«Soraluzeko forua (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
tNo edit summary |
||
48. lerroa: | 48. lerroa: | ||
==Soraluzeko forua== | ==Soraluzeko forua== | ||
Soraluzeko forua (1343) Logroñoko foruan (1076) oinarrituta dago. Batetik bestera 267 urteko aldea badago ere, bion artean ez dago desberdintasun handirik. | |||
Soraluzeko forua (1343) Logroñoko foruan (1076) oinarrituta dago. Batetik bestera 267 urteko aldea badago ere, bion artean ez | |||
Jaka eta Lizarrako foruetan oinarrituta daude eta Naxeraren bilakaera dira, baina hobekuntza batzuk ekartzen dituzte, ‘’frankoen foruak’’ direlako; hau da, gizon askeen foruak. | |||
===Hobekuntzak=== | ===Hobekuntzak=== | ||
Hobekuntza nabarmenena zera da, biztanleen arteko jatorrizko diskriminaziori oro desegiten duela: ''...tan francigenis quam etiam hispanis vel ex quibuscumque gentibus vivere debeant ad foro de francos se manteneant per bona fide...''. Beraz, jauntxoak ala jende arrunta izan denok izango dituzte eskubide eta betebehar berberak. Gainera, berdinketa hau gainetik egin zen: hilketarengatik kalteordaina<ref>''Caloña'' edo isuna.</ref> 500 sueldotakoa izango da, aurretik jauntxoei bakarrik zegokiena. | Hobekuntza nabarmenena zera da, biztanleen arteko jatorrizko diskriminaziori oro desegiten duela: ''...tan francigenis quam etiam hispanis vel ex quibuscumque gentibus vivere debeant ad foro de francos se manteneant per bona fide...''. Beraz, jauntxoak ala jende arrunta izan denok izango dituzte eskubide eta betebehar berberak. Gainera, berdinketa hau gainetik egin zen: hilketarengatik kalteordaina<ref>''Caloña'' edo isuna.</ref> 500 sueldotakoa izango da, aurretik jauntxoei bakarrik zegokiena. | ||
14:13, 1 abuztua 2019(e)ko berrikuspena
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Hiribildu foruak
Zer ziren
Foruak legeak ziren eta, beraz, mota askotakoak. Hiribildu forua, berriz, erregeak hiribildu bati emandako legea, harekin bere burua gobernatzeko. Eta oso garrantzitsuak ziren, biztanleen askatasuna bermatzen zutelako. Alemanez esaten zenez, Stadtluft macht frei (Hiribilduko aireak aske egiten zaitu).
Nekazal gizartearen antolaketa
Ertaroaren lehen mendeetan nekazal gizartea zegoen. Bi motako biztanleak ziren: kapareak eta nekazariak. Kapareek[1] lurrak eta maizterrak zituzten, eta ez zuten zergartik ordaintzen. Nekazariek maizterrak ziren, eta zergak ordaintzen zituzten ustiatuko lurraren arabera. Errentak jasoaz gain, jauntxoek beste eskubideak zituzten: zerga berriak ezarri bere probetxurako, bere lurretan izandako edozein auzitan bere nahiera epaia ematea…
Hala ere, herriak eta auzoak sortzen ari ziren, eta bertan ofizioak eta merkatariak. Jende hauek ez ziren oso ados jauntxoen jarduerekin eta, bilduta egonik, antolatu ziren hiribilduak sortzeko, Soraluze kasuan egin zuten bezelaxe. Beste batzuetan, errege berak bultzatzen zuen prozesu hau. Erregeentzat oso onuragarria zen hiribilduak sortzea: zergak zuzenean kobratuko zituzten, jauntxoen indarra ahulduko zuten…
Hiribilduak eta foruak
Berez, erregeek hiribildu bat sortzen zuenean ez zuen herri berria sortzen, aurretik zegoen herria ordenatzen baizik.
Edozein herri edo auzorekin alderatuta, hiribilduek bi alde garrantzitsu zituen, elkarrekin ondo lotuta: esparrua eta lege idatzia. Hiribilduaren esparrua hesitua egoten zen, eta legeak esparru barruan bakarrik balio zuen; kanpoan jauntxoak zirela jaun eta jabe, lehengo moduan[2]. Horregatik, erregeek hiribildua sortzeko agindua ematen zutenean beti agintzen zuten harresia egiteko, eta lege bat (foru bat) egozten zion. Hiribilduan ez zuten jauntxoen nahiek agintzen, lege idatziak baizik, guztiondako berbera.
Urteak aurrera egin ahala, hiribilduek harresietatik kanpo ere zabaldu zuten bere eragina, eta jauntxo asko eta asko hiribilduetara pasa ziren bizi izateko, bertan jauregiak eraikiz.
Hiribildu bakoitzak bere legea edo forua zuen, baina denak ez ziren desberdinak: erregeak beste hiri batekoak egokitzen zuen edo, besterik gabe, zuzenean kopiatzen zuen. Normalean oso aldaketa txikiak egiten ziren, baina noizean behin goitiko beherako egokitzapenak lantzen ziren, gizarte bera aldatzen ari zelako.
Foruen hedapena Euskal Herrian[3]
X eta XI mendetik aurrera Santiobideak indarra hartu zuen. Europatik zetozen erromes asko (frankoak) ez ziren bere herrialdetara itzultzen, eta ingurutan geratzen ziren.
Jakako forua
Birpopulaketa hau erakargarriagoa egiteko, 1076 urtean Aragoiko Antso Ramirezek Jakako herriari izen bereko forua eman zion, hiribildua bilakatuz. Bertan Jakako biztanleek eskatutako lege onak (buenos fueros) berresten ziren.
Hurrengo urteetan hainbat herriek bereganatu zuten antzeko legeak, Jakako foruan oinarritutakoak.
Lizarrako forua
Horietako bat Lizarra izan zen (1090), baina kasu honetan forua egokitu zuten, askatasun gehiago ematen Lizarrako biztanleei. Hala ere, Lizarrako foruan oraindik bi mailako biztanleek agertzen dira, hiribilduko agintariak kanpokoak izan daitezke, hauek baimenik gabe sar daitezke inoren etxean…
Lizarrako foru hau ere asko zabaldu zen, besteak beste Gipuzkoako kostaldean: Donostiara lehen eta handik Mutriku, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Usurbil, Hernani, Errenderia eta Hondarribia.
Logroñoko forua[4]
Beste aldetik, 1076 urtean Antso IV Iruñeko eta Naxerako erregea[5] anaiak hil zuenean, Alfontso VI Leongo erregea Araba eta Naxeraz jabetu zen, bertako hiribilduen foruak gordez.
Gainera, Santiobidetik pasatzen ziren frankoak gerarazteko Logroño herrixka hiribildua bilakatu eta forua eman zion, Naxerako foruan oinarrituta baina hainbat hobekuntzekin.
Logroñoko foru hau Laguardian (1164) eta Gasteizen (1181) erabili zen. Euskal Herriko hiribildu berriak sortzerakoan Logroñoko forua erabili zuten gehienetan, zuzenean batzutan (Soraluzeko kasua) edo Laguardia edo Gasteizen bidez.
Logroñoko foruak, eta handik eratorritakoek, hiru ezaugarri dute:
- Hiribildua eta biztanleak esparru baten jabeak izango dira; beraz, lur horiek ez dira erregerarenak izango.
- Beraz, biztanleen ondasun guztiak, esparru barrukoak zein kanpokoak, askeak izango dira eta bere jabeek ez dituzte izango gainontzeko nekazarien betebeharrak.
- Hiribilduko biztanle bakoitzak zerga bakarra ordainduko dio erregeari, denok berdina.
Soraluzeko forua
Soraluzeko forua (1343) Logroñoko foruan (1076) oinarrituta dago. Batetik bestera 267 urteko aldea badago ere, bion artean ez dago desberdintasun handirik.
Jaka eta Lizarrako foruetan oinarrituta daude eta Naxeraren bilakaera dira, baina hobekuntza batzuk ekartzen dituzte, ‘’frankoen foruak’’ direlako; hau da, gizon askeen foruak.
Hobekuntzak
Hobekuntza nabarmenena zera da, biztanleen arteko jatorrizko diskriminaziori oro desegiten duela: ...tan francigenis quam etiam hispanis vel ex quibuscumque gentibus vivere debeant ad foro de francos se manteneant per bona fide.... Beraz, jauntxoak ala jende arrunta izan denok izango dituzte eskubide eta betebehar berberak. Gainera, berdinketa hau gainetik egin zen: hilketarengatik kalteordaina[6] 500 sueldotakoa izango da, aurretik jauntxoei bakarrik zegokiena.
Honetaz gain, nahiz eta erregeak (edo bere ordezkoak) herri agintariak izendatu (alkatea, merioa edo epailea eta borreroa), hauek herriko biztanleak izan behar ziren: Senior, qui subiugauerit ipsa uilla et mandauerit omnes homines, non mittat alio merino nisi populator istius uille; similiter mittat alcaldes; similiter saione. Hiribildu autonomiaren lehen urratsa izan zen.
Foru txarrak ezabatzen ziren, batez ere jauntxoentzako egin beharreko lanak[7], hauen ordezko ordainketak, alkateek hartzen zuten kalteordainen bederatzirena…: Neque habeant super se fuero malo de saionia neque de fonsadera neque anubda neque maneria neque ulla vereda faciant, sed liberi et ingenui maneant sempre.
Erregeari ordaindu beharreko guztiak zerga bakarrean biltzen zen, Pentekostetan ordaindu beharreko bi sueldo: Et de unaquaque domo donent per singulos annos II solidos ad principi terrae ad Pentechosten.
Naxerako foruarekin alderatuta, Soraluzekoan ezabatu zen hiribilduan izandako edo aurkitutako heriotzen talde-kalteordaina: Non pectent homicidio per homo mortuus qui fuerit inventus infra terminum uel in uilla. Bakarrik hilketaren arduradun zuzenei zegokien kalteordaina edota epaiketa.
Soraluzeko foruaren arabera, bertako biztanleek eskubide osoa zuten esparruak erosteko edo saltzeko nahi zuten tokian, eta horrengatik ezin zitzaien eskatu inolako auzolanik edo saririk: Et istos populatores de Logronnio habeant absoluta licencia per comprare hereditates ut ubicumque uoluerint conprare et nullos homo inquirat eis mortura neque saoinia neque vereda sed habeant salva et libera et ingenua. Et si necesse habuerint per vendere, vendant ut ubicumque voluerint.
Gainera, erregeak hiribilduari emandako lurretan lan egiteko aukera ematen zien biztanleei: lur etzeak lantzeko; animalientzako belarra jasotzeko; lurrak, mahatsondoak, ortuak edo errotentzako ura erabiltzeko; eta eraikitzeko zura edo erretzeko egurra mendietatik hartzeko. Erregeen lurretan errota egiterakoan, lehen urteko etekinak eraikitzailearentzat izango dira, eta handik aurrera erregearekin erdibana; norberaren lurretan egiten bada errota, jabe bakarra eraikitzailea izango da.
Como un rasgo arcaico dentro de un derecho privilegiado tan novedoso como éste de Logroño, es el que se obligue a los vecinos a cocer el pan en el horno del rey, dando a éste un pan de cada hornada: Et iterum, habeat rex in ista villa furno suo, et ipisi de hanc villa coquant in eo panem suum, et de unaquoque fornata donent portionem regi I panem.
Otro conjunto de disposiciones de gran interés en el fuero son las relativas a la protección personal de los vecinos y de sus bienes: se prohíbe tanto al merino como al sayón el entrar en la casa de un vecino; lo mismo se prescribe para cualquier particular con respecto a un domicilio ajeno; los bienes de los vecinos se protegen tanto en el interior de la vivienda como fuera, prohibiéndose al señor de la villa, al merino y al sayón tomarle a un vecino cualquier bien contra su voluntad.
En el campo procesal, con el fuero se abre la posibilidad de evitar la prisión en todos los casos presentando las oportunas fianzas, al tiempo que se suprimen las ordalías o «juicio de Dios» como pesquisa judicial. Por otra parte, se establece que los vecinos de Logroño no tengan que comparecer ante las citaciones del rey más allá de los límites marcados por Calahorra, Viguera y San Martino de Zaharra (San Martín de Zar en Treviño).
Para favorecer la paz en la villa se disponen duras penas para quien sacase o amenazase con un cuchillo o para quien provocase un tumulto en el mercado.
En último lugar, el fuero incluye una serie de disposiciones que buscan favorecer la actividad comercial y artesanal de la villa. Para comenzar, se da total libertad para la compra de animales y bienes muebles y, si existe reclamación, no habría que dar el nombre del vendedor sino sólo jurar que se había comprado: Et habeant absoluta licencia de conprare ropa, trapos, bestias et tota animalia per carne et non donent nullo autore nisi illa jura que ipse comparauit.
En caso de que el animal fuese robado, el dueño pagará al comprador lo que éste jurase que le había costado. Así, el que compra en el mercado o en el camino real no debe preocuparse del origen de su compra y está seguro de que nunca perderá el importe abonado. En relación con los bienes inmuebles, se establece que la posesión pacífica de año y día de una heredad otorga la posesión más total y segura para el ocupante.
Bitxikeriak
Soraluze hiribildua 1343 urtean sortu zen, bertako biztanleek eskatuta.
Hasiera-hasieratik jauntxo edo kapareak agertzen dira herrian: hiribildua sortu zenean, Alfontso XI erregeak Gil López de Oñaz-en bi anaiei (Juan Pérez de Loyola eta beste bat) lur sailak eman zizkien Soraluzen bertan. Juan Pérez de Loyola-k Loiola etxea sortu zuen.
Inguruko jauntxo handienek, Irurekoek, aurki ere eraiki zuten beren jauregia herrian; Ormaetxea jauregia.
Foruen bilakaera
Urteekin, hiribilduei emandako foruak egokitu eta hobetu zituzten, batez ere Alfontso X Jakintsuak (Las Partidas) eta XXX (Ordenamiento de Alcalá, 1348).
Aldaketa garrantzitsu bat herriko agintarien izendapena izan zen. Erregeak (edo ordezkoak) izendatu beharrean, etorkizunean herriko biztanleek aukeratuko zituzten… eta, beharbada, kargutik kendu.
Erreferentziak
- ↑ Kaparea. Jauntxoa, aitoren semea, hidalgoa, noblea.
- ↑ Bizkaian oraindik gordetzen da ezaugarri hau: bi motako udalerriak daude, hiribilduak eta elizateak edo tierra llana.
- ↑ Soraluzeko forua Logroñoko foruaren kopia izan zen. Gehiago jakiteko, Villas fracasadas en el desarrollo urbano medieval del País Vasco. Tesis Doctoral de Sergio Martínez Martínez (Universidad de Cantabria).
- ↑ Fuero de Logroño. Wikipedia (gaztelaniaz).
- ↑ Normandiako Placenciaren senarra.
- ↑ Caloña edo isuna.
- ↑ Las sernas, el fonsado, la anubda, la vereda edo la mañería.