«Laguntza:Estilo kontua (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 3 ekarpen ez dira erakusten) | |||
33. lerroa: | 33. lerroa: | ||
* ''Argitaratzen''. Baten batek sarrera lantzen ari dela adierazten du. | * ''Argitaratzen''. Baten batek sarrera lantzen ari dela adierazten du. | ||
* ''Osatu barik''. Sarrera sortu bai, baina mamia sakontzeko eskatzen du. | * ''Osatu barik''. Sarrera sortu bai, baina mamia sakontzeko eskatzen du. | ||
* ''Argipen''. Izen bat sarrera bati baino gehiagori dagokionean, txantiloi honek azalpen orokorrak ematen ditu (desanbiguazioa). | |||
* ''Laguntza aurkibidea (eu)''. Euskarazko laguntza aurkibidea laguntza orri guztietan sartzeko. | * ''Laguntza aurkibidea (eu)''. Euskarazko laguntza aurkibidea laguntza orri guztietan sartzeko. | ||
* ''Laguntza aurkibidea (es)''. Gaztelerazko laguntza aurkibidea laguntza orri guztietan sartzeko. | * ''Laguntza aurkibidea (es)''. Gaztelerazko laguntza aurkibidea laguntza orri guztietan sartzeko. | ||
42. lerroa: | 43. lerroa: | ||
Txantiloi hauek ‘inteligenteak’ dira: erabiltzeko, guk berba batzuk eman beharko diegu eta beraiek aipatutako taula osatuko dute. Gaur egunean prest dauden txantiloiak hauek dira (kasu gehienetan bi bertsio daude, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa): | Txantiloi hauek ‘inteligenteak’ dira: erabiltzeko, guk berba batzuk eman beharko diegu eta beraiek aipatutako taula osatuko dute. Gaur egunean prest dauden txantiloiak hauek dira (kasu gehienetan bi bertsio daude, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa): | ||
* Abestia (eu), Abestia (es) | * Abestia (eu), Abestia (es) | ||
* Aipamena | |||
* Argazki-sorta (eu), Argazki-sorta (es) | * Argazki-sorta (eu), Argazki-sorta (es) | ||
* Artelana (eu), Artelana (es) | * Artelana (eu), Artelana (es) | ||
51. lerroa: | 53. lerroa: | ||
* Liburua (eu), Liburua (es) | * Liburua (eu), Liburua (es) | ||
* Mapa (eu), Mapa (es) | * Mapa (eu), Mapa (es) | ||
* Mendia (eu), Mendia (es) | |||
* Pertsona (eu), Pertsona (es) | * Pertsona (eu), Pertsona (es) | ||
* Soraluze-Placencia (eu), Soraluze-Placencia (es) | * Soraluze-Placencia (eu), Soraluze-Placencia (es) | ||
==Aurkibidea== | ==Aurkibidea== |
Hauxe da oraingo bertsioa, 14:55, 11 martxoa 2022 data duena
Sorapedian idazteko ez da ia araurik, baina oso komenigarri da estilo bat jarraitzea: errezago irakurtzeko, eta errezago idazteko.
Sarreren izenburuak
Izen egokiak aukeratu beharko ditugu, ezaugarri hauekin:
- Adierazgarriak. Hau da, beste inork irakurtzerakoan, ideia argi bat egitea sarreraren mamiaz.
- Zehatzak. Askotan berba batekin nahikoa da, baina beste askotan geroago arazoak suertatu daitezke. Esateko, Ezozia izeneko sarrera sortzen badugu, gerora etorriko dira Ezozia ballara, Ezozia baserria, Ezozia jatetxea, Ezozia ingurunea, Ezozia futbol zelaia… Hobe da pentsatzea ea berba bakar batekin nahikoa den edo gehiago zehaztea komeni den.
- Bereizgarriak (hizkuntza). Sarrera baten itzulpenak egiten baditugu (hau da, bat, bi, hiru… sarrera berri), izenburua ere itzuliko dugu: Obe baserria eta Caserío Obe. Baina arau hau ez da nahikoa pertsonen eta elkarteen izenekin. Horregatik, sarreraren izenburuari hizkuntz bereizgarria gehituko diogu: (eu), (es), (fr)… idatzita dagoen hizkuntzaren arabera.
Adibide batzuk: Caserío Obe (es), Restaurant Txurruka (fr), Ramiro Larrañaga (eu)…
Bi izenburu aukeran daudenean
Kasu batzuetan, sarrera berak bi izenburu izan dezake: Azalia baserria (eu) eta Azaoleaga baserria (eu).
Izenburu bat aukeratzerakoan, beste izenburua erabiltzen duten irakurleek askoz zailago izango dute bilatzeko. Baina, bi sarrerak sortzen baditugu, biak mantenduko beharko dugu… edo, normala denez, etorkizunean edukin desberdina izango dute.
Horretarako bada irtenbidea. Aurrena, izenburu ‘nagusia’ aukeratzea, eta sarrera idatzi modu normalean. Gero, bigarren sarrera sortuko dugu birbideratze orri bat erabiliz; horretarako nahikoa da mamian hauxe idatzi:
#BIRZUZENDU [[Azalia baserria (eu)]]
Orria ez da inoiz ikusiko: berau eskatzen dugunean aurrekoa agertuko zaigu. Eta modu honetan bi izenak mantenduko ditugu, baina sarrera bakarra eguneratu beharko dugu.
Txantiloiak
Sarrerak modu librean idatzi badaiteke ere, tankera bateko sarrerak idazterakoan txantiloiak (edo plantilak) erabiltzea oso komenigarria da. Zergatik?
- Errezago irakurtzen direlako. Antzeko sarrerak irakurri baditugu, badakigu informazioa nola dagoen egituratuta, eta zer nun dagoen.
- Errezago egiten direlako. Txantiloia ekarrita, sarreraren erdia (erdi zailena) eginda dago; hau da, egituraketa eta formatua. Geratzen dena ‘mamia’ osatzea da, besterik ez.
- Sarrera hobeak idazten direlako. Txantiloiak adierazten digu zer nolako informazioa beharko litzakeen sarrera horretan. Nekez ahaztuko zaigu ezer garrantzitsurik… ezagutzen badugu, behintzat.
Beraz, sarrera idatzi baino lehen zera aztertu beharko genuke, ea Sorapediak txantiloirik eskaintzen digun lana errazteko. Eta txantiloi berria behar baduzu, zuk zeuk sortu… edo bidali eskaera sorapedia.posta@gmail.com, eta gu arduratuko gara guztiaz!
Txantiloi soilak
Sorapediak baditu lana errazten duen txantiloi soilak:
- Ortografia. Sarreraren ortografia zuzentzeko eskatzen du.
- Argitaratzen. Baten batek sarrera lantzen ari dela adierazten du.
- Osatu barik. Sarrera sortu bai, baina mamia sakontzeko eskatzen du.
- Argipen. Izen bat sarrera bati baino gehiagori dagokionean, txantiloi honek azalpen orokorrak ematen ditu (desanbiguazioa).
- Laguntza aurkibidea (eu). Euskarazko laguntza aurkibidea laguntza orri guztietan sartzeko.
- Laguntza aurkibidea (es). Gaztelerazko laguntza aurkibidea laguntza orri guztietan sartzeko.
Txantiloi aurreratuak
Honetaz gain, Sorapediak baditu txantiloi potenteagoak. Txantiloi hauek erabiltzen direnean, normalean goiko eskumako aldean ‘fitxa’ moduko bat agertzen da (taula bat), sarreraren datu orokorrak jasotzen duela eta askotan argazkia edo irudia. Sarreraren ‘argazki nagusia’ denez, deigarria eta polita izatea komeni da.
Txantiloi hauek ‘inteligenteak’ dira: erabiltzeko, guk berba batzuk eman beharko diegu eta beraiek aipatutako taula osatuko dute. Gaur egunean prest dauden txantiloiak hauek dira (kasu gehienetan bi bertsio daude, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa):
- Abestia (eu), Abestia (es)
- Aipamena
- Argazki-sorta (eu), Argazki-sorta (es)
- Artelana (eu), Artelana (es)
- Artikulua (eu), Artikulua (es)
- Baserria (eu), Baserria (es)
- Elkartea (eu), Elkartea (es)
- Erreka (eu), Erreka (eu)
- Jolasa (eu), Jolasa (es)
- Liburua (eu), Liburua (es)
- Mapa (eu), Mapa (es)
- Mendia (eu), Mendia (es)
- Pertsona (eu), Pertsona (es)
- Soraluze-Placencia (eu), Soraluze-Placencia (es)
Aurkibidea
Sarreraren goiko aldean, atalak edota azpiatalak erabiltzen baditugu, Sorapediak automatikoki sortuko du aurkibidea.
Kategoriak
Sarrera batera heltzeko hainbat modu eskaini ditu Sorapediak: izena eskatu zuzenean, beste sarrera batetik salto eginez, edo kategoria bat arakatzen (ezkerreko menuan agertzen direnak).
Gai jakin bati buruzko sarrerak kategoriatan bildu daitezke. Sarrera kategoria batean sailkatzeko nahikoa da azken zatian testu hau erabili:
[[Kategoria:Kategoria izena]]
Sorapedia kategoriak erakutsiko dizkigu; bat aukeratuta, kategoria horren sarrerak zerrendatuko dizkigu, aukeratzeko. Horregatik, oso garrantzitsua da sarrerei kategoria bat (edo gehiago) ematea.
Kategoria berria sortu nahi dugunean, nahikoa litzateke izen hori erabiltzea. Paraleloan, Sorapediaren jagoleak abisatu beharko ditugu, kategoria berria ezkerreko menuan agertzeko.
Txantiloia erabiltzen ari bagara, berak ekarriko digu kategoria (edo kategoriak).
Azken lau atalak
Edozein sarrerak lau atal hauek izan ditzake bukaeran:
- Irudiak. Hemen sarrerari buruzko argazki eta irudiak sartuko ditugu, aurretik sarrera bertan erabili ez baditugu behintzat.
- Beste hizkuntzetan. Atal honetan sarreraren ‘parekideak edo itzulpenak’ agertuko dira, bere estekekin. Momentuan itzulpen zehatzak ez badira ere, atal honetan jasoko ditugu.
- Gehiago jakiteko. Sorapediatik kanporako estekak (hau da, Wikipediara, Soraluze.net-era… edo Interneteko beste edozein tokitara).
- Erreferentziak. Sarrera barruan Sorapediatik kanpo egiten diren erreferentziak (hau da, Wikipediara, Soraluze.net-era… edo Interneteko beste edozein tokitara), esteka eta guzti.
Atal hauek hutsik baleude, ezabatu ditzakegu ala mantendu (beste batek betetzeko).
Eta sarrera ixteko, kategoriak jarriko dira (baleude).
Argazkien erabilera
Argazkiak hiru tokitan jarri daitezke:
- ‘fitxa’ren barruan. Esanguratsua izateaz gain, argazki deigarriena edota politena izan behar da.
- Sarreraren barruan, testuari komeni zaion tokietan.
- Irudi galerian. Sarrera osatzeko topa ditzakegun argazki guztiak. Argazki batzuk oso berdinak balira, bakarra sartuko genuke; baina, dudatan bageunde, sartu!
Estekak
Sorapediaren (eta Wikipediaren) edozein sarrera idazterakoan, oso interesgarria izaten da estekak (edo hiperbinkuloak) sartzea. Hau da, berba bat edo ideia bat edo esaldi bat beste nunbaiten sakonago azalduta balego, bertan ‘jauzia’ sartzea. Modu honetan, irakurleak bertara joan daizteke informazio gehiagoren bila, eta Sorapediaren erabilera areagotuko dugu!
Esteka hauek hiru motakoak izan daitezke:
- Sorapedia barruko estekak (sarrera); hau da, Sorapediaren beste sarrera batetara jauzi egitekoak. Testuaren bertan sartuko ditugu.
- Sorapedia barruko estekak (materiala); hau da, Sorapediak edo Sorapediarentzat sortutako materiala ikusteko: pdf-ak, soinua (mp3), bideoak… Esteka hauek ere testuaren bertan sartuko ditugu.
- Sorapediatik kanpo egiten diren erreferentziak (hau da, Wikipediara, Soraluze.net-era… edo Interneteko beste edozein tokitara). Wikitestuaren menua erabiliz, erreferentzia moduan sartuko ditugu: jauzia nora egin esango diogu, eta agertu nahi dugun testua. Sorapediak sarrera erdian zenbakia sartuko du eta guk emandako testua, bere zenbaki eta jauziaz, Erreferentziak atalean sartuko du.
Esteka gehiegi sartzea ez da komeni. Beraz, sarrera baten barruan esteka bera behin bakarrik erabiliko dugu. Esteka sartzeko dudatan bageunde, Sorapedia barrukoa balit aurrera, bestela ez sartu.
Hizkuntzen artean jauzika
Sorapedia barruko estekak, ahal bada, hizkuntza bereko sarreretara joan beharko lirateke.
Baina, hizkuntz horretan sarrerarik ez balego (eta etorkizun hurbilean izateko aurerarik ez dagoenean) ez izan inolako dudarik esteka beste hizkuntzako sarrerara sartzen: Sorapediaren erabiltzaile gehienak elebidunak dira eta! Hau da, euskerazko sarrera batek Obe baserria (eu) aipamena egiten badu, itzultzerakoan erderazkoak ere Obe baserria (eu) erabiliko luke.
Modu berean, sarrera baten itzulpena lantzen dugunean, begiratu behar da jatorrizko sarrera modu ‘okerrean’ inon erabiltzen ari den; hau da, behin Caserío Obe (es) sortuta, egiaztatu behar da ea erderazko sarrerarik Obe baserria (eu) aipatzen duen; hala balitz, esteka konpondu beharko genuke.
Zuzenduko direnak, eta zorrotz!
Sorapediaren helburua zera da, Soraluzeri buruzko ezagutza jasotzea, modu txukunean eta guztiok erabiltzeko moduan.
Beraz, hiru irizpide hauek gordetzen dituen sarrera guztiak ongietorriak izango dira. Bestela, jagole edo zaintzaleen taldeak ezabatu edo zuzenduko ditu inolako kupidarik gabe:
- Soraluzerekin zerikusirik ez duten sarrerak: oso pertsonalak direlako, edota oso kanpokoak direlako. Kenduko dira, eta egileari (izena emanda balego) abisua pasako zaio.
- Ortografi akatsak. Aldaketa formalak direnez, testua txukuntzeko; egileari ez zaio inolako abisurik pasako. Honek bentaja ederra dakar: ortografia dela eta ez dela inor arduratuta balego, aurrera! egongo da zeinek zuendu eta.
- Irainak edota iradokizun ez neutroak. Dudarik balego, kontuz gaitzizenekin, adjetiboekin eta aditzekin. Inor pasatzen bada: behin, zuzendu; bitan, abisua; hirutan, hamabost eguneko kanporaketa; lautan, betiko kalera.