«Santa Barbara erretaula (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    2. lerroa: 2. lerroa:
      | izena    = Santa Barbara erretaula
      | izena    = Santa Barbara erretaula
      | irudia  = Santa_Maria_la_Real_parrokia._Santa_Barbara_erretaula._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg
      | irudia  = Santa_Maria_la_Real_parrokia._Santa_Barbara_erretaula._Arantza_Cuesta_Ezeiza.jpg
      | estiloa  =  
      | estiloa  = Neoplatereskoa
      | mendea  = XX
      | mendea  = XX
      | kokapena = [[Santa Maria la Real eliza (eu)|Santa Maria la Real eliza]]
      | kokapena = [[Santa Maria la Real eliza (eu)|Santa Maria la Real eliza]]

    19:55, 8 martxoa 2021(e)ko berrikuspena

    Santa Barbara erretaula
    Santa Maria la Real parrokia. Santa Barbara erretaula. Arantza Cuesta Ezeiza.jpg
    Estiloa Neoplatereskoa
    Mendea XX
    Kokapena Santa Maria la Real eliza
    Mota Eskultura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Azalpena eta historia

    Sasoi batean, Soraluze parrokiaren sakristia Berri Ona edo Ebanjelioaren aldeko bigarren kaperan zegoen (hau da, aldareari begira eskumaldean).

    Gerra ostean, parrokiak Soraluce zinema eraiki zuen elizaren alboan, eta azpian sakristia berria jarri.

    Hutsik geratu zen kaperan 1953 urtean SAPAk (Sociedad Anónima Placencia de las Armas) enpresak erretaula ordaindu zuen, Santa Barbarari eskainia: Santa Barbara, besteak beste, artileroen patroia da.

    Bai erretaula zein irudia José Díaz Bueno (1895-1979) eskultoreak egin zituen. Madrilen jaioa, Donostian bizi eta hil zen. Bereak dira, besteak beste, Donostian dagoen Maria Cristina erreginaren irudia, eta Madrilgo Erretiro lorategiko Alfonso XIIrena.

    Hiru hilabete eman zituen erretaula lantzen, eta beste honenbeste erabili zituen irudiarekin.

    Eliza zahar-berritzerakoan, erretaula kendu eta biltegia eta komunak jarri zituzten.


    Erreferentziak