«Deba ibaia. Kutsadura (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 19 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    {{Argitaratzen}}
    [[Fitxategi: Deba_ibaia._Kutsadura.jpg | thumb | right | 500px | Deba ibaia kutsaduraren koloretan]]
    Mendeetan zehar, [[Deba ibaia (eu)|Deba ibaia]] asko aldatu da gizakien eraginez. Alde batetik uren kutsadura dago, eta bestetik [[Deba ibaia. Eraldaketa fisikoa (eu)|eraldaketa fisikoa]].


    Deba ibaia berez bizia eta aberatsa da ikuspuntu ekologikotik baina mendeetan zehar eman den jarduera industrialaren ondorioz eraldaketa sakonak eragin zaizkio, bai isurketen ondorioz eta baita presa eta zentralen eraikuntzarekin.
    ==Kutsaduraren jatorria eta eragina<ref>[https://zientziakaiera.eus/2015/05/25/deba-ibaiaren-kutsadura-iturriak/ Deba ibaiaren kutsadura iturriak]. Euskal Herriko Unibertsitatea (Zientzia kaiera 2015).</ref>==
    Eraldaketa hauek gogorregiak izan dira Ibaiarentzat eta garai bateko itxura eta bizitza guztiz galtzera heldu gara.  
    Ibaiaren ur-kalitatea bi ditu. Alde batetik gizakiok eragindakoa dago, eta bestetik industriak sortutakoa.
    Ibaia, duela mendeak izokinak izatetik ia animaliarik gabeko ibaia izatera pasa zen. Kutsaduraren garai txarrenak 60. hamarkadatik aurrera etorri ziren muga eta kontrolik gabeko isurketa bortitzen ondorioz, herritarrek  gogoan dituzte oraindik arrain hilez betetako ibaiaren irudiak. Ala ere, 2000. urtetik aurrera ibairen egoera ekologikoa nabarmen hobetu da hartu diren hainbat neurri zorrotzei esker.


    ==Uraren kutsadura==
    Garai batean gizakiok (eta ganaduok) sortutakoa zikina, zaborra eta korotza izaten zen. Gutxi denean, ibaiak baditu baliabideak zabor organiko hauek desegiteko eta ur kalitatea mantentzeko. Azken mendean kutsadura honi garbiketarako produktu kimikoak gehitu zaizkio, indargabetzeko askoz zailagoak.
    Deba Ibaia izatez ibai bizia eta dinamikoa da, motza eta korrontetsua,  berezko ezaugarri ekologiko aberatsak dituena. Duela mende asko hasi zen ibairen ustiapen jarduera eta honek eraldaketa prozesu bat eragin du gure ibaian. Gutxienez XVI. mendetik aurrera herrian jarduera industriala egon da metalaren lanketari lotua, beraz, esan daiteke mende horretatik aurrera ibaia kutsatzen hasi ginela. Buldinola eta sutegietan sortutako hondakinak ibaira isuriko ziren seguru aski.
    Ezin dugu jakin zehazki nolakoa zen ibaia garai hauen aurretik, ez baitago daturik. Baina adibidez, badakigu Deba Ibaia izokinak zeudela, XIX. mende arte behintzat. Beraz, gaur egungo Bidasoa Ibaiaren antza izango zuen garai batean Deba Ibaiak. Bi ibai horiek hidrografikoki eta orografikoki oso antzekoak dira eta egun Bidasoan oraindik izokinak daude, horretarako, urak kalitate oso ona eduki behar duelarik.


    ===Kutsadura historikoa===
    Industriak, berriz, bi moduz kutsatzen ditu urak. Alde batetik, erabilitako produktu kimikoen (taladrinak, bainuak...) isurketak. Bestetik, bertan eraldatzen diren metal aztarnak, batez ere metal astunak. Urak desegiteko modurik ez daukanez, ibaiaren hondoan geratzen dira, lokatzekin nahastuta, edo itsasorano heltzen dira, zeharkatzen dituen herriak kutsatzen.
    Aurreko atalean aipatu dugun bezala, Deba Ibaiaren kutsatze prozesua, jarduera industrialarekin batera hasi zen, hau da, gutxienez XVI. mendetik aurrera. Ala ere, XX. mende arte ibaia nahiko ongi kontserbatu zen, jarduera industriala ordu arte ez baitzen izan oso handia; lan gehienak artisautzakoak  ziren eta ez ziren horren beste produktu kimiko erabiltzen.  
    Honez gain, bada beste kutsadura iturri garrantzitsu bat, pertsonek sortzen dituzten hondakinak, batez ere garbiketarako produktu kimikoak. Hauek ez dira hondakin industrialak bezain kutsakorrak, baina gure bailarak duen populazio dentsitate handia dela eta, ibaia ez da gai horren beste hondakin disolbatzeko.


    ===XX mendeko kutsadura===
    Beraz, Soraluzen Deba ibaiak duen kutsaduraz hitz egiterakoan bi jatorri hartu behar dira kontutan: bertako biztanle eta industria alde batetik, eta ur-goiko herrietakoak (Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oiñati, Antzuola, Bergara eta Elgeta) bestetik.
    Asko dira Deba Ibaiaren berezko egoera ekologikoa aldatu duten faktoreak, ez dira soilik Soraluzeko herrian egin diren ekintzen ondorio. Ala ere, herrian eta bailaran egon den hondakinen kudeaketa desegokiak batetik, eta ibaiaren eraldaketa fisiko desegokiak bestetik, atzera bueltarik ez dituen zauriak ireki dizkio gure ibaiari.


    Dakigun bezala, Ibaiaren gain behera ekologiko garrantzitsuena aurreko mendeko 50, 60. eta 70. hamarkadan etorri zen, industria eta populazioaren garapenarekin izugarriarekin  batera. Jada garai hauetan, amuarrainak desagertzeko zorian zeuden eta ibaiak oso galduak zituen garai bateko berezko itxura eta izaera naturalak. Hamarkada hauetan, hondakin industrial oso kutsakorrak isuri ziren behin eta berriro gure ibaira, inongo kontrolik gabe, askotan azaldu ziren ibaian milaka arrain ur azalean hilda. Hondamendi naturala izan zen. Ordu arte, ibaia kutsatua egon arren posible zen bertan bainatzea, ordutik aurrera ezinezkoa bilakatu zen, 80. hamarkadarako, Deba Ibaia Eurapako kutsatuenetakoa zen.


    ===Gaur egungo egoera===
    [[Fitxategi: Bidasoa_ibaia._Kutsatu_gabea.jpg | thumb | 300px | right | Bidasoa ibaia. XX mende hasieran Deba ibaia antzeko itxura zuen]]
    Gaur egungo egoera nahiko ezberdina da, ibaiaren egoera ekologikoa nabarmen hobetu baita, 2000. urtetik aurrera batez ere. Gizartea eta gobernuak konturatu ziren eragindako sarraskiaz, baita beharrezkoak zirela hainbat neurri hartzea. Ala ere, ibaiaren osasun ekologiko egoki bat lortzeko oraindik asko dago egiteko.
    ==Kutsadura historikoa==
    Deba ibaiaren kutsatze prozesua gizakiak bere inguruan bizi izaten jarri zirenean hasi zen. Baina, gutxi izanik, ibaiak bazuen nahikoa indarra uraren kalitatea lehenera ekartzeko eta, beraz, kutsadura honek ez zion kalte handirik egiten uraren kalitateari.


    Garai batean, guztiz arrunta zen industria hondakinak ibaira isurtzea, 80. hamarkadatik aurrera neurriak hartzen hasi ziren legeen bitartez, isurketen aurkako neurriak gero eta zorrotzagoak bilakatuz. Ala ere, isunak eta neurri zuzentzaileak ez dira nahikoa izan, 2018-ko otsailean adibidez, Soraluzen ehunka arrain azaldu ziren uretan hilda ibaira egindako isurketa kutsatzaile baten ondorioz.
    Beste koxka bat jarduera industrialarekin batera etorri zen, hau da, gutxienez XV. mendetik aurrera. Ez zioten alferrik esaten Soraluzeri ''autserri''<ref>Hauts + herri.</ref>, burnia forjaz eta limaz lantzerakoan bertan sortzen zen hautsarengatik. Burdinola eta sutegietan sortutako hondakinak, lehenago edo geroxeago, ibaira isuriko ziren seguru aski.


    Isurketen arazoan, hobekuntzak ez dira etorri soilik neurri zuzentzaileen ondorioz, gizartearen kontzientziazioa ere oso garrantzizkoa izan da zentzu honetan. Ibaiak duen garrantzi ekologikoa aintzat hartzea eta honen hobekuntza sustatzen jarraitzea oso garrantzizkoa da.
    Hala ere, XX mende arte ibaia nahikoa ongi kontserbatu zen, gaur eguneko ikuspegitik jarduera industriala ez baitzen izan oso handia: lantegi gehienak artisautzakoak ziren eta ez ziren ia produktu kimikorik erabiltzen.  
    Ibaiaren egoera ekologikoa hobetu duen beste neurri garrantzitsu bat, araztaileen instalazioa izan da. Araztaileen bitartez, ur fekalen bilketa eta garbiketa egiten da, ondoren ibaira isurtzeko.


    1958 urtean, Aranzadi Elkarteko Iktiologia Sailak halaxe esaten zuen<ref>[www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/1958053057.pdf Esquema actual de los ríos de la región: Guipúzcoa]. Aranzadi Elkarteko Iktiologia Sailak (1958).</ref>:
    Ezin jakin zehazki nolakoa zen ibaia garai hauen aurretik, ez baitago daturik. Baina badakigu XIX mende bukaera arte Soraluzen izokinak harrapatu izan direla, eta arrain honek oso ur garbiak behar dituela kontuan hartuta, gaur eguneko Bidasoa ibaiaren antza izango zuen seguraski, bi ibaiak hidrografikoki eta orografikoki oso antzekoak direnez.
    ::''DEBA IBAIA. Arantzazu eta Ergina mendikateetan sortzen da, Gipuzkoa eta Araba mugako mendietan. Urak hainbat presa eta ubide hidroelektrikoetan ustiatzen dira, eta horregatik oso motel mugitzen dira. Iturburuetan eta aurreko tartetan amuarrainak daude, baina Arrasatek, Bergarak, Eibarrek eta Elgoibarrek, industria asko izateagatik, asko kutsatzen dute bere bide osoan.''
    ::''Ibaiak ez dauka ez denborarik ez eta isurketa gabeko tarte nahikorik garbitzeko, ibai garbi baten kate biologikoa ezarriz. Bere ur zikinak, beltzak, presa askoek eragindako ibilera motelekoak, barbuak eta loinak besterik ez dituzte onartzen; Mendaro baino lehen, eta marea heltzen denean nahikotxo agertzen dira.''
    ::''Deba ibaiari buruz, [gainontzeko ibaiei buruz] iritzi berekoak gara: industria handia jasatzen du, batez ere burdinekoa, bertan beren ondarrak botatzen duen biztanle kopuru handia (100.000) ere jasatzen du, eta duda barik ez du inoiz kate biologiko osoa izango, amuarraina eta izokina hartzen duena, baina ''industria osoaz''<ref>''Industria osoa esaten diogu bere hiru aldeak kontutan hartzen duena: lehengaien hornikuntza, lanketa edo manufaktura eta hondakin-ezabatze egoki eta kalte gabekoa.''</ref> eta ibaiaren babes egokiarekin bere itxura, zikina eta beltza, ez zen gaurkoa izango, toki atsegina eta ederra izan zitekeen, nahiz eta ertzetan dagoen industri eta giza dentsitate itzela...''




    Berrogetabost urte geroago, Aranzadi Elkartekoak 1988 eta 2001 urteko egoerak alderatu zituzten<ref>[www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/2002039056CN.pdf Variación de la calidad de las aguas de los ríos gipuzkoanos al cabo de veinte años (1981-2001)].
    ==XX mendeko kutsadura==
    Imanol Arluziaga (Munibe, Ciencias Naturales-Natur Zientziak. 53 zbk., 39-56 orrialdeak, 2002).</ref>
    XX mendeko 50, 60. eta 70. hamarkadatan Deba bailarak industria eta biztanle garapen izugarria izan zuen. Honek mota guztietako kutsadura biderkatu zuen Deba ibaiaren gainbehera ekologikoa ekarriz.


    ===Elgoibarko araztailua===
    1958 urtean, Aranzadi Elkarteko Iktiologia Sailak halaxe esaten zuen<ref>[http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/1958053057.pdf Esquema actual de los ríos de la región: Guipúzcoa]. Aranzadi Elkarteko Iktiologia Sailak (1958).</ref>:
    Gaur egun, ibaira begiratzen badugu, ageria da izan duen hobekuntza; jada ez dugu ibaia kolore ezberdinekin ikusten edo bitza dariola, gainera arrainak ikus daitezke uretan, orain dela 30 urte ezinezkoa zirudiena. Beraz, gizarteak bide hau jarraitzen badu eta ez baditu garai bateko akatsak errepikatzen, agian helduko da eguna ibaian igeri egitera bueltatuko garena.
    ::''DEBA IBAIA. Arantzazu eta Ergina mendikateetan sortzen da, Gipuzkoa eta Araba mugako mendietan hain zuzen. Urak hainbat presa eta ubide hidroelektrikoetan ustiatzen dira, eta horregatik oso motel mugitzen dira. Iturburuetan eta aurreko tartetan amuarrainak daude, baina Arrasatek, Bergarak, Eibarrek eta Elgoibarrek, industria asko izateagatik, asko kutsatzen dute bere bide osoan.''
    ::''Ibaiak ez dauka ez denborarik ez eta isurketa gabeko tarte nahikorik garbitzeko, ibai garbi baten kate biologikoa berrezarriz. Bere ur zikin, beltz, presa askoek eragindako ibilera motelekoak, barbuak eta loinak besterik ez dituzte onartzen; Mendaro baino lehen, eta marea heltzen denean nahikotxo agertzen dira.''
    ::''Deba ibaiari buruz ere, gainontzeko ibaiei buruzko iritzi berekoak gara: industria handia jasatzen du, batez ere burdinekoa, bertan beren ondarrak botatzen duen biztanle kopuru handia (100.000) ere jasatzen du, eta duda barik ez du inoiz kate biologiko osoa izango, amuarraina eta izokina hartzen duena, baina ''industria osoaz''<ref>''Industria osoa esaten diogu bere hiru aldeak kontutan hartzen duena: lehengaien hornikuntza, lanketa edo manufaktura eta hondakin-ezabatze egoki eta kalte gabekoa.''</ref> eta ibaiaren babes egokiarekin bere itxura, zikina eta beltza, ez zen gaurkoa izango, toki atsegina eta ederra izan zitekeen, nahiz eta ertzetan dagoen industri eta giza dentsitate itzela...''


    ===Etorkizuna===
    [[Fitxategi: Deba_ibaia._Isurketa_kutsakorra_(2018).jpg | thumb | 400px | left | 2018 isurketa Soraluzen: ibaiertzeko hildako arrainak]]
    Hurrengo hamarkadan hondakin industrial oso kutsakorrak isuri ziren behin eta berriro gure ibaira, inongo kontrolik gabe: askotan agertu ziren ibaian milaka arrain ur azalean hilda. Soraluzeri dagokionez, 1970 urterako ibaia hilda zegoen: arrain guztiak desagertu ziren , eta mutilak bertan bainatzeari laga zioten, kutsaduraren beldurrez. 80. hamarkadarako, Deba ibaia Europako kutsatuenetakoa zen.


    Hurrengo urteetan egoera okertu egin zen, isurketak gero eta gehiago izan zirela: lantegiek ufal egunak aprobetxatzen zuten "garbiketa" egiteko, erabilitako produktu kimikoak ibaira isuriz eta, ondorioz, ibaiak egunero kolore desberdina hartzen zuen.


    ==Eraldaketa fisikoa==
    Mende bukaerako kontzientzia ekologikoa pizten hasi zen, eta lantegiek gutxiago kutsatzen zuten: 1970-1980 hamarkadetako krisiaren eraginez hainbat lantegi zahar itxi zuten, eta zabaldu ziren lantegi berriek arazketa sistemak ezarri zituzten.
    Ur kutsaduraz gain, ibiaiak gizakiak eragindako eraldaketa fisikoa jasan izan du: presak, ubideak, zubiak, ertzetako hormak...


    Hirugarren eraldaketa faktorea, ibaiaren aldaketa fisikoa da. Eraldaketa horiek oso antzinakoak dira ere, baina batez ere XVIII. mendetik aurrera eman ziren, presen eta zentralen eraikuntzarekin. Eraldaketa fisikoarekin ibaiaren ibilgu naturala apurtzen da, animalia espezie askori ibaian zehar mugitu ahal izateko oztopoak jarriz. Beste eraldaketa handi bat ibaiaren ibar naturalak kendu eta ormigoizko ibai hertzak eraikitzea izan da, hau XX. mendean eman zen. Ibar naturalen desagertzeak animalia naiz landare espezie askori eragiten die, ekosistema eraldatuz.
    Aranzadi Elkarteak 2002 urtean argitaratutako azterketan 1988 eta 2001 artean Gipuzkoako ibaien ur-kalitatea izandako bilakaera landu zuen<ref>[http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/2002039056CN.pdf Variación de la calidad de las aguas de los ríos gipuzkoanos al cabo de veinte años (1981-2001)]. Imanol Arluziaga (Munibe, Ciencias Naturales-Natur Zientziak. 53 zbk., 39-56 orrialdeak, 2002).</ref>. Deba ibaia Mendaron aztertu zuten, eta emaitzek bi ondorio azaleratu zituzten: 2001 urtean ibaia oso kutsatuta jarraitzen zuen, baina aztertutako ezaugarriek (fisiko-kimikoak, makroinbertebratuen agerpena, indize biotikoak) esperantza apurra erakusten zuten.


    ===Eraldaketa historikoa===
    XVI mendetik aurrera hasi zen nabarmentzen ibaiaren eraldaketa fisikoa, gero eta gehiago:
    * XVI mendean Ibiazabaleko zubia egin zuten.
    * XVI-XVII mendeetan [[Malmero errota (eu) | Ibaizabaleko presa, ubidea eta errota]].
    * XVII-XVIII mendean [[Olabarrena (eu)|Olabarrenako]] presa, ubidea eta ola bera.
    * Urte guzti hauetan ibaiaren bi ertzetan etxeak egin ziren, asko eta asko uretaraino heltzen.
    * XVIII-XIX mendeetan Maltzagako bide berria zabaldu zen, horretarako mendiari eta ibaiari lekua hartuz. Horretarako Osintxutik Maltzagaraino ezkerreko ibaiertza hormatu zuten.
    * XIX mende bukaeran trenbidea zabaldu zuten, eta Osintxu-Soraluze tartean hainbat tokitan ibaiaren albotik doa, ibaiertza hormatu zutela.


    ===XX mendeko eraldaketa===
    [[Fitxategi: Deba_ibaia._Elgoibarko_araztegia.jpg | thumb | 300px | right | Elgoibarko araztegia zerutik]]
    XX mende hasieran eraldaketa hau azeleratu egin zen:
    ==Gaur egungo egoera==
    * Beste bi zubi egin ziren, Santa Ana eta Gabolatsekoak.
    Gaur egungo egoera nahikoa desberdina da, ibaiaren egoera ekologikoa nabarmen hobetu baita.
    * Presa eta ubide berriak ere eraiki ziren: Alberdi, Orbea eta Maltzagakoa. Ubideak, kasu batzuetan, oso luzeak ziren.
    * SAPAko Fabrika berria egiterakoan Gabolatsetik Olabarrenaraino ibaiertza hormatu zuten.


    Eta, XX mendearen bigarren erdialdean el acabose:
    Alde batetik, gizakien eragina txikiagotzeko hainbat araztegi eraiki dira. Sorlauzetik pasatzen den Deba ibaiari dagokionez, Arrasatekoa (Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oinatiko urak garbitzen ditu), Mekolaldekoa (Bergara, Antzuola eta Elgeta) eta Elgoibarkoa (Soraluze, Ermua, Eibar eta Elgoibar).  
    * Ibaiaren eskumako ertzean hainbat poligono/ lantegi berriak eraiki ziren (Mendizabal, Ansola, Gabilondo). Ondorioz, eskumako ibaiertz ia osoa hormatuta dago. Poligonoetara pasatzeko zubi bana egin ziren.
    * Maltzaga-Gasteiz autopistako zubiak egin ziren (Larreategikoak) eta Oleako zubi berria.
    * Bi ibaiertzetan ur-zikinen kolektoreak sartu zituzten. Ezkerrekoa Soraluzeko hiri-kasko osoan, Txurruken auzunetik Olabarrenaraino; eta eskumakoa Santa Ana zubitik Maltzagaraino.


    Beste aldetik, Maltzagako presa eta bere erretena desagertu dira. Orbeako presa ere, baina erretenaren zati batzuk oraindik bertan daude.
    Beste aldetik, taladrina erabiltzen dituzten enpresa guztiek behartuta daude berau jaso eta tratatzera bialtzera. Ezin dute erabilitako taladrina isuri. Bainuak dituztenek, berriz, bertan izan behar dituzte araztaileak, produktu kimikoak garbitzeko.


    ===Gaur egungo egoera===
    Neurri hauek osatzeko, isurketen aurkako isunak eta zaintza lanak) gero eta zorrotzagoak dira. Hala ere, isunak eta neurri zuzentzaileak ez dira nahikoa izan, 2018 urteko otsailean adibidez, Soraluzen ehunka arrain azaldu ziren uretan hilda ibaira egindako isurketa kutsatzaile baten ondorioz.
    Deba ibaiaren ingurunea gizakiak egindako lanek desitxuratuta dago:
    * 11 zubi daude: Mendizabal, Olea, Santa Ana, zubi nagusia, Gabolats, Mendiola, Larreategi (bi), Ansola, Aginaga (bi).
    * Hiru presa geratzen dira: Alberdi, Malmero eta Olabarrena.
    * Ezkerreko ibaiertza hormatuta dago, osorik, Osintxutik Maltzagaraino.
    * Eskumako ibaiertza ere gehien bat hormatuta dago; badaude zati gutxi batzuk oraindik hormatu gabekoak.
    * Ibaiaren hondoa oso kutsatuta dago: metal astunak, buztin zikinak...


    ===Etorkizuna===
    Dena dela, ibaira begiratzen badugu, ageria da izan duen hobekuntza; jada ez dugu ibaia "koloretakoa" ikusten edo bitza dariola, gainera arrainak ikus daitezke uretan, orain dela 30 urte ezinezkoa zirudiena. Eta oraindik igeritan egiten ez badute ere, kirola egiteko erabiltzen hasia da (piraguak kasu).
    Urak<ref>Ura. Uraren Euskal Agentzia.</ref> ibaietako presak kentzeko asmoa agertu izan du, tartean Soraluzekoak.


    Bi aldiz penagarria izango litzateke. Alde batetik, Soraluzeren historia industrialaren aztarnak galduko liratekela (XVI mendekoa Ibaizabalekoa, eta XVII mendekoa Olabarrenakoa). Eta bestetik, Ibaizabal inguruan dagoen ur-azalera desagertzen bada herriak askoz estuago eta pobreago emango lukelako.


    Ibaiaren hondoa inoiz garbitzea posible ikusten da, baina gainontzekoak kentzea (zubiak, ibaiertzetako hormak) ia ezinezkoa dela ematen du.
    [[Fitxategi: Deba_ibaia._Kirola._Piraguak.jpg | thumb | 300px | left | Soraluze. Piraguak Deba ibaian]]
    ==Etorkizuna==
    Sortzen den kutsadura nolabait eten da, eta orain ibaia lehengoratzea falta da.
     
    Ibaiaren hondoa oraindik zikina dago, oso zikina. Zabor handiez gain, urteetan pilatutako metalak bertan daude, eta beraiek berreskuratzea ez dirudi erreza izango denik. Fauna aldetik, denbora pasa beharko da izokina Soraluzeko uretan berriko ikusteko. Eta, azkenik, gizartearen kontzientziazioa lortzea oso garrantzizkoa da.





    Hauxe da oraingo bertsioa, 21:45, 12 ekaina 2019 data duena

    Deba ibaia kutsaduraren koloretan

    Mendeetan zehar, Deba ibaia asko aldatu da gizakien eraginez. Alde batetik uren kutsadura dago, eta bestetik eraldaketa fisikoa.

    Kutsaduraren jatorria eta eragina[1]

    Ibaiaren ur-kalitatea bi ditu. Alde batetik gizakiok eragindakoa dago, eta bestetik industriak sortutakoa.

    Garai batean gizakiok (eta ganaduok) sortutakoa zikina, zaborra eta korotza izaten zen. Gutxi denean, ibaiak baditu baliabideak zabor organiko hauek desegiteko eta ur kalitatea mantentzeko. Azken mendean kutsadura honi garbiketarako produktu kimikoak gehitu zaizkio, indargabetzeko askoz zailagoak.

    Industriak, berriz, bi moduz kutsatzen ditu urak. Alde batetik, erabilitako produktu kimikoen (taladrinak, bainuak...) isurketak. Bestetik, bertan eraldatzen diren metal aztarnak, batez ere metal astunak. Urak desegiteko modurik ez daukanez, ibaiaren hondoan geratzen dira, lokatzekin nahastuta, edo itsasorano heltzen dira, zeharkatzen dituen herriak kutsatzen.

    Beraz, Soraluzen Deba ibaiak duen kutsaduraz hitz egiterakoan bi jatorri hartu behar dira kontutan: bertako biztanle eta industria alde batetik, eta ur-goiko herrietakoak (Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Oiñati, Antzuola, Bergara eta Elgeta) bestetik.


    Bidasoa ibaia. XX mende hasieran Deba ibaia antzeko itxura zuen

    Kutsadura historikoa

    Deba ibaiaren kutsatze prozesua gizakiak bere inguruan bizi izaten jarri zirenean hasi zen. Baina, gutxi izanik, ibaiak bazuen nahikoa indarra uraren kalitatea lehenera ekartzeko eta, beraz, kutsadura honek ez zion kalte handirik egiten uraren kalitateari.

    Beste koxka bat jarduera industrialarekin batera etorri zen, hau da, gutxienez XV. mendetik aurrera. Ez zioten alferrik esaten Soraluzeri autserri[2], burnia forjaz eta limaz lantzerakoan bertan sortzen zen hautsarengatik. Burdinola eta sutegietan sortutako hondakinak, lehenago edo geroxeago, ibaira isuriko ziren seguru aski.

    Hala ere, XX mende arte ibaia nahikoa ongi kontserbatu zen, gaur eguneko ikuspegitik jarduera industriala ez baitzen izan oso handia: lantegi gehienak artisautzakoak ziren eta ez ziren ia produktu kimikorik erabiltzen.

    Ezin jakin zehazki nolakoa zen ibaia garai hauen aurretik, ez baitago daturik. Baina badakigu XIX mende bukaera arte Soraluzen izokinak harrapatu izan direla, eta arrain honek oso ur garbiak behar dituela kontuan hartuta, gaur eguneko Bidasoa ibaiaren antza izango zuen seguraski, bi ibaiak hidrografikoki eta orografikoki oso antzekoak direnez.


    XX mendeko kutsadura

    XX mendeko 50, 60. eta 70. hamarkadatan Deba bailarak industria eta biztanle garapen izugarria izan zuen. Honek mota guztietako kutsadura biderkatu zuen Deba ibaiaren gainbehera ekologikoa ekarriz.

    1958 urtean, Aranzadi Elkarteko Iktiologia Sailak halaxe esaten zuen[3]:

    DEBA IBAIA. Arantzazu eta Ergina mendikateetan sortzen da, Gipuzkoa eta Araba mugako mendietan hain zuzen. Urak hainbat presa eta ubide hidroelektrikoetan ustiatzen dira, eta horregatik oso motel mugitzen dira. Iturburuetan eta aurreko tartetan amuarrainak daude, baina Arrasatek, Bergarak, Eibarrek eta Elgoibarrek, industria asko izateagatik, asko kutsatzen dute bere bide osoan.
    Ibaiak ez dauka ez denborarik ez eta isurketa gabeko tarte nahikorik garbitzeko, ibai garbi baten kate biologikoa berrezarriz. Bere ur zikin, beltz, presa askoek eragindako ibilera motelekoak, barbuak eta loinak besterik ez dituzte onartzen; Mendaro baino lehen, eta marea heltzen denean nahikotxo agertzen dira.
    Deba ibaiari buruz ere, gainontzeko ibaiei buruzko iritzi berekoak gara: industria handia jasatzen du, batez ere burdinekoa, bertan beren ondarrak botatzen duen biztanle kopuru handia (100.000) ere jasatzen du, eta duda barik ez du inoiz kate biologiko osoa izango, amuarraina eta izokina hartzen duena, baina industria osoaz[4] eta ibaiaren babes egokiarekin bere itxura, zikina eta beltza, ez zen gaurkoa izango, toki atsegina eta ederra izan zitekeen, nahiz eta ertzetan dagoen industri eta giza dentsitate itzela...
    2018 isurketa Soraluzen: ibaiertzeko hildako arrainak

    Hurrengo hamarkadan hondakin industrial oso kutsakorrak isuri ziren behin eta berriro gure ibaira, inongo kontrolik gabe: askotan agertu ziren ibaian milaka arrain ur azalean hilda. Soraluzeri dagokionez, 1970 urterako ibaia hilda zegoen: arrain guztiak desagertu ziren , eta mutilak bertan bainatzeari laga zioten, kutsaduraren beldurrez. 80. hamarkadarako, Deba ibaia Europako kutsatuenetakoa zen.

    Hurrengo urteetan egoera okertu egin zen, isurketak gero eta gehiago izan zirela: lantegiek ufal egunak aprobetxatzen zuten "garbiketa" egiteko, erabilitako produktu kimikoak ibaira isuriz eta, ondorioz, ibaiak egunero kolore desberdina hartzen zuen.

    Mende bukaerako kontzientzia ekologikoa pizten hasi zen, eta lantegiek gutxiago kutsatzen zuten: 1970-1980 hamarkadetako krisiaren eraginez hainbat lantegi zahar itxi zuten, eta zabaldu ziren lantegi berriek arazketa sistemak ezarri zituzten.

    Aranzadi Elkarteak 2002 urtean argitaratutako azterketan 1988 eta 2001 artean Gipuzkoako ibaien ur-kalitatea izandako bilakaera landu zuen[5]. Deba ibaia Mendaron aztertu zuten, eta emaitzek bi ondorio azaleratu zituzten: 2001 urtean ibaia oso kutsatuta jarraitzen zuen, baina aztertutako ezaugarriek (fisiko-kimikoak, makroinbertebratuen agerpena, indize biotikoak) esperantza apurra erakusten zuten.


    Elgoibarko araztegia zerutik

    Gaur egungo egoera

    Gaur egungo egoera nahikoa desberdina da, ibaiaren egoera ekologikoa nabarmen hobetu baita.

    Alde batetik, gizakien eragina txikiagotzeko hainbat araztegi eraiki dira. Sorlauzetik pasatzen den Deba ibaiari dagokionez, Arrasatekoa (Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oinatiko urak garbitzen ditu), Mekolaldekoa (Bergara, Antzuola eta Elgeta) eta Elgoibarkoa (Soraluze, Ermua, Eibar eta Elgoibar).

    Beste aldetik, taladrina erabiltzen dituzten enpresa guztiek behartuta daude berau jaso eta tratatzera bialtzera. Ezin dute erabilitako taladrina isuri. Bainuak dituztenek, berriz, bertan izan behar dituzte araztaileak, produktu kimikoak garbitzeko.

    Neurri hauek osatzeko, isurketen aurkako isunak eta zaintza lanak) gero eta zorrotzagoak dira. Hala ere, isunak eta neurri zuzentzaileak ez dira nahikoa izan, 2018 urteko otsailean adibidez, Soraluzen ehunka arrain azaldu ziren uretan hilda ibaira egindako isurketa kutsatzaile baten ondorioz.

    Dena dela, ibaira begiratzen badugu, ageria da izan duen hobekuntza; jada ez dugu ibaia "koloretakoa" ikusten edo bitza dariola, gainera arrainak ikus daitezke uretan, orain dela 30 urte ezinezkoa zirudiena. Eta oraindik igeritan egiten ez badute ere, kirola egiteko erabiltzen hasia da (piraguak kasu).


    Soraluze. Piraguak Deba ibaian

    Etorkizuna

    Sortzen den kutsadura nolabait eten da, eta orain ibaia lehengoratzea falta da.

    Ibaiaren hondoa oraindik zikina dago, oso zikina. Zabor handiez gain, urteetan pilatutako metalak bertan daude, eta beraiek berreskuratzea ez dirudi erreza izango denik. Fauna aldetik, denbora pasa beharko da izokina Soraluzeko uretan berriko ikusteko. Eta, azkenik, gizartearen kontzientziazioa lortzea oso garrantzizkoa da.


    Erreferentziak

    1. Deba ibaiaren kutsadura iturriak. Euskal Herriko Unibertsitatea (Zientzia kaiera 2015).
    2. Hauts + herri.
    3. Esquema actual de los ríos de la región: Guipúzcoa. Aranzadi Elkarteko Iktiologia Sailak (1958).
    4. Industria osoa esaten diogu bere hiru aldeak kontutan hartzen duena: lehengaien hornikuntza, lanketa edo manufaktura eta hondakin-ezabatze egoki eta kalte gabekoa.
    5. Variación de la calidad de las aguas de los ríos gipuzkoanos al cabo de veinte años (1981-2001). Imanol Arluziaga (Munibe, Ciencias Naturales-Natur Zientziak. 53 zbk., 39-56 orrialdeak, 2002).