Origen de la lengua bascongada (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:52, 4 urria 2024
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Origen de la nación bascongada, y de su lengua
    Origen de la lengua bascongada. Azala.jpg
    Egilea Juan de Perocheguy[1]
    Hizkuntza Gazteleraz
    Urtea 1760
    Argitaletxea Herederos de Martinez
    Hiria Iruñea


    Izenburu osoa

    Origen de la nacion bascongada, y de su lengua.

    Euskal nazioaren jatorria, eta bere hizkuntzarena


    Liburua zertan den

    XVII mende hasieran tubalismoa puri-purian zegoen Euskal Herrian. Teoria honen arabera, Paradisuan Jaungoikoa euskaraz aritzen zela Adan eta Ebarekin, euskara zelako "Jainkoak gure Lehen Aita Adani eman zion hizkuntza berbera, Babelgo Dorrean nahasmena eta anabasa gertatu arte bakarra izan zena". Uholde Handia gertatzerakoan, Noen biloba zen Tubal Euskal Herrira etorri zela, eta euskara berarekin ekarri zuen.

    Teoria honen lehen defendatzailea Baltasar Echave zumaiarra izan zen. Mexikon argitaratu zuen (1609) bere Discursos de la antigüedad de la lengua Cántabra-Bascongada. Teoriak hiru mendetan egin zuen aurrera, azken defendatzailea Jose Gaspar Oregi soraluzetarra izanik.

    Juan de Perocheguy teoria honen aldekoa zen. 1731. urtean "Origen y antigüedad de la lengua bascongada y de la Nobleza de Cantabria" liburua argitaratu zuen, eta 1738.ean bigarren edizioa ere.

    Liburu hau hogetabi urte geroago atera zuen. Hirugarren argitalpen modukoa da, baina laburtua.

    Bitartean Juan de Perocheguy-k beste liburu bat ere argitaratu zituen: "Reflexiones curiosas y notables sobre la ciencia y valor para la guerra" (1752).


    Soraluzeri buruzkoak

    Nafarroako Juan de Perocheguy militarra izan zen, artilleroa. Urte askotan Soraluzeko Erret Lantegien zuzendaria izan zen.


    Erreferentziak

    Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.

    1. Juan Perotxegi. Wikipedia (euskaraz).