«Azalia baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
36. lerroa: | 36. lerroa: | ||
1750. urte inguruan ''Azaolega mayor'' (Azaoleaga handia) esaten zitzaion, eta Santa Anako Komentuko Agustindarrak ziren baserriaren jabe. | 1750. urte inguruan ''Azaolega mayor'' (Azaoleaga handia) esaten zitzaion, eta Santa Anako Komentuko Agustindarrak ziren baserriaren jabe. | ||
XX mendeko bigarren erdia arte [[Osintxu (eu)|Osintxuko]] ''Martiri Santuen Kofradia''ko partaidea izan da. | |||
Gaur egun Osintxun bizi den Joxe Mari Telleria Oregi jabearen aittaittak erosi zuen baserria. 1976 urterarte bizi izan ziren baserrian. Ondorengo urteetan astoak izan dituzte pinadiak garbitze aldera, baina gaur egun ez dute abererik. | Gaur egun Osintxun bizi den Joxe Mari Telleria Oregi jabearen aittaittak erosi zuen baserria. 1976 urterarte bizi izan ziren baserrian. Ondorengo urteetan astoak izan dituzte pinadiak garbitze aldera, baina gaur egun ez dute abererik. |
15:53, 23 iraila 2019(e)ko berrikuspena
Azalia | |
---|---|
Izen formala | Azaoleaga |
Bailara | Txurruka |
Altuera | 555 m |
Hedadura | 13 Ha |
Kaletik | 5,2 Km |
Bertako familia
Peñalba eta Lindemann
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak sasi tokia edo zelaia esan nahi omen du.
1750. urte inguruan Azaolega mayor (Azaoleaga handia) esaten zitzaion, eta Santa Anako Komentuko Agustindarrak ziren baserriaren jabe.
XX mendeko bigarren erdia arte Osintxuko Martiri Santuen Kofradiako partaidea izan da.
Gaur egun Osintxun bizi den Joxe Mari Telleria Oregi jabearen aittaittak erosi zuen baserria. 1976 urterarte bizi izan ziren baserrian. Ondorengo urteetan astoak izan dituzte pinadiak garbitze aldera, baina gaur egun ez dute abererik.
Gaur eguneko jabeek 2013 urtean Azalia erosi eta konpontzen hasi ziren. Pinadiak botatzerakoan, bertako fruita arbolak sartzen ari dira, gogorragoak diren lehengo mota zaharrak hain zuzen. Finanziazioa crowfounding bidez lortu dute, 15 eurotako bonotan. Arbolak fruita ematen dutenean generotan bueltatuko dute lortutako dirua.
Baserria birgaitzen lagundu zuen Orkea bioarkitektura enpresak halaxe azaltzen du proiektua bere web orrian[3]: Baserria malda handiko eremuan kokatuta dago, topografia honek baserriaren forma baldintzatzen du. Gure lana baserriaren gorputz nagusiaren egituraren birgaitze lanetara eta estalki berriaren eraikuntzara mugatu da. Lan hauek autoeraikuntza eta bioeraikuntza irizpideak erabiliz egin dira. Baserriaren jatorrizko izaera errespetatzea izan da helburuetako bat, egurrezko elementu originalak berrerabili dira eta egur pieza berriak ordezkatzen zituzten pieza zaharren lekuan jarri dira.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (62. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (247 orrialdea)
- ↑ Azoleaga baserriaren birgaitzea Soraluzen, Gipuzkoa. www.oreka.com.es