«1765.eko izurritea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 8 ekarpen ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[Fitxategi: 1765eko_izurritea._Bi_urteko_heriotzak.png | thumb | right | 400px | | [[Fitxategi: 1765eko_izurritea._Bi_urteko_heriotzak.png | thumb | right | 400px | 1765-1766 urtetako heriotzak]] | ||
==1765.eko lehen hilabeteak== | ==1765.eko lehen hilabeteak== | ||
7. lerroa: | 7. lerroa: | ||
[[Fitxategi: San_Roque_ermita._San_Roque_txiki._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | thumb | 200px | | [[Fitxategi: San_Roque_ermita._San_Roque_txiki._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg | thumb | 200px | right | San Roke Txiki irudia]] | ||
==Hasiera== | ==Hasiera== | ||
Irailean izurritea heldu zen Soraluzera. Jende asko gaixotu zen, eta hilabete honetan bost hildako izan ziren, 4 ume eta heldu bat. | Irailean izurritea heldu zen Soraluzera. Jende asko gaixotu zen, eta hilabete honetan bost hildako izan ziren, 4 ume eta heldu bat. | ||
27. lerroa: | 27. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Baztanga_gaixoa.jpg | thumb | left | Baztangaz kutsatutako gaixoa]] | [[Fitxategi: Baztanga_gaixoa.jpg | thumb | left | Baztangaz kutsatutako gaixoa]] | ||
===Izurrite mota=== | ===Izurrite mota=== | ||
Ez da ezagutzen zehatz-mehatz zer motako izurritea zen. Ezin izan zen izurri bubonikoaren kasua, [[ | Ez da ezagutzen zehatz-mehatz zer motako izurritea zen. Ezin izan zen izurri bubonikoaren kasua, [[1598.eko izurritea (eu)|1598.eko izurritearen]] moduan, Europako azken agerpena 1720ean gertatu zelako, Marsella eta Proventzan. | ||
Hildakoen datuek erakusten dutenez, segururena baztanga<ref>[https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Baztanga Baztanga edo nafarreria]. Wikipedia (euskaraz).</ref>, elgorria edo nafarreria izango zen; garai hartan ''umeen labana'' esaten zioten: agerraldi gogorrenetan umeen hilkortasun-tasa %15era iritsi zen eta. | |||
[[Fitxategi: 1765eko_izurritea._Adinak.png | thumb | 400px | right | Hildakoak adinaren arabera]] | [[Fitxategi: 1765eko_izurritea._Adinak.png | thumb | 400px | right | Hildakoak adinaren arabera]] | ||
===Hildakoen adina=== | ===Hildakoen adina=== | ||
Hildakoak jaiotako urtearen arabera sailkatzen badugu, | Hildakoak jaiotako urtearen arabera sailkatzen badugu, erdiek bi urte edo gutxiago zuten, eta 10 urte artekoak hildakoen %83a ziren. | ||
::{| class="wikitable col1cen col2cen col3cen col4cen" | ::{| class="wikitable col1cen col2cen col3cen col4cen" | ||
62. lerroa: | 62. lerroa: | ||
Alderatzen badugu urtez urte jaiotakoak eta izurrite honetan hildakoak, triskantza handienak ume txikienetan gertatu ziren: 1765 (jaiotakoen %30a), 1764 (%40a) eta 1763 (%25a); hau da, ''umeen labana''. 1762. urtean jaiotakoen ez zuten asko sufritu (3 hildako, %6a), baina lau eta bost urtetakoetan heriotz-tasa handiagoa izan zen, %10a eta %15a hurrenez hurren. 1755 eta 1759 artean jaiotakoek (6 eta 10 urte arteko neska mutikoek) %7ko heriotz tasa izan zuten, eta hortik gorakoak askoz txikiagoa, 18 hildako guztira. | Alderatzen badugu urtez urte jaiotakoak eta izurrite honetan hildakoak, triskantza handienak ume txikienetan gertatu ziren: 1765 (jaiotakoen %30a), 1764 (%40a) eta 1763 (%25a); hau da, ''umeen labana''. 1762. urtean jaiotakoen ez zuten asko sufritu (3 hildako, %6a), baina lau eta bost urtetakoetan heriotz-tasa handiagoa izan zen, %10a eta %15a hurrenez hurren. 1755 eta 1759 artean jaiotakoek (6 eta 10 urte arteko neska mutikoek) %7ko heriotz tasa izan zuten, eta hortik gorakoak askoz txikiagoa, 18 hildako guztira. | ||
[[Fitxategi: 1765eko_izurritea._Heriotzak_hileko.png | thumb | | [[Fitxategi: 1765eko_izurritea._Heriotzak_hileko.png | thumb | right | 400px | Heriotzak hileko jeneroaren arabera]] | ||
===Hildakoen jeneroa=== | ===Hildakoen jeneroa=== | ||
Izurriteak askoz gizonezko gehiago hil zuen (73 hildako), emakumezko baino (45). | |||
===Inguruko herriak=== | ===Inguruko herriak=== | ||
1765.eko hildakoak aurreko eta osteko urteetakoekin alderatzen baditugu, | 1765.eko hildakoak aurreko eta osteko urteetakoekin alderatzen baditugu, izurriteak ez zuen izan eragin nabarmenik inguruko herrietan. Azkoitian eta Azpeitian normalean baino %40 hil zen,eta Deban %30. Soraluzen, berriz, normala baino %230a hil zen urte hartan. | ||
::{| class="wikitable col1cen col2cen col3cen col4cen" | ::{| class="wikitable col1cen col2cen col3cen col4cen" | ||
101. lerroa: | 102. lerroa: | ||
==Eragina== | ==Eragina== | ||
Izurritearen eraginez, 1765 izan zen hildako gehien errejistratu zen urtea (138). Urruti geratzen dira 1795 (97 hildako), 1809 (99) eta 1864 (69). | Izurritearen eraginez, 1765 izan zen Soraluzen hildako gehien errejistratu zen urtea (138). Urruti geratzen dira 1795 (97 hildako), 1809 (99) eta 1864 (69). | ||
Ramiro Larrañagaren arabera<ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]]. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).</ref>, 1766.ean Soraluzek 1.356 biztanle zituen. Beraz, aurreko urtean izurriteak biztanleriaren ia hamarrena hil zuen. | Ramiro Larrañagaren arabera<ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]]. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).</ref>, 1766.ean Soraluzek 1.356 biztanle zituen. Beraz, aurreko urtean izurriteak biztanleriaren ia hamarrena hil zuen. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:43, 28 apirila 2022 data duena
1765.eko lehen hilabeteak
Aurreko urtetako gari uztak oso eskasak izan ziren, bai Euskal Herrian zein Gaztelan. 1765. urtean Carlos III.ak gari merkatua liberalizatu zuen, eta prezioak asko igo zuten, gosea eraginez.
Soraluzen, aurreko urteak normalak izan ziren osasun aldetik: 1760 (29 hildako), 1761 (42), 1762 (41), 1763 (29) eta 1764 (33). Eta lehen zortzi hilabeteetan ere 21 hildako errejistratu ziren, nahikoa normala.
Hasiera
Irailean izurritea heldu zen Soraluzera. Jende asko gaixotu zen, eta hilabete honetan bost hildako izan ziren, 4 ume eta heldu bat.
Soraluzetarrak, kezkatuta, San Roke Txiki ekartzea erabaki zuten, irailak 29an, betiko moduan bederatziurrena egiteko:
- Eliz-batzarrari baimena eskatu eta horrek eman ondoren, hiri honetako gaixotasun gaiztoekin bukatzeko, hainbeste jende hiltzen dutenak, Gurutze Santuko ermitatik San Roke jauna ekartzea erabaki da, gaixotasunen abokatua baita, eta bera parrokiako elizan daukagunean bederatziurrena egingo zaio, gaixotasun horiekin bukatzeko.
Hilabete gogorrenak
Baina txarrena oraindik ez zen heldu. Hurrengo bi hilabetetan izurriteak gogor jo zuen Soraluze, 99 hildako eraginez. Mutil (eta gizonen) artean 61 izan ziren hildakoak; neskatan (eta emakumetan), berriz, 38.
Abenduan, berriz, hildakoen kopurua asko apaldu zen, 14 besterik ez. Eta hurrengo urterako izurritea desagertua zen herritik.
Azterketa
Inolako dudarik gabe, 1765.eko izurritea Soraluzen inoiz izen den izurri gogorrena eta hilgarriena izan zen.
Izurrite mota
Ez da ezagutzen zehatz-mehatz zer motako izurritea zen. Ezin izan zen izurri bubonikoaren kasua, 1598.eko izurritearen moduan, Europako azken agerpena 1720ean gertatu zelako, Marsella eta Proventzan.
Hildakoen datuek erakusten dutenez, segururena baztanga[1], elgorria edo nafarreria izango zen; garai hartan umeen labana esaten zioten: agerraldi gogorrenetan umeen hilkortasun-tasa %15era iritsi zen eta.
Hildakoen adina
Hildakoak jaiotako urtearen arabera sailkatzen badugu, erdiek bi urte edo gutxiago zuten, eta 10 urte artekoak hildakoen %83a ziren.
Jaioturtea Jaioak Hildakoak Ehunekoa 1765 67 20 %30 1764 62 25 %40 1763 65 16 %25 1762 48 3 %6 1761 61 6 %10 1760 61 9 %15 1755-1759 281 19 %7 1754 artekoa 18 Ezezaguna 2
Alderatzen badugu urtez urte jaiotakoak eta izurrite honetan hildakoak, triskantza handienak ume txikienetan gertatu ziren: 1765 (jaiotakoen %30a), 1764 (%40a) eta 1763 (%25a); hau da, umeen labana. 1762. urtean jaiotakoen ez zuten asko sufritu (3 hildako, %6a), baina lau eta bost urtetakoetan heriotz-tasa handiagoa izan zen, %10a eta %15a hurrenez hurren. 1755 eta 1759 artean jaiotakoek (6 eta 10 urte arteko neska mutikoek) %7ko heriotz tasa izan zuten, eta hortik gorakoak askoz txikiagoa, 18 hildako guztira.
Hildakoen jeneroa
Izurriteak askoz gizonezko gehiago hil zuen (73 hildako), emakumezko baino (45).
Inguruko herriak
1765.eko hildakoak aurreko eta osteko urteetakoekin alderatzen baditugu, izurriteak ez zuen izan eragin nabarmenik inguruko herrietan. Azkoitian eta Azpeitian normalean baino %40 hil zen,eta Deban %30. Soraluzen, berriz, normala baino %230a hil zen urte hartan.
Herria 1764.eko hildakoak 1765.eko hildakoak 1766.eko hildakoak Ratioa Deba 34 56 50 1,3 Elgoibar 41 36 35 0,9 Azkoitia 29 42 33 1,4 Azpeitia 61 88 64 1,4 Eibar 34 25 34 0,7 Soraluze 33 138 50 3,3 Elgeta 31 31 19 1,2 Bergara 97 88 63 1,1 Antzuola 32 24 23 0,9 Arrasate 56 68 85 1,0 Aretxabaleta 17 11 18 0,6
Eragina
Izurritearen eraginez, 1765 izan zen Soraluzen hildako gehien errejistratu zen urtea (138). Urruti geratzen dira 1795 (97 hildako), 1809 (99) eta 1864 (69).
Ramiro Larrañagaren arabera[2], 1766.ean Soraluzek 1.356 biztanle zituen. Beraz, aurreko urtean izurriteak biztanleriaren ia hamarrena hil zuen.
Heriotzek eragin ekonomiko handiak izango zituzten eta, agian honengatik, hurrengo urtean soraluzetar asko Elgoibarretik zetozen matxinoei batu zitzaien.
Osasun aldetik, baztanga epidemia honek txertoen ikerketa eta erabilera bultzatu zuen, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eskutik. Hurrengo baztanga izurritean, hogei urte geroago (1785), Bergaran lehen kasuak agertu orduko bertako ilustreek beren seme-alabak inokulatu zituzten, kutsadura saihesteko asmoz. Inokulatutakoen artean Soraluzeko Erret Lantegiaren zuzendariaren semea zegoen.
Erreferentziak
- Datuen Excela ekartzeko Biltegi digitalera joan.
- ↑ Baztanga edo nafarreria. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).