Illordoko tunela (eu)

    Sorapediatik
    (Arribasoko tunela (eu)(e)tik birzuzenduta)
    Sare orokorraren krokisa (Javitxooo)
    Oharra: Sarrera hau osatzeko La traída de aguas de Sagar-erreka a Eibar[1] artikulua erabili izan da.

    Sagar-errekako uren eruatea

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    XX mende hasieran Eibar gero eta handiago egiten ari zenez, udal ur-hornikuntza sistema txiki geratzen ari zen.

    Irtenbide bat Sagar-errekako urak erabiltzea izan zen.

    Lehen egitasmoa 1912 urtean egin zen, 992 metrotako tunela aurreikusten zela, baina ez zen gauzatu.

    1920 urtean Eibarko Udalak Sagar-erreka ingurukomursk ustiatzeko eskubideak erosi zizkion Valleko kondeari, eta 1927 urtran bigarren egitasmoa idatzi zuten. Bi puntu nabarmenen zituen: Sagar-errekan egin beharreko presa eta Eibarrerainoko 1.665 metrotako tunela, mendiak saihesteko 5 kilometrotako erretena egin beharrean.

    Fomento Ministeritzaren baimenak lortu ondoren, 1928 maiatzean lanak kontratatu zituzten. Nahiz eta berandutu, lanak 1931 urtean bukatu ziren.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    1930 urteko egoera

    Tunela 1.665 metro luze da. Zorua 207 metro itxaso gainetik dago, zeharo horizontala; hau da, ez dauka inolako aldaparik. Tunelaren sabaia oso irregularra da, altura 1,6 eta 2 metro artekoa dela. Gainean 300 metro arbel-haitza du.

    Tunela ez da zuzena. Nahiz eta diseinuan zuzena izan, bi aldeetatik eraikitzerakoan desbideratu ziren eta bi zatiak lorzeko hirugarren bat zabaldu zuten. 300 metrotik 300 metrotara zabaluneak ditu.

    Hegoaldeko ahoa (Soraluze aldekoa) Aierdi errekaren ondoan dago. Porlanezko horma batez itxirik zegoen, ate metalikoa zuena. Kanpoan, oso gertu, porlanezko arketa zegoen, Sagar-errekako urak biltzeaz gain Arribaso 1 eta Arribaso 2 izeneko erreketako urak ere jasotzen zituena.

    Tunel handiaren lehen erdian ur-biltegia zegoen, 1,70 metrotako sakonera zuena, eta aipatutako arketatik ura hartzen zuela. Tunel erdian 1,60 metrotako pareta zegoen, eta handik aurrera tutua, ur-biltegitik iparraldeko ahoraino

    Eibar aldeko ahoaren parean etxetxoa zegoen, 1930 urtean egindakoa hau ere, eta bertan bolantea urari pasoa emateko. Hemendik Iragorriko ur-biltegira porlanezko beste tutua zegoen, lurperatuta, 1.000 metrotakoa eta 35 zm-tako sekzioa zuena. Bidean, tutu honek Aiaga 1 eta Aiaga 2 errekatako urak biltzen zituen.

    2008 urtean tunela egokitu baino lehen, lehen erdiko ir-biltegia lohiz beteta zegoen.

    2008 urteko egoera

    2008 urtean tunela egokitu zuten, Urkuluko urtegitik datorren 50 zm-tako tutua sartzeko.

    Goitik behera garbituz gain, porlanezko zoru berria bota zuten, eta argiak jarri zituzten. Tunelaren altura lehengoa da (1,6 era 2 metro artekoa, tokiaren arabera), ez zuten ezer egin.

    Mendia arbelezkoa izanik, ura iragazten da, eragin bikoitzarekkn: sabaitik harri puxketa txikiak jausten dira, eta lurrean putzuak egiten dira.


    Eraikuntza

    Zulatze lanak

    Azkarrago bukatzeko, tunela bi aldeetatik hasi ziren lantzen. Baina bi taldeek bere zatia zukatutw, ez zuten bat egin, nahiz eta galeria batetik bestetik zetozen zaratak entzun: desbideraketa 3 metrotakoa izan zen. Orduan bi galerien arteko hirugarren tarte bat egin zuten, 20°tara eta 10 metrotakoa.

    Tunela zulatzen urtebete baino gehiago aritu ziren, eta beste urte erdi erabili zuten porlanezko solairua jartzeko eta hegoaldeko ur-biltegiaren hormak prestatzen.

    Soraluze aldetik ateratako lur eta harriak tunelaren aho ondoan laga zituzten, Aierdi errekaren gainetik. Gerora, 1956 urtean, Azurtzako errepidea egiteko erabili ziren (gaur eguneko GI-3331).

    Lan-arriskuak

    Harria apurtzeko polbora-kartutxoak lehertzen zituzten, mailu pneumatikoek zulatutako zuloetan sartuta. Ondorioz, mailu pneumatikoek atarateko hautsaz langile guztiak biriketatik gaixotu ziren.

    Honetaz gain, leherketa batean langile bat hil omen zen. Oroimenez, baserrirako bide ondoko paretan burnizko gurutzea jarri zituzten, gaur egun desagertua.

    Eibar aldeko langile taldea (Ortuoste 1929)

    Soraluze aldeko langile taldea

    Soraluze aldeko langileen izen batzuk ezagutzen dira:

    • Joaquín Ezpeleta, oñatiarra[2]. Talde arduraduna zen.
    • Vicente Sobral (1882-1946?), kajakoa eta Elgetako Kortasakon Zulokua baserrian hazita. Peoi lan honi esker 300 pezeta aurreztu zituen, eta 1931 urtean Bergarako Intxuzabal baserriko Julia Laskurainekin ezkondu zenean trajea erosi ahal izan zuen. Bronkiotatik jota egon zen gero.
    • José Lizarralde (1908-1979), Soraluzeko Arribaso baserrikoa, tunel ahotik 300 metrotara. Egun bakarra lan egin zuen tunelean, baina lanaren gogorra eta arriskua ikusira, bertan behera laga zuen. Hala ere, garraio lanak egin zituen idi-gurdiaz.
    • Eugenio Gabilondo (1903-1977), Osteitta baserrikoa. Egunero, tuneleko lanak bukatuta, baserrikoei ekitzen zien. Asma zuen, baina ez dago garbi tuneleko lanarengatik izan zen.
    • Langile hauetaz gain nafar taldea zegoen, Arribason bertan apopilo zeudenak. Agian meatz lanetan eskarmentua izango zuten, gaknontzekoek ez zutena.

    Segururena Eibar aldekoek zuten antzeko lanabesak erabiliko zituzten: mailu pneumatikoak, barrenoak, borrak... eta bagonetatik tiratzeko astoak erabiltzen zituzten.

    Eugenio Gabilondoren aita, José Gabilondo (1870-1948), Sagar-errekako uren lehen arduraduna izan zen, eta ostean bere ondorengoak arduratu ziren. Lana, batez ere, erretenaren rejillak garbi mantentzea zen.

    Eibar aldeko langile taldea

    Argazki bat gordetzen da Eibarko Udal Artxibategian, Eibar aldeko langile taldeari hartuta. Soraluzeko kasuan ez bezela, izenik ez da ezagutzen.

    Harri geruzen norabideei erreparatuta, Aiaga erreka ondoko ahoa dela ezagutzen da. Langileek arropa garbiak janzten dituzte, domeka balitz bezela. Egonerokoan janzkera ez zen oso desberdina izango, txapela besterik ez dutela buruak babesteko.

    Antza denez, bi lagunek mailu penumatikoak dituzte, beste batek barrenoa eta laugarrenak borra. Tunel ahotik errailak irterzen dira, bagonetarentzat; baita 50 zm-tako tutua ere. Nahiz eta argazkian ez agertu, karburo-argiak erabiliko zituzten tunel barruan.


    Erreferentziak

    1. La traída de aguas de Sagar-erreka a Eibar. Javier Martin Lapeyra (Eibar aldizkaria 2014-2015).
    2. Javier Zelaia kontratista ere Oñatikoa zen.