«Soraluzeko berbak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: Gainontzeko herrien moduan, Soraluzeko euskarak badu bere hizkera propioa: berba solteak, esamoldeak eta Sorlauzeko esaera zaharrak (eu)|e...) |
No edit summary |
||
35. lerroa: | 35. lerroa: | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
[[Kategoria: Soraluzeko euskara]] |
21:29, 5 urria 2018(e)ko berrikuspena
Gainontzeko herrien moduan, Soraluzeko euskarak badu bere hizkera propioa: berba solteak, esamoldeak eta esaera zaharrak.
Hemen jasotakoak hiru iturri nagusi dute:
- Plazentziako berbak eta esamoldeak. Antxon Oregi eta Edu Oregi (Soraluzeko Jaiak 1.995).
- Relación de algunas palabras euskéricas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas. Ramiro Larrañaga (Atal Koadernoak. Hizkuntza eta Literatura 13. Eusko Ikaskuntza 1.995).
- Soraluzeko berbak. Soraluzeko AEK.
Berbak | Esanahiak eta adibideak |
---|---|
Afariketa | Umeen jolasa, sukaldeko tresna txikiak erabiliz jana prestatzearen egin. Lagunekin afariketan laga dot umia. |
Añube / Ainube | Ozpel, eguzkirik jotzen ez duen lekua. San Martzial euzki lekua da, baña Sagar Erreka añubia. |
Amapuntako | Amabitxia. |
Aitapuntako | Aitabitxia. |
Alatian | Bizkarreraz igeri egin, gora begira igeri egin. Alatian be ondo eitxejok igari. |
Amama | Sorte handia. Diru edo ondasun errezak. Hori dok amama! |
Amamurgil[1] | Uretara jauzi nahi bare eta goitik behera busti. Amamurgil einjok eta kostajokok uretatik urtezia |