«Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: {{Mapa (eu) | izena = Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania | irudia = Descriptio_Biscaiae_et_Guipuscoae_in_Hispania_(Bertius_1616).jpg | egilea = Petrus Be...) |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 6 ekarpen ez dira erakusten) | |||
5. lerroa: | 5. lerroa: | ||
| urtea = 1616 | | urtea = 1616 | ||
| hiria = Amsterdam | | hiria = Amsterdam | ||
| tamaina = 19 | | tamaina = 19 x 13 zm | ||
}} | }} | ||
==Mapa zertan den== | ==Mapa zertan den== | ||
Pieter de Bert (Petrus Bertius deituta ere) | Pieter de Bert (Petrus Bertius deituta ere, 1565–1629) Beverenen (Flandria) hazitako teologo, historialari, geografo eta kartografo flandriarra izan zen. 1593an liburuzain eta matematika irakasle izan zen Leydeko Unibertsitatean. Bere lan kartografiko nagusiak 1600. urteko miniaturazko munduko atlas bat, arkitekturari buruzko atlas txiki bat, 1616ko Alemaniar Inperioko 26 mapa eta 101 hirien ikuspegiak, eta Ptolomeoren Geografiaren bertsioa (Mercatorren 28 mapa eta Orteliusen Parergonen agertutako beste 14 mapa jasotzen zituela). | ||
Bertako 168 lamina ''Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania'' izenekoa da (Bizkaia eta | 1616 urtean ''Tabularum Geographicarum Contractarum'' izeneko atlasa argitaratu zuen Amsterdamen. Atlas hau Bernardt Languenes-en ''Caert-Thresoor''-aren jarraipena da. Pertius Bertius-en atlasa W. Blaeu-k berriro argitaratu zuen 1635. urtean, Amsterdamen. | ||
Bertako 168 lamina ''Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania'' izenekoa da (Espainiako Bizkaia eta Gipuzkoaren azalpena). Lamina hau eskuz margotuta dago. | |||
Atlas bereko 194 laminan ere Soraluze agertzen da: [[Descriptio Regni Navarrae (eu)|Descriptio Regni Navarrae]]. | |||
==Soraluzeri buruzkoak== | ==Soraluzeri buruzkoak== | ||
Soraluze (Placeca) ez da nabarmentzen letra tipo eta tamainaz, baina bai ikurragatik, inguruko herriek baino handiagoa du eta. Ikur handia duten beste herri batzuk: Santillana, Bilbao, Vitoria, Logronno, Calahorra. | |||
Hauxe da oraingo bertsioa, 18:24, 25 ekaina 2022 data duena
Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania | |
---|---|
Egilea | Petrus Bertius |
Urtea | 1616 |
Hiria | Amsterdam |
Tamaina | 19 x 13 zm |
Mapa zertan den
Pieter de Bert (Petrus Bertius deituta ere, 1565–1629) Beverenen (Flandria) hazitako teologo, historialari, geografo eta kartografo flandriarra izan zen. 1593an liburuzain eta matematika irakasle izan zen Leydeko Unibertsitatean. Bere lan kartografiko nagusiak 1600. urteko miniaturazko munduko atlas bat, arkitekturari buruzko atlas txiki bat, 1616ko Alemaniar Inperioko 26 mapa eta 101 hirien ikuspegiak, eta Ptolomeoren Geografiaren bertsioa (Mercatorren 28 mapa eta Orteliusen Parergonen agertutako beste 14 mapa jasotzen zituela).
1616 urtean Tabularum Geographicarum Contractarum izeneko atlasa argitaratu zuen Amsterdamen. Atlas hau Bernardt Languenes-en Caert-Thresoor-aren jarraipena da. Pertius Bertius-en atlasa W. Blaeu-k berriro argitaratu zuen 1635. urtean, Amsterdamen.
Bertako 168 lamina Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania izenekoa da (Espainiako Bizkaia eta Gipuzkoaren azalpena). Lamina hau eskuz margotuta dago.
Atlas bereko 194 laminan ere Soraluze agertzen da: Descriptio Regni Navarrae.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze (Placeca) ez da nabarmentzen letra tipo eta tamainaz, baina bai ikurragatik, inguruko herriek baino handiagoa du eta. Ikur handia duten beste herri batzuk: Santillana, Bilbao, Vitoria, Logronno, Calahorra.
Bitxikeriak
Inguruko geografia lau zatitan dago: Bizkaia eta Gipuzkoa batera agertzen dira, Bizkaiak Araba, Burgoseko iparraldea, Santander arteko kostaldea eta Santillanako Asturia ere hartzen dituela. Nafarroak Arabako sonsierra (Guardia barne), Ebroko bestekaldea (Logroño eta Calahorra, esateko), Bidasoa osoa (Irun eta Hondarribia) eta Ipar Euskal Herria hartzen ditu. Gaztela, berriz, Campoo (Reinosa), Bureba (Briviesca) eta Montes de Oca eta Cameros-eraino heltzen da.