«Josef Bernardo de Aldasoro (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 2 ekarpen ez dira erakusten) | |||
12. lerroa: | 12. lerroa: | ||
Urte bat lehenago, 1777ko azaroak 1an, Catalina Josefa de Lasalde Maiztegi soraluzetarrarekin ezkondu zen, eta azken honen etxean, Lasaldenekoan<ref>Gaur egun Etxaburueta 2.</ref>, jarri ziren bizitzen. | Urte bat lehenago, 1777ko azaroak 1an, Catalina Josefa de Lasalde Maiztegi soraluzetarrarekin ezkondu zen, eta azken honen etxean, Lasaldenekoan<ref>Gaur egun Etxaburueta 2.</ref>, jarri ziren bizitzen. | ||
Bederatzi seme alaba izan zituzten. Zaharrena Josef Bernardo izan zen, 1779.eko abuztuak 20an jaioa. Honetaz gain Ramon Francisco<ref>Herriko parrokoa izan zen. Aurrekoa José de Lasalde osaba izan zen, eta hurrengoa Jose Ramón de Aldasoro iloba, Ambrosio Mariaren semea.</ref> | Bederatzi seme alaba izan zituzten. Zaharrena Josef Bernardo izan zen, 1779.eko abuztuak 20an jaioa. Honetaz gain Ramon Francisco<ref>Herriko parrokoa izan zen. Aurrekoa José de Lasalde osaba izan zen, eta hurrengoa Jose Ramón de Aldasoro iloba, Ambrosio Mariaren semea.</ref> eta [[ Ambrosio Maria de Aldasoro (eu) | Ambrosio Maria]] nabarmendu ziren. | ||
35. lerroa: | 35. lerroa: | ||
Azkenik, Soraluzen jaio ziren Maria Angela (1816/10/06) eta Maria Salome Micaela (1818/10/22) alabak, eta Azkoitian Jose Thomas (1820/03/08). | Azkenik, Soraluzen jaio ziren Maria Angela (1816/10/06) eta Maria Salome Micaela (1818/10/22) alabak, eta Azkoitian Jose Thomas (1820/03/08). | ||
==Liberalak eta absolutistak== | ==Liberalak eta absolutistak== | ||
50. lerroa: | 51. lerroa: | ||
Ordurako Ambrosio Maria anaia Mexikotik bueltatuta zegoen, aberastuta. Josef Bernardoren aldean, Ambrosio Maria liberal porrokatua izan zen. | Ordurako Ambrosio Maria anaia Mexikotik bueltatuta zegoen, aberastuta. Josef Bernardoren aldean, Ambrosio Maria liberal porrokatua izan zen. | ||
[[Fitxategi: Carlistak_desfilatzen.jpg | center | 600px]] | |||
==Lehen karlistada (1833-1840)== | ==Lehen karlistada (1833-1840)== | ||
64. lerroa: | 67. lerroa: | ||
Pasadizo hau Pio Barojak ere jaso zuen: | Pasadizo hau Pio Barojak ere jaso zuen: | ||
::''Aldasoro karlistari, Soraluzekoa bera, dirua kendu eta makilsalda eman zioten<ref>Memorias de un hombre de acción (3. liburukia). Pìo Baroja.</ref>. | ::''Aldasoro karlistari, Soraluzekoa bera, dirua kendu eta makilsalda eman zioten<ref>Memorias de un hombre de acción (3. liburukia). Pìo Baroja.</ref>. | ||
==Heriotza== | ==Heriotza== |
Hauxe da oraingo bertsioa, 00:13, 8 martxoa 2023 data duena
Josef Bernardo María de Aldasoro y Lasalde | |
---|---|
Jaio | Soraluze, 1779 |
Hil | Soraluze, 1858 |
Profila | Abokatua, politikaria |
Familia
Juan Bautista de Aldasoro Unamuno Aldasoro baserriko jauna zen, diruduna. 1778 urtean herriko alkatea izan zen.
Urte bat lehenago, 1777ko azaroak 1an, Catalina Josefa de Lasalde Maiztegi soraluzetarrarekin ezkondu zen, eta azken honen etxean, Lasaldenekoan[1], jarri ziren bizitzen.
Bederatzi seme alaba izan zituzten. Zaharrena Josef Bernardo izan zen, 1779.eko abuztuak 20an jaioa. Honetaz gain Ramon Francisco[2] eta Ambrosio Maria nabarmendu ziren.
Ezkontza eta lehen urteak
1801. urtean Maria Manuela Ramona Larriategui Olave andrearekin ezkondu zen, Soraluzen[3] (1801/02/03).
Lehen bi alabak Soraluzen izan zituzten, Carlota Ramona Manuela Josefa (1801/11/05) eta Ana Venita Manuela Ramona (1803/01/13).
Urte hartan (1803) Gipuzkoako Korregimenduaren Epaitegiko Jurisprudentzian lizenziatua izan zen. Hainbat urtetan fiskala izan zen, hangn eta hemengo epaitegietan lan egiten zuela.
Hurrengo urteak Urola bailaran eman zituen, bertan jaio baitziren Ramona Ygnacia (Azpeitia 1805/01/15) eta Ramona Ygnacia Candida (Azkoitia 1806/09/05).
1808. urte hasieran, Espainia eta Frantziaren arteko tratu baten ondoren, gudaroste frantsesa Espainian barrena zabaltzen joan zen, Portugal konkistatzeko aitzakiaz; tartean, Soraluzen ere ezarri ziren. Eta urte hartako maiatzak bian Espainiako Independentzia Gerra (1808-1814) lehertu zen.
Ordurako Josef Bernardo eta familia Soraluzen zeuden berriro, eta San Miguel egunean alkate aukeratu zuten (1808/09/27). Jauntxoen familikoa izanik, aurretik aita eta aitona ere Soraluzeko alkateak izan zirela.
Urte bukaeran Soraluzen jaio zen Maria Antonia Carlota (1808/12/10), eta hurrengo urtean, alkate moduan, berak eta gremio-diputatuek Erregetxe berria Jose I. erregearen eskuetan jarri zuten (1809/06/30).
Handik Donostiara pasa zen, bertan Maria Concepcion alaba jaio zen eta (1810/01/05). Donostian zela, Geronimo Francisco de Echave[4] herentzian arbitro izendatu zuten (1810/11/06).
Azkenik, Soraluzen jaio ziren Maria Angela (1816/10/06) eta Maria Salome Micaela (1818/10/22) alabak, eta Azkoitian Jose Thomas (1820/03/08).
Liberalak eta absolutistak
1812.ean Espainian Cadizko Konstituzioa ezarri zuten, baina bi urte geroago Fernando VII.a erregeak bertan behera utzi zuen, absolutismoa berriro ezarriz. Hurrengo urteetan liberalak eta absolutista joerak ziren, eta Josef Bernardo azken hauetakoa zen.
1820. urtean Rafael del Riegok estatu kolpea eman zuen, Cadizko Konstituzioa berrezarriz, eta Hirurteko Liberala hasi zen (1820-1823).
Hurrengo urteetan, Bergaran fiskala ari zela, absolutisten aurka egitea behin baino gehiago egokitu zitzaion, inoiz heriotz zigorra eskatuz. Bere jarduera txukunarengatik, Burgos aldera eraman zuten, nahiz eta liberalen pentsaera batere ez izan.
Aliantza Santua[5] Espainiako liberalekin oso kezkatuta zegoenez, Frantziak, burua altzatu nahirik, Espainian sartu eta liberalismoa ezabatu erabaki zuen. Horretarako, Luis XVIII.ak San Luisen ehum mila semeak bidali zituen 1823.eko apirilean. Beraiekin zetorren Fedearen gudarostea, 30.000 soldaduek osatua, eta Espainia eta Indietako behin-behineko Gobernu Batzarra[6] izenekoa. Frantsesek aurrera egjn ahala, Batzar honek agintari liberalak kendu eta berriak ize datzen zituen. Halaxe, apirilean bertan Josef Bernardo Mira da de Ebroko korrejidorea egin zuten.
Gainera, funtzionario guzti-guztiek depurazio prozesua jasan behar izan zuten. Bergarako Udal berriak ere Josef Bernardoren alde egin zuen:
- "Aldasorok, zalantzarik gabe, konstituzio-sistema gorrotatu zuen, bere etxean tràgalak[7] abestu zioten, askotan iraindu zuten, eta leku publiko zein sekretu guztietan erregezale nabarmenekin bildu zen. Gaur egun Udala osatzen dugunok berarekiko konfiantza santua geneukan, jakin zezakeen guztiarekin argitzen gintuen, iraultzaileen asmoak ahalik eta gehien neutralizatzen zituen, eta horrek iraindu eta garrasiak eragin zizkion kaletik etxera, eta konstituzioa gorrotatzen zuten pertsonek estimatu egiten zuten."
Ordurako Ambrosio Maria anaia Mexikotik bueltatuta zegoen, aberastuta. Josef Bernardoren aldean, Ambrosio Maria liberal porrokatua izan zen.
Lehen karlistada (1833-1840)
Eztanda egin zuenean, Josef Bernardok karlisten alde egin zuen, eta ondo nabarmendu zen gainera.
1839 urtean Baionan omen zen[8], Cabrera jeneralarekin batera:
- 1839ko urtarrilaren 13an, ministrori jakinarazi nion Madrilen, ... denda baten aurrean, alarguntsa bizi zela, berriki ezkondua koronel alargun batekin, Don Carlosen agente susmagarri eta aktiboa, etxe hartan bere aldekoak elkartu eta bilerak egiten zituztela. Kontatzen didaten buruzagiak harreman handia zuen Baionan bizi zen Cabrerakin, eta Aldasororekin ere...[9].
Eta 1839.eko irailean Carlos V.a erregegaiak muga zeharkatu zuen, eta harekin batera hainbat karlista ospetsu, tartean Josef Bernardo de Aldasoro. Madrilgo egunkari batek halaxe jasotzen zuen:
- Mugako berriak.
- Irailaren 2an (azken orduan).
- Askok emigratzen dute... Soraluzeko Aldasoro karlista ospetsua, Frantzian sartzerakoan, Bera okupatzen duten disidenteek erabat arpilatu dute mugan. Ondo ordaindu diote izan dieten zaletasunagatik[10].
Pasadizo hau Pio Barojak ere jaso zuen:
- Aldasoro karlistari, Soraluzekoa bera, dirua kendu eta makilsalda eman zioten[11].
Heriotza
Halako batean bueltatuko zen. Ambrosio Maria anaia liberala oso aurrean egonda, gauzak erraztuko zitzaizkion.
Ia hogei urte geroago Soraluzen hil zen (1858/10/22).
Erreferentziak
- ↑ Gaur egun Etxaburueta 2.
- ↑ Herriko parrokoa izan zen. Aurrekoa José de Lasalde osaba izan zen, eta hurrengoa Jose Ramón de Aldasoro iloba, Ambrosio Mariaren semea.
- ↑ Oñatiko parrokian ziurtagiria gordetzen da.
- ↑ Geronimo Francisco Echave Larreche Mendaroko Garagartzan hil zen hamabi urte lehenago (1798/12/21), 63 urte zituela.
- ↑ Orduko Europako hiru erresuma absolutistek osatua: Errusia, Prusia eta Austria.
- ↑ Junta Provisional de Gobierno de España y las Indias.
- ↑ Tràgala. Hirurteko Liberalean liberalek abesten zuten kantua, absolutistak makurrarazteko asmoarekin.
- ↑ Segururena Ambrosio Maria anaia bisitatuko zuela, 1835.etik ihes eginda zegoen eta
- ↑ Diario constitucional de Palma (1844/06/30).
- ↑ El Eco del comercio (1839/09/09).
- ↑ Memorias de un hombre de acción (3. liburukia). Pìo Baroja.