Viña Placentina ardoak (eu)
Viña Placentina | |
---|---|
Mota | Ardo marka |
Kokapena | Plasencia (Extremadura, Espainia) |
Viña Placentina ardo sorta baten marka da, Bodegas y Viñedos Ángel Sánchez Redondo izeneko upategiak landua.
Bodegas y Viñedos Ángel Sánchez Redondo upategia
Viña Placentina[1] izeneko upategia Extremadurako Caceres probintzian dago, Plasencia hirian hain zuzen.
Ardogintzan hainbat urtetan aritu eta gero, XX. mende bukaeran Ángel Sánchez Redondo ardogileak izen bereko upategia (Bodegas y Viñedos Ángel Sánchez Redondo) sortu zuen, goi mailako ardo ekologikoak egiteko asmoz.
Mahastiak Santa Barbara mendilerroren maldetan daude, Jerte Haranaren ateetan eta Plasencia hiriaren aurrean. Eta upategia mahastien erdigunean dago.
Ardoak saltzeaz gain, bisita gidatuak ere antolatzen dituzte.
Viña Placentina marka
Extremaduran bada Jatorri deitura babestu bat, Ribera del Guadiana izenekoa, baina Plasenciatik oso urruti dagoena. Horregatik, Viña Placentina sortzerakoan ezin zuten deitura hori erabili, eta Vino de la Tierra de Extremadura (Extremadura lurraldeko ardoa) jatorri izendapena erabiltzen dute.
Viña Placentina egile-ardoa da, eta guztiz ekologikoa.
2000. urtean atera zuten lehen botilak, mota honetakoak:
- Viña Placentina (etiqueta roja).
- Viña Placentina (etiqueta negra).
- Viña Placentina (Finca Miraflores 2015).
Erreferentziak
- ↑ Viña Placentina. Web orri ofiziala (gazteleraz eta ingelesez).