«Donostiako Plasentzia baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako ekarpen bat ez da erakusten)
    26. lerroa: 26. lerroa:
    [https://www.google.es/maps/@43.3076,-1.9562,18z?hl=eu ''(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)'']
    [https://www.google.es/maps/@43.3076,-1.9562,18z?hl=eu ''(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)'']
    {{#display_map: 43.3076, -1.9562 |height=600 |zoom=18| type=earth}}
    {{#display_map: 43.3076, -1.9562 |height=600 |zoom=18| type=earth}}
    ==Izenak==
    Garai bateko agirietan hainbat formetan agertu izan da<ref>[http://www.altza.eus/?p=2207 Plasentzia baserria]. Altzapedia, Altzako Historia Mintegia.</ref>: 1635 Plazencia; 1719 Placencia; 1737 Plasencia; 1746 Plasencia; 1764 Plasencia; 1782 Placencia; 1860 Placenciya; 1863 Plaséncia, Placéncia; 1862 Plasencia; 1894 Placencia.




    44. lerroa: 48. lerroa:
    * 1746/08/31. Donostiako auzokidea eta Altzako Ubegi eta Plasentzia baserrietako jabea den Joaquin Sanchez-ek Errenteriako udalari Perratxaleku izeneko barrutian garoa mozteko baimena eskatzen dio. Garoa Bordazar eta Artxipi-ren artean moztuko du.
    * 1746/08/31. Donostiako auzokidea eta Altzako Ubegi eta Plasentzia baserrietako jabea den Joaquin Sanchez-ek Errenteriako udalari Perratxaleku izeneko barrutian garoa mozteko baimena eskatzen dio. Garoa Bordazar eta Artxipi-ren artean moztuko du.
       
       
    Ramiro Larrañagak [[Placencia de las Armas. Monografía (eu) | Placencia de las Armas. Monografía]] liburuan esaten duenez: ''Zazok<ref>Segururena D. Ramón Zazo y Ortega, Carlos III erregearen kronista eta arma-erregea.</ref> esaten duenez, Donostiako portua ikusten den mendi batean Archiguinolaza de Placencia izeneko etxea zegoela''.
    Ramiro Larrañagak [[Placencia de las Armas. Monografía (eu) | Placencia de las Armas. Monografía]] liburuan dioenez: ''Zazok<ref>Segururena D. Ramón Zazo y Ortega, Carlos III erregearen kronista eta arma-erregea.</ref> esaten zuenez, Donostiako portua ikusten den mendi batean Archiguinolaza de Placencia izeneko etxea zegoela''.


    Donostiako Plasentzia baserri hau [[Atziolatza Zar baserria (eu) | Atziolatza Zar]] baserritik baletor, armarria hau izango zuen: Lau zatitan; 1. eta 4. urdinak, urrez koroatutako urrezko lehoiarekin; 2. eta 3. urdinak ere, urrezko banda batekin ertzetan suge buruak dituela, berdeak eta urrezko ertzekin; armarriaren inguru osoa urrezkoa ere.
    Donostiako Plasentzia baserri hau [[Atziolatza Zar baserria (eu) | Atziolatza Zar]] baserritik baletor, armarria hau izango zuen: Lau zatitan; 1. eta 4. urdinak, urrez koroatutako urrezko lehoiarekin; 2. eta 3. urdinak ere, urrezko banda batekin ertzetan suge buruak dituela, berdeak eta urrezko ertzekin; armarriaren inguru osoa urrezkoa ere.

    Hauxe da oraingo bertsioa, 23:08, 5 uztaila 2021 data duena

    Plasentzia (Plasentzi)
    Donostiako Plazentzia baserria. Ikuspegi orokorra 2.jpg
    Izen formala Placencia
    Bailara Uba bidea, 41
    Loiola (Altza/ Donostia)
    Altuera 215 m
    Hedadura 20 m
    Kaletik 0 km


    Bertako familia

    Garai batean, Ibarburu familia bizi zen bertan.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Izenak

    Garai bateko agirietan hainbat formetan agertu izan da[1]: 1635 Plazencia; 1719 Placencia; 1737 Plasencia; 1746 Plasencia; 1764 Plasencia; 1782 Placencia; 1860 Placenciya; 1863 Plaséncia, Placéncia; 1862 Plasencia; 1894 Placencia.


    Deskribapen arkitektonikoa

    Familia bakarreko baserri ertaina, oinplano errektangularra eta bi isurialdeko teilatua dituena, eta bi solairuk eta ganbarak osatzen dutena.

    Itxitura hormak harlangaitzezkoak dira, entokatuak eta zurituak, kantoietan eta zenbait baoren ertzetan harlanduak dituztela. Fatxada nagusiaren goiko zatia agerian dagoen zurezko bilbaduraz ixten da. Fatxadaren eskuinaldean arkupe txiki bat dauka, hareharrizko harlanduekin eginiko oin karratuko bi zutabe motzekin. Orain itxita dago arkupe hori. Haize-babesak, kontrako izkinan dagoenak, harlanduak ditu. Barnealdean, jatorrizko zurezko egitura dauka oraindik.

    2000 urtean estalkia birgaitu zioten, Foru Aldundiak lagunduta.

    2009 urteko Eraikitako Ondasun Urbanistikoa Babesteko Plan Bereziak (Plan Especial de Protección del Patrimonio Urbanístico Construido) Plasentzia baserria babesten zuen, nolabait. Dena dela, 2013 urteko Planean desagertu da, Altzako beste hainbat eraikinekin.


    Baserriaren inguruko kontuak

    Hiru agiri zaharrek Plasentzia baserria aipatzen dute:

    • 1737/12/24. Errenteriako aguazila den Ignacio de Lopeola-ren kontu-idazpena, non Altzako Akular eta Plasentzia baserrietara joateko behar izan dituen bi egunak zehazten duen. Plasentzia baserrira on Juan de Larreta-rentzako gutun batekin joan zen.
    • 1746/08/31. Errenteriako udalak Donostiako auzokidea eta Altzako Ubegi eta Plasentzia baserrietako jabea den Joaquin Sanchez-i Perratxaleku izeneko barrutian garoa mozteko baimena ematen dio. Urteko kapoi edo oilo bat ordainduko du. Garoa Bordazar eta Artxipi-ren arteko lurretan moztuko du, Altzako Juan de Ierobi zenak egiten zuen lekuan.
    • 1746/08/31. Donostiako auzokidea eta Altzako Ubegi eta Plasentzia baserrietako jabea den Joaquin Sanchez-ek Errenteriako udalari Perratxaleku izeneko barrutian garoa mozteko baimena eskatzen dio. Garoa Bordazar eta Artxipi-ren artean moztuko du.

    Ramiro Larrañagak Placencia de las Armas. Monografía liburuan dioenez: Zazok[2] esaten zuenez, Donostiako portua ikusten den mendi batean Archiguinolaza de Placencia izeneko etxea zegoela.

    Donostiako Plasentzia baserri hau Atziolatza Zar baserritik baletor, armarria hau izango zuen: Lau zatitan; 1. eta 4. urdinak, urrez koroatutako urrezko lehoiarekin; 2. eta 3. urdinak ere, urrezko banda batekin ertzetan suge buruak dituela, berdeak eta urrezko ertzekin; armarriaren inguru osoa urrezkoa ere.


    Erreferentziak

    1. Plasentzia baserria. Altzapedia, Altzako Historia Mintegia.
    2. Segururena D. Ramón Zazo y Ortega, Carlos III erregearen kronista eta arma-erregea.