington and Sons (Remington Arms) enpresak Remington Rolling Block sistema patentatu zuten.
Garaiko sistema onena eta aurreratuena zen, eta hainbat herrialdetan fabrikatu zuten, kalibre eta kartutxo desberdinekin, eraztun-perkusiokoa eta perkusio zentralekoa.
Errege Aginduaren bidez (1871/02/24) Espainiako armadarako Remington fusila aukeratu zuten (1871 eredua). Beste hainbat herrien moduan, kartutxoa desberdina zen: 11,15 x 57 R Spanish Remington 1869 (edo 1871). Perkusio zentralekoa zen.
XX. mendeko jaurtigaiak
XIX. mendean hainbat saiakera egin ziren, gaur eguneko kartutxoa nagusitu arte: zorro metalikoa, pistoia ipurdiko erdi-erdian, eta bala konikoak. Hala ere.badira salbuespenak.
Ehiza-eskopetek oraindik erabiltzen dituzte kartoizko kartutxoak, barruan perdigoi multzoa daukatela. Eta zorrorik gabeko kartutxo sistema berriak behin eta berriz agertzen dira, ehiza-armetan zen militarretan.
Eraztun-kolpekatzea kalibre txikiko armetan erabiltzen da, erdiko tiroko armeei konkurrentzia eginez. Baina ez du ematen kalibre handietako armetan inoiz erakiliko denik.
Azkenik, bala muturraren forma desberdinak garatu dira, suntsimen ahalmena biderkatzen.
Erreferentziak
- Cartuchería de retrocarga. Juan Francisco París & Félix Arizaga (2024).
- ↑ Lefaucheaux, Lefacheaux, Lefaucheux edota Lefacheux ere.
- ↑ Ziri kartutxoa, cartouche à broche, cartucho de espiga.
- ↑ Cartucho Lefaucheux. Wikipedia (gazteleraz).
- ↑ "Privilegio de invención", patentea.
- ↑ 1812. urtean Samuel Johannes Pauly armagileak arma-kartutxo sistema berria garatu zuen: orratz batek kartutxoak erdi-erdian zuen leherkaria jotzen zuen. Adituen arabera, erdiko tirokoa edo tiro zentraleko lehena izan zen.