«Kukumixo Aisialdi Taldea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: ==Erreferentziak== Kategoria: Elkarteak Kategoria: Euskalgintza) |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
==Aisialdia baino gehiago== | |||
Kukumixo aisialdia lantzeko Soraluzen zegoen “premia” asetze asmoz sortu zen. | |||
Dena dela, aisialdi talde hutsa baino gehiago da Kukumixo, bi arrazoi nagusirengatik. Batetik, Soraluzeko neska-mutikoen aisialdiari garrantzia eman eta berau balioetan oinarrituta eta euskaraz lantzeko sortu zelako. Eta bestetik, gazteak eurak direlako aisialdi taldearen bihotz eta buru. Horrela izan zen taldearen sorreran eta horrela da Kukumixo sortu eta hamar urtera ere. | |||
==Historia== | |||
2000 hamarkadaren erdialdean, Udal Ludotekak utzi zion udaleku irekiak edo udaleku ibiltariak antolatzeari. Udalak eskatuta eta zerbitzua martxan mantentzeko, Pilpilean-ek ardura hartu zuen. | |||
Lanari jarraipena hobeto emateko asmoz, 2008an sortu zen Kukumixo Aisialdi Taldea. Eta ordutik aurrera handituz joan da, bai ekintzetan zein partaidetan. | |||
Hurrengo urteetan, Udalak Gazte-txokoa sortu zuenean, Kukumixok hartu zuen hura kudeatzeko ardura. Eta Udal Ludoteka berrantolatu zutenean, honen ardura ere Kukumixo Aisialdi Taldeak hartu zuen. | |||
Honetaz gain, Soraluze Alkarrekin egitasmoaren barruan, Kukumixokoek bideratu zuten Estazioko parkearen zaharberritzerako hausnarketa. Horretarako eskolako umeekin lan-saioak antolatu zituzten, parke berriaren ildo nagusiak erabakitzeko. | |||
2015 yrtean [[Idazleak (eu)#Unamuno Loidi, Arianne|Arianne Unamunok]] eta [[Musikagileak (eu)#Ucin Sanchez, Domentx|Domentx Ucinek]] abestia ondu zuten, ereserki gisa, eta uda hartan estreinatu zuten. | |||
{| class="wikitable" style="margin:auto; text-align:left" | |||
|- | |||
| <youtube right width="800"> vhFXDsdAv7g </youtube> | |||
|- | |||
| Kukumixo abestiaren estreinaldia (Francisca Iraolagoitia 2015) | |||
|} | |||
==Gaur egungo egoera== | |||
Egun 4 eta 16 urte bitarteko ume-gazteei zuzendutako zerbitzuak lantzen ditu Kukumixo Aisialdi Taldeak. | |||
Naiara Korabarriaren esanetan, 2018 urtean udalekuetan 200 neska-mutikok parte hartu zuten, ludotekak 170 erabiltzaile zituen eta Gazte-txokoak beste 90. | |||
Deigarria da gazteen atxikimendua. “Behin “umegaztetxo” garaia gainditzen dutenean, hezitzaile bilakatzen dira asko; gero hezitzaile izateari laga eta batzuk umea izan eta hona ekarriko dute… Bestalde, bertan dabiltzanen gurasoak ere Kukumixoren bueltan ibiltzen dira”, azpimarratu du Kortabarriak. | |||
Gaur gaurkoz kontratupeko sei lagun daude eta udalekuetan, adibidez, 20 begirale izateraino ailegatzen dira, boluntarioez gain. | |||
Funtzionamenduari dagokionez, berriz, asanblada da Kukumixoren jardunaren oinarria. 20 bat gaztek osatuta, hilean behin elkartu eta datozen ekintzak erabaki eta garatzeko lan-taldeak antolatzen dituzte. | |||
==Herriz kanpoko harremanak== | |||
Udalerritik kanpo, Euskal Herriko aisialdi taldeak batzen dituen Amarauna<ref>[https://amarauna.wordpress.com/ Amarauna]. Web ofiziala.</ref> sareko kide da Kukumixo Aisialdi Taldea, eta elkarte askorekin ere badu harremana: Arrasateko Txatxilipurdi elkartearekin, Elgoibarko Atxutxiamaika elkartearekin… | |||
Bestalde, Oinherri<ref>[http://herrihezitzailea.eus/ Herrihezitzailea]. Oinherriren web orria.</ref> proiektuan ere parte hartzen du, Francesco Tonucciren<ref>Francesco Tonucci pedagogo eta marrazkilari italiarraren ikerketek haurrek hirien antolaketa eta bizitzan parte hartzaile izatearen garrantzia azpimarratzen dute.</ref> filosofiari begira lan egiten duen sarean, alegia. | |||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
* [https://plaentxia.tok-md.com/pdf/Alea_Pil_pilean_344.pdf Kukumixo: hamar urte baloreetan oinarritutako aisialdia partekatzen]. Ubane Madera (Pil-pilean 2018ko urria, 344. alea, 13-15 orrialdeak). | |||
[[Kategoria: Elkarteak]] | [[Kategoria: Elkarteak]] | ||
[[Kategoria: Euskalgintza]] | [[Kategoria: Euskalgintza]] |
20:16, 2 azaroa 2020(e)ko berrikuspena
Aisialdia baino gehiago
Kukumixo aisialdia lantzeko Soraluzen zegoen “premia” asetze asmoz sortu zen.
Dena dela, aisialdi talde hutsa baino gehiago da Kukumixo, bi arrazoi nagusirengatik. Batetik, Soraluzeko neska-mutikoen aisialdiari garrantzia eman eta berau balioetan oinarrituta eta euskaraz lantzeko sortu zelako. Eta bestetik, gazteak eurak direlako aisialdi taldearen bihotz eta buru. Horrela izan zen taldearen sorreran eta horrela da Kukumixo sortu eta hamar urtera ere.
Historia
2000 hamarkadaren erdialdean, Udal Ludotekak utzi zion udaleku irekiak edo udaleku ibiltariak antolatzeari. Udalak eskatuta eta zerbitzua martxan mantentzeko, Pilpilean-ek ardura hartu zuen.
Lanari jarraipena hobeto emateko asmoz, 2008an sortu zen Kukumixo Aisialdi Taldea. Eta ordutik aurrera handituz joan da, bai ekintzetan zein partaidetan.
Hurrengo urteetan, Udalak Gazte-txokoa sortu zuenean, Kukumixok hartu zuen hura kudeatzeko ardura. Eta Udal Ludoteka berrantolatu zutenean, honen ardura ere Kukumixo Aisialdi Taldeak hartu zuen.
Honetaz gain, Soraluze Alkarrekin egitasmoaren barruan, Kukumixokoek bideratu zuten Estazioko parkearen zaharberritzerako hausnarketa. Horretarako eskolako umeekin lan-saioak antolatu zituzten, parke berriaren ildo nagusiak erabakitzeko.
2015 yrtean Arianne Unamunok eta Domentx Ucinek abestia ondu zuten, ereserki gisa, eta uda hartan estreinatu zuten.
Kukumixo abestiaren estreinaldia (Francisca Iraolagoitia 2015) |
Gaur egungo egoera
Egun 4 eta 16 urte bitarteko ume-gazteei zuzendutako zerbitzuak lantzen ditu Kukumixo Aisialdi Taldeak.
Naiara Korabarriaren esanetan, 2018 urtean udalekuetan 200 neska-mutikok parte hartu zuten, ludotekak 170 erabiltzaile zituen eta Gazte-txokoak beste 90.
Deigarria da gazteen atxikimendua. “Behin “umegaztetxo” garaia gainditzen dutenean, hezitzaile bilakatzen dira asko; gero hezitzaile izateari laga eta batzuk umea izan eta hona ekarriko dute… Bestalde, bertan dabiltzanen gurasoak ere Kukumixoren bueltan ibiltzen dira”, azpimarratu du Kortabarriak.
Gaur gaurkoz kontratupeko sei lagun daude eta udalekuetan, adibidez, 20 begirale izateraino ailegatzen dira, boluntarioez gain.
Funtzionamenduari dagokionez, berriz, asanblada da Kukumixoren jardunaren oinarria. 20 bat gaztek osatuta, hilean behin elkartu eta datozen ekintzak erabaki eta garatzeko lan-taldeak antolatzen dituzte.
Herriz kanpoko harremanak
Udalerritik kanpo, Euskal Herriko aisialdi taldeak batzen dituen Amarauna[1] sareko kide da Kukumixo Aisialdi Taldea, eta elkarte askorekin ere badu harremana: Arrasateko Txatxilipurdi elkartearekin, Elgoibarko Atxutxiamaika elkartearekin…
Bestalde, Oinherri[2] proiektuan ere parte hartzen du, Francesco Tonucciren[3] filosofiari begira lan egiten duen sarean, alegia.
Erreferentziak
- Kukumixo: hamar urte baloreetan oinarritutako aisialdia partekatzen. Ubane Madera (Pil-pilean 2018ko urria, 344. alea, 13-15 orrialdeak).
- ↑ Amarauna. Web ofiziala.
- ↑ Herrihezitzailea. Oinherriren web orria.
- ↑ Francesco Tonucci pedagogo eta marrazkilari italiarraren ikerketek haurrek hirien antolaketa eta bizitzan parte hartzaile izatearen garrantzia azpimarratzen dute.