Ybarra aita-semeak (eu)
José Ignacio Ybarra Yribe Campos[1]
1815/04/10ean jaio zen, Soraluzen. Aita Juan Francisco Ybarra Unamuno zuen eta ama Manuela Yribe Campos Argarate.
Armagile ospetsu eta indartsua izateaz gain, herriko alkatea ere bazen.
Familia
1844/01/29an Josefa Juana Cortazar Arrizabalaga anderearekin ezkondu zen, Soraluzen.
Bost seme-alaba izan zituzten: Juan Víctor (1845/03/06), Lucio (1846/12/11), José Francisco Leopoldo Doroteo (1848/12/03), Luis Raimundo (1851/03/15) eta María Josefa Prisca (1854/01/19). Igarrena, Lucio, umetan hil zen, bi urte eskas zituela (1849/03/14).
S.A. Euscalduna
- Sarrera nagusia: S.A. Euscalduna (eu)
Sistema gremiala desagertzerakoan, 1.861 urtean José de Ybarrak La Euscalduna enpresa sortu zuen, fusilak egiten jarraitzeko.
Fabrika zaharra eraiki zuen, eta 80 bat armagile soldatapean hartu.
Hurrengo urtean Zuazubizcar, Isla y Cía enpresari negozioa pasa zion, bera kudeatzaile moduan jarraitu zela. Enpresa honek harreman-kapital garrantzitsua zuen Madrilen, ezinbestekoa Espainiako itsas-armadarekin kontratuak sinatzeko.
1867/03/09an José de Ybarrak asmakizun-abantaila erregistratu zuen, bost urtetarakoa, errekamaratik kargatzen diren suzko armen sistema, gerra eta ehiza armentzat erabilgarri.
1.869 urtean, berriz, enpresatik alde egin zuen, eta azken hau sozietate anonimoa bilakatu zen, aurreko izena berreskuratuz, S.A. Euscalduna hain zuzen.
Bigarren karlistada sortu zenean (1872-1876) bizirik zituen hiru semeak dezente nabarmendu ziren.
Juan Víctor Ybarra Cortazar
Anaia zaharrena, Soraluzen jaio zen (1845/03/06).
Bergaran seminarista ikasi zuen, dominikoekin (1856-1860), baina gero injeniari industriala ikasi zuen.
Bigarren karlistadan Ibarra, Gurruchaga, Vea-Murguía y Cia enpresa zabaldu zuen Azpeitian, La Azpeitiana fusil lantegia sortuz.
Hobekuntza batzuk patentatu zituen, eta José anaiarekin Ibarra orratz-fusila[2] asmatu zuen.
Gerra bukatu berritan hil zen, Soraluzen (1880/07/29).
José Francisco Leopoldo Doroteo Ybarra Cortazar
Soraluzen jaio zen (1848/12/03).
Militarra zen, teniente. Gerra sortu zenean Segoviatik desertatu eta Ziburura (Lapurdi) pasa zen; han Pedro de Zuazubizcar-en gutuna jaso zuen, karlistek La Euscalduna fabrika hartu bezain pronto zuzendaritza hartzeko.
Juan anaiarekin Ibarra orratz-fusila asmatu zuen.
Gerra bukatu eta gero, degradatu egin zituzten eta inguruetatik desagertu ziren.
Luis Raimundo Ybarra Cortazar
Soraluzen jaioa (1851/03/15), hau ere militarra zen.
Bigarren karlistada sortu zenean, Beran (Nafarroa) antolatu zen jaurtigailuen lantegian parte hartu zuen.
Anaia zaharren moduan, armagintza arloan asmatzaile izan zen: errebolberrentzako gas erauzketa sistema[3] garatu zuen.
Gerra ostean teniente izatera heldu zen, 1880. hamarkadan.