«1765.eko izurritea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
39. lerroa: | 39. lerroa: | ||
Heriotzek eragin ekonomiko handiak izango zituzten eta, agian honengatik, hurrengo urtean soraluzetar asko Elgoibarretik zetozen [[1766.ko matxinada (eu)|matxinoei]] batu zitzaien. | Heriotzek eragin ekonomiko handiak izango zituzten eta, agian honengatik, hurrengo urtean soraluzetar asko Elgoibarretik zetozen [[1766.ko matxinada (eu)|matxinoei]] batu zitzaien. | ||
Osasun aldetik, baztanga epidemia honek txertoen ikerketa eta erabilera bultzatu zuen, ''Euskalerriaren Adiskideen Elkartea''ren eskutik. Hurrengo baztanga izurritean, hogei urte geroago (1785), Bergaran lehen kasuak agertu orduko | Osasun aldetik, baztanga epidemia honek txertoen ikerketa eta erabilera bultzatu zuen, ''Euskalerriaren Adiskideen Elkartea''ren eskutik. Hurrengo baztanga izurritean, hogei urte geroago (1785), Bergaran lehen kasuak agertu orduko bertako ''ilustreek'' [[Juicio sobre la inoculación (eu)|beren seme-alabak inokulatu zituzten]], kutsadura saihesteko asmoz. Inokulatutakoen artean Soraluzeko Erret Lantegiaren zuzendariaren semea zegoen. | ||
14:25, 19 urtarrila 2022(e)ko berrikuspena
1765.eko lehen hilabeteak
Aurreko urtetako gari uztak oso eskasak izan ziren, bai Euskal Herrian zein Gaztelan. 1765. urtean Carlos III.ak gari merkatua liberalizatu zuen, eta prezioak asko igo zuten, gosea eraginez.
Soraluzen, aurreko urteak normalak izan ziren osasun aldetik: 1760 (29 hildako), 1761 (42), 1762 (41), 1763 (29) eta 1764 (33). Eta lehen zortzi hilabeteetan ere 21 hildako errejistratu ziren, nahikoa normala.
Hasiera
Irailean izurritea heldu zen Soraluzera. Jende asko gaixotu zen, eta hilabete honetan bost hildako izan ziren, 4 ume eta heldu bat.
Soraluzetarrak, kezkatuta, San Roke Txiki ekartzea erabaki zuten, irailak 29an, betiko moduan bederatziurrena egiteko:
- Eliz-batzarrari baimena eskatu eta horrek eman ondoren, hiri honetako gaixotasun gaiztoekin bukatzeko, hainbeste jende hiltzen dutenak, Gurutze Santuko ermitatik San Roke jauna ekartzea erabaki da, gaixotasunen abokatua baita, eta bera parrokiako elizan daukagunean bederatziurrena egingo zaio, gaixotasun horiekin bukatzeko.
Hilabete gogorrenak
Baina txarrena oraindik ez zen heldu. Hurrengo bi hilabetetan izurriteak gogor jo zuen Soraluze, 101 hildako eraginez. Mutil eta gizonen artean 62 izan ziren hildakoak; neska eta emakumeak, berriz, 39.
Abenduan, berriz, hildakoen kopurua asko apaldu zen, 14 besterik ez. Eta hurrengo urterako izurritea desagertua zen herritik.
Azterketa
Hildakoen arabera, gizonezkoak gehiago jotzen zituen (74 hildako) emakumezkoak baino (44). Eta batez ere jende gaztea eta umeak jotzen zituen.
Ez da ezagutzen zehatz-mehatz zer motako izurritea zen. Ezin izan zen izurri bubonikoaren kasua, 1598.eko izurritearen moduan, Europako azken agerpena 1720ean gertatu zelako, Marsella eta Proventzan.
Hildakoen artean jaioberri eta ume ugari izan zirenez, segururena baztanga[1] edo nafarreria izango zen; garai hartan umeen labana esaten zioten: umeen artean elgorri-nafarreriaren hilkortasun-tasa zenbait agerralditan %15era iritsi zen eta. Dena dela, Soraluzen izen den izurri gogorrena eta hilgarriena izan zen.
Eragina
Izurritearen eraginez, 1765 izan zen hildako gehien errejistratu zen urtea (138). Urruti geratzen dira 1795 (97 hildako), 1809 (99) eta 1864 (69).
Ramiro Larrañagaren arabera[2], 1766.ean Soraluzek 1.356 biztanle zituen. Beraz, aurreko urtean izurriteak biztanleriaren ia hamarrena hil zuen.
Heriotzek eragin ekonomiko handiak izango zituzten eta, agian honengatik, hurrengo urtean soraluzetar asko Elgoibarretik zetozen matxinoei batu zitzaien.
Osasun aldetik, baztanga epidemia honek txertoen ikerketa eta erabilera bultzatu zuen, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen eskutik. Hurrengo baztanga izurritean, hogei urte geroago (1785), Bergaran lehen kasuak agertu orduko bertako ilustreek beren seme-alabak inokulatu zituzten, kutsadura saihesteko asmoz. Inokulatutakoen artean Soraluzeko Erret Lantegiaren zuzendariaren semea zegoen.
Erreferentziak
- Datuen Excela ekartzeko Biltegi digitalera joan.
- ↑ Baztanga edo nafarreria. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).