«Txandrua (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Pertsona (eu) | {{Pertsona (eu) | ||
| izena = Txandrua | | izena = Txandrua (ezizena) | ||
| irudia = Argazkirik_ez.jpg | | irudia = Argazkirik_ez.jpg | ||
| jaio = | | jaio = | ||
23. lerroa: | 23. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Azkoitia._Santa_Cruz_komentua.jpg | thumb | center | 400px | Santa Cruz komentua (Azkoitia)]] | [[Fitxategi: Azkoitia._Santa_Cruz_komentua.jpg | thumb | center | 400px | Santa Cruz komentua (Azkoitia)]] | ||
==Gure Txandrua ''Tretatxu'' izango zen agian?== | |||
Txandruari buruzko beste aipamenik ez da gordetzen, baina bitxia da Batxi Landa ''Tretatxu'' bidelapurraren biziarekin duen antza. | |||
Batxi (Bautista) Landa ''Tretatxu'' Larraurin jaio zen 1716an Landa oinetxean, eta 1751ko irailaren 9an hasi zuen bere legenda, beste hiru lagunekin Bilbotik irten zenean lapurretei ekiteko. Karrera laburra, 1753 urtean Azkoitian atxilotu baitzuten eta, heriotzera kondenatua izan arren, zortzi urte geroago hil zen Valladolideko espetxean. | |||
Bi urtez ia etengabe hamaika lapurreta, segada hilgarri eta ihesalditan ikusiko dugu, batez ere Bizkaia eta Araba arteko mendateetan mandazainei bidera irtenda, eta baita abadeen etxeak asaltatzen eta agian kontrabando jardunean ere, Baionan, Ataunen, Bermeon, Iruñean, Urkiolan, Azpeitian... Fiskalak zazpi ekintza leporatu zizkion, baina askoz gehiagotan parte hartu zuela aditzera eman zuen; Bizkaiko korrejidoreak heriotza zigorrera kondenatu zuen horiengatik. Hektor Ortega kazetari deustuarrak haren ibilerak azaldu dizkigu ''Tretatxu, lapurren gobernadorea'' (Txertoa, 2018) liburuan<ref>[https://www.argia.eus/argia-astekaria/2599/tretatxu-lapurren-gobernadorea Tretatxu, lapurren gobernadorea]. Urko Apaolaza (www.argia.eus 2018/05/20).</ref>. | |||
Txandrua zein Tretatxu, biak ala biak, bidelapurrak izan ziren, talde baten buruak, mendateetan ibilitakoak eta Azkoitian harrapatuak. Pertsona berbera izango al zen? | |||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
[[Kategoria: Beste pertsona ezagunak]] | [[Kategoria: Beste pertsona ezagunak]] |
17:22, 30 abuztua 2019(e)ko berrikuspena
Txandrua (ezizena) | |
---|---|
Jaio | |
Hil | |
Profila | Bidelapurra |
Historiaren nundik norakoak
1921. urteko udan Telesforo Aranzadi, José Miguel Barandiaran eta Enrique Eguren Elosura etorri ziren, Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoa ikertzera. Eta indusketak egiteko langileak kontratatu zituzten Soraluzen.
Gerora idatzi zutenez[1], mendigainetik zuten ikuspegia piztien kabi eta gaizkileen gordelekurako eskualde oso aproposa zen, nahiz eta mendi honen azpian Soraluze, Elgoibar eta beste herri batzuk kokatzen dira, industria eta arteetan gizon saiatu eta azkarren bizileku.
Honen arabera, kontratatutako langileek askotan gogoratzen zuten Txandruaren historia.
Jasotako historia
Txandrua hau bidelapur famatua izan zen, eta denbora luzez inguruko herriak beldurtuta izan zituen.
Lagunekin borda batean bizi zen. Honen hondakinak oraindik Atxolin mendiaren oinetan ikusten dira, Aizkoin trikuharriaren ondoan, baso itxian ezkutatuak, gaur egun ere garai batean moduan bidelapurrak gorde zitzakeena. Borda hau oso toki estrategikoan zegoen, garai batean Azkoitiarako erregebidea oso gertutik pasatzen zela eta; eta bide hau Bizkaia eta Gipuzkoa lurrez lotzen zituen bide nagusia zen.
Behin Txandrua eta lagunak Azkoitiko Santa Kruz komentuan lapurretan egitea erabaki zuten. Komentu hau Izarraizpean dago, Azkoitia eta Azpeitia lotzen zuen bide zaharraren alboan, tontortxo batean. Komentuan sartu, eta moja guztei eskuak eta oinak lotu zizkieten, ohean gaixorik zegoen bati ezik. Baina azken honek, ohe ondoan komentuko kanpai baten soka zuela, joka hasi zen eta, zorionez, jende asko bildu zen inguruan. Lapurrak konturatu zirenean, onena komentuko ortutik irtetzea zelakoan bertara salto egin zuten; baina jendeak komentua inguratuta zuen, eta bertan preso hartu zituzten.
Gure Txandrua Tretatxu izango zen agian?
Txandruari buruzko beste aipamenik ez da gordetzen, baina bitxia da Batxi Landa Tretatxu bidelapurraren biziarekin duen antza.
Batxi (Bautista) Landa Tretatxu Larraurin jaio zen 1716an Landa oinetxean, eta 1751ko irailaren 9an hasi zuen bere legenda, beste hiru lagunekin Bilbotik irten zenean lapurretei ekiteko. Karrera laburra, 1753 urtean Azkoitian atxilotu baitzuten eta, heriotzera kondenatua izan arren, zortzi urte geroago hil zen Valladolideko espetxean.
Bi urtez ia etengabe hamaika lapurreta, segada hilgarri eta ihesalditan ikusiko dugu, batez ere Bizkaia eta Araba arteko mendateetan mandazainei bidera irtenda, eta baita abadeen etxeak asaltatzen eta agian kontrabando jardunean ere, Baionan, Ataunen, Bermeon, Iruñean, Urkiolan, Azpeitian... Fiskalak zazpi ekintza leporatu zizkion, baina askoz gehiagotan parte hartu zuela aditzera eman zuen; Bizkaiko korrejidoreak heriotza zigorrera kondenatu zuen horiengatik. Hektor Ortega kazetari deustuarrak haren ibilerak azaldu dizkigu Tretatxu, lapurren gobernadorea (Txertoa, 2018) liburuan[2].
Txandrua zein Tretatxu, biak ala biak, bidelapurrak izan ziren, talde baten buruak, mendateetan ibilitakoak eta Azkoitian harrapatuak. Pertsona berbera izango al zen?
Erreferentziak
- ↑ Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia
- ↑ Tretatxu, lapurren gobernadorea. Urko Apaolaza (www.argia.eus 2018/05/20).