Gabilondoko zubiak (eu)

    Sorapediatik
    Gabilondoko zubiak
    Maltzaga zentraleko pasabidea
    Aginaga-Maltzaga industrialeko zubia
    Gabilondoko zubiak. Behekoa (Google 2018).jpg
    Ibaia Deba
    Urtea 1896 / 1956 / 2000ko hamarkada
    Mota Porlanezkoak
    Luzeera 25 / 32 m
    Zabalera 5,5 m
    Altuera 5 m
    Erabilera Ibilgailuak


    Oinezkoentzako pasabidea

    1896. urteko maiatzak 28an Electra Irurak-Bat enpresak Deba ibaiko urak ustiatzeko emakida lortu zuen. Enpresa Antonio Zabalarena zen (Sologoeneta Sagar-erreka zentralen jabea).

    Ibaiaren beste aldean zentrala eraiki zuten, eta bertara heltzeko pasabide bat, 20 bat metro luze eta metro bateko zabal, oinezkoentzat.

    Maltzagako zentrala eta zubia (Pedro Pintado Quintana)


    Zubi berria

    1956. urtean Eibarko Gabilondo y Cía. enpresak zentrala erosi zuen, pasabidea bota eta bere ordez zubi berria eraiki zuen, lantegiarekin batera. Zubi hau pasabidea baino metro batzuk beherago egin zuten.

    Industrialderako bakarrik denez, eta trafiko handirik espero ez zutenez, zubia nahikoa estua da; ganorazko espaloirik ere ez du. Eusteko estribo bakarra du, erdian. Zubi partikularra zen, hesi batez itxia.

    Gaur egun inguruari Aginaga-Maltzaga industrialdea esaten zaio.


    Gabilondoko bigarren zubia (Google 2018)

    Bigarren zubia

    Hurrengo urteetan enpresa esku batetik bestera pasa zen (Sidenor, Aceralia, Gerdau...) ekoizpena gero eta handiago landuz. Kokapena estua izanik, kamioi berriek arazoak zituzten buelta emateko; orduan bigarren zubia eraikitzea erabaki zuten, barne trafikoa arintzeko.

    Zubi hau 2000 hamarkadaren hasieran egin zuten, zaharra baino 200 bat metro gorago. Aurrekoaren ezaugarri bererak ditu: porlanezkoa, nahiko estua, hesi batez itxia... Luzeagoa denez (32 metro), bi estribo ditu.

    2019 urtean enpresa itxi zutenez, ordutik hona zubiak itxita daude.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak