«Elementos de interés arqueológico (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: {{Mapa (eu) | izena = Elementos de interés arqueológico | irudia = Elementos_de_interés_arqueológico_(Arkeolan_1988).jpg | egilea = Arkeolan Fundazioa | urtea...) |
No edit summary |
||
54. lerroa: | 54. lerroa: | ||
Soraluzeren ikuspuntutik, mapa hau arkeologiaren abiapuntutzat har daiteke. Baina gaur eguneko ikuspegitik bi puntu ahul ditu. Alde batetik, toki bakar batzuk ez daude ondo kokatuta, edota erabilitako informazioa gaizki ulertuta dago (segururena, maparen egilea ez zen soraluzetarra izango). Eta bestetik, ordutik hona interesa zuten toki batzuk desagertu dira (edo, hobeto esateko, desegin dituzte). | Soraluzeren ikuspuntutik, mapa hau arkeologiaren abiapuntutzat har daiteke. Baina gaur eguneko ikuspegitik bi puntu ahul ditu. Alde batetik, toki bakar batzuk ez daude ondo kokatuta, edota erabilitako informazioa gaizki ulertuta dago (segururena, maparen egilea ez zen soraluzetarra izango). Eta bestetik, ordutik hona interesa zuten toki batzuk desagertu dira (edo, hobeto esateko, desegin dituzte). | ||
Hamar urte geroago, 1997ko irailaren 11an, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak Soraluzeko [[Balizko arkeologia guneak (eu)|25 arkeologia gune]] izendatu zituen. | Hamar urte geroago, 1997ko irailaren 11an, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak Soraluzeko beste [[Balizko arkeologia guneak (eu)|25 arkeologia gune]] izendatu zituen. Batzuk bi zerrendetan agertzen dira, baina azken zerrenda honetako gehienak ez daude herri kaskoan, mendialdean baizik. | ||
22:56, 19 apirila 2021(e)ko berrikuspena
Elementos de interés arqueológico | |
---|---|
Egilea | Arkeolan Fundazioa |
Urtea | 1988 |
Hiria | Irun |
Tamaina |
Mapa zertan den
1989 inguruan Irunen sortu zen Arkeolan Historia eta Arkeologiako Azterketa eta Ikerketa zentroa, 2011.an Arkeolan Fundazioa[1] bihurtu zena. Arkeologia zerbitzu profesionalak eskaintzeaz gain, ikerketa egiten du hainbat arlotan, horietako bat Gipuzkoako hiribilduak direla.
1987-1989 urteetan Donostian eman zen Hiri-arkeologian gazteentzako heziketa-ikastaroa[2], M. Urteagaren zuzendaritzapean. Horik sortu zen Arkeolan zentroa.
Eta ikastaro horretan, hain zuzen, Gipuzkoako 23 hiribildutako mapa arkeologikoak egin ziren, tartean Soraluzekoa.
Soraluzeri buruzkoak
Mapan 41 toki nabarmentzen dira, horietako 25 interesa dutenak.
Ondare interesa duten sei toki daude: 5. Ormaetxea 7. Santa Ana kaleko 13. etxea, bere pasabidearekin 9. Santa Maria la Real parrokia eliza 27. Udaletxea 34. Arregia-Irure dorretxea 29. Abadetxea
Arkeologi interesa duten tokiak (kokapen zehatza dutenak) 9 dira: 6. Kantoi estalia 16. Errekalde kaleko 2. zenbakia 12. Mendiguti dorrea 13. Erregetxea 15. Zubi Nagusia 18. Errekaldeko zubia 31. Ibaizabaleko Barrenak etxea 33. Gabolats kaleko 4. zenbakia 41. Presa
Arkeologi interesa duten tokiak (gutxi gorabeherako kokapena) beste 10: 4. Santa Ana komentua eta kanposantua 10. Kainoi fabrika 20. Ospitale berria 22. Erret Eraikina 35. San Salvador ermita 36. Gabolatseko zubia 37. Santa Bárbara ermita 38. Usatorre etxea 39. Probalekua 40. Barrena etxea
Bitxikeriak
Soraluzeren ikuspuntutik, mapa hau arkeologiaren abiapuntutzat har daiteke. Baina gaur eguneko ikuspegitik bi puntu ahul ditu. Alde batetik, toki bakar batzuk ez daude ondo kokatuta, edota erabilitako informazioa gaizki ulertuta dago (segururena, maparen egilea ez zen soraluzetarra izango). Eta bestetik, ordutik hona interesa zuten toki batzuk desagertu dira (edo, hobeto esateko, desegin dituzte).
Hamar urte geroago, 1997ko irailaren 11an, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak Soraluzeko beste 25 arkeologia gune izendatu zituen. Batzuk bi zerrendetan agertzen dira, baina azken zerrenda honetako gehienak ez daude herri kaskoan, mendialdean baizik.