«Josef Bernardo de Aldasoro (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
12. lerroa: | 12. lerroa: | ||
Urte bat lehenago, 1777ko azaroak 1an, Catalina Josefa de Lasalde Maiztegi soraluzetarrarekin ezkondu zen, eta azken honen etxean, Lasaldenekoan<ref>Gaur egun Etxaburueta 2.</ref>, jarri ziren bizitzen. | Urte bat lehenago, 1777ko azaroak 1an, Catalina Josefa de Lasalde Maiztegi soraluzetarrarekin ezkondu zen, eta azken honen etxean, Lasaldenekoan<ref>Gaur egun Etxaburueta 2.</ref>, jarri ziren bizitzen. | ||
Bederatzi seme alaba izan zituzten. Zaharrena Josef Bernardo izan zen, 1779.eko abuztuak 20an jaioa. Honetaz gain Ramon Francisco<ref>Herriko parrokoa izan zen. Aurrekoa José de Lasalde osaba izan zen, eta hurrengoa Jose Ramón de Aldasoro iloba, Ambrosio Mariaren semea.</ref>. eta [[ Ambrosio Maria de Aldasoro | Ambrosio Maria]] nabarmendu ziren. | Bederatzi seme alaba izan zituzten. Zaharrena Josef Bernardo izan zen, 1779.eko abuztuak 20an jaioa. Honetaz gain Ramon Francisco<ref>Herriko parrokoa izan zen. Aurrekoa José de Lasalde osaba izan zen, eta hurrengoa Jose Ramón de Aldasoro iloba, Ambrosio Mariaren semea.</ref>. eta [[ Ambrosio Maria de Aldasoro (eu) | Ambrosio Maria]] nabarmendu ziren. | ||
==Ezkontza eta lehen urteak | ==Ezkontza eta lehen urteak== | ||
1801. urtean Maria Manuela Ramona Larriategui Olave andrearekin ezkondu zen, Soraluzen<ref>Oñatiko parrokian ziurtagiria gordetzen da.</ref> (1801/02/03). | 1801. urtean Maria Manuela Ramona Larriategui Olave andrearekin ezkondu zen, Soraluzen<ref>Oñatiko parrokian ziurtagiria gordetzen da.</ref> (1801/02/03). | ||
23:43, 6 martxoa 2023(e)ko berrikuspena
Josef Bernardo María de Aldasoro y Lasalde | |
---|---|
Jaio | Soraluze, 1779 |
Hil | Soraluze, 1858 |
Profila | Abokatua, politikaria |
Familia
Juan Bautista de Aldasoro Unamuno Aldasoro baserriko jauna zen, diruduna. 1778 urtean herriko alkatea izan zen.
Urte bat lehenago, 1777ko azaroak 1an, Catalina Josefa de Lasalde Maiztegi soraluzetarrarekin ezkondu zen, eta azken honen etxean, Lasaldenekoan[1], jarri ziren bizitzen.
Bederatzi seme alaba izan zituzten. Zaharrena Josef Bernardo izan zen, 1779.eko abuztuak 20an jaioa. Honetaz gain Ramon Francisco[2]. eta Ambrosio Maria nabarmendu ziren.
Ezkontza eta lehen urteak
1801. urtean Maria Manuela Ramona Larriategui Olave andrearekin ezkondu zen, Soraluzen[3] (1801/02/03).
Lehen bi alabak Soraluzen izan zituzten, Carlota Ramona Manuela Josefa (1801/11/05) eta Ana Venita Manuela Ramona (1803/01/13).
Urte hartan (1803) Gipuzkoako Korregimenduaren Epaitegiko Jurisprudentzian lizenziatua izan zen. Hainbat urtetan fiskala izan zen, hangn eta hemengo epaitegietan lan egiten zuela.
Hurrengo urteak Urola bailaran eman zituen, bertan jaio baitziren Ramona Ygnacia (Azpeitia 1805/01/15) eta Ramona Ygnacia Candida (Azkoitia 1806/09/05).
Handik Soraluzera itzuli ziren, eta 1808. urteko San Miguel egunean alkate aukeratu zuten (1808/09/27). Gogoratu behar da ordurako Espainiako Independentzia Gerra (1808-1814) hasita zegoela, eta Soraluze frantses gudarostearen menpe zegoela.
Soraluzen jaio zen Maria Antonia Carlota (1808/12/10), eta hurrengo urtean, alkate moduan, berak eta gremio-diputatuek Erregetxe berria Jose I. erregearen eskuetan jarri zuten (1809/06/30).
Handik Donostiara pasa zen, bertan Maria Concepcion alaba jaio zen eta (1810/01/05). Donostian zela, Geronimo Francisco de Echave[4] herentzian arbitro izendatu zuten (1810/11/06).
Azkenik, Soraluzen jaio ziren Maria Angela (1816/10/06) eta Maria Salome Micaela (1818/10/22) alabak, eta Azkoitian Jose Thomas (1820/03/08).
Liberalak eta absolutistak
1812.ean Espainian Cadizko Konstituzioa ezarri zuten, baina bi urte geroago Fernando VII.a erregeak bertan behera utzi zuen, absolutismoa berriro ezarriz. Hurrengo urteetan liberalak eta absolutista joerak ziren, eta Josef Bernardo azken hauetakoa zen.
1820. urtean Rafael del Riegok estatu kolpea eman zuen, CadizkomKonstituzioa berrezarriz, eta Hirurteko Liberala hasi zen (1820-1823).
Hurrengo urteeran, Bergaran fiskala ari zela, absolutisten kurka egitea behin baino gehiago egokitu zitzaiom, inoiz heriotz zigorra eskatuz. Bere jarduera txukunarengatik, Burgosera eraman zuten, nahiz eta liberalen pentsaera izan.
Gero, Hirurteko Liberala bukatu zutenean, Bergarako Udalak bere alde egin zuen depurazio garaietan:
- "Aldasorok, zalantzarik gabe, konstituzio-sistema gorrotatu zuen, bere etxean ekarri zituen, askotan iraindu zuten, eta leku publiko zein sekretu guztietan gure errege jauna maite zuten jendearekin bildu zen. Gaur egun Udala osatzen dugunok gure artean ditugun gauza guztien artean nago, berarekiko konfiantza santua egiten zuten, jakin zezakeen guztiarekin argitzen gintuen, iraultzaileen probidentziak ahalik eta gehien neutralizatzen zituen, eta horrek iraindu eta garrasiak eragin zizkion kaletik etxera, eta konstituzioarekiko gorrotoz markatutako pertsonek estimatu egin zuten."
Ordurako Ambrosio Maria anaia Amerikeratik bueltatuta zegoen (202x), aberastuta. Josef Bernardoren aldean, Ambrosio Maria liberal porrokatua izan zen.
Lehen karlistada (1833-1840)
Eztanda egin zuenean, Josef Bernardok karlisten alde egin zuen. 1839 urtean Baionan omen zen[5], Cabrera jeneralarekin batera:
- 1839ko urtarrilaren 13an, ministrori jakinarazi nion Madrilen, ... denda baten aurrean, alarguntsa bizi zela, berriki ezkondua koronel alargun batekin, DonCarlosen agente susmagarri eta aktiboa, etxe hartan bere aldekoak bildu eta elkarrekin ospatzen zituena. Kontatzen didaten huruzagiak harreman handia zuen Baionan bizi zen Cabrerakin, eta Aldasororekin ere...[6].
«En 13 de enero (de 1839) avisé el ministro que en Madrid y frente á en una tienda de...,, vivia una viuda que se habia casado recientemente coa un coronel también viudo, sumamente sospechoso y activo agente de don Carlos, que en aquella casa se reunían y celebraban juntas sus partidarios. El jefe á quien me conttaia era muy relacionado con Cabrera y Aldasoro, residente en Bayona
Eta 1839.eko irailean Carlos V.a erregegaiak muga zeharkatu zuen, eta harekin batera hainbat karlista ospetsu, tartean Josef Bernardo de Aldasoro. Madrilgo egunkari batek halaxe jasotzen zuen:
- Mugako berriak.
- Irailaren 2an (azken orduan).
- Askok emigratzen dute... Soraluzeko Aldasoro karlista ospetsua, Frantzian sartzerakoan, Bera okupatzen duten disidenteek erabat arpilatu dute mugan. Ondo ordaindu diote izan dieten zaletasunagatik[7].
Heriotza
Halako batean bueltatuko zen. Ambrosio Maria anaia liberala oso aurrean egonda, gauzak erraztuko zitzaizkion.
Ia hogei urte geroago Soraluzen hil zen (1858/10/22).
Erreferentziak
- ↑ Gaur egun Etxaburueta 2.
- ↑ Herriko parrokoa izan zen. Aurrekoa José de Lasalde osaba izan zen, eta hurrengoa Jose Ramón de Aldasoro iloba, Ambrosio Mariaren semea.
- ↑ Oñatiko parrokian ziurtagiria gordetzen da.
- ↑ Geronimo Francisco Echave Larreche Mendaroko Garagartzan hil zen hamabi urte lehenago (1798/12/21), 63 urte zituela.
- ↑ Segururena Ambrosio Maria anaia bisitatuko zuela, 1835.etik ihes eginda zegoen eta
- ↑ Diario constitucional de Palma (1844/06/30).
- ↑ El Eco del comercio (1839/09/09).