Edurdungo baserria (eu)

    Sorapediatik
    (Edurdungoa baserria (eu)(e)tik birzuzenduta)
    Edurdungo
    Edurdungoa baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Edurdungoa
    Bailara Txurruka
    Altuera 645
    Hedadura 6 Ha
    Kaletik 7,15 km


    Bertako familia

    Ez da inor bizi.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izena edurra duena + go batuz sortu omen zen. Soraluzeko baserririk altuenetako bat da, eta goi-atzekaldean elurzuloa du, Nebera izenekoa. Inguruko parajeak Neberalde du izena.

    Elurzulo hori Edurdungokoek ustiatuko zuten, eta hortik baserriaren izena etorriko zen.

    Baserria lehen aldiz XIX mende erdialdean agertzen da agirietan, gaur eguneko izenekin behintzat.

    1853.ean Santiago Leturiondo zen Edurdungo maizterra. Urte hartako udan egundoko txingorrada izan zen, batez ere Txurruka bailarako lurrak kaltetu zituena. Gipuzkoako Aldundiak 1.500 erreal koarto bidali zion Soraluzeko Udalari kaltetuen artean banatzeko, eta honek Santiago Leturiondori 152 erreal koarto eman zizkion.

    Erosi zutenetik, azken hiru edo lau gizaldietan egon da familiaren eskuan.


    Erreferentziak