«Urkiazelai (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    5. lerroa: 5. lerroa:


    ==Kokapena==
    ==Kokapena==
    [[Urkiazelai (eu)|Urkiazelaitik]] gertu dago, eta [[Askabeitia (eu)|Askabeititik]] ere heldu daiteke, [[Izarre baserria (eu)|Izarre]] aldera jotzen bada.
    [[Kortazarreko Haitza (eu)|Kortazarreko]] errepidea hartu behar da. [[San Andres bailara (eu)|San Andres]] pasa eta gero, 1.200 bat metrotara [[Izarre baserria (eu)|Izarre]] baserria pasako dugu. Beste 700 metro aurrerago bidegurutzea dago: ezkerrera Ezozirako bidea dago eta eskumara, berriz, Kortazarrekoa. Bidegurutzetik 600 bat metrotara Urkiazelai topako dugu, bideko eskumaldean.


    ''(Pantaila osoan ikusteko ''{{Google | kokapena=43.184217,-2.402324}}'')''
    ''(Pantaila osoan ikusteko ''{{Google | kokapena=43.184217,-2.402324}}'')''

    18:32, 1 abendua 2019(e)ko berrikuspena

    Kortazarrerako bidean dagoen paraje honetara jende asko biltzen da egun pasa, batez ere uda partean.

    Sasoi batean Askabeitia zen soraluzetarren toki gustokoena, baina 1970 hamarkadan Urkiazelaira aldatu zen pisua. Alde batetik bertan aterpea egin zuten, eta bazkideek tokiz aldatu zuten; gainera, Kortazarreko errepikagailurako errepideari esker, automobilez joatea askoz errazagoa zen.


    Kokapena

    Kortazarreko errepidea hartu behar da. San Andres pasa eta gero, 1.200 bat metrotara Izarre baserria pasako dugu. Beste 700 metro aurrerago bidegurutzea dago: ezkerrera Ezozirako bidea dago eta eskumara, berriz, Kortazarrekoa. Bidegurutzetik 600 bat metrotara Urkiazelai topako dugu, bideko eskumaldean.

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Urkiazelai aterpea

    1960 hamarkadan lagun talde batek Urkiazelaiko txabola Izarrekoei[1] alokatu zien, eta aterpe moduan erabiltzeko.

    Urte batzuk geroago, txabola eta inguruko lurrak erosi zituzten. Txabola atondu zuten: logela, sukaldea...

    Eta 1990 hamarkadan aterpe berria eraiki zuten, bi solairukoa: behean sukaldea, jantokia eta biltegia ziren, eta goikoan logelak eta komunak.


    Izei aterpea

    1990 hamarkadan ere, beste lagun talde batek alboko esparrua erosi eta bere aterpea jaso zuen, Izei izenekoa.


    Manditurri, Urkiazelaiko iturria

    Mando iturri moduan ere ezagutua[2].

    Urkiazelaitik 250 bat metrotara dago, Kortazarreko bideko eskumaldean. Bertarako bidexka zegoen, eta errepikagailurako pista egin zutenean, haren parean geratu zen. Baina errepidea zabaldu zutenean lehengo bidea baino altuagoa egin zuten, eta iturria beherago geratu zen. Bidearen ezkerrean Udalak pare bat mahai paratu zituen, bere aulkiekin.

    2018/10/15ean Soraluzeko Udalak Mendigaineko Mando-iturri izeneko lursaila erostea erabaki zuen, 7.354 eurotan. Lursaila Kortazar-Irukurutzeta mendilerroan dago, iturriaren gainean, eta 20.430 m2-ko azalera dauka[3]

    Oraindik bada bertaraino joaten dena, txabila edo garrafoiaz, ur bila.


    Erreferentziak

    1. PedroSantamaria zen orduan etxeko jauna.
    2. Bada izen bereko beste iturria Elgoibarreko lursailetan, Mendigainean bertan, Kurutzazarratik gertu.
    3. Udalak lursail berriak erosi ditu Mendigainean. Soraluzeko Udala (2018).