«Juan Garcia de Uribarri (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
11. lerroa: | 11. lerroa: | ||
==Herriko aberatsa== | ==Herriko aberatsa== | ||
Ordurako nahikoa aberatsa zen, herriko errota garrantzitsuenetako bat berea zen eta ([[Ibaizabal errota |Ibaizabal errota]]). Errekaz beste aldean, [[Andikokale (eu)|Andikokalen]], Uribarri | Ordurako nahikoa aberatsa zen, herriko errota garrantzitsuenetako bat berea zen eta ([[Ibaizabal errota |Ibaizabal errota]]). Errekaz beste aldean, [[Andikokale (eu)|Andikokalen]], [[Uribarri dorretxea (eu)|Uribarri dorretxea]] eraiki zuen. Eraikin laukizuzena zen, 11 x 8 metrotakoa<ref>Ez da jakiten guztiz berria den, edo dorretxe zaharrago baten gainean eraikitakoa.</ref>. | ||
Urte haietan herriko zubi nagusia eraiki zen eta, besteen artean, Juan Garcia de Uribarrik 60 dukat mailegatu zion Udalari, lanak oradaintzeko. Baina mailegua ez zioten garaiz itzuli, eta 1549/07/21an auzia jarri zion Udalari Gipuzkoako korregidorearen aurrean, dirua atzera bueltatzeko. | Urte haietan herriko zubi nagusia eraiki zen eta, besteen artean, Juan Garcia de Uribarrik 60 dukat mailegatu zion Udalari, lanak oradaintzeko. Baina mailegua ez zioten garaiz itzuli, eta 1549/07/21an auzia jarri zion Udalari Gipuzkoako korregidorearen aurrean, dirua atzera bueltatzeko. | ||
Hiru puntu hauek (alkatetza, zubi nagusia eraikitzea eta dorretxe berria egitea) lotutata egongo ziren, duda barik. | |||
1.558 urtean Pedro Gonçalez de Escalante ikuskatzaileak Errabaleko Uribarriko dorretxearen goiko solairuak alokatu zituen, armak aztertu eta gordetzeko, modu honetan Soraluzeko Erret Lantegiak sortuz<ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu)|Soraluze. Monografía histórica]]. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).</ref>. Baliteke garai hartako Juan Garcia de Uribarri hilda egotea. | 1.558 urtean Pedro Gonçalez de Escalante ikuskatzaileak Errabaleko Uribarriko dorretxearen goiko solairuak alokatu zituen, armak aztertu eta gordetzeko, modu honetan Soraluzeko Erret Lantegiak sortuz<ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu)|Soraluze. Monografía histórica]]. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).</ref>. Baliteke garai hartako Juan Garcia de Uribarri hilda egotea. |
19:14, 11 uztaila 2018(e)ko berrikuspena
Arrasatearra jaiotzez, XVI mendeko Soraluzeko eskribaua izateaz gain, industri eta komertzio gizona izan zen.
Aurreko urteak
Agertzen den lehengo aipamena 1.525 urtekoa da[1]. Bertan agertzen denez, Anton Ibañez de Espilla, orduko Soraluzeko eskribaua eta notario publikoa, lanari uko egiten dio Juan Garcia de Uribarriren (gaztea) mesedetan[2].
1.535 urte inguruan Azkoitiako Maria de Urkizu neska gaztearekin enredatu zen, eta alaba izan zuten. Alabak 9 urte zituela Maria honek diru-laguntzak eskatu zizkion Juan Garcia de Uribarri, bai dotea (adin gabekoa[3] zelako umea egin zutenean) eta bederatzi urteei zegokion elikadura-pentsioa. Nahiz eta garai hartan halako eskaerak Soraluzeko udalaren aurrean aurkezten ziren, kasu honetan María de Urkizuk Valladoliden[4] aurkeztu zituen bi eskaerak, Soraluzetik kanpo epai garbiagoa lortzearren segururena.
1.540 urtean alkate egin zuten, urte baterako. Eta bederatzi urte geroago Juan Pérez de Irurek, orduko eskribau publikoak, auzia zabaldu zuen alkate izan zenean egindako banaketa, errenta eta alogera argitzeko.
Herriko aberatsa
Ordurako nahikoa aberatsa zen, herriko errota garrantzitsuenetako bat berea zen eta (Ibaizabal errota). Errekaz beste aldean, Andikokalen, Uribarri dorretxea eraiki zuen. Eraikin laukizuzena zen, 11 x 8 metrotakoa[5].
Urte haietan herriko zubi nagusia eraiki zen eta, besteen artean, Juan Garcia de Uribarrik 60 dukat mailegatu zion Udalari, lanak oradaintzeko. Baina mailegua ez zioten garaiz itzuli, eta 1549/07/21an auzia jarri zion Udalari Gipuzkoako korregidorearen aurrean, dirua atzera bueltatzeko.
Hiru puntu hauek (alkatetza, zubi nagusia eraikitzea eta dorretxe berria egitea) lotutata egongo ziren, duda barik.
1.558 urtean Pedro Gonçalez de Escalante ikuskatzaileak Errabaleko Uribarriko dorretxearen goiko solairuak alokatu zituen, armak aztertu eta gordetzeko, modu honetan Soraluzeko Erret Lantegiak sortuz[6]. Baliteke garai hartako Juan Garcia de Uribarri hilda egotea.
Hil eta gerokoak
Ez zuen semerik izan, eta Margarita alaba geratu zen ondasun guztien jaun eta jabe.
1.569 urtean Margarita Uribarrik Ibaizabal errota Juan de Churruca-ri alokatu zion. Gogoratu behar da garai hartan industrigintza gizonen kontua zela, andreek zeharka baino ez zutela parte hartzen: edo bere ondasunak alokatzen, edota gremiogileen baimenak alokatzen (alargunen kasuan, eta tartean semerik ez bazen).
Lau urte geroago, 1.573 urtean, Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia izango zena sortu zutenean, Margaritak Uribarri jauregia saldu zien.
Azkenik, 1587/08/07an Ana de Mendiola izenekoak, Francisco de Arizagaren alargunak, 30 dukateko zorrak zirela eta, Juan Garcia de Uribarri jaunaren ondasunaren kontra auzia zabaldu zuen.
Erreferentziak
- ↑ Consejo de la Cámara de Castilla funtsa, gaur egun Archivo General de Simancas-en gordeta
- ↑ Gaztea (el mozo) berba horrek beste Juan Garcia de Uribarri zaharragoa zela adierazten du, aita agian. Izatez, 1.564 urtean Maria Garcia de Uribarri izenekoa agertzen da Soraluzeko agirietan, Juanen arreba agian?
- ↑ Estupro agiritean
- ↑ Real Audiencia y Chancillería de Valladolid, 1542 eta 1544.
- ↑ Ez da jakiten guztiz berria den, edo dorretxe zaharrago baten gainean eraikitakoa.
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).