«Sudango Sultana (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 8 ekarpen ez dira erakusten) | |||
10. lerroa: | 10. lerroa: | ||
==Letra== | ==Letra== | ||
{| class="wikitable" align="center" style="text-align:left" | ::{| class="wikitable" align="center" style="text-align:left" style="background:white" | ||
! width= "200 px" | | ! width= "200 px" style="background:white" | | ||
! width= "200 px" | | ! width= "200 px" style="background:white" | | ||
|- | |- | ||
| <big>'''1'''</big><br> | | <big>'''1'''</big><br> |
Hauxe da oraingo bertsioa, 21:28, 4 apirila 2020 data duena
Izenburua | Sudango sultana |
Egilea/k | Ander Ezenarro Urzelai |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Gerardo Ezenarro |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
1
Sudango Sultana ta
bere familiyak
Europa ikustera
gera etorriyak.
Erririk erri gabiltz
dana ikusiyaz
zuekin pasatzeko
Aratuste jayak. (bis)2
Sultanak emaztiak
asko izan arren
oriyetatikan bat
orra nun datorren.
Beori etorri da
dalako ederren
baña esklabuentzat
ausen da okerren. (bis)3
Ingles exploradore
gizona azkarra
orren mapetatikan
jo degu onera.
Ikusirik fabrikak
sarturik barrura
Plazentziako lanakin
ikaratu gera. (bis)4
Gure igarle onek
dadukan lan gaitza
onek igarte dio
noiz dagon ekaitza.
Gauza guztiyak onen
eskuan dabiltza
onek dauka Sultanan
jauregiko giltza. (bis)5
Esklabuak daukate
bizitza astuna
beti dare ikusten
arpegi illuna
Etortzen bazayiote
aurrera Sultana
belauniko jarrita
daroye eguna. (bis)6
Beltzak izanagatik
ez gera piztiyak
ezta zuek uste bezin
persona itzusiyak.
Afrikako erdiyan
jayo ta aziak
gu baltzituten gaitu
Sudango euzkiyak. (bis)7
Sultanan soldaduak
saintzalle leyalak
gau ta egun beti zutik
dagozen mutillak
Etorri arren iñoiz
gaizkille abillak
beren lantza puntakin
laister dira illak. (bis)8
Nola gure diruak
ez duen korritzen
argatik asi gera
emengua biltzen.
Iñoiz Sudan aldera
bazera etortzen
alegiñ eingo dugu
zuek ondo artzen. (bis)
Azalpenak
Gerra aurreko sasoian Ander Ezenarro Urzelaik hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. Tartean hau, edota Zapatariak.
Letra Gerardo Ezenarro semeak jaso zuen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.