«Olabarrena (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    59. lerroa: 59. lerroa:
    Eta 1628. urtean beste aipamena agertzen da, Joan de Ynsaustiri ordaindu ziotela "...erretena ondoko Ybaiçabal burdinolarako bidea konpontzeagatik"<ref>(Soraluze Hiribilduko Kontu Errejistroa 1628/07/24).</ref>.
    Eta 1628. urtean beste aipamena agertzen da, Joan de Ynsaustiri ordaindu ziotela "...erretena ondoko Ybaiçabal burdinolarako bidea konpontzeagatik"<ref>(Soraluze Hiribilduko Kontu Errejistroa 1628/07/24).</ref>.


    Ehun urte geroago, 1730.ean, barrenen etxea berreraikitzen ari ziren erre zelako<ref>"...que padeció incendio" (Soraluzeko Udal Artxibategia 1730/04/23).</ref>.
    Ehun urte geroago, 1730.ean, barrenen etxea berreraikitzen ari ziren erre zelako<ref>''...la casa de las Barrenas de Ibaizabal... que padeció incendio'' (Soraluzeko Udal Artxibategia 1730/04/23).</ref>.


    Presa [[Florencio Josepf de Lamot (eu)|Florencio Josepf de Lamoten]] [[Mapa Topographica de Plasencia (eu)| Mapa Topographica de Plasencia]] grabatuan agertzen da (1756).
    Presa [[Florencio Josepf de Lamot (eu)|Florencio Josepf de Lamoten]] [[Mapa Topographica de Plasencia (eu)| Mapa Topographica de Plasencia]] grabatuan agertzen da (1756).

    23:31, 22 martxoa 2023(e)ko berrikuspena

    Olabarrena presatik

    Izena

    Ybaiçabal, Olabarrena.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Eraikuntza eta auzia

    Ibaizabal izenak esaten duenez, burdinola hau Deba ibaian zegoen, Baltegieta kalearen bukaeran. Burdinolaz gain, ogi-errota ere bazen[1].

    1476.ean Igareta errota Yruretarren eskuetara pasa zenetik, laboreak apurtzeko prezioak bikoiztu eta gehiago egin zituzten: hirurogei urtetan moturia[2] %5etik %12,5era pasa zen.

    Prezioak apaltzeko asmoz, 1534. urtean Udalak eta herriko beste bi jauntxok, Pero Perez de Arregia eta Juan Garcia de Uribarri hain zuzen, beste errota (eta presa) bat hasi ziren eraikitzen, Igareta baino beherago: Ibaizabal errota hain zuzen. Hasieratik errota berri honek bi erabilera izan zituen, garia apurtu (ogi-errota) eta burnia mehetu (“ferrería sotil”).

    Errota berriak sortutako ur azalak Igareta errotari kalte egiten ziolakoan, Yruretarrek auzitara jo zuten. Auzi honek urteak iraun zituen, eta 1538.ean Valladolideko Erret Entzutegiak epaia eman zuen, Yruretarren kaltetan.

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
    Oharra: Alvaro Aragónek[3], berriz, ola hau 1597. urtean eraiki zela jasotzen du, Soraluzeko Udalak eta Juan Garcìa de Churrucaren oinordekoek erdibana. Soraluzeko armagintzak gero era burdin gehiago[4] behar zuenez, inguruko burdinoletatik ekartzen zuten (Elgoibar, Mendaro, Altzola, Eibar, Oñati...) eta, burdinola berrian inbertsioa egiterakoan, Soraluzeko Udalak diru iturri berria aurrikusi zuen.

    Azalpena

    Presak ibaiaren ibilgu arrunta betetzen zuen, baina ez gehiago. 22 estadu eta bi besabete zabalera zuen (37 metro t'erdi).

    Ibaiertzetan lotzeko estribo zabalak zituen alde bakoitzean. Presaren ezkerreko aldea Ybaiçabal aldean zegoen, udal lurretan eta Joan Garcia (de Uribarri) jaunaren sagardiarekin muga egiten zuen. Eskumakoa Attuyti eta Elgoibarrerako errege bidearen azpian zegoen, ibaia eta errege bidearen arteko esparru hau ere publikoa zela. Gorago zeuden errotak, Yruretarrenak, herriko Errabalean zeuden. Eta beherago, berriz, Igerate errota[5].

    Goiko aldetik, berriz, hiru zutabe zituen, gainetik zubia eraikitzeko[6].

    Fusilak barrenatzeko makina

    Hurrengo urteak

    Presa egin zen momentutik zubia eraiki zuten gainetik, harrizko euskarri[7] eta egurrezko pasabidearekin.

    Urte batzuk geroago (1541), egurrezko egitura hondatuta zegoenez Udalak berritu egin zuen, horretarako udal mendietatik 600 karga egur-ikatza (2.400 anega, 115 tonelada) saldu behar izan zuela. Alkatea Juan Garcia de Uribarri zen, Olabarrena errotaren jabeetako bat.

    1560. urtean errotako barrena lagata zegoenez, Pero Perez de Yturbe olagizonak berritu zuen, eta alboan lihoa zapaltzeko pila bat ezarri zuen[8]. Ordainetan, jabeek (Soraluzeko Udala, Juan García jaunaren alaba María Garcia de Uribarri eta Pero Perez de Arreguia) lau urteko ustiaketa bermatu zioten.

    Barrena honi barrena nagusia deitzen zioten. Eraikin nagusiak, ola eta barrenoa zeudenak, 256 m2 zituen, eta patioak beste 46. Moskete eta arkabuzak probatzeko probaleku zaharra inguran zeukan, nahikoa gertu.

    1569. urtean, berriz, María Garcia de Uribarrik Juan de Churruca-ri alokatu zion errota[9].

    Errota edo burdinola hau Churruca familiari lotuta agertzen da. Churruca hauek armagintzan buru-belarri sartuta zeuden, eta agirietan agertzen den lehendabiziko maisu armagilea[10], 1561 urtean hain zuzen, Juan de Churruca izan zen. Urte batzuk lehenago, 1544an hain zuzen, Juan Ibañez de Churrucak, Juan de Churrucaren aitak, Alzubiaga errota alokatu zion Juan Ibáñez de Hernizqueta-ri, arkabuzak barrenatzeko.

    XVIII. eta XVIII. mendeak

    1611. urtean Ybaiçabaleko burdinola eta errotak aipatzen dira[11].

    Eta 1628. urtean beste aipamena agertzen da, Joan de Ynsaustiri ordaindu ziotela "...erretena ondoko Ybaiçabal burdinolarako bidea konpontzeagatik"[12].

    Ehun urte geroago, 1730.ean, barrenen etxea berreraikitzen ari ziren erre zelako[13].

    Presa Florencio Josepf de Lamoten Mapa Topographica de Plasencia grabatuan agertzen da (1756).

    [[Fitxategi: Olabarrena._Presa_(Florencio_Josep_Lamot_1753).png | thumb | center | 800px | Olabarrena presa eta ola (Florencio Josepf de Lamot 1756)

    XIX. eta XX. mendeak

    1838. urtean José Ignacio de Larreategui jaunak presa eta Olabarrenako errota saldu zizkion Jose Ignacio de Ybarra, honek lantegia ustiatzeko.

    1845. urtean Olabarrenako errota berriro agertzen da agirietan, andra baten gorpua erretenean agertu zelako.

    XX. mendearen hasieran, berriz, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertzen da, Goiobarrena izenez. Conde del Valle zen orduko jabea, eta Olabarrenak kanoiak barrenatzeko trepeta zeukan.

    Urte batzuk geroago jabea Eibarko Orbea y Cía enpresa izan zen. Sortutako indarra enpresa berak erabiltzen zuen.

    XX mendearen bukaeran, berriz, bota zuten etxebizitzak egiteko. Sasoiko aurreratuenak omen ziren. Alde batetik, sistema domotikoak zituzten (etxe domotikoak) eta, diseinu aldetik, metalezko estalkiak zituzten (Guggeinheim soraluzetarra).

    1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.

    Etorkizunean, eta Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokor berriak aurre ikusten duenez, presa maila beheratu eta Olabarrenako zubia bertan egiteko asmoa dago.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Datu teknikoak

    Sarrerako ubideak 20 metrotako luzeera zuen, eta bertan 3,60 metrotako ataka zegoen.

    Ur jauzia 4,40 metrotakoa zen, eta irteerako ubidea azken etxea baino metro batzuk haratago heltzen zen.


    Erreferentziak

    1. ...molino de pan moler e de la herrería sotil de degalzar fierro de la ribera e lugar e río llamada Ybaiçabal... (Soraluzeko Udal Artxibategia Eskritura Publikoen Errejistroa 1537/01/09).
    2. Moturia. Errotariek beraien lanaren ordainean hartzen zuten zatia. Debarroko berba da.
    3. La actividad siderometalúrgica guipuzcoana durante el siglo XVII: transformaciones y productividad. Álvaro Aragón Ruano (Lurralde 34, 2011, 109-149 o.).
    4. Hierro tocho.
    5. ...la ribera e lugar e río llamada Ybaiçabal confina con el mançanal del dicho Joan Garcia; y dende el río e su madre es tierra concegil por la parte de Ybayçabal y por la parte de Attuyti y camino real de para Elgoybar de la tierra del exido público que linda por la una parte con dicho camino real y con la madre del dicho rio público... e de los molinos que más arriba en el arrabal de la dicha villa están hedificados y de presente tienen e poseen los dichos Juan Ybannes e Francisco... han noticia del molino dicho de Yguerate que es junto al dicho río público mas abaxo de la dicha presa y edificio nuebo de molinos y herrería sotil... (Soraluzeko Udal Artxibategia Estritura Publikoen Errejistroa 1537/01/09).
    6. Sy saben que antes e al tiempo de la hedificaçión de la dicha presa e sus çimientos... fue aberiguado por canteros e carpinteros maestros de ribera la forma e horden que se abya de thener en el altor e anchor de la presa nueba... que según uso de ribera debyan aver o pertenesçertes... que la la presa avya de tomar e ocupar solo la madre del dicho río por lo corria el aguoa en las medias aguoas y no en las cresçidas y por allí avian de ser los lados y mangas y fortificaçión de la dicha presa con su anchura y represa e posieran la sennal que de presente está en la quarta piedra que asta aquella altura podía sobre la dicha presa que hera en anchor de veynte e dos estados y dos codos poco más o menos e a este respecto e medida posieron la senal e hizieron la declaraçión los dichos maestros de ribera.
      sy saben que la altura de la dicha presa se puso y esta puesta medida de una pulgarada mas baxo de la segunda senal que está en la esquina de la terçera piedra.
      Yten sy saben que la largura de la dicha presa en la madre poco más o menos... y a respecto de la dicha largura se edificaron y están edificados los lados y mangeras e fortificaçion de amos lados e fynes de la dicha presa... la dicha madre de rio tiene de mas anchura de los que tenia o tubiera sy la presa e sus mangueras se edificaran en la anchura de la madre del río.
      Yten sy saben que las obras de los tres pilares que estan edificados en la dicha presa son para puente e servicio de los dichos edificios de molinos e herrería e útiles e neçesarias para el bien público...
      Yten sy saben que segund uso e arte de maestros de ribera mas es lo que se dexo de alçar la dicha presa a lo esaminado por los primeros maestros y esamen y lo que se alargó la presa y ensancharon sus estribos que no lo que ocupan y represan los tres pilares.
      Yten si saben que después de la edificación de la dicha presa e sus mangueras e tres pilares ha abydo muchas cresçientes de agoa en el dicho rio... y los dichos molinos superiores de Juan Ybañez y Fco. andaban corrientes y molientes segund e commo solian andar de los tiempos antes de la edificaçión de la dicha presa e pilares inderiores con todas las creçientes de agoas. (Soraluzeko Udal Artxibategia Estritura Publikoen Errejistroa 1537/01/09).
    7. XX. mende bukaeran eraitsi zituzten euskarri hauek, ufaletan traba egiten zutelakoan.
    8. Pila. Ehun irekiak estutzeko makina.
    9. Ramiro Larrañagak Margarita Uribarri jasotzen du.
    10. Maestro armero.
    11. (Soraluze Hiribilduko Kontu Errejistroa 1611/03/23).
    12. (Soraluze Hiribilduko Kontu Errejistroa 1628/07/24).
    13. ...la casa de las Barrenas de Ibaizabal... que padeció incendio (Soraluzeko Udal Artxibategia 1730/04/23).