Krabeliñatx (eu)

    Sorapediatik
    (Krabelin mendia (eu)(e)tik birzuzenduta)
    Krabeliñatx / Krabelinaitz / Krabelin
    Galarraga / Untzetako tontorra
    Altuera 607 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Sagar-errekako mendiak
    Bailara/ Herria Irure / Bergara
    Soraluzetik 1 ordu 30 m.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Mendi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Krabeliñatx Elgetako mendien ekialdeko muturrean dago. Soraluze eta Bergara arteko mugan dago, eta Osintxu (123 m) zein Soraluze ((110 m) gainean dago.

    Beste modu askotan ere esaten zaio: Krabelin, Galarragamendi eta Untzetako tontorra ere, inguruan Osintxuko Untzeta (edo Untzueta, edo Untzuta) baserriak daudelako (468 m).

    607 metroko altuera du, eta Euskal Mendigoizale Federazioaren Ehun Mendien lehiaketaren zerrendan dago.

    Mendiaren ekialdeko tontorrak Kurutzekogaña (569 m) dauka izena. Ez da asko nabarmentzen eta sastrakak eta landareek hartuta dago.


    Igoera

    Soraluzetik (110 m) igotzeko Txurruken auzunetik Untzeta baserrietara (468 m) igo behar da. Handik ekialderutz pista bat hartu eta, Kurutzekogañaren (569 m) albotik pasatuz, Krabelinatxeko tontorrera segituan heltzen da.

    Basalgotik (ordu bat eta 15 m) edota Bergaratik (2 ordu) ere igo daiteke.


    Ollaraitz (Mikel Valero 2014)

    Kontuak

    Kortaburuan, Soraluze gainetik 400 metrotara gutxi gora behera, ofitazko haitz eskerga dago, Ollarraitza. 2.50 m altuera, 1.50 m luzera eta metro bateko zabalera. Beste harri handiago baten mendebaldeko muturrean kokatuta dago. Marruzkadura fenomenoz, bi haitzen multzoak oilarra ematen du. Baserritarrek diotenez, Ollarraitzeko gaineko harria jentil batek abailaz botatakoa omen dela, Krabeliñatxetik hain zuzen. Harkaitz hauen azpian urrezko palanka lurperatuta dagoela gaineratzen dute.

    Ezkerretik eskuinera, atzekaldean, Ion Izagirre, Mateo Oruesagasti, Pilar Iarza, Ignacio Alberdi, Mikel Berraondo, Carmen Larrañaga, Magadalena Iriondo, (ezezaguna) Igone Izagirre, Maria Ines Arrillaga, Maria Osa, Mari Cruz Etxaniz, Araceli Arizaga, Gloritxu Aristi, Maria Teresa Elosegi eta Sabin Iñurrieta. Erdialdean Luis Mari Alberdi, (ezezaguna), Felix Abarrategi, (ezezaguna), Eneida Iraeta, Amaia Iraeta eta Jesus Alberdi. Aurreko bi mutikoak Agustin Abarrategi eta Javier Iraeta.

    Gerra garaian, 1936eko irailetik 1937ko apirila arte frontea Soraluze inguruan eratu zen. Krabelinatx eta Kurutzekogaña fronte lerroan bertan egon ziren, eta inguruan lubakiak egin zituzten, Arteita (Artegieta) mugarriaren azpian hain zuzen (Indalecio Ojangurenek hainbat argazki hartu zituen). Oraindik ikus daitezke lubakien aztarnak.

    Bertako buzoia 1952/07/25an inauguratu zuten, Galarraga-Untzeta izenarekin.

    XX mende bukaeratik Maltzaga-Gasteiz autopista Krabeliñatx azpitik pasatzen da, horretarako zulatutako Gallastegi tunelengatik.


    Informazio osagarria

    Krabeliñatxi buruzko informazio gehiago web gune honetan topa daiteke:

    Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:

    • Krabelinaitz. www.mendikat.net (Javier Urrutia, gazteleraz).


    Erreferentziak