«SAPAren arma ekoizpena (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 3 ekarpen ez dira erakusten)
    13. lerroa: 13. lerroa:
       SAPA. Vickers 40-40 kainoi antiaereoa 05. Monotubo.jpg | Vickers 40/40 kañoia (tutu bakarrekoa)
       SAPA. Vickers 40-40 kainoi antiaereoa 05. Monotubo.jpg | Vickers 40/40 kañoia (tutu bakarrekoa)
       SAPA. Vickers 40-40 kainoi antiaereoa 06. Monotubo.jpg | Vickers 40/40 kañoia (tutu bakarrekoa)
       SAPA. Vickers 40-40 kainoi antiaereoa 06. Monotubo.jpg | Vickers 40/40 kañoia (tutu bakarrekoa)
      SAPA. Vickers 40-40 kainoi antiaereoa 07. Monotubo.jpg | Vickers 40/40 kañoia (tutu bakarrekoa)
    </gallery>
    </gallery>


    24. lerroa: 25. lerroa:
    Eta produktu berriak ere ekoizten hasi zen:
    Eta produktu berriak ere ekoizten hasi zen:
    * [[Vickers 40/40 kañoia (eu)|40/40 kañoi antiaereo bikoitza]] (Vickers lizentziarekin).
    * [[Vickers 40/40 kañoia (eu)|40/40 kañoi antiaereo bikoitza]] (Vickers lizentziarekin).


    ==Berezko garapen produktuak (1940-1960)==
    ==Berezko garapen produktuak (1940-1960)==
    56. lerroa: 58. lerroa:


    [[Fitxategi: SAPA._Bofors_40-70_(Cartagenako_artilleria_museoa).jpg | thumb | center | 800px | Soraluzen egindako ''Bofors 40/70'' kañoi antiaereoa (Cartagenako artilleria museoa)]]
    [[Fitxategi: SAPA._Bofors_40-70_(Cartagenako_artilleria_museoa).jpg | thumb | center | 800px | Soraluzen egindako ''Bofors 40/70'' kañoi antiaereoa (Cartagenako artilleria museoa)]]


    ==Atzerriko lizentziak atzera ==
    ==Atzerriko lizentziak atzera ==
    61. lerroa: 64. lerroa:


    <gallery mode="packed-hover" heigths="150">
    <gallery mode="packed-hover" heigths="150">
      SAPA._Bofors_40-70_(1946).jpg                              | Bofors 40/70
       SAPA._Bofors_40-70_(La_Voz_de_España_1958).jpg            | Bofors 40/70
       SAPA._Bofors_40-70_(La_Voz_de_España_1958).jpg            | Bofors 40/70
       SAPA._Bofors_40-70_Andoaingo_fabrikaren_aurrean_(1958).jpg | Andoaingo fabrikaren aurrean
       SAPA._Bofors_40-70_Andoaingo_fabrikaren_aurrean_(1958).jpg | Andoaingo fabrikaren aurrean

    Hauxe da oraingo bertsioa, 17:02, 22 martxoa 2022 data duena

    SAPA armagintza inguruan aritu da bere historia osoan. Vickers-en diseinuekin aurretik, SAPA berak garatutako produktu berriekin gero eta Bofors lizentziarekin ostean.

    1960. urte inguruan, Espainiako armadaren eskaerak jeistearekin batera, dibertsifikaziora jo zuen: osagai elektrikoak, engranajeko hortzak lantzeko lanabesak, pneumatika osagaiak, ehungailuak...

    Baina aurki trasmisio mekanikotan zentratu zen, batez ere ibilgailu militarrentzat.


    Soraluzen egindako Placencia 240/14 morteroa (Burgos)

    Lehen aroa (1935-1939)

    (handitzeko, sakatu gainean)


    SAPA sortu eta Espainiako gerra bukatu artean edo, hobeto esateko, bigarren mundo gerra hasi arte, The Placencia de las Armas Company Limited enpresaren produktuak ekoizten jarraitu zuen, martxan zeuden eskaerei erantzuteko:

    • Kañoien osagaiak: altzak, tiro zuzenketak, itxiturak, seaskak eta trineoak.
    • Kalibre anitzeko jaurtigaiak: 40 mm (antiaereoak), 47 mm, 76 mm (itsasokoak).
    • Ur azpiko minen antenak.
    • Grupo elektrogenoak.

    Eta produktu berriak ere ekoizten hasi zen:


    Berezko garapen produktuak (1940-1960)

    (handitzeko, sakatu gainean)


    SAPA sortu zenerako bazegoen iritzi orokorra, atzerriko litzentziak behar zituzten produktuak gerora begira fidagarriak ez zirela, eta bigarren mundo gerra sortu zenean iritzi hau areagotu egin zen.

    Horregatik SAPAk Oficina de Estudios y Proyectos izenekoa eratu zuen, hainbat produktu berri sortuz:

    • 1939. Tankeen kontrako 45/44 kañoia, Placencia edo Nacional izenekoa. Oinarri gisa, 1937 urtean SESBek[1] Espainiara bidalitako kañoi mota bat erabili zuten.
    • 1940. Placencia 240/14 mortero berria, arima lisokoa.
    • 1941. 75 mmtako mendi-kañoia.
    • 1941. 60 mmtako tankeen kontrako kañoia.
    • 1943. Tankeen kontrako 60/45 kañoia[2]
    • 1945. Infanteriako Placencia 75/13 kañoi azkarra, eta jaurtigaiak. Hurrengo urteetan asko eta asko egin zituzten.
    • 1945. Tankeen kontrako Placencia 60/45 kañoia, eta jaurtigaiak. Kañoi honek ere ekoizpen ugaria izan zuen.
    • 1950. Tankeen kontrako Placencia 88/51 kañoia. Prototipo fasea ez zuen gainditu.
    • 1951. Tankeen kontrako Placencia 60/50 kañoia. Kañoi honek eskaera handiak izan zituen.

    Honetaz gain, epe honetan SAPAk beste produktu batzuk ere ekoiztu zituen:

    • 1943. 88/56 kañoi antiaereoaren osagaiak, Trubiako Lantegi Nazionalarentzat (Asturias).
    • 1945. 120/50 itsas kañoientzako osagaiak: altzak eta itxiturak.
    • Engranajeak orokorrean.


    Soraluzen egindako Bofors 40/70 kañoi antiaereoa (Cartagenako artilleria museoa)


    Atzerriko lizentziak atzera

    Autarkia garaiak pasa zirenean, nabarmen geratu zen Espainian dena asmatzeak eta egiteak bide motza zuela, eta Suediako Aktiebolaget Bofors (AB Bofors) enpresari 40/70 kañoi antiaereo egiteko litzentzia erosi zioten, oso emaitza onekin. Lehen kañoia 1952 urte bukaeran bukatu zuten.

    1969 urtean, berriz, CETMEk[3] 20/120 kañoi antiaereoak ekoizteko eskatu zion SAPAri. Kañoi honek istorio luzea zuen, lehen bertsioak II Mundu Gerra baino lehen sortu ziren eta. Lizentzia Hispano Suiza enpresari erosi zioten: 404 motako Birkigt patentea hain zuzen. Kañoiekin batera, beren afusteak[4] ere SAPAk egin zituen.


    Ramiro Larrañaga Arma Museoan

    SAPAk egindako kañoi gehienak suntsitu dira, baina oraindik bakar batzuk gordetzen dira.

    Gaur eguneko teknologia digitalei esker, Ramiro Larrañaga Arma Museoa izenekoak arma horietako asko biltzen eta sailkatzen ditu, era birtualean bada ere.

    Museoak gela bat eratu du SAPA-en ekoizpenarekin, Arma museoa. SAPA kainoiak (eu)


    Erreferentziak

    1. Sobietarren Errepublika Sozialisten Elkartzea.
    2. Tiro azkarreko gurdien kontrako kañoia. Cañón de tiro rápido para el tiro contra carros.
    3. CETME. Centro de Estudios Técnicos de Materiales Especiales.
    4. Afuste. Suzko arma handien euskarria.