«Txurrukako jaiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 2 ekarpen ez dira erakusten) | |||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
[[ | <gallery mode="packed-hover" heights="250"> | ||
Herriko_jaiak._Txurruka._Mezatan_01_(1991).jpg | Meza [[San Ignazio ermita (eu)|San Ignazio]] ermitan (1991) | |||
Herriko_jaiak._Txurruka._Mezatan_02_(1991).jpg | Meza [[San Ignazio ermita (eu)|San Ignazio]] ermitan (1991) | |||
</gallery> | |||
==1981-2000 urteak== | ==1981-2000 urteak== | ||
Herriko bailara txikiena izanik, jaiek ez zuten jende handirik biltzen eta bi egunekoak bihurtu ziren: uztailak 30 eta 31. | Herriko bailara txikiena izanik, jaiek ez zuten jende handirik biltzen eta bi egunekoak bihurtu ziren: uztailak 30 eta 31. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 12:36, 27 abendua 2020 data duena
Txurruka bailarako jaiak, beste bailaretako jaien moduan, 1977 urtean agertu ziren jai egitarauan lehen aldiz.
Hasierako antolatzailea bertakoen elkartea zen, San Inazio elkartea hain zuzen. Baina gero, urte askoan, Txurruka jatetxekoak izan dira San Ignazio eguneko erromeria antolatu dutenak.
1977-1980 urteak
Lehen urteetako egitaraua hiru egunetakoa izaten zen, gainontzeko bailaretako jaien moduan, baina ba zuen berezitasunik.
Alde batetik, jaiak ez ziren bezpera iluntzean hasten, eguerdian baizik: ezkil jotzeaz gain, bolo txapelketa izaten zen eta erromeria, akordeoiaz lagunduta.
Biharamuna, San Inazio, egun handia izaten zen: bi meza izaten ziren (lehena bailarako hildakoen alde), bertsolariak, auzokoen bazkaria, erromeria...
Azken egunean, abuztuak lehena, iluntzean erromeria izaten zen.
Meza San Ignazio ermitan (1991)
Meza San Ignazio ermitan (1991)
1981-2000 urteak
Herriko bailara txikiena izanik, jaiek ez zuten jende handirik biltzen eta bi egunekoak bihurtu ziren: uztailak 30 eta 31.
Aurreko egitaraua mantendu zuten, abuztuak leheneko erromeria kenduta. Erromerietarako akordeonista ezagunak ekarri izan dituzte, herrikoak zein kanpokoak: Pablo Arruabarrena, Iñaki Quintanilla, Laja eta Iturbide, Eloza anaiak... Bertsotan aritzeko askotan Egileor eta Narbaiza etorri dira.
2000. urte inguruan, gero eta jende gutxiago zetorrela eta, utzi egin zioten San Inazioetako erromeria antolatzeari.
Erreferentziak
- Herriko jai egitarauak. 1948tik gaur arte.