«Plazentzian antzinatik (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: {{Abestia (eu) | izenburua = Plazentzian antzinatik abesten direnak | egilea = Ander Ezenarro ''Urzelai''?? | hizkuntza = Euskaraz | itur...) |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Abestia (eu) | {{Abestia (eu) | ||
| izenburua = Plazentzian antzinatik abesten direnak | | izenburua = Plazentzian antzinatik abesten direnak | ||
| egilea = | | egilea = ''Ezezaguna'' | ||
| hizkuntza = Euskaraz | | hizkuntza = Euskaraz | ||
| iturria = Gerardo Ezenarro | | iturria = Gerardo Ezenarro | ||
103. lerroa: | 103. lerroa: | ||
Gerardo Ezenarrok jaso zuen ''Botaizu zeuria'' Udal ekimenaren barruan, eta 1991ko [[Jai egitarauak (eu)|jai egitarauan]] jasotako letrak agertu ziren. | Gerardo Ezenarrok jaso zuen ''Botaizu zeuria'' Udal ekimenaren barruan, eta 1991ko [[Jai egitarauak (eu)|jai egitarauan]] jasotako letrak agertu ziren. | ||
Gerardok emandako izenburuari erreparatuta (''Plazentzian antzinatik abesten direnak''), ematen du ez zuela egilea zein zen ezagutzen. Dena dela, badaiteke bere aitarena izatea. Izatez, [[Ander Ezenarro (eu)|Ander Ezenarrok]] (''Urzelai'') gerra aurrean hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako. | |||
17:02, 5 maiatza 2019(e)ko berrikuspena
Izenburua | Plazentzian antzinatik abesten direnak |
Egilea/k | Ezezaguna |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Gerardo Ezenarro |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Orain ehun urteko
- zenbait gizon abil
- ez baziraden hil
- bat txoratu lezake
- munduan balebil
- hemengo tren da tranbi
- eta automobil
- Hitza berriz noranahi
- alanbrian dabil
- lehengo bidez gezurra
- besterik ez dabil.
- Ai gure antzinako
- guraso nobleak
- zituzten begiak
- guk hainbat trabaju
- ta federik gabeak
- adelantua dela
- usteldu jenteak
- jarri dituztelako
- trena ta tranbiak
- ondoren datozenak
- ez dira hobeak.
- Tren da trenbideak
- ikusteko zuzen
- zaleturik genden
- izan ere halako
- jornalak han zeuden
- Hiru edo lau pezeta
- irabaziarren
- bizioz bete gera
- zorra berriz gailen
- askotan gastatzen da
- kobratu baino lehen.
- Ez det nahi gizaseme
- ezkongai ta ezkondu
- ez eman ta ez kendu
- dan gauza aitortzeak
- lotsa ematen du
- Aita eta ama jantzi
- etxeak mantendu
- asko irabazia
- eskas izaten du
- probatutzen duenak
- hala esaten du.
- Baita neskatzak ere
- ezkongai daudenak
- asko edo gehienak
- batez ere kalean
- zerbitzen daudenak
- ileak harro jarri
- luze berriz gonak
- horien txorakeriak
- ez dirade onak
- horiek ikusten dizkit
- begira dagonak.
- Eta gainera horien
- jantzi sobranteak
- dira txokanteak
- espaldetako boltsa
- kuello mudanteak
- txanbra ta abrigoak
- gona bolanteak
- buruan mantilla
- ta eskuan guanteak
- zapatak koskordunak
- botoi brilanteak.
- Baita ere itzainak
- duten enpleua
- esatera noa
- txiki erdia maiz ta
- Hamarretakoa
- bazkaldu ta kafea
- kopa ta purua
- txapela oker oker
- harroa burua
- hau ez dek basarriko
- gobernu modua.
Azalpenak
Gerardo Ezenarrok jaso zuen Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, eta 1991ko jai egitarauan jasotako letrak agertu ziren.
Gerardok emandako izenburuari erreparatuta (Plazentzian antzinatik abesten direnak), ematen du ez zuela egilea zein zen ezagutzen. Dena dela, badaiteke bere aitarena izatea. Izatez, Ander Ezenarrok (Urzelai) gerra aurrean hamaika abesti egin zituen, batez ere Aratoste konpartsendako.