«SACIA (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (2 erabiltzailek tartean egindako 7 berrikusketa ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Sabino_Achotegui._Erretratua.png | thumb | 200px | right | Sabino Achotegui]]
    [[Fitxategi: Sabino_Achotegui._Erretratua.png | thumb | 200px | right | Sabino Achotegui]]
    [[Fitxategi: Serafin_Achotegui._Erretratua.jpg | thumb | 200px | right | Serafin Achotegui]]
     
    ==Sorrera==
    ==Sorrera==
    Sabino Achotegui Ugarte<ref>[https://artxiboa.mendezmende.org/eu/busque-partidas-sacramentales/matrimonio.html?bp%5Bsacramento%5D=m&bp%5Bnombre%5D=Sabino&bp%5BapellidoPrimero%5D=Achotegui&bp%5BapellidoSegundo%5D=&bp%5Bmunicipio%5D=&bp%5Banio%5D=&bp%5BanioMargen%5D=&bp%5BconyugeNombre%5D=&bp%5BconyugeApellidoPrimero%5D=&bp%5BconyugeApellidoSegundo%5D= Ezkontza-agirian] Sabino Achotegui Treviño agertzen da.</ref> (Soraluze 1854 - Soraluze 1936) sortu zuen 1906 urtean, ''Sabino Achótegui y Compañía'' izenarekin. Bera zen bazkide industriala, eta gainontzeko bazkideak kapitalistak ziren (hortik ''y Compañía'').
    Sabino Achotegui Trebiño<ref>Bada Sabino Achotegui Ugarte bat [https://artxiboa.mendezmende.org/eu/busque-partidas-sacramentales/bautismo.html?bp%5Bsacramento%5D=b&bp%5Bnombre%5D=Sabino&bp%5BapellidoPrimero%5D=Achotegui&bp%5BapellidoSegundo%5D=Ugarte&bp%5Bmunicipio%5D=&bp%5Banio%5D=&bp%5BanioMargen%5D=&bp%5BpadreNombre%5D=&bp%5BpadreApellidoPrimero%5D=&bp%5BpadreApellidoSegundo%5D=&bp%5BmadreNombre%5D=&bp%5BmadreApellidoPrimero%5D=&bp%5BmadreApellidoSegundo%5D= bataio-agirietan], baina ez Sabino Achotegui Trebiño. Bolondres liberalen zerrendatan ere Achotegui Trebiño agertzen da.</ref> (Soraluze 1854? - Soraluze 1936) sortu zuen 1906 urtean, ''Sabino Achótegui y Compañía'' izenarekin. Bera zen bazkide industriala, eta gainontzeko bazkideak kapitalistak ziren (hortik ''y Compañía'').

    Hasieratik zulatzeko makinak (taladroak) eta barautsak egiten zituzten. Izen komertziala SACIA hartu zuten, eta azken urteetan enpresaren izena "Construcciones SACIA" izan zen.
    Hasieratik makina-herremintan eta torlojugintzan aritu ziren, eta bi lerrotako estrategia honek bere onurak izan zituen: lerro bat kili-kolo zebilen urteetan, besteak laguntzen omen zuen urtea salbatzen, eta alderantziz.

    1927 urtean Eibarko Industriaren eta Arteen Erakusketan<ref>Exposición de Artes e Industrias de la Zona Armera.</ref> parte hartu zuen.
    Izen komertziala SACIA hartu zuten, eta azken urteetan enpresaren izena "Construcciones SACIA" izan zen.

    1936 urtean, gerra hasi berrian [[Serafin Achotegui (eu)|Serafin Achotegui]] semea preso hartu eta Arraten hil zuten. Handik gutxira Sabino Achotegui ere hil zen.
    1936. urtean, gerra hasi berrian milizioanoek [[Serafin Achotegui (eu)|Serafin Achotegui]] semea preso hartu zuten eta Arraten hil. Handik gutxira Sabino Achotegui ere hil zen.

    ==Taladroak==
    ==Taladroak==
    Hasierako urteetan Saciak zutabe-taladroak egiten zituen. Makina errazenak izateaz gain, asko erabiltzen (eta saltzen) ziren, lantegi txiki zein handietan.
    Hasieran zulatzeko makinak (zutabe-taladroak) eta barautsak egiten zituzten. Makina errazenak izateaz gain, asko erabiltzen (eta saltzen) ziren, lantegi txiki zein handietan.

    Modelo gehienak 32 mm. arteko barautsak erabiltzekoak ziren: TC-32, TC-32M, TR-32, TX-32...
    Modelo gehienak 32 mm. arteko barautsak erabiltzekoak ziren: TC-32, TC-32M, TR-32, TX-32...

    Bazen beste modelo txikiagoa ere, bi bertsio izan zituena: TS-1 eta TS-1 bis.
    Bazen beste modelo txikiagoa ere, bi bertsio izan zituena: TS-1 eta TS-1 bis.
    1927 urtean Eibarko Industriaren eta Arteen Erakusketan<ref>Exposición de Artes e Industrias de la Zona Armera.</ref> parte hartu zuten.

    Prezioen ideia izateko, 1959 urteko Estatuaren Aldizkari Ofizialean (BOE) eskola profesional bat hornitzeko erosketa bat agertzen da, bertan TC-32a 47.182 pezetatan erosi zela, eta TS 1 bis, berriz, 18.900 pezetatan.

    63. lerroa: 67. lerroa:
       SACIA._750_limadora_04.jpg  | 750 limadora
       SACIA._750_limadora_04.jpg  | 750 limadora
    </gallery>
    </gallery>
    [[Fitxategi: XVII_Feria_de_Muestras_Barcelona_(1949).jpg | thumb | right | 200px | Bartzelonako Azoka (1949)]]
    ==1949.ko Bartzelonako Azoka==
    1949.ko ekainak 12 eta 25 artean, Bartzelonan XVII Nazioarteko Azoka ospatu zen, ''XVII Feria Oficial e Internacional de Muestras'' hain zuzen.
    Saciak parte hartu zuen, limadora horizontalak (zepiloak), zulatzaile bertikalak eta torlojuak erakutsiz.
    Jesus Iraetak [[Bartzelonako azoka 1949 (eu)|pelikula]] bat grabatu zuen, gaur egun digitalizatuta dagoena.
    ==1949.ko Donostiako erakusketa==
    Sasoi berean, 1949. urteko ekainak 12 eta 19 artean, Ufemesak<ref>Ufemesa. Unión de fábricas españolas metalúrgicas para la exportación S.A.</ref> Gipuzkoako makina-herreminten erakusketa antolatu zuen Donostian, Udaletxearen sotoetan hain zuzen.
    16 enpresek hartu zuten parte, horietako Soraluzeko bik: [[SACIA (eu) | Saciak]] eta [[Osuma (eu)|Osumak]].

    91. lerroa: 110. lerroa:
    </gallery>
    </gallery>

    ==Ceventor==
    Gerra aurretik torlojuak ekoizten zituzten, eta urte luzeetan nahikoa ondo ibili ziren: torlojugintza motel zebilenean makinagintzak laguntzen zion, eta alderantziz.

    Baina petroleoaren krisiak (1973) gogor jo zituen Soraluzeko lantegiak, eta SACIA ez zen salbuespena izan. Irtenbide bila, 1970 hamarkadan Bergarako Madinarekin eta Adunako beste enpresa batekin elkartu zen Ceventor<ref>Ceventor. Central de Venta de Tornillos.</ref> sortzeko. Hurrengo urteetan, hiru enpresak batu ziren, eta makinak ekoizteari laga zioten, torlojugintzan zentrarzen.
    ==Torlojugintza==
    Gerra aurretik torlojuak ekoizten zituzten, eta urte luzeetan nahikoa ondo ibili ziren: [[Torlojugintza (eu)|torlojugintza]] motel zebilenean makinagintzak laguntzen zion, eta alderantziz.
     
    Gehien bat torloju estandarrak egiten zituzten, eta inoiz bereziak, bezeroek eskatutako diseinuekin. Erabilitako [[Torlojugintza. Teknologiak (eu)|teknologiak]] bi ziren, dekoletajea (tornu errebolberrak) eta estanpazioa.
     
    1970 hamarkadarako makinagintza eta torlojugintza arteko oreka azkenaren aldera lerratu zen, Urte haietan Bergarako Madinarekin eta Adunako beste enpresa batekin elkartu zen salmenta adar bakarra sortzeko: Ceventor<ref>Ceventor. Central de Venta de Tornillos.</ref>.
     
    ==Azken urteak==
    Eta orduan etorri zen petroleoaren krisia (1973). Honek gogor jo zituen Soraluzeko lantegiak, eta SACIA ez zen salbuespena izan.  Hurrengo urteetan, hiru enpresak batu ziren, eta SACIAk makinak ekoizteari laga zion, torlojugintzan zentratzen.

    Gora behera askoren ondoren, 1993 urtean langileek enpresaren jabe egin ziren eta Tornillería del Deba SAL<ref>[http://www.tornilleriadeba.com Tornilleria del Deba]. Web orri ofiziala.</ref> sortu zuten. Billabonako lantegia aspaldi itxi zuten, Soraluzekoa gero eta, azkenean, Bergarakoa itxi zuten lantegi berria Mekolalden zabaltzeko.

    104. lerroa: 130. lerroa:
    <gallery>
    <gallery>
       Arregia_Goikoa._Aurrekaldea_(Soraluzeko_Udala).jpg | Arregia Goikoa. Atzekaldean, Sacia
       Arregia_Goikoa._Aurrekaldea_(Soraluzeko_Udala).jpg | Arregia Goikoa. Atzekaldean, Sacia
       Erregetxea._Aparkalekua_bihurtuta._(Soraluzeko_Udala_1986).jpg | Erregetxea bota ondoren <br>(Soraluzeko Udala 1969)
       Erregetxea._Aparkalekua_bihurtuta._(Soraluzeko_Udala_1986).jpg | Erregetxea bota ondoren <br> (Soraluzeko Udala 1969)
      Sacia._Geltokiaren_etxaurrea_(Giuliano_Mezzacasa).jpg          | Geltokiaren etxaurrea <br> (Giuliano Mezzacasa)
      Sacia._Geltokiaren_aurrekaldea_eta_tunela_(1986).jpg          | SACIA eta geltokiko tunela <br> (1986)
       Sacia._Eraikina_eraisten_01_(Oscar_Pérez).jpg      | Lantegia eraisten <br> (Oscar Pérez)
       Sacia._Eraikina_eraisten_01_(Oscar_Pérez).jpg      | Lantegia eraisten <br> (Oscar Pérez)
       Sacia._Eraikina_eraisten_02_(Oscar_Pérez).jpg      | Lantegia eraisten <br> (Oscar Pérez)
       Sacia._Eraikina_eraisten_02_(Oscar_Pérez).jpg      | Lantegia eraisten <br> (Oscar Pérez)
    116. lerroa: 144. lerroa:
    [[Kategoria: Enpresak]]
    [[Kategoria: Enpresak]]
    [[Kategoria: Torlojugintza]]
    [[Kategoria: Torlojugintza]]
    [[Kategoria: Makinagintza]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 02:41, 20 otsaila 2022 data duena

    Sabino Achotegui
    Serafin Achotegui

    Sorrera

    Sabino Achotegui Trebiño[1] (Soraluze 1854? - Soraluze 1936) sortu zuen 1906 urtean, Sabino Achótegui y Compañía izenarekin. Bera zen bazkide industriala, eta gainontzeko bazkideak kapitalistak ziren (hortik y Compañía).

    Hasieratik makina-herremintan eta torlojugintzan aritu ziren, eta bi lerrotako estrategia honek bere onurak izan zituen: lerro bat kili-kolo zebilen urteetan, besteak laguntzen omen zuen urtea salbatzen, eta alderantziz.

    Izen komertziala SACIA hartu zuten, eta azken urteetan enpresaren izena "Construcciones SACIA" izan zen.

    1936. urtean, gerra hasi berrian milizioanoek Serafin Achotegui semea preso hartu zuten eta Arraten hil. Handik gutxira Sabino Achotegui ere hil zen.

    Taladroak

    Hasieran zulatzeko makinak (zutabe-taladroak) eta barautsak egiten zituzten. Makina errazenak izateaz gain, asko erabiltzen (eta saltzen) ziren, lantegi txiki zein handietan.

    Modelo gehienak 32 mm. arteko barautsak erabiltzekoak ziren: TC-32, TC-32M, TR-32, TX-32...

    Bazen beste modelo txikiagoa ere, bi bertsio izan zituena: TS-1 eta TS-1 bis.

    1927 urtean Eibarko Industriaren eta Arteen Erakusketan[2] parte hartu zuten.

    Prezioen ideia izateko, 1959 urteko Estatuaren Aldizkari Ofizialean (BOE) eskola profesional bat hornitzeko erosketa bat agertzen da, bertan TC-32a 47.182 pezetatan erosi zela, eta TS 1 bis, berriz, 18.900 pezetatan.

    (handitzeko, gainean sakatu)

    Otto Hölke

    Otto Hölke (1897-1971)

    Alemaniako Altenhagen hirian jaio (Westfalia eskualdea) zen. Lehen Mundu Gerraren ostean (1919-1925) Pränafawerke Karl Engels (Solingen-Gräfrath) eta Friederich Klopp Shapinmaschinenfabrik (Solingen-Wald) aritu zen, arduradun teknikoaren laguntzaile moduan.

    1925 urtean bere kontura hasi zen, eta hurrengo urtean Soraluzeko Sabino Achotegui y Cía. hasi zen, Klopp-en karrakatzeko makinetan[3] inspiratutako limadora bat diseinatu, garatu eta fabrikazioa abian jartzeko.

    Bederatzi urte egin ondoren Sabino Achotegui y Cía. enpresan, 1935 urtean Zumaiara joan zen eta bertan Otto Hölke enpresa sortu, fresatzeko makina unibertsalak egiteko. Enpresa honek 1994. urtean eten zuen bere jarduna.

    Oso gizon zurruna zen, eta zera esaten zuen: ...teoria guztiak grisak dira, praktika da balio duena.

    Gutun burua (1941)

    Limadorak edo zepiloak

    Otto Hölkek diseinatutako limadorek bizitza luzea izan zuten, ia berrogetamar urtetakoa.

    Gama zabala garatu zuen, 300 mmtan hasi eta 750 mm arte: L/300, L/350E, L500, L/500E, L/550E, L/650E eta L/750. Honetaz gain, sofistikazio puntua ere eman zien: limadora kopiatzailea, esateko.

    1949 urteko ekainak 12 eta 19 artean, Ufemesak[4] Gipuzkoako makina-herreminten erakusketa antolatu zuen Donostian, Udaletxearen sotoetan hain zuzen. Saciarekin batera Osumak ere parte hartu zuen bertan.

    Taladroekin gertatzen zen moduan, limadorak oso makina errazak eta mugatuak ziren. Horregatik, lantegietan gero eta gutxiago erabiltzen zen, eta merkatua eskola profesionalek osatzen zuten. 1959 urteko Estatuaren Aldizkari Ofizialean (BOE) eskola profesional bat hornitzeko erosketa bat agertzen da, bertan L/500 limadoraren prezioa 60.893 pezetakoa zela.

    Urte haietan urte haietan Unifal[5] sortu zuten, ekintza komertzial bateratuak egiteko eta katalogo zabalagoa eskaintzeko. Lau enpresa bildu ziren: Sacia, SEBA, CMZ eta ¿ATP/FTP?

    L/300 lanean, Elgoibarko Makina Erremintaren Museoan

    Bartzelonako Azoka (1949)

    1949.ko Bartzelonako Azoka

    1949.ko ekainak 12 eta 25 artean, Bartzelonan XVII Nazioarteko Azoka ospatu zen, XVII Feria Oficial e Internacional de Muestras hain zuzen.

    Saciak parte hartu zuen, limadora horizontalak (zepiloak), zulatzaile bertikalak eta torlojuak erakutsiz.

    Jesus Iraetak pelikula bat grabatu zuen, gaur egun digitalizatuta dagoena.

    1949.ko Donostiako erakusketa

    Sasoi berean, 1949. urteko ekainak 12 eta 19 artean, Ufemesak[6] Gipuzkoako makina-herreminten erakusketa antolatu zuen Donostian, Udaletxearen sotoetan hain zuzen.

    16 enpresek hartu zuten parte, horietako Soraluzeko bik: Saciak eta Osumak.

    1100 fresadora

    1970n hamarkadan taladroak eta limadorak eskola profesionaletan bakarrik saltzen zituzten, gutxi eta etekin eskasarekin. Produktua berritzeko, Alemaniako litzetzia erosi zuten (zein) eta 1100 mmtako fresadorak egiten hasi ziren.

    Zutabea gora era behera eraman zitekeen (eskuz), burua behar zen altueran kokatzeko. Gainera, buru hau ezker-eskuma ere mugi zitekeen (eskuz), behar zen tokira eramateko. Buruaren kokapenarekin bukatzeko, 360 gradotan biratu zitekeen (eskuz ere).

    Bi motor zituen. Lehena buruarentzat, minutuko 65 eta 3.000 biraketa artean mugitzen zena. Eta bigarrena mahaia mugitzeko norabide longitudinalean, perpendikularrean edo bietan, 0tik 650 mm minutuko abiadarekin. Langilearen ergonomia hobetzeko, mahaia eskuz mugitzeko bolanteak aurrekaldean zeuden, mahai ertzetan egon beharrean.

    Ezaugarri hauen esker 1100 fresadorak aukera asko eskaintzen zituen. Burua birakaria zenez, bertikalean lan egiteaz gain horizontalean edo edozein angeluan lan egin zezakeen: fresatu, zulatu... Gainera, burua horizontal jarrita tornu moduan ere lan egin zezakeen.

    Torlojugintza

    Gerra aurretik torlojuak ekoizten zituzten, eta urte luzeetan nahikoa ondo ibili ziren: torlojugintza motel zebilenean makinagintzak laguntzen zion, eta alderantziz.

    Gehien bat torloju estandarrak egiten zituzten, eta inoiz bereziak, bezeroek eskatutako diseinuekin. Erabilitako teknologiak bi ziren, dekoletajea (tornu errebolberrak) eta estanpazioa.

    1970 hamarkadarako makinagintza eta torlojugintza arteko oreka azkenaren aldera lerratu zen, Urte haietan Bergarako Madinarekin eta Adunako beste enpresa batekin elkartu zen salmenta adar bakarra sortzeko: Ceventor[7].

    Azken urteak

    Eta orduan etorri zen petroleoaren krisia (1973). Honek gogor jo zituen Soraluzeko lantegiak, eta SACIA ez zen salbuespena izan. Hurrengo urteetan, hiru enpresak batu ziren, eta SACIAk makinak ekoizteari laga zion, torlojugintzan zentratzen.

    Gora behera askoren ondoren, 1993 urtean langileek enpresaren jabe egin ziren eta Tornillería del Deba SAL[8] sortu zuten. Billabonako lantegia aspaldi itxi zuten, Soraluzekoa gero eta, azkenean, Bergarakoa itxi zuten lantegi berria Mekolalden zabaltzeko.

    Eraikinak

    Sacia izango zen herriko lantegi handienetakoa. Zatika egin zen, baina batera bota zuten etxeak egiteko.

    Erreferentziak

    1. Bada Sabino Achotegui Ugarte bat bataio-agirietan, baina ez Sabino Achotegui Trebiño. Bolondres liberalen zerrendatan ere Achotegui Trebiño agertzen da.
    2. Exposición de Artes e Industrias de la Zona Armera.
    3. Limadora edo zepiloak. Wikipedia (gaztelaniaz).
    4. Ufemesa. Unión de fábricas españolas metalúrgicas para la exportación S.A.
    5. Unifal. Unión de Fabricantes de Limadoras.
    6. Ufemesa. Unión de fábricas españolas metalúrgicas para la exportación S.A.
    7. Ceventor. Central de Venta de Tornillos.
    8. Tornilleria del Deba. Web orri ofiziala.