«Udala. Konstituzionalismoa (1845-1931) (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: ==Aurrekariak== Soraluze dortu zenetik Udala Foru sistemaren arabera antolatu zen, beti aberatsen mesedetan. Azken epean (1766-1845) nahiz eta auto acrodadoren arabera her...) |
|||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 24 ekarpen ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
::<small>''Udalaren bilakaera historian zehar ikusteko, [[Udala (eu)]]''</small> | |||
==Aurrekariak== | ==Aurrekariak== | ||
Sortu zenetik (1343) Soraluzeko Udala Foru sistemaren arabera antolatu zen, beti aberatsen mesedetan. [[Udala. Foru garaia (1766-1845) (eu)|Azken epean]] (1766-1845), nahiz eta ''auto acordado''ren arabera herritar arruntek ordezkaritza propioa izan, kapare milaristek zuten. | |||
Lehen | Lehen karlistadaren (1833-1840) ostean, Foruek atzera eta aurrera egin zuten (batez ere atzera). Espainian 1845ko Udal Legea onartu zenean, bete-betean harrapatu zituen Euskal Herriko Udalak. | ||
==1845ko Udal Legea== | |||
1845/01/08 egunean Espainian ''Udal Legea''<ref>Ley Municipal del 8 de enero de 19845.</ref> onartu zuten, udalak antolatzeko. | |||
Aurreko Udal Legeen bilakaera zen, baina Soraluzen (eta gainontzeko Euskal Herrian) ezarri zen lehena. Lege honen arabera, aldaketak sakonak izan ziren. | |||
Lehenik eta behin, alkateek epaile ahalmenak galdu zituzten (auzitegi barrutiak sortu ziren horretarako, Bergarakoa kasu). Udalaren antolaketari dagokionez, alkatea gobernuaren ordezkaria izango zen, ''Udal Orokorrak'' (auzokide guztien bilerak, arazo larriak erabakitzeko) desagertu ziren, eta udal partaide guztiak berdinak ziren, aurreko mailak desagertuz. | |||
Eta beste funtsezko aldaketa bat hauteslegoa izan zen, sufragio zensitarioa sortu zutelako. | |||
1845/01/ | ===Udalaren osaketa=== | ||
1845/01/08ko ''Udal Legea''ren arabera, Soraluzeko udala alkateak, bi alkateordek eta bederatzi<ref>Zortzi, iturriaren arabera.</ref> errejidorek osatuko zuten<ref>[[Diccionario de Gorosabel (eu) | Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipuzcoa]]. Pablo Gorosabel (Tolosa 1862).</ref>. | |||
Zinegotziak denak berdinak ziren, aurreko berezitasunak desagertuz (sindiko-prokuradorea, arrunten errejidoreak, arrunten sindikoa...). | |||
Geroko beste lege baten arabera (1858/07/21), Soraluzek Udalak hamabi lagunek, alkatea barne, osatuko zuten. | Geroko beste lege baten arabera (1858/07/21), Soraluzek Udalak hamabi lagunek, alkatea barne, osatuko zuten. | ||
===Udalaren aukeraketa=== | |||
Alkatea gobernuaren ordezkaria zen, Gipuzkoako ''Buruzagi Politikoak''<ref>Orduko gobernadore zibila edo gobernuaren ordezkaria.</ref> izendatuta. | |||
Zinegotziak herriko hautesleek aukeratzen zituzten. Eta, aurretik egiten zen bezala, hauteslegoa murriztua zen, soraluzetar guztiok ez zuten hautesle eta hautagai izateko eskubidea. Emakumeak eskubide gabe jarraitzen ziren, baina gizonentzako baldintzak aldatu ziren: 1845 aurretik hautesleak herriko kapare milaristak baziren (hau da, noblea eta etxe jabeduna), ordutik aurrera honenbesteko errenta kobratzea nahikoa zen<ref>''Sufragio censitario''.</ref>. | |||
Urte hartan Soraluzen 333 familia buru baziren, 87 lagunek bakarrik zuten botoa emateko aukera. Hautagaia izateko eskubidea, berriz, 58 lagunek zuten. Hauetatik aukeratzen ziren 8 zinegotziak. | |||
1845.eko legearekin erabaki-gunea aldatu egin zen: "diru zaharra" edo lur-jabeen multzotik "diru berria" edo burgesiaren aldera pasa zen. | |||
===Bilakaera (1845-1868)=== | |||
Hurrengo urteetan hainbat Udal Lege ezarri ziren, baina batetik bestera bi gauza aldatzen ziren bereziki, momentuko gobernuen arabera. | |||
Liberal moderatuek sortutako legeek hautesle izateko errenta muga altua ezartzen zuten (hautesle gutxi eta oso aberatsak), eta alkatearen izendapena gobernuaren eskutan jartzen zuten. Liberal aurrerakoiek, berriz, hautesle gehiago izateko errenta muga jaisten zuten (baina ez larregi) eta alkatearen hautaketa zinegotzien esku uzten zuten. | |||
Aurreko sistemarekin moduan, Udala oligarkiaren menpe jarraitzen zen. Sistema foralarekin hautesleak helduen %5 eta %10rren artean bazegoen, sistema berriarekin hautesleak herriko %1a (udal lege moderatuak) edo %3a (udal lege aurrerakoiak) izaten ziren. | |||
===Alkateak=== | |||
::{| class="wikitable col1cen col2der col3rig" | |||
! width= "50 px" style="background:Tan" | Urtea | |||
! width= "100 px" style="background:Tan" | Postua | |||
! width= "250 px" style="background:Tan" | Izena | |||
|- | |||
| 1846 || Alkatea || Ambrosio Maria de Aldasoro | |||
|- | |||
| 1860 || Alkatea || José Ignacio de Ybarra Yribe Campos | |||
|- | |||
| 1863 || Alkatea || Martin de Azcárate Gaztelu | |||
|- | |||
| 1864 || Alkatea || Martin de Azcárate Gaztelu | |||
|- | |||
| 1865 || Alkatea || Martin de Azcárate Gaztelu | |||
|- | |||
| 1866 || Alkatea || Martin de Azcárate Gaztelu | |||
|} | |||
==Eten bikoitza: 1868tik 1876 arte== | |||
===Seiurteko Demokratikoa (1868-1873)=== | |||
1868ko irailean militar aurrerakoiek Isabel II Espainiatik bota zuten. Eta behin behinean Udalak aldatu zituzten, Gobernu Batzordeak izendatuz. Honekin hasi zen Espainian ''Seiurteko Demokratikoa'' (1868-1874) izeneko tartea. | |||
Urte hartako abenduan udal hauteskundeak egin ziren, berrikuntza nagusia batekin: (gizonen) sufragio unibertsala. Izena ere aldatu zuten, ''herri udala'' izendatzen zela<ref>Gaztelaniaz, "ayuntamiento popular".</ref>. | |||
::{| class="wikitable col1cen col2der col3rig" | |||
! width= "50 px" style="background:Tan" | Urtea | |||
! width= "100 px" style="background:Tan" | Postua | |||
! width= "250 px" style="background:Tan" | Izena | |||
|- | |||
| 1870 || Alkatea || Ciriaco Larros | |||
|- | |||
| 1870 || Zinegotzia || Martin de Azcárate Gaztelu | |||
|- | |||
| 1870 || Zinegotzia || Juan José de Artolazábal | |||
|- | |||
| 1870 || Zinegotzia || Manuel Agustin de Artolazábal | |||
|- | |||
| 1870 || Zinegotzia || José de Artolazábal | |||
|} | |||
Udal honek, besteak beste, Amadeo Iren hautaketa txalotu zuen, 1870eko azaroaren 27an hartutako erabakiaz<ref>[https://www.boe.es/datos/pdfs/BOE//1870/352/A00001-00002.pdf Gaceta de Madrid], 352 zbk. 1.-2. orrialdeak.</ref>: | |||
:Soraluze herri noble eta leialaren udal herrikoiak, Gipuzkoan, imajina daitekeen poz guztiaz Berorri komunikatzen dio Udal korporazio hau berez eta bertako bizilagunen izenean sutsuki bat etortzen dela Gorte Konstituziogileek gure Erregetzat hartu duten Aostako Dukearen izendapenarekin, eta nazio Ordezkaritzak zoriontzen du hautaketa honetan asmatzeagatik. Udal korporazio hau irrikitan dago Printzipe goren hori San Fernando tronoa betetzera etortzeko, eta botoak egiten ditu bere oparotasunaren eta gure nazioaren alde, bere zetroaren pean urte askoan espainiarrek eta udal honek nahi duten bezain zoriontsua izango dena, zalantzarik gabe. | |||
:Soraluze, 1870eko azaroaren 27a. — Alkatea, Ciríaco Larros. — Zinegotziak, Martin de Azcárate Gatelo. — Juan José de Artolazábal. — Manuel Agustin de Artolazábal. — José de Artolazábal. — Idazkaria, Manuel de Arrate. | |||
Sortutako Udalbatza agintean egon zen 1873ko apirila arte gutxienez; orduan Gipuzkoako gobernadore zibilak hainbat Udal berritu zituen (Eibarkoa, esateko), baina Soraluzeko berririk ez daukagu. Bitartean Espainian Errepublika ezarri zuten (1873) eta urte bereko uztailean udal hauteskunde berriak egin ziren, hauek ere sufragio unibertsala erabiliz. Udal honek egun gutxi batzuk iraun zuen, karlistak abuztuan sartu ziren Soraluzen eta. | |||
===Bigarren karlistada (1873-1876)=== | |||
Espainian Amadeo I ezarri zutela eta (1871-1873), Carlos VII erregegai karlistak abagunea ikusi zuen tronoa eskuratzeko. | |||
Gerra 1872ko apirilean hasi zen, baina orduan karlistek ez zuten arrakasta orokorrik lortu. Abenduan beste saiakera egin zuten, askoz arrakastatsua; eragina, batez ere, Euskal Herrian eta Maestrazgoan izan zuten. Hala ere, Euskal Herrian hainbat herri eta hiritan liberalak ziren nagusi: Bilbo, Donostia, Iruña, Arrasate, Bergara, Eibar, Soraluze... baina 1873eko abuztuan karlistak Deba bailara osoaz jabetu ziren. | |||
Soraluzen sartu zirenean, karlistek behin behineko udala jarri zuten, bere gustokoa. Batzorde honek agindu zuen herrian karlistak erretiratu arte, 1876ko urtarrilan hain zuzen. | |||
==Errestaurazioa (1876-1931)== | |||
===1877ko Udal Legea=== | |||
''Seiurteko Demokratiko''aren ostean, Espainian moderatuek hartu zuten boterea. 1877an Udal Lege berria ezarri zuten, aurrekoen antzekoa. | |||
Bi urtetan behin hauteskundeak izaten ziren, udalaren erdia berritzeko. Hautesleak 25 urtetik gorako gizonak ziren, zergadunak. Eta, Soraluzek 6000 biztanle ez zituenez, alkatea zinegotziek aukeratzen zuten. | |||
===XX mendea=== | |||
XIX mende bukaeran puri purian zegoen eskabidea sufragio unibertsala zen. Hiru aldiz erabili izan zen: Jose I garaietan (1808-1814), Hirurteko Liberalean (1820-1823) eta Seiurteko Demokratikoan (1868-1874). Azkenean. 1890 urtean Espainian sufragio unibertsala onartu zen, baina 1907 urte arte ez zuten martxan jarri. Beti gizonentzat, hori bai. | |||
Soraluzeri dagokionez, XX mende hasieran bi barrutietan antolatu zuten herria, bakoitzak bost zinegotzi aukeratzen zituela<ref>1917 urtean 507 hautesle ziren ([[Geografía de Guipúzcoa (eu)|Geografía de Guipúzcoa]], Serapio Múgica).</ref>. | |||
XX mende hasieran bi barrutietan antolatu zuten herria, bakoitzak bost zinegotzi aukeratzen zituela<ref>1917 urtean 507 hautesle ziren ([[Geografía de Guipúzcoa (eu)|Geografía de Guipúzcoa]], Serapio Múgica).</ref>. | |||
Errestaurazioaren azken hauteskundeak 1931ko apirilak 12an egin ziren, Errepublikari paso emango zienak. | |||
::<small>''Gehiago jakiteko, sakatu [[Udala. Konstituzionalismoa (1931-1936) (eu) | ''hemen'']].</small> | |||
===Alkateak (eta beste kargu batzuk)=== | |||
::{| class="wikitable col1cen col2der col3rig" | |||
! width= "50 px" style="background:Tan" | Urtea | |||
! width= "100 px" style="background:Tan" | Postua | |||
! width= "250 px" style="background:Tan" | Izena | |||
|- | |||
| 1889 || Alkatea || Andres Ariznabarreta | |||
|- | |||
| 1889 || Zinegotzia || Bruno Maiztegui Mendicute | |||
|- | |||
| 1889 || Zinegotzia || Jose Arrillaga | |||
|- | |||
| 1889 || Zinegotzia || Domingo Lascurain | |||
|- | |||
| 1893 || Alkatea || Saturnino Astiazarán Ciarán | |||
|- | |||
| 1895 || Alkatea || Francisco Larrañaga | |||
|- | |||
| 1899 || Alkatea || Pedro Irigoyen | |||
|- | |||
| 1902-1903 || Alkatea || José Mendiola | |||
|- | |||
| 1903 || Zinegotzia || Larreategui | |||
|- | |||
| 1904 || Alkatea || Bruno Maiztegui Mendicute | |||
|- | |||
| 1904 || Sindikoa || Pedro Oregui | |||
|- | |||
| 1909 || Alkatea || Felipe Aguirregomezcorta | |||
|- | |||
| 1915 || Alkatea || Ambrosio Orueta Unamuno | |||
|- | |||
| 1915 || Sindikoa || Pantaleón Oregui | |||
|- | |||
| 1915 || Zinegotzia || José Arizaga | |||
|- | |||
| 1915 || Zinegotzia || José Sesma | |||
|- | |||
| 1915 || Zinegotzia || José María Lascurain | |||
|- | |||
| 1916 || Zinegotzia || José Leturiondo | |||
|- | |||
| 1916 || Alkatea || Bruno Maiztegui Mendicute | |||
|- | |||
| 1916 || Sindikoa || Pantaleón Oregui | |||
|- | |||
| 1917 || Zinegotzia || Bruno Maiztegui Mendicute | |||
|- | |||
| 1918 || Zinegotzia || Miguel Galarraga | |||
|- | |||
| 1919 || Zinegotzia || Trinidad Placencia | |||
|- | |||
| 1920-1922 || Alkatea || Jose Sesma | |||
|- | |||
| ¿? || Alkatea || Ignacio Aranguren Alquibar | |||
|} | |||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
[[Kategoria: Udala]] | [[Kategoria: Udala]] | ||
[[Kategoria: XIX. mendeko historia]] | |||
[[Kategoria: XX. mendeko historia]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 22:39, 9 apirila 2023 data duena
- Udalaren bilakaera historian zehar ikusteko, Udala (eu)
Aurrekariak
Sortu zenetik (1343) Soraluzeko Udala Foru sistemaren arabera antolatu zen, beti aberatsen mesedetan. Azken epean (1766-1845), nahiz eta auto acordadoren arabera herritar arruntek ordezkaritza propioa izan, kapare milaristek zuten.
Lehen karlistadaren (1833-1840) ostean, Foruek atzera eta aurrera egin zuten (batez ere atzera). Espainian 1845ko Udal Legea onartu zenean, bete-betean harrapatu zituen Euskal Herriko Udalak.
1845ko Udal Legea
1845/01/08 egunean Espainian Udal Legea[1] onartu zuten, udalak antolatzeko.
Aurreko Udal Legeen bilakaera zen, baina Soraluzen (eta gainontzeko Euskal Herrian) ezarri zen lehena. Lege honen arabera, aldaketak sakonak izan ziren.
Lehenik eta behin, alkateek epaile ahalmenak galdu zituzten (auzitegi barrutiak sortu ziren horretarako, Bergarakoa kasu). Udalaren antolaketari dagokionez, alkatea gobernuaren ordezkaria izango zen, Udal Orokorrak (auzokide guztien bilerak, arazo larriak erabakitzeko) desagertu ziren, eta udal partaide guztiak berdinak ziren, aurreko mailak desagertuz.
Eta beste funtsezko aldaketa bat hauteslegoa izan zen, sufragio zensitarioa sortu zutelako.
Udalaren osaketa
1845/01/08ko Udal Legearen arabera, Soraluzeko udala alkateak, bi alkateordek eta bederatzi[2] errejidorek osatuko zuten[3].
Zinegotziak denak berdinak ziren, aurreko berezitasunak desagertuz (sindiko-prokuradorea, arrunten errejidoreak, arrunten sindikoa...).
Geroko beste lege baten arabera (1858/07/21), Soraluzek Udalak hamabi lagunek, alkatea barne, osatuko zuten.
Udalaren aukeraketa
Alkatea gobernuaren ordezkaria zen, Gipuzkoako Buruzagi Politikoak[4] izendatuta.
Zinegotziak herriko hautesleek aukeratzen zituzten. Eta, aurretik egiten zen bezala, hauteslegoa murriztua zen, soraluzetar guztiok ez zuten hautesle eta hautagai izateko eskubidea. Emakumeak eskubide gabe jarraitzen ziren, baina gizonentzako baldintzak aldatu ziren: 1845 aurretik hautesleak herriko kapare milaristak baziren (hau da, noblea eta etxe jabeduna), ordutik aurrera honenbesteko errenta kobratzea nahikoa zen[5].
Urte hartan Soraluzen 333 familia buru baziren, 87 lagunek bakarrik zuten botoa emateko aukera. Hautagaia izateko eskubidea, berriz, 58 lagunek zuten. Hauetatik aukeratzen ziren 8 zinegotziak.
1845.eko legearekin erabaki-gunea aldatu egin zen: "diru zaharra" edo lur-jabeen multzotik "diru berria" edo burgesiaren aldera pasa zen.
Bilakaera (1845-1868)
Hurrengo urteetan hainbat Udal Lege ezarri ziren, baina batetik bestera bi gauza aldatzen ziren bereziki, momentuko gobernuen arabera.
Liberal moderatuek sortutako legeek hautesle izateko errenta muga altua ezartzen zuten (hautesle gutxi eta oso aberatsak), eta alkatearen izendapena gobernuaren eskutan jartzen zuten. Liberal aurrerakoiek, berriz, hautesle gehiago izateko errenta muga jaisten zuten (baina ez larregi) eta alkatearen hautaketa zinegotzien esku uzten zuten.
Aurreko sistemarekin moduan, Udala oligarkiaren menpe jarraitzen zen. Sistema foralarekin hautesleak helduen %5 eta %10rren artean bazegoen, sistema berriarekin hautesleak herriko %1a (udal lege moderatuak) edo %3a (udal lege aurrerakoiak) izaten ziren.
Alkateak
Urtea Postua Izena 1846 Alkatea Ambrosio Maria de Aldasoro 1860 Alkatea José Ignacio de Ybarra Yribe Campos 1863 Alkatea Martin de Azcárate Gaztelu 1864 Alkatea Martin de Azcárate Gaztelu 1865 Alkatea Martin de Azcárate Gaztelu 1866 Alkatea Martin de Azcárate Gaztelu
Eten bikoitza: 1868tik 1876 arte
Seiurteko Demokratikoa (1868-1873)
1868ko irailean militar aurrerakoiek Isabel II Espainiatik bota zuten. Eta behin behinean Udalak aldatu zituzten, Gobernu Batzordeak izendatuz. Honekin hasi zen Espainian Seiurteko Demokratikoa (1868-1874) izeneko tartea.
Urte hartako abenduan udal hauteskundeak egin ziren, berrikuntza nagusia batekin: (gizonen) sufragio unibertsala. Izena ere aldatu zuten, herri udala izendatzen zela[6].
Urtea Postua Izena 1870 Alkatea Ciriaco Larros 1870 Zinegotzia Martin de Azcárate Gaztelu 1870 Zinegotzia Juan José de Artolazábal 1870 Zinegotzia Manuel Agustin de Artolazábal 1870 Zinegotzia José de Artolazábal
Udal honek, besteak beste, Amadeo Iren hautaketa txalotu zuen, 1870eko azaroaren 27an hartutako erabakiaz[7]:
- Soraluze herri noble eta leialaren udal herrikoiak, Gipuzkoan, imajina daitekeen poz guztiaz Berorri komunikatzen dio Udal korporazio hau berez eta bertako bizilagunen izenean sutsuki bat etortzen dela Gorte Konstituziogileek gure Erregetzat hartu duten Aostako Dukearen izendapenarekin, eta nazio Ordezkaritzak zoriontzen du hautaketa honetan asmatzeagatik. Udal korporazio hau irrikitan dago Printzipe goren hori San Fernando tronoa betetzera etortzeko, eta botoak egiten ditu bere oparotasunaren eta gure nazioaren alde, bere zetroaren pean urte askoan espainiarrek eta udal honek nahi duten bezain zoriontsua izango dena, zalantzarik gabe.
- Soraluze, 1870eko azaroaren 27a. — Alkatea, Ciríaco Larros. — Zinegotziak, Martin de Azcárate Gatelo. — Juan José de Artolazábal. — Manuel Agustin de Artolazábal. — José de Artolazábal. — Idazkaria, Manuel de Arrate.
Sortutako Udalbatza agintean egon zen 1873ko apirila arte gutxienez; orduan Gipuzkoako gobernadore zibilak hainbat Udal berritu zituen (Eibarkoa, esateko), baina Soraluzeko berririk ez daukagu. Bitartean Espainian Errepublika ezarri zuten (1873) eta urte bereko uztailean udal hauteskunde berriak egin ziren, hauek ere sufragio unibertsala erabiliz. Udal honek egun gutxi batzuk iraun zuen, karlistak abuztuan sartu ziren Soraluzen eta.
Bigarren karlistada (1873-1876)
Espainian Amadeo I ezarri zutela eta (1871-1873), Carlos VII erregegai karlistak abagunea ikusi zuen tronoa eskuratzeko.
Gerra 1872ko apirilean hasi zen, baina orduan karlistek ez zuten arrakasta orokorrik lortu. Abenduan beste saiakera egin zuten, askoz arrakastatsua; eragina, batez ere, Euskal Herrian eta Maestrazgoan izan zuten. Hala ere, Euskal Herrian hainbat herri eta hiritan liberalak ziren nagusi: Bilbo, Donostia, Iruña, Arrasate, Bergara, Eibar, Soraluze... baina 1873eko abuztuan karlistak Deba bailara osoaz jabetu ziren.
Soraluzen sartu zirenean, karlistek behin behineko udala jarri zuten, bere gustokoa. Batzorde honek agindu zuen herrian karlistak erretiratu arte, 1876ko urtarrilan hain zuzen.
Errestaurazioa (1876-1931)
1877ko Udal Legea
Seiurteko Demokratikoaren ostean, Espainian moderatuek hartu zuten boterea. 1877an Udal Lege berria ezarri zuten, aurrekoen antzekoa.
Bi urtetan behin hauteskundeak izaten ziren, udalaren erdia berritzeko. Hautesleak 25 urtetik gorako gizonak ziren, zergadunak. Eta, Soraluzek 6000 biztanle ez zituenez, alkatea zinegotziek aukeratzen zuten.
XX mendea
XIX mende bukaeran puri purian zegoen eskabidea sufragio unibertsala zen. Hiru aldiz erabili izan zen: Jose I garaietan (1808-1814), Hirurteko Liberalean (1820-1823) eta Seiurteko Demokratikoan (1868-1874). Azkenean. 1890 urtean Espainian sufragio unibertsala onartu zen, baina 1907 urte arte ez zuten martxan jarri. Beti gizonentzat, hori bai.
Soraluzeri dagokionez, XX mende hasieran bi barrutietan antolatu zuten herria, bakoitzak bost zinegotzi aukeratzen zituela[8].
Errestaurazioaren azken hauteskundeak 1931ko apirilak 12an egin ziren, Errepublikari paso emango zienak.
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Alkateak (eta beste kargu batzuk)
Urtea Postua Izena 1889 Alkatea Andres Ariznabarreta 1889 Zinegotzia Bruno Maiztegui Mendicute 1889 Zinegotzia Jose Arrillaga 1889 Zinegotzia Domingo Lascurain 1893 Alkatea Saturnino Astiazarán Ciarán 1895 Alkatea Francisco Larrañaga 1899 Alkatea Pedro Irigoyen 1902-1903 Alkatea José Mendiola 1903 Zinegotzia Larreategui 1904 Alkatea Bruno Maiztegui Mendicute 1904 Sindikoa Pedro Oregui 1909 Alkatea Felipe Aguirregomezcorta 1915 Alkatea Ambrosio Orueta Unamuno 1915 Sindikoa Pantaleón Oregui 1915 Zinegotzia José Arizaga 1915 Zinegotzia José Sesma 1915 Zinegotzia José María Lascurain 1916 Zinegotzia José Leturiondo 1916 Alkatea Bruno Maiztegui Mendicute 1916 Sindikoa Pantaleón Oregui 1917 Zinegotzia Bruno Maiztegui Mendicute 1918 Zinegotzia Miguel Galarraga 1919 Zinegotzia Trinidad Placencia 1920-1922 Alkatea Jose Sesma ¿? Alkatea Ignacio Aranguren Alquibar
Erreferentziak
- ↑ Ley Municipal del 8 de enero de 19845.
- ↑ Zortzi, iturriaren arabera.
- ↑ Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipuzcoa. Pablo Gorosabel (Tolosa 1862).
- ↑ Orduko gobernadore zibila edo gobernuaren ordezkaria.
- ↑ Sufragio censitario.
- ↑ Gaztelaniaz, "ayuntamiento popular".
- ↑ Gaceta de Madrid, 352 zbk. 1.-2. orrialdeak.
- ↑ 1917 urtean 507 hautesle ziren (Geografía de Guipúzcoa, Serapio Múgica).