«Torlojugintza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
18. lerroa: | 18. lerroa: | ||
Autogintza merkatuan sartuta, balio erantsi handiagoren bila torlojugileek beste pieza mota batzuei ekin diete [[Torlojugintza. Teknologiak (eu)|teknologia]] berberak erabiliz, nahiz eta askotan torlojuak ez izan. Bide honetan, pieza berri hauek ardatz simetria gero eta txikiago dute. | Autogintza merkatuan sartuta, balio erantsi handiagoren bila torlojugileek beste pieza mota batzuei ekin diete [[Torlojugintza. Teknologiak (eu)|teknologia]] berberak erabiliz, nahiz eta askotan torlojuak ez izan. Bide honetan, pieza berri hauek ardatz simetria gero eta txikiago dute. | ||
==Aroak== | ==Aroak== | ||
25. lerroa: | 26. lerroa: | ||
Urrezko aroa 1950 eta 1960 hamarkadetan izan zen: jardueran ari ziren enpresak ederki hazi ziren, eta enpresa berri asko ere sortu ziren. | Urrezko aroa 1950 eta 1960 hamarkadetan izan zen: jardueran ari ziren enpresak ederki hazi ziren, eta enpresa berri asko ere sortu ziren. | ||
1970 hamarkadako krisiak ('' | 1970 hamarkadako krisiak (1973eko ''petroleoaren krisiak'') oso gogor jo zituen industria arlo guztiak, torlojugintza barne. Hurrengo urteetan gehienak itxi behar izan zuten, baina bakar batzuk autogintzaren bidea jorratu zuten: merkatu berria (Europako autogintza), produktu berria (bezeroek diseinatutako torloju era azkoinak), saltzeko prozesu berria (diseinua, muestrak, lehen seriea...), oso kontratu luze eta handiak eta oso kalitate maila zorrotza. | ||
XX mende bukaeran ekialdeko Europako konkurrentzia etorri zen, eta Soraluzeko lantegi gehienek balio erantsi handiagoko produktuetara jo dute: pieza konplexuen estanpazioa, bigarren operazioak... | XX mende bukaeran ekialdeko Europako konkurrentzia etorri zen, eta Soraluzeko lantegi gehienek balio erantsi handiagoko produktuetara jo dute: pieza konplexuen estanpazioa, bigarren operazioak... |
19:25, 28 abuztua 2020(e)ko berrikuspena
XX mendean Soraluze markatu duen jarduera industriala torlojugintza izan da.
XVI mendetik Soraluze ia osorik armagintzan jardun bazen ere, XIX mendea krisian sartu zen, lantegi txiki asko itxi zirela. XX mendean enpresa handi bat zegoen alde batetik, The Placencia de las Armas Company Limited, eta hainbat lantegi txiki ehizarako eskopetak ekoizten.
Aurrera egiteko, enpresariek hainbat produktuekin saiatu ziren, torlojugintza tartean. Baina gerra osteko egoerak bultzada handia eman zion azken honi: merkatu premia handiak (demanda itzela), langile adituen beharrik ez (etorkinak zuzenean erabiltzeko oso egokia), biderkatzeko erreza (nahikoa zen makina txiki bat erostea ekoizten hasteko)...
Armagintzarekin gertatu zen moduan, 1960 hamarkadan ia herri guztia torlojugintza aritzen zen. Eta ez bakarrik lantegietan, etxez-etxeko lanak ere ez ziren gutxi (sailkatzea, muntai txikiak, paketatzea...).
Gaur egun ere, herriko lantegi handienak torlojugintzatik datoz, nahiz eta produktu eta prozesuetan bilakaera nabarmena izan.
Produktuak
- Gehiago jakiteko, sakatu Torlojugintza. Produktuak (eu)
Torlojugintzaren oinarrizko hiru piezak torlojua, azkoina eta zirrindola dira. Pieza hauek kopuru handitan ekoizten dira: erlo ertainetan, handitan edo oso handitan. Irabaziak lortzeko prozesuak oso doituta egon behar dira: ekoizpen sistema automatikoak, operazio kopuru txikia... Teknologia kostearekin lotuta dago.
Ardatz simetria duten piezak dira: luzeak (torlojuak), zapalak (azkoinak) eta oso zapalak (zirrindolak). Pieza metalikoak izaten dira: burnia, altzairua, altzairu herdoilgaitza... baita letoia, brontzea, aluminioa... moduko materialak ere; inoiz plastiko bereziak ere erabiltzen dira.
Autogintza merkatuan sartuta, balio erantsi handiagoren bila torlojugileek beste pieza mota batzuei ekin diete teknologia berberak erabiliz, nahiz eta askotan torlojuak ez izan. Bide honetan, pieza berri hauek ardatz simetria gero eta txikiago dute.
Aroak
- Gehiago jakiteko, sakatu Torlojugintza. Aroak (eu)
XX mende hasieran industria garatzen eta dibertsifikatzen joan zen, eta lantegi batzuk torlojuak egiteari ekin zioten. Baina gerra ostean hasi zen itzelezko hazkundea. Enpresa berriak sortzeaz gain, jardueran ari ziren batzuk torlojugintzan ere sartu ziren. Urte oparoak ziren; garai hartako baten esanetan: Egiten zen guztia saltzen zen.
Urrezko aroa 1950 eta 1960 hamarkadetan izan zen: jardueran ari ziren enpresak ederki hazi ziren, eta enpresa berri asko ere sortu ziren.
1970 hamarkadako krisiak (1973eko petroleoaren krisiak) oso gogor jo zituen industria arlo guztiak, torlojugintza barne. Hurrengo urteetan gehienak itxi behar izan zuten, baina bakar batzuk autogintzaren bidea jorratu zuten: merkatu berria (Europako autogintza), produktu berria (bezeroek diseinatutako torloju era azkoinak), saltzeko prozesu berria (diseinua, muestrak, lehen seriea...), oso kontratu luze eta handiak eta oso kalitate maila zorrotza.
XX mende bukaeran ekialdeko Europako konkurrentzia etorri zen, eta Soraluzeko lantegi gehienek balio erantsi handiagoko produktuetara jo dute: pieza konplexuen estanpazioa, bigarren operazioak...
Teknologiak
- Gehiago jakiteko, sakatu Torlojugintza. Teknologiak (eu)
Hasieran, hiru ziren: dekoletakea (mekanizazioa), hotzezko estanpazioa (pieza txikiak) berozko estanpazioa (pieza handiak). Poliki poliki estanpazio hotzera mugitu da dena.
Enpresak
- Gehiago jakiteko, sakatu Torlojugintza. Enpresak (eu)
- Gehiago jakiteko, sakatu Torlojugintza. Historikoa (eu)
Historiaren zehar, Soraluzen 60 enpresa baino gehiago aritu dira torlojugintzan. Bolumenagatik, SACIA, Tornillería Amuchástegui, Juan María Arizaga eta Industrias Gol aipa daitezke.
Gaur egun martxan dauden enpresak askoz gutxiago dira: Urrestarazu Metalworking (Alejandro Urrestarazu), Carmelo Mendizabal, Estampaciones Laga, Gabekola Forging, Industrias Gol, Industrias Placencia (José María Galarraga), Numator, Talleres M.A.H., Tornillería Aras, Tornillería Iterga eta Tornillería Oruesagasti.
Tamainaren arabera hiru talde egin daitezke: 100 langiletik gorako bat (Gol), 25 langiletik gorako bi (Urrestarazu Metalworking eta Tornillería Oruesagasti) eta 5 eta 20 langile artekoak (gainontzeko guztiak).
Arkitektura
Hasieran, erreka ondoko tailerrak. Makminak hala nola sartu, bigarren eskukoak. Barrak sartzerakoan trafikoa eten. Lehen aroan.
Enpresa handiagoak. Planta bakarrekoak, askotan goian jabearen etxebizitza:
Planta bat baino gehiagokoak: Alberdi, Amuchastegi…
Gaur egun geratzen direnak…
Folklorea
- Gehiago jakiteko, sakatu Torlojugintza. Folklorea (eu)
Torlojugintza Soraluzeko ardatz ekomomikoa izanik, eragina izan du herriko eta inguruko folklorean.
Ia 1966 urtean Iñaki Linazisorok Placencia de las Armas beharrean Placencia de los Tornillos proposatu zuen. Eta ordutik aurrera Soraluze aipatzeko "herri tornilleroa", "hiribildu tornilleroa" eta antzekoak erabili izan dira.
Herrian ere ez dira gutxi torlojugintzari egindako keinuak: 19xxko danborrada, Kontrargik erabilitako sariak...
Azkenik, oso zabalduta dago Soraluzeko tornilleroaren istoria (torloju bakoitzarekin galdu, baina asko egiten zituenez...), baina atzetik zegoen arrazoi ekonomikoak inor gutxik ezagutzen ditu.