«Agiri sakramentalak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: ==Eliz agiri sakramentalak== XV. mende bukaeran parroki batzuetan bataioak, ezkontzak eta heriotzak errejistratzen hasi ziren. Ordutik aurrera, gero eta herri gehiagotara...) |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 5 ekarpen ez dira erakusten) | |||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
XXIV. bilkuran, 1563ko azaroaren 11n, erabaki zuten parrokia bakoitzean bataiatutakoen eta ezkontzen erregistro bat eraman beharko zela aurrerantzean. Handik hainbat urtera, eremu katoliko osoan heriotzak erregistratzeko betebeharra ofizializatu zen, 1614ko ''Rituale Romanum'' delakoaren bidez. | XXIV. bilkuran, 1563ko azaroaren 11n, erabaki zuten parrokia bakoitzean bataiatutakoen eta ezkontzen erregistro bat eraman beharko zela aurrerantzean. Handik hainbat urtera, eremu katoliko osoan heriotzak erregistratzeko betebeharra ofizializatu zen, 1614ko ''Rituale Romanum'' delakoaren bidez. | ||
Errejistro Zibila sortu arte (1871), jaiotzei, ezkontzei eta heriotzei buruzko dagoen | Errejistro Zibila sortu arte (1871), jaiotzei, ezkontzei eta heriotzei buruzko dagoen informazio osoena elizako agiri sakramentaletan gordetzen da. | ||
==Soraluzeko liburuak== | ==Soraluzeko liburuak== | ||
Soraluzen ere bataio, ezkontza eta heriotza liburuak erabili izan dira | Soraluzen ere bataio, ezkontza eta heriotza liburuak erabili izan dira (eta erabiltzen ari dira). | ||
1900. urte baino zaharragoak Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoan gordetzen dira, eta datuak eskuragarri dira Interneten bidez<ref>[https://artxiboa.mendezmende.org/eu/busque-partidas-sacramentales.html Sakramentu agiri artean bilatu]. Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa (mendezmende.org).</ref> | |||
===Bataio agiriak=== | ===Bataio agiriak=== | ||
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Bataio agiriak (eu) | ''hemen'']].</small> | ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Bataio agiriak (eu) | ''hemen'']].</small> | ||
1900. urtera arte Soraluzen 16 bataio liburu erabili izan dira. Gordetzen den zaharrena Trentoko erabakia baino zaharragoa da. Gordetzen den lehen errejistroa 1539/12/02 egunekoa da, Andres Espillari dagokiona; aitak ere Andres Espilla zuen izena, eta ama Maria zen (ez zen abizena errejistratu). Gipuzkoan, aldiz, Antzuolako Maria Madariaga izan zen lehena (1498/09/02). | |||
1539-1900 tartean Soraluzen | 1539-1900 tartean Soraluzen 18.075 bataio errejistratu dira guztira. | ||
===Ezkontza agiriak=== | ===Ezkontza agiriak=== | ||
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Ezkontza agiriak (eu) | ''hemen'']].</small> | ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Ezkontza agiriak (eu) | ''hemen'']].</small> | ||
Gordetzen den | 1900. urtera arte Soraluzen 6 ezkontza liburu erabili izan dira. Gordetzen den zaharrena Trentoko erabakiaren ostekoa da, eta lehen errejistroa 1587/02/08 egunekoa, Sebastian Ybarra Mendiola eta Ysabela Olariagaren ezkontzari dagokiona. Gipuzkoan, aldiz, Antzuolako Juan Marutegui eta Gracia Madariaga ezkondu zirenekoa da (1501). | ||
1587-1900 tartean Soraluzen | 1587-1900 tartean Soraluzen 3.791 ezkontza errejistratu dira guztira. | ||
===Heriotza agiriak=== | ===Heriotza agiriak=== | ||
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Heriotza agiriak (eu) | ''hemen'']].</small> | ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Heriotza agiriak (eu) | ''hemen'']].</small> | ||
Soraluzen | 1900. urtera arte Soraluzen 7 heriotza liburu erabili izan dira. Gordetzen den zaharrena Trentoko erabakiaren ostekoa da, eta lehen errejistroa 1573/11/12 egunekoa, Joan Ybanes Yrure dagokiona. Bada urte bereko beste errejistro bat, data gabekoa, Maria de Farin "alias de Bilbao" andreari dagokiona. Gipuzkoan, aldiz, Antzuolako Antonio izeneko batekoa da (1500/11/29). | ||
1573-1900 tartean Soraluzen | 1573-1900 tartean Soraluzen 11.010 heriotza errejistratu dira guztira. | ||
===Galdutako liburuak=== | ===Galdutako liburuak=== | ||
40. lerroa: | 42. lerroa: | ||
==Datuak== | ==Datuak== | ||
Soraluzen | Gorago jaso denez, Soraluzen gordetzen diren agiri sakramentalen arabera, 1900. urte artean 18.075 bataio, 3.791 ezkontza eta 11.010 heriotza errejistratu dira guztira. | ||
::{| class="wikitable col1izq col2cen col3cen col4der" | ::{| class="wikitable col1izq col2cen col3cen col4der" | ||
129. lerroa: | 131. lerroa: | ||
Aro Moderno osoan (XVI-XVIII) herrialde katolikoetan eliza (parrokiak) izan zen errejistro "unibertsalak" gordetzen zituen eite bakarra. Sistemak ez zituen hartzen katolikoak ez zirenak (protestanteak, judutarrak…) Estatuek, bere aldetik, zergapekoak zituzten erroldatuak: familia-buruak, merkatariak, enpresa gizonak… Baina ez zuten interes berezirik biztanleak banan banan kontrolatzen. | Aro Moderno osoan (XVI-XVIII) herrialde katolikoetan eliza (parrokiak) izan zen errejistro "unibertsalak" gordetzen zituen eite bakarra. Sistemak ez zituen hartzen katolikoak ez zirenak (protestanteak, judutarrak…) Estatuek, bere aldetik, zergapekoak zituzten erroldatuak: familia-buruak, merkatariak, enpresa gizonak… Baina ez zuten interes berezirik biztanleak banan banan kontrolatzen. | ||
Baina Frantziako Iraultzak | Baina Frantziako Iraultzak hiritarrak (''citoyen'', ''citoyenne'') jarri zituen estatuaren jardunaren erdian, eta eliza katolikoaren gehiegizko eragina murriztu nahi zuen. Besteak beste, Frantziako Errejistro Zibila sortu zuen jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak kontrolatzeko. | ||
Ia berrogei urte geroago (1840/01/01) Espainiak bere Errejistro Zibila sortu zuen, baina bakarrik hiriburutan eta herri handienetan. | Ia berrogei urte geroago (1840/01/01) Espainiak bere Errejistro Zibila sortu zuen, baina bakarrik hiriburutan eta herri handienetan. Hogetamar urte geroago (1881/01/01) udalerri guztietara zabaldu zen, tartean Soraluze. | ||
Lehen urteak gorabeheratsuak izan baziren ere (karlistadetan hainbat herrietako Errejistro Zibilak eten eta agiriak erre zituzten), ordutik hona bertan jasotzen da informazio osoa: jaiotza, gurasoak, izen-abizenak eta aldaketak, emanzipazioa… ezkontza(k) eta heriotza. | Lehen urteak gorabeheratsuak izan baziren ere (karlistadetan hainbat herrietako Errejistro Zibilak eten eta agiriak erre zituzten), ordutik hona bertan jasotzen da informazio osoa: jaiotza, gurasoak, izen-abizenak eta aldaketak, emanzipazioa… ezkontza(k) eta heriotza. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 20:52, 17 urtarrila 2022 data duena
Eliz agiri sakramentalak
XV. mende bukaeran parroki batzuetan bataioak, ezkontzak eta heriotzak errejistratzen hasi ziren. Ordutik aurrera, gero eta herri gehiagotara zabaldu zen ohitura hau, Trentoko Kontzilio Ekumenikoak (1545-1563) ofizial bihurtu artean.
XXIV. bilkuran, 1563ko azaroaren 11n, erabaki zuten parrokia bakoitzean bataiatutakoen eta ezkontzen erregistro bat eraman beharko zela aurrerantzean. Handik hainbat urtera, eremu katoliko osoan heriotzak erregistratzeko betebeharra ofizializatu zen, 1614ko Rituale Romanum delakoaren bidez.
Errejistro Zibila sortu arte (1871), jaiotzei, ezkontzei eta heriotzei buruzko dagoen informazio osoena elizako agiri sakramentaletan gordetzen da.
Soraluzeko liburuak
Soraluzen ere bataio, ezkontza eta heriotza liburuak erabili izan dira (eta erabiltzen ari dira).
1900. urte baino zaharragoak Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoan gordetzen dira, eta datuak eskuragarri dira Interneten bidez[1]
Bataio agiriak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
1900. urtera arte Soraluzen 16 bataio liburu erabili izan dira. Gordetzen den zaharrena Trentoko erabakia baino zaharragoa da. Gordetzen den lehen errejistroa 1539/12/02 egunekoa da, Andres Espillari dagokiona; aitak ere Andres Espilla zuen izena, eta ama Maria zen (ez zen abizena errejistratu). Gipuzkoan, aldiz, Antzuolako Maria Madariaga izan zen lehena (1498/09/02).
1539-1900 tartean Soraluzen 18.075 bataio errejistratu dira guztira.
Ezkontza agiriak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
1900. urtera arte Soraluzen 6 ezkontza liburu erabili izan dira. Gordetzen den zaharrena Trentoko erabakiaren ostekoa da, eta lehen errejistroa 1587/02/08 egunekoa, Sebastian Ybarra Mendiola eta Ysabela Olariagaren ezkontzari dagokiona. Gipuzkoan, aldiz, Antzuolako Juan Marutegui eta Gracia Madariaga ezkondu zirenekoa da (1501).
1587-1900 tartean Soraluzen 3.791 ezkontza errejistratu dira guztira.
Heriotza agiriak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
1900. urtera arte Soraluzen 7 heriotza liburu erabili izan dira. Gordetzen den zaharrena Trentoko erabakiaren ostekoa da, eta lehen errejistroa 1573/11/12 egunekoa, Joan Ybanes Yrure dagokiona. Bada urte bereko beste errejistro bat, data gabekoa, Maria de Farin "alias de Bilbao" andreari dagokiona. Gipuzkoan, aldiz, Antzuolako Antonio izeneko batekoa da (1500/11/29).
1573-1900 tartean Soraluzen 11.010 heriotza errejistratu dira guztira.
Galdutako liburuak
Soraluzen gordetzen diren liburuak oso data desberdinetan hasten dira: 1539 (bataio liburua), 1587 (ezkontza liburua) eta 1573 (heriotz liburua).
Hainbat parrokiatan liburu hauek Trentoko Kontzilioa baino lehenago hasi ziren erabiltzen (bataio liburua Soraluzen, esateko). Gainera, gertuen ezagutzen dugun kasuan oso batera (Antzuola 1498, 1501, 1500).
Pentsatzekoa da Soraluzen ere hiru liburuak urte beretsuetan hasiko ziren erabiltzen. Hala balitz, gaur egun gordetzen diren ezkontza eta heriotza liburu zaharrenak ez ziren lehenak izango, eta lehen bataio liburuaren garaiko beste batzuk egongo ziren, gaur egun galduak. Eta akaso beste bataio liburu zaharragoa ere izango zen.
Datuak
Gorago jaso denez, Soraluzen gordetzen diren agiri sakramentalen arabera, 1900. urte artean 18.075 bataio, 3.791 ezkontza eta 11.010 heriotza errejistratu dira guztira.
Epea Bataioak Ezkontzak Heriotzak 1531-1540 30 0 0 1541-1550 282 0 4 1551-1560 133 0 2 1561-1570 161 0 3 1571-1580 304 0 124 1581-1590 352 31 111 1591-1600 349 57 224 1601-1610 384 66 111 1611-1620 331 55 88 1621-1630 316 58 163 1631-1640 302 90 160 1641-1650 322 65 133 1651-1660 313 73 167 1661-1670 403 102 181 1671-1680 319 69 161 1681-1690 361 58 155 1691-1700 499 107 218 1701-1710 663 119 161 1711-1720 545 98 248 1721-1730 508 94 366 1731-1740 531 126 489 1741-1750 604 164 471 1751-1760 549 108 515 1761-1770 598 120 449 1771-1780 691 197 467 1781-1790 789 157 441 1791-1800 686 149 483 1801-1810 718 163 537 1811-1820 542 132 319 1821-1830 646 175 390 1831-1840 692 157 449 1841-1850 626 166 398 1851-1860 713 224 590 1861-1870 893 219 682 1871-1880 607 110 540 1881-1890 587 138 457 1891-1900 726 144 553 Guztira 18.075 3.791 11.010
Erregistro Zibila
Aro Moderno osoan (XVI-XVIII) herrialde katolikoetan eliza (parrokiak) izan zen errejistro "unibertsalak" gordetzen zituen eite bakarra. Sistemak ez zituen hartzen katolikoak ez zirenak (protestanteak, judutarrak…) Estatuek, bere aldetik, zergapekoak zituzten erroldatuak: familia-buruak, merkatariak, enpresa gizonak… Baina ez zuten interes berezirik biztanleak banan banan kontrolatzen.
Baina Frantziako Iraultzak hiritarrak (citoyen, citoyenne) jarri zituen estatuaren jardunaren erdian, eta eliza katolikoaren gehiegizko eragina murriztu nahi zuen. Besteak beste, Frantziako Errejistro Zibila sortu zuen jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak kontrolatzeko.
Ia berrogei urte geroago (1840/01/01) Espainiak bere Errejistro Zibila sortu zuen, baina bakarrik hiriburutan eta herri handienetan. Hogetamar urte geroago (1881/01/01) udalerri guztietara zabaldu zen, tartean Soraluze.
Lehen urteak gorabeheratsuak izan baziren ere (karlistadetan hainbat herrietako Errejistro Zibilak eten eta agiriak erre zituzten), ordutik hona bertan jasotzen da informazio osoa: jaiotza, gurasoak, izen-abizenak eta aldaketak, emanzipazioa… ezkontza(k) eta heriotza.
Erreferentziak
- ↑ Sakramentu agiri artean bilatu. Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa (mendezmende.org).