Intxaurdieta etxea (eu)

    Sorapediatik
    (Otolanekua (eu)(e)tik birzuzenduta)
    Intxaurdieta
    Otolanekua
    Malmero zentrala. Presa eta erretena.jpg
    Estiloa
    Mendea
    Kokapena Baltegieta
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Puerto vasco (I. Zuloaga)

    Azalpena eta historia

    Izenak intxaurrondoen tokia esan nahi du.

    Baltegieta kaleko goi partean dago, ibai aldera. XVIII mende hasieran bertan bizi ziren Andrés de Insaurdieta eta Antonio de Insaurdieta, herriko Erret Arma Lantegietan oso aurrean zeudenak.

    Ignacio Zuloagak, gaztea zenean, oso grabatu bitxia egin zuen, Puerto vasco izenekoa, bertan Intxaurdieta etxea agertzen dela.

    Etxea nahikoa desitxuratuta heldu da gure garaietara. Solairu bat gehitu zitzaion XIX mendean (Zuloagaren grabatuan agertzen dena) eta bigarren bat XX mendean. Etxe barruan zituen eskilarak Baltegieta kaleko etxaurrera eraman zuten, horretarako leiho berriak zabalduz. Eta leiho zein balkoietako zuraje gehiena ordeztu eta berritu dute, gaur egunean aluminioa edo PVC erabiliz. Dena dela, oraindik gordetzen dira hiru balkoi eder Deba ibaiaren aldera.

    Etxe honen eta Arane iturria artean Iturburu etxea dago.


    Erreferentziak