Mendikute dorretxea (eu)

    Sorapediatik
    (Dorrea (eu)(e)tik birzuzenduta)
    Mendikute dorretxea / Dorrea
    Baltegieta jauregia / Zabalekoa
    Mendikute dorretxea. Ikuspegi orokorra 02.jpg
    Estiloa Barrokoa
    Mendea XVIII
    Kokapena Baltegieta
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Mendikute jauregia eta inguruak 1756 urtean (2020)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    Jauregia XVIII. mendearen bigarren erdian eraiki zen eta Jauregi etxearen (Abadetxea) estilo arkitektoniko berdintsua du; beharbada, itxura neoklasikoagoa du.

    Planta ia laukia, jatorriz teilatua lau aldetara zuen. Behe solairuez gain beste bi solairu zituen, lehena altura ederrekoa. Etxaurre nagusia, Eibarko bidera ematen duena, harlanduzkoa da; gainontzekoak ere harrizkoak dira, baina harri irregularrekoak.

    XVIII mendean Dorrea esaten zitzaion herrian. Alboan errota eta ermita izanda, baliteke multzoa Ertarotik etortzea.

    XIX. mendetik aurrera agiri ofizial batzuetan Mendikute dorrea deitura eman zitzaion, bertan Domingo Mendicute Churruca eta bere familia bizi baitziren. Antzinako aktetan etxe honek izan duen beste izenetako bat Baltegietako jauregia izan da.

    1806.ean Pedro de Aldazabalek alokatu zuen jauregia[1]. Garai horretan jauregia Babil de Areízaga eta Corral baroiaren jabetzakoa zen, Narros-eko markesaren anaiarena. Baroi titulu hau Austriako Fernando IIak Bernardo Areyzaga y Zandategui jaunari eman zion, eta Espainian eguneratu zuten 1877eko urtarrilak 11an José María de Areyzaga y Magallón jaunaren alde.

    Ertz batean armarri barrokoa eta kuartelatu ederra du, harehirrian zizelatua dagoena; Placencia abizenari dagokio, Areizaga baroiaren ezkontidearena: lau zatitan banatuta, 1. eta 4. gorriak (gules) zilarrezko dorrearekin; 2. eta 3. urrezkoak zuhaitz berdearekin (sinople) eta basurde beltza (sable) lau hankatan enborraren behekaldean. Armarri honek ez dauka zerikusirik Soraluzeko armarriarekin.

    1920. urteko hamarkadan, eraikina hustu eta goitik behera egokitu zuten. Lehen solairuko altura jaitsi, eta beste bi egin zituzten gainetik, horretarako hormak metrotik gora altzatuz. Gainera, teilatu berria bi isurietara egin zuten, ganbara hobeto aprobetzatzearren.


    Erreferentziak

    1. Traslado del arrendamiento de la casa palacio de Ballequieta, propiedad del Varon de Areizaga a Pedro de Aldazabal (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa 1806/01/22).