«Igarate etxea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    29. lerroa: 29. lerroa:


    ==Baserriaren inguruko kontuak <ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]]. ''(251 orrialdea)''</ref>==
    ==Baserriaren inguruko kontuak <ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]]. ''(251 orrialdea)''</ref>==
    [[Igarate (eu)|Igarate]] inguruan, Igarate etxeaz gain, barrena, errota eta [[Sagar-erreka (eu)|Sagar-erreka]] zeharkatzeko zubia izan dira, [[Deba ibaia (eu)|Deba ibaiarekin]] biltzen den tokian.  
    [[Igarate (eu)|Igarate]] inguruan, Igarate etxeaz gain, barrena, errota eta [[Sagar-erreka (eu)|Sagar-erreka]] zeharkatzeko [[Igarateko zubia (eu)|zubia]] izan dira, [[Deba ibaia (eu)|Deba ibaiarekin]] biltzen den tokian.  


    Barrena hau [[Eitza baserria (eu)|Eitza]]ko lurretan, beheko aldean, arkabuz eta moskete kainoien ''barrena zaarra'' deiturikoa izango zen, XVII mendeko agirietan agertzen dena. Honetaz gain baziren inguruan beste barrenak: barrena nagusia [[Olabarrena (eu)|Olabarrenan]] eta beste bat [[Barrena baserria (eu)|Barrena]] baserrian.
    Barrena hau [[Eitza baserria (eu)|Eitza]]ko lurretan, beheko aldean, arkabuz eta moskete kainoien ''barrena zaarra'' deiturikoa izango zen, XVII mendeko agirietan agertzen dena. Honetaz gain baziren inguruan beste barrenak: barrena nagusia [[Olabarrena (eu)|Olabarrenan]] eta beste bat [[Barrena baserria (eu)|Barrena]] baserrian.

    23:32, 19 apirila 2021(e)ko berrikuspena

    Igarate
    Sagar-erreka Eibar. Zuzendariaren etxea Igaraten.jpg
    Izen formala Igarate
    Bailara Irure
    Altuera 100 m
    Hedadura Ha
    Kaletik 0,9 km


    Bertako familia

    Baserria aspaldi desagertu zen.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1]

    Igarate inguruan, Igarate etxeaz gain, barrena, errota eta Sagar-erreka zeharkatzeko zubia izan dira, Deba ibaiarekin biltzen den tokian.

    Barrena hau Eitzako lurretan, beheko aldean, arkabuz eta moskete kainoien barrena zaarra deiturikoa izango zen, XVII mendeko agirietan agertzen dena. Honetaz gain baziren inguruan beste barrenak: barrena nagusia Olabarrenan eta beste bat Barrena baserrian.

    1860 urtean fusilak egiteko lantegia zegoen bertan, eta jabea Villalegre eta San Millán-go markesa zen (Luciano Porcel y Valdivia jauna). 1860ko urriak 16an honek Jose de Ibarra e Iribecamposi saldu zion Igarate, Sagarragako barrenoa eta txarako lurrak La Euscalduna enpresa sortzeko. Eta ordutik hona Igarate lotuta egon da La Euscalduna lantegiarekin.

    XX mende hasieran Compañía Anónima Placencia de las Armas enpresak Igarate lantegi zaharra bota zuen, biltegiak eta zuzendarientzat etxea egiteko (hortik izena, zuzendariaren etxea edo casa del director[2]. Bertan bizi izan zen, besteak beste, Francisco Meléndez y Polo jauna, Paco Vargas, Colon vizcaino liburuaren egilea.

    Etxearen atzekaldean, bidetik Sagar-errekara jaisteko eskilaretan, metal-ura zuen iturgorria egon zen. Bertako urak sendagarriak omen ziren.

    1970 hamarkadaren bukaeran "zuzendariaren etxea" bota zuten. Arrazoia, haren parean istripu bat baino gehiago jazo izana, errepidea bertan estutzen zenelako. Gaur egun saihesbidearen hasiera eta autobusen geltokia daude bertan.


    Erreferentziak

    1. Soraluze. Monografía histórica. (251 orrialdea)
    2. Eli Lakuestaren argazkian, zuzendarien etxea agertzen da.