«San Martzial ermita (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
24. lerroa: | 24. lerroa: | ||
Fitxategi: San_Martzial_ermita._Aldare_nagusia_01_(1990).jpg | Hauts-babesa | Fitxategi: San_Martzial_ermita._Aldare_nagusia_01_(1990).jpg | Hauts-babesa | ||
</gallery> | </gallery> | ||
==Kokapena== | |||
[https://www.google.es/maps/@43.176232,-2.418553,17z?hl=eu ''(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)''] | |||
{{#display_map: 43.176232, -2.418553 |height=600 |zoom=17}} | |||
21:45, 4 maiatza 2016(e)ko berrikuspena
San Martzial ermita | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | |
Kokapena | San Martzial auzoa Irure balle |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
Ernizketa baserriaren ondoan dago, herri gaineko tontorrean. Baserriarena da, jabego partikularrekoa; hau da, ez da elizarena, ezta herriarena ere. Herrian bada beste ermita bat egoera berean, Santa Ageda ermita hain zuzen, Zabale baserriarena.
Izen ofiziala Emeterio eta Zeledonio santuen ermita du. Medel (edo Meteri) eta Zeledon santu hauek anaiak ziren, erromatar gudariak. Kalagorrian hil omen zituzten, kristauak izanik ez zuten izan nahi enperadorea gurtzea eta.
Ermita hau San Martzial ermita izenarekin ezagutzen da herrian. Santu irudien aintzinatasuna kontutan harturik, badaiteke jatorrizko izena hau izatea (San Martzial irudia XV mendekoa da). Geroago, Kalagorriko elizbarrutian Medel eta Zeledonen debozioa zabaldu zutenean, santu berriak ekarriko zuten, erretaula berria egin (XVI mendekoa) eta ermitaren izena aldatu.
Berez, bertako jaiak irailaren lehen domekan izaten dira, kopraixak. Goizetik salda egiten da ermita ostean eta, bedeikatu eta gero, etorleei banatzen zaie. Osintxun ere kopraixak izaten ziran, biak abuztu bukaeran. 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.
Herri-sinismenen artean, sasoi batean bazegoen garatxoak sendatzeko modua San Martzial ermitarekin lotura zuena. Garatxoa olioz ondo igurtzi ostean, olio hori jarri behar zen ermitako lanpara batean: olioa erretzen zen heinean garatxoa desagertzen joaten zen.
Artelanak
Ez ditu asko, baina ez dira nolanahikoak:
- San Martzial irudia, gotikoa.
- Emeterio eta Zeledonio Santuen erretaula, platereskoa.
- Hauts-babesa, flamenko estilokoa.
Erreferentziak
- Artikulua: Karidadeko eguna (=Día de la Caridad) (1922)
- Artikulua: Un retablo plateresco de los Santos Mártires en Ernizketa de Placencia (1979)
- Artikulua: Caridades, cofradías y fiestas. Los santos mártires Emeterio y Celedonio de Osintxu (Bergara) y de Soraluze-Placencia de las Armas [Gipuzkoa] (1988)
- Artikulua: El culto de los mártires de Calahorra en el País Vasco (2000)